GUIA EUSKERA - Andoaingo Udala

andoain.org
  • No tags were found...

GUIA EUSKERA - Andoaingo Udala

EskerrakEskerrik asko Xabier Cabezóni; izan ere, Leitzaran Bailarari eskaini dion dedikazioak bere web orria sortzeraeraman du, eta horrek asko erraztu eta arindu digu egin beharreko ikerketa-lana.Eskerrik asko Andoaingo Udaleko Sustapen Ekonomikoa Enplegua eta Gazteria Lansailari, eskainitakolaguntzarengatik.Eskerrik asko María José Altunari, bere jabetzako GOIKO ERROTAri hainbat argazki egiteko baimenaemateagatik eta gurekin hain atsegina izateagatik.Laguntzaileak:Halaber, eskerrak eman nahi ditugu Haizelan enpresak eskainitako laguntzagatik (batez ere JavierSánchezek), bera izan baitugu gidari lan honen prestakuntzan.DIRU-LAGUNTZEN EMAILEAKAndoaingo UdalaSPEE-INEMEUROPAKO GIZARTE-FONDOATestua eta argazkiak:LEITZARAN II ENPLEGU-TAILERRAKudeaketa Turistiko / Kulturalaren espezialitateaPlanoaren diseinua: Pavel Nuño (HAIZELAN BESAIDE, S.Coop.) Xabier Cabezonen mapatik egokitua.Egilea: Leitzaran II. Enplegu TailerraLan Taldea:Maixa Becerra, Nerea Bereciartua, Diego Egizabal, María Hidalgo, Olatz Ilarregi, Todor Martinez, MirenPardo, Ainhoa Rezola, Amaia Santacruz, Delphine Sarmanc, Ainhoa Del Saz Orozco eta Maite Yañez.Argitaratzailea: Leitzaran II Enplegu-tailerra - Andoaingo Udala2


AURKIBIDEASARRERA 5Ezagutzera zoaz... 5Eta gainera... 5Baina ez zara galduko 5Nor bizi da Bailaran? 6Gure gomendioak... 6ETA URAK BURDINA MENDERATU ZUEN... 8LEITZARANGO LEHEN BIZTANLEAK 9BURDINOLAK 11PLAZAOLAKO MEATZEAK 14Bizkotxeko meategiak 14Nola ateratzen zuten mea? 14Eta nola garraiatzen zuten? 15HISTORIA MUGITU ZUEN TRENA 17Trena urratsez urrats 21ETA BIDEAREN ALDAMENEAN... IBAIA 23Irin-errotak 23Argia egin zen... 24IRUDIEN AURKIBIDEA 25PLAZAOLAKO TRENTXIKIAREN MAPA 26BIBLIOGRAFIA ETA ITURRIAK 273


SARRERAKaixo! Amalur eta Ibai gara. PlazaolakoTrentxikian, Leitzarango historian eta bailaranbarrena lagunduko dizugu.Ezagutzera zoaz......gizakion presentziarik urriena duten Gipuzkoako bailaretako bat, eta bertan, koloreberde eta marroiak ibaiaren zokoguneetan jostari dabiltza, natur gune eder bat denoieskaintzeko. Andoain, Elduain, Berastegi eta Villabona harro senti daitezke bertakoparte direlako.Plazaolako Trenaren bidea, edo “Trentxikia” Andoainen ezagutzen dugun moduan, baitaLeitzaran ibaia ere, bailara honek izan duen historiaren aldamenean egon dira beti.Ehunka urte dituen bidea dugu, eta gaur egun bertan aurkitzen ditugun aztarnei eskerezagutu dezakegu nolakoa izan zen gure iragana. Zatoz gurekin duela hainbat mendehemen izandako giza jarduerak gogoraraziko dizkigun bide hau egitera: burdinolak,errotak, meategiak, labeak, baserriak...Baina ez zara galduko.Testu, irudi eta eskemen bitartez gako batzuk eskaini nahi dizkizugu ingurune honetanegin ziren jardueren funtzionamendua zein izan zen uler dezazun.Ibiltzen zoazela elementu bat aurkitzen duzunean, mapan kokatu beharko duzu, etahorri dagokion irudiak eskainiko dizu gidan horren inguruan jasota dagoen informazioa.Baina alderantziz ere, gida irakurri ondoren, zuk nahi duzun elementuraino irits zaitezkeirudiaren eta maparen laguntzaz baliatuta.Elementu horiei esker, nahiz eta batzuetan aztarna batzuk besterik geratzen ez diren,gure arbasoen bizimodua ezagutu ahal izango dugu. Eta zergatik ez, datozen belaunaldientzathoriek zaintzen eta babesten lagundu dezakegu.Gure gomendioak......zoaz lasai paseatzen, haurrekin eta adinekoekin. Naturbide izateko xedez sortua denantzinako trenbide honetatik barrena bizikletaz edo oinez ibiliz ezagutzea baino moduhoberik ba ote dago!Andoaindik hasi eta Nafarroako mugaraino 22 Km dituzu. Ez zaitez ibilbide osoa egunbakarrean egiten saiatu; Plazaolako Trenaren ibilbidean bailara honek eskaintzendituen elementu desberdinekin gozatzera geratzeko aukera mordoa topatuko duzu.Gainera, Andoaingo RENFEren geltokitik, Otietako parketik (Andoain) edo Urtotik(Berastegi) has zaitezke. Nafarroako aldetik ere Leitza edo Lekunberritik barrena hurbilzaitezke Plazaolako Treneraino.5


¿Nor bizi da bailaran?Leitzaran ibaiaren urakkalitate eta aberastasunhandikoak dira, eta bertan,hainbat espezie bizidira, esaterako amuarraina,aingira eta ezkailua.Ingurune urtarretik kanpo,baina ekosistema aberatshori partekatuz, balio handikobeste zenbait animaliabitxi ezagutu ahal izangodituzu, hala nola uhandreaeta muturluze piriniarra.Gainera, hegazti batzukere bizi dira bertan,hala nola martin arrantzalea,ur-zozoa, buztanikara...eta halaber, basakatuak,orkatzak eta basurdeak.Muturluze piriniarra(Galemys pyrenaica)Amuarraina(Salmo gairdneri)Ezkailua(Phoxinus phoxinus)Uhandre piriniarra(Euproctus asper)Aingira(Anguilla anguilla)Martin arrantzalea(Alcedo athis)Ur-zozoa(Cinclus cinclus)Basurdea(Sus scrofa)Basakatua(Felis silvestris)Eta gainera...Bisitaldiak Biotopo Babestu batera; horren helburua, hain zuzen ere, beren ahultasun,garrantzi edo berezitasunagatik balioespen berezia merezi duten natur ingurunekoekosistemak eta toki zehatzak babestea da. Leitzaran halaxe kontsideratzenda bertako uren kalitateagatik, bere ibilguaren balio geomorfologiko handiagatik etaKantauri aldeko haltzadirik ederrena bertan izateagatik.1 Irailak 29-ko 419/1995 Dekretuak Biotipo Babestu izendatu zuen Leitzaran Ibaia..(1995/10/20-ko 201 zk. E.H.A.A.)6


Ibiltzen zoazen bitartean,begira iezaiezu pinuei, laritzei,hariztiei eta pagadiei.Gozatu loreekin; toki gutxitanaurkituko baituzuSoldanella villosa. Erne ibilzaitez, erraz antzemangodiozu!Pagoa(Fagus sylvatica)Haritza(Quercus robur)Argazki ederrak aterakodituzu ibai-ertzeko Haltzadiaksortzen dituen argiitzalenjolasa harrapatzenbaduzu.Naturari esker dugu bizitzabailaran, berak eskaintzenbaitizkigu ura, egurra,arrantza, lurra eta elikagaiak.Horren truke, gizakionbizimoduak eta ekoizpenakez dute zaindu etabertatik nahi adina hartuzitxuraldatu egin dugu.Haltza(Alnus glutinosa)Urritza(Corylus avellana)Gaztainondoa(Castanea sativa)(Soldanella villosa)“...Hemen nagoenetik… baso osoak desagertzenikusi ditut. Burdin kintal bat lortzeko Bederatziharitz edo arte ikatz zaku behar dira, eta gehiagogaztainondoarena bada...”MARTÍNEZ DE LEZEA, TOTI.Señor de la guerraOrain, zure laguntzarekin, haren eskutik joan nahi dugu bidean barrena,hura zaindu eta balioetsi, eta eskaintzen diguna eta erakusten digunagure tratuarekin eskertu.7


ETA URAK BURDINA MENDERATU ZUEN...Bailara honen ezaugarrietako bat zenbait meatanduen aberastasuna da, eta horien artetik, burdinanabarmen genezake batez ere. Antzina-antzinatikgizakiak burdina ateratzen jardun du.Uste denez, haize-burdinolen bidez hasi ziren burdinaateratzen, baina oraindik ez da horiei buruzko inolakoaztarnarik aurkitu hemen. Burdinola horiek labeakziren, eta bertan, gure arbasoek burdina-mea bereiztenzuten, haizea erabiliz eta haize emateko sistemasinple batzuen bidez. Bailara honen goialdeetan kokatutazeudela uste dugu. Historialariek diote euskalherriak c.a. 500 urte inguruan ikasi zuela burdina erahorretan ateratzen, eta horrela jarraitu zuten XIV.mendea arte. Haize-burdinola horiek oso instalaziosinpleak izan arren, 1.800 urte luzez erabili zituzten.XV. mendean burdinola hidraulikoen ordez haizezkoakerabiltzen hasi ziren. Uraren indarraz baliatuz ibiltzenziren. Burdina-mea metal bihurtzen zuten lehenengometalurgia-tailerrak izan ziren instalazio hauek.Euskadin horixe izan zen jarduerarik antzinakoena etagarrantzitsuena, industrializazio-prozesua agertu arte.Bizkotxeko meategietan izandako jarduera ugariarenondorioz, garraio-sistemari alternatiba bat bilatu beharrazegoela ikusi zuten, toki honetatik Andoainera eramanbeharreko burdina-mea asko zelako. Hasieran,garraioa animalien bidez egiten zen, baina azkarregihiltzen ziren egin behar izaten zuten lanagatik.Horrelaxe bururatu zitzaien mea garraiatzeko tren batabian jartzea: hots, Plazaolako trena. Tren hori 1904.urtean inauguratu zuten eta 1953. urte arte ibili zen,baina urte horretan izandako uholdeek ibilbidearenparte bat txikitu eta zubiak lurrera bota zituenez, sekulaez zioten horri bueltarik ematerik izan.LEITZARAN IBAIAIturburua: Leitza(Nafarroa)Luzera: 42 Km.Arroa: 12403 Ha.Gipuzkoan Urtotikbarrena sartzen da(Berastegi).Oria ibaian isurtzenditu urak (Andoainen).Ba al dakizu zerden Naturbide bat?Oinezkoek, txirrindulariek,mugikortasunmurriztua duten pertsonek...erabiltzekoibilbide egokitua da,aire libreko aisialdiaeta kirola sustatzenduena. Antzinako trenibilbideetatikbarrenadoaz.Gehiago jakiteko:www.viasverdes.es8 7


LEITZARANGO LEHEN BIZTANLEAKLeitzaran ibaia baskoien eta barduloen artekomuga naturala izan zen. Baskoiek harrespiletanlurperatzen zituzten beren hildakoak. Oso ugariakdira penintsularen ekialdean, baita Adarra inguruetanere. Puntu horretatik aurrera, berriz salbuespenenbat besterik ez da ageri. Harrespiletan,harriek osatutako zirkulu baten erdian lurperatzenzituzten hildakoen gorpuzki erraustuak.Gaur egun, ibaia natur muga bat da, etaNafarroaren eta Gipuzkoaren arteko administrazio-mugagisa mantendu da.Eteneta I menhirra eta harrespilaArgazkia: Jesús Mª Agirre (2001)Harrespilaren eskemaTrikuharriak harrizko bloke handiak erabiliz eraikitakomonumentuak dira; harri horiek ehorzketagelabat (pareta) osatzen zuten eta horien gaineanharri lau bat edo batzuk (sabaia) jartzen zituzten.Oindolar II trikuharria.Argazkia: Xabier Cabezón (2005)Bai batzuk eta bai besteak ere harriz estaltzenzituzten batzuetan, tumulu izeneko muinoak osatuz.Harri bakarrari menhir esaten zaio.Trikuharriaren eskema.89


Historiaurreko 2 aztarnen egoera:Xabier Cabezónen mapa2 Hondakin megalitiko hauek Onyi-Mandoegi mendialdearen parte dira, Ondasun kultural izendatua,Multzo Monumental mailarekin, Ekainak 24-eko 137/2003 Dekretuaren arabera.10 9


BURDINOLAK“ Batzuek zapia zeramaten txapelazpian izerdiak ez itsutzeko.Beroa jasanezina zen. (…)geldiunerik eta atzerapenik onartzen ezzuen lan gogorra zen, indarra etaerresistentzia eskatzen zuen (…)”MARTÍNEZ DE LEZEA, TOTI.Gerraren JaunaErdi arora itzuliko al zinateke? Imajina al dezakezu garaihartan nolako baldintzatan bizi behar izaten zuten?Bidearen ondo-ondoan, eta uraren indarraz baliatuz eta egurra eta mea ere bazeudelaaprobetxatuz, burdinola ugari sortu ziren burdina ateratzeko helburuarekin.Garai batean, XV. mendearen ondoren, 18 burdinola izan ziren bailaran, nahiz etagaur egun horietako biren aztarnak bakarrik ikus ditzakegun: Ameraun F1 etaPlazaola F2 .Ura bideratzeko presak eraikitzen zituzten eta horrela indar gehiago erdiesten zutenmailuaren eta hauspoen ardatzak mugiarazten zituzten gurpil hidraulikoen gaineraerortzean. Gurpilak antepara izeneko eraikin batzuen barruan kokatuta zeuden.Horien eginkizuna urari goiko aldean eustea eta olagizonak edo burdinolako langileaknahi zuenean gurpilen gainera erortzen uztea zen, eta gero berriro ibairantzbideratzea.Mailuak mea goriaren masarengainean jotzen zuenbehin eta berriz, ezpurutasunguztiak kentzeko. Hauspoeketengabe biziagotzen zutensua, beharrezko tenperaturanmanten zedin, mea gorigorijarri eta burdina ateratzealortu arte. Sua elikatzekoegur-ikatza erabiltzen zuten.Burdinola baten elementuak1011


Ameraun burdinolaren argazkiaTrentxikitik barrena goazela, 11.tuneletik irten ondoren, Ameraungoantzinako geralekuaren nasa topatukoduzu P3 . Altuera horretatikAmeraungo burdinolaren aztarnakikusi ahal izango dituzu F1 .Hemendik, ura bideratzen zutenanteparak ikusi ahal izango dituzu,oso-osorik. Antepara horietan lauarku-bikote gorde dira oraindik, etahorietan, ardatzaren eginkizunabetetzen zuten enborrak sartzenziren.XX. mendean antepara horiek ur-biltegi bezala erabili zituzten, eta paraje honetansinestezina badirudi ere, antepara horien ezkerreko aldean frontoi bat dago. HanAmeraun Zentral Elektrikoko langileak aritzen ziren pilotan C5 . 40 urte daramatzaabandonaturik.Horren garai berekoa dugu Plazaolako burdinola F2 , Berastegin, Nafarroarekinmuga-mugan.Plazaola burdinolaren eskema XVI. mendea Xabier Cabezón12 11


Kasu honetan, aurrekoan bezalaxe, aztarna batzuk besterik ez dituzu aurkituko:sarrera ez dago mugatua, eta beraz, bertara hurbil zaitezke, baina hori bai, kontuhandiz, eta anteparen artean sartu. Denboraren eta utzikeriaren poderioz, lurrarenmaila jatorrizkoa baino gorago dago, eta horrexegatik makurtu egin beharko duzusartzeko, eta mailuaren eta hauspoen ardatzak sartzen zituzten arkuetako batetikbarrena igaro.Irudimen pixka batekin, denboran atzera joan zaitezke eta gurpilen gainera erortzenzen uraren indarra eta mailuak mea jotzean egiten zuen burrunba ikaragarria nolakoazen imajinatu. Imajina itzazu, halaber, olagizonen aurpegi izerditsu eta belztuak,burdina-zatiak lortzeko egin behar izaten zuten lan gogorraren ondorioz.Antepara horietatik ibai aldera begiratzen baduzu, postal txiki baten edertasunazgozatuko zara, bertako zubia, ibaia eta zuhaitzak protagonistatzat harturik.Gainerako aztarnak antzinako burdinolaren parte dira. Antepara horien gainean etaeraikuntza horretaz baliatuz, ubide bat doa, Plazaola 1 zk. zentral hidroelektrikorainoura daramana C6 , ibaian behera.Burdinolen aldamenean baserriak eraikitzen zituzten, olagizonak bertan bizitzeko.Burdinolaren ubidearen aldamenean dagoen hori horretarako altxatu zuten.Burdinolako arku baten xehetasuna. 2006.Burdinolek saroi batzuk zituzten, hots, harrizko mugarri batzuek mugatutakolur-eremu zirkularrak. Lur horietatik egurra ateratzen zuten.Lehenago, saroiak artzaintzarekin loturik erabili zituzten, basoak etalarreak banatzeko.1213


PLAZAOLAKO MEATEGIAK“Gizon ugari, bularrak biluzik, lanean jo ta ke harria txikitzeneta gurdiak betetzen. Ugazaben eta meatze-gizonen builak,mailuak harrian sartzen zireneko hotsekin nahasten ziren”MARTÍNEZ DE LEZEA, TOTI. Gerraren JaunaPlazaolako meategia burdinolaren F2 eta izen bereko baserriaren aldameneankokatua dago. Inguru horretan badira meategi gehiago ere, eta horiei guztieiPlazaolako Meategiak deitzen zaie. Izan zuen garrantziagatik Trenak ere izen horibera hartu zuen. Meategi hauetako batzuk beren aberastasunagatik nabarmenduziren eta horiei esker eraiki ahal izan zen Trena: Bizkotxeko meategiei esker H1 ,hain zuzen ere.Bizkotxeko meategiakHasieran, euskal meatzariak inguruko herrietatik oinez etortzen ziren, eta bi ordubehar izaten zituzten bertara iristeko. Kanpotik zetozenek barrakoi xume batzukzituzten meategiaren oinetan, eta buruzagiak bakarrik bizi ziren kantinan; eraikuntzahorren zenbait aztarna oraindik ere gorde dira. Geroago, kamioi batean etortzenhasi ziren; kamioiari “don Krauss” izenez deitzen zioten, haren jabe alemanak izenhorixe zuelako.Lana gaizki ordaindua zegoen; euriagatik lanik egiten ez zuten egunetan ez zutenkobratzen eta jatekorik batere gabe itzultzen ziren etxera. Egunero istripu asko izatenziren, peoiek ez zutelako esperientziarik eta lan-baldintzak oso txarrak zirelako.Gaixotasunak oso ugariak ziren, eta elikadura, berriz, urria. Arropak zaharrak etadesegokiak ziren, inolako babesik edo kaskorik gabe, eta esponja bat besterik ezzuten, soka batez loturik, ahoa estaltzeko.Nola ateratzen zuten mea?Lehenengo, harri-zulatzaileek lehen zatiketa edo “takeoa” egiten zuten. Lehen garaihaietan, burdinazko haga luze batzuk (laztabinak) eta mazoa hartuta, harkaitzeankolpeka hasten ziren, aldi bakoitzean zentimetro batzuk aurrera eginez. Bolbora iritsizenean, zulo horietan lehergailuak sartzen hasi ziren. Puntu hori oso arriskutsuazen eta horixe zen istripu gehienen arrazoia. Gero, peoiek, pikotxak eta mazoakerabiliz, bigarren takeoa egiten zuten, eta horrela, harriaren tamaina are gehiagomurrizten zuten, material egokia errazago aukeratu ahal izateko. Kalitate txarrenekomateriala hondakindegietara botatzen zuten.14 13


Bizkotxeko mapa. Xabier CabezónEta nola garraiatzen zuten?...eskuz zeramatzaten saski batzuetan edo bagoitxoei bultza eginez.Meategitik kanpo, mandoak, idiak eta zaldiak erabiltzen zituzten. Mea garraiatzeko,plano inklinatua edo aireko tranbia ere erabiltzen zuten. Bi sistema horiek txirrikakerabiltzen zituzten karga toki batetik goragoko beste batera garraiatzeko. Bi horienarteko desberdintasun nagusia hauxe zen: lehenak lurraren parean zihoazenbagoiak erabiltzen zituen, eta bigarrenak airetik zihoazen saskiak. Batean nahizbestean, beherantz doanaren pisuak gorantz doan karga mugiarazten du. Hemenikus dezakegunez, oraindik hortxe dagoen depositutik ikatza gora eramateko eraikizen aireko tranbia hau.Harri-zulatzeaLeherketaAukeraketaHondakindegiaHematitea(Kalitate ona)Burdina Karbonatoa(Kalitate txarra)Animalia-garraioaLabeakBurdinolaTrenaFabrika1415


Arestian esan dugunez, XVII eta XVIII. mendeetanBizkotxeko meategietatik ateratzen zen burdina (hematitea)oso kalitate onekoa zen eta burdinoletarako erabiltzenzuten. Hematite hori XIX. mendearen amaieran agortu zenean,kalitate txarrenekoa aprobetxatu behar izan zuten (burdinakarbonatoa), galeria sakonagoetan eta hondakindegietan aurkitzenzena. Karbonato hau labeetan erretzen zuten, burdina-oxido bihurtzeko,horrela kalitate handiagokoa bihurtzen zelako.Bizkotxeko labeakHemen, Bizkotxen H1 , labeenaurreko aldean, kalapatxa batzukeraiki zituzten, labeetan kiskalitageratutako mea gordetzeko. Biltegihoriek ate batzuk zituzten, trenekobagoiekin egokitzen zirenak, etahorrela, ate horiek irekitzen zituztenean,horien barrura erortzen zenmea. Bizkotx, Andoainera iristekotrenaren lehen geltokia izan zen.Bidaiarien tren bihurtu zenean,bide-zati hori bide-adar gisa geratuzen, eta “bide zaharra” deitu ziotenhandik aurrera.“Lanbide gutxi dira lur azpian beren bizimodua bilatzen duten milaka meatzarihoriena bezain gogorrak; zeregin osasungaitzetan murgilduak, eguzki-argirikgabe, aire kutsatua eta gas pozoitsuak arnastuz, egiten duten jardueraren berezitasunetiksortutako mila arriskuren mende beti”Bailaran Mustarreko Labeak ikus ditzakezu H1 , eta bertan, Tantaieta (Lorditz) etaAltzegiko meategietatik ekartzen zuten mea kiskaltzen zuten. Bizkotxekoen antzekoegitura duten bi labe dira, baina neurri txikiagokoak. Mea Lorditzeko trenarenbidez garraiatzen zuten bertaraino; animaliek tiratutako tren txiki bat zen. Inguruhonetara hurbiltzen bazara, 5. eta 6. tunelen artean ikus ditzakezu bi labeak. Bideatxukundu gabe badago ere, merezi du bertaraino hurbiltzea.16 15


HISTORIA MUGITU ZUEN TRENAZuk ni ikusi gabe ikusten zaitut,inoiz inora ez doan trenaren tristeziaz,agurren arteko geltokiak gogoratuz,gorantz doan geltoki segurua,eta hitzak hausten dituen bagoiaren zarata” (...)LUCAS, ANTONIO. En andenes que no existenBizkotxeko meategietan lan egiten hasi zirenean, garraiobide bat behar izan zuten,ateratako mea Pasaiako porturaino eramateko. Horretarako tren bat eraiki zuten:orain denok Plazaolako Trentxikia izenez ezagutzen duguna.TRENTXIKIAREN BILAKAERAURTEA MOTA IBILBIDEA1902 Mea garraiatzeko tren baten eraikuntza-baimena1904 Mea eta meatzariak garraiatzea1914 Bidaiariak eta karga garraiatzea1953 Egurraren garraioa1958 Trenbidearen itxieraPlazaola-AndoainIruñea-DonostiaAndoain-Olloki------Plazaolako Trenaren inaugurazioa 1914. urtean.Argazkia: plazaola.comIruñea eta Donostia bitarteko ibilbidearen geltokiakhonako hauek ziren: Donostia (Amara),Añorga, Lasarte (Bilbo - FerrocarrilesVascongados lotura), Andoain P1 ,Olloki P2 , Ameraun (geralekua) P3 ,Plazaola P4 , Areso, Leitza, Uitzi,Lekunberri, Latasa, Irurtzun, Gulina (geralekua),Sarasa, Aintzoain, Iruñea (lotura),Iruñea (hiria).1617


Gipuzkoako ibilbidean barrena lau nabarmendukoditugu, nahiz Andoaingoa dengarrantzitsuena: Andoain P1 , Olloki P2 ,Ameraun P3 eta Plazaola P4 .76. Km Andoaingo geltokia.Andoaingo paperak10,7 Km. Ollokiko geltokia.X. Cabezón. 76/7/516 Km. Ameraungo geltokia. 2006: bi nasak10,7 Km. Ollokiko geltokia. 200621,2 Km. Plazaolako geltokia. 200618 17


Bailara hau oso inguru malkartsu eta gorabeheratsuadenez, tunel eta zubi ugari eginbehar izan zituzten. Trenbide hori 66 tuneletatikbarrena igarotzen zen Iruñea etaDonostia bitarteko ibilbidean, eta horietatik31 Gipuzkoako lurraldean aurkitzen dira.Puntu batzuetan paraleloan kokaturik agertzenzaizkigu tunelak. Herritarren arteanesan ohi da eraikuntza-akatsen ondoriozegin zituztela; nolanahi ere, ibilbidean bihurguneakleuntzeko edo gutxitzeko zenbaitzuzenketa egin zirela adierazten dutenargudioak ere badaude.1. urratsa - Tunela egitenAndoaingo paperakParaleloan doazen tunelak 2006TÚNELAKPARALELOAN DOAZENTUNELAKBITAN BANATUTAKOTUNELAKTunelaren zenbakia4 ,7 ,12 ,13 ,2513: lotunea itxia dago14: tunel zaharrak berriak baino goragodu zorua24: tunelaren barruan horma batek biadarrak bereizten dituLeitzarango Gipuzkoako tartearen barruan, trenbideak hiru adar izan zituen, industria-instalazioetarajoateko aukera ematen zutenak.Bide zaharra: horrela esaten zitzaion Bizkotxeko kargalekuen bideari H1 , meagarraiatzeko tren gisa erabiltzeaz gain bidaiarien tren bihurtu zenean.Ollokiko Olamia fabrikaraino P2 iristen zen bidea, bagoien altueran kargatu ahalizateko.Iberduera / Iberdrolaren Zentralaren bidea C2 , 275 m-ko luzera duena.1819


Iruñea eta Donostia bitartean 32 zubiren gainetikigarotzen da ibilbidea, eta horietatik 14Gipuzkoako lurraldean zeuden.Auzokalte zubi zaharra V1 arriskutsua izangozen ziurrenik, zeren eta garai batean, treneanzihoazen bidaiariak jaitsi eta oinez igarotzenbaitzuten zubia. 1945. urtean berritu zuten, etalehengo zutabeak aprobetxatu zituzten.Auzokalte zubia. (Andoain)Plazaola.org 1904-1945Honako mapa honek Bailararen Gipuzkoakozatian dauden tunelak eta geltokiak aurkitzenlagunduko dizu:Auzokalte zubia (Andoain) 200620 19


Trena urratsez urratsTrenbideak metro bateko zabalera zuen eta zalantza askorekin hasi ziren eraikitzen,igo beharreko aldapa garai hartan gomendatzen zena baino handiagoa zelako.Andoain eta Nafarroako muga bitarteko 20,2 Km horietan gainditu beharrekokoska 340 m zen.Mea garraiatzeko tren gisa egindako lehen aldi hartarako Alemaniako hiru trenmakinaerosi zituzten, Krauss etxekoak. Bidaiarientzako tren bihurtzearekin begira,beste zazpi tren-makina erosi zituzten, guztiz ekipatuak, 67 tonakoa bakoitza. PSSsiglak (Pamplona-San Sebastián) jarri zieten, eta 1etik 7ra bitarteko zenbakiak.Plazaolako Trena itxi zenean, 6. zenbakia Ponferradako trenbidearentzat emanzen. Han PV bihurtu zen (Ponferrada - Villablino), 31. zenbakia. PV 31 horrek 1989.urte arte jarraitu zuen lanean, eta garai hartatik gorde den bakarra dugu, eraberrituanoski.Atoian zihoazen material mugikor guztiak Beasaingo CAFen (Compañía Auxiliar deFerrocarriles) tailerretan eraiki zituzten. Primerako bagoiak erosoak eta dotoreakziren, eta komuna, konketa eta zortzi eserleku zituen gela bakoitzeko. Leihatilakzabalak ziren eta hermetikoki ixten ziren.Bigarren klasekoek antzeko antolamendua zuten, baina ez ziren hain dotoreak.Hirugarren klasekoek egurrezko eserlekuak zituzten, batzuk besteen aurrean.1929. urtean tarifak eta bidaiaren iraupena honakoak ziren:KLASEA1.klasea2.klasea3.klaseaPREZIOA18,85 pta.14,50 pta.9,40 pta.IRAUPENA3 1/2 - 4 orduKonparazioan, autobusak 3 ordu behar zituen eta 8,50 Pta. kostatzen zen.Trenak, halaber, ekipajerako bi bagoi, 8 plataforma eta merkantzietarako 75 bagoiireki eta itxi zituen.2021


Trenak ez ezik, “mesilla” izenekoek ere apurtzen zuten bailarako isiltasuna. Aldapaaprobetxatuz eta materialaz kargaturik batetik bestera mugitzen ziren orgatxoakziren. Plazaolako Trenaren langile-taldeek erabiltzen zituzten.Bidaiariak paisaiaz gozatzen joaten ziren gehienetan, baina larrialdi-uneak ere izanziren, ekaitz-egunetan amildegien ertzetik igaro behar izaten zutenean. Egun horietan“eztarrian listua tragatu ezinik” joaten zirela zioten.Trenbide horrek beste zeregin batzuk izan zituen historian, esate baterako: ingurukomendietatik ekarritako egurra, azoketarako ganadua, era guztietako hornigaiaketa estraperloko gaiak garraiatzea.Zer zen estraperloa?Estraperloa legez kanpoko merkataritza-jarduera zen, Gerra Zibilarenondoren Estatuak atxikitzen edo murrizten zituen salgaiak eskuratu beharraksortua. Merkataritza horretan aritzen ziren pertsonei Estraperlista esatenzitzaien.Plazaolako Trena bide aproposa izan zen estraperloan aritzeko, Gipuzkoaeta Nafarroako probintziak komunikatzen zituen zerbitzu publiko bat zelako.Gerraosteko urte zailetan beren diru-sarrerak gehitzeko jarduera honetanaritu ziren emakumeak asko izan ziren. Pasadizo batek kontatzen duenez,Guardia Zibilak berrikuspen bat egingo zuela bidaiariei esan zietenean,kontrabandoko salgaiez beteriko fardelak botatzen hasi ziren emakumeak.Pentsa ezazue nolako urduritasuna, ama batek haur txikia bota baitzuen,nahiz ez zitzaion ezertxo ere gertatu. A zer sustoa!1953. urtean uholde larriak izan ziren bailaran. Urte horretako urriaren 15eanIruñetik Donostiara joan nahi zuen tren batek atzera egin behar izan zuen Irurtzuninguruan, ez zelako zubirik ikusten. Uholdeek kalte handiak eragin zituzten trenbidean,zubiak lurrera bota eta bideak, lubetak eta eustormak txikitu baitzituzten.Beste garraiobide batzuen lehiagatik tren honek bizi zituen urte zailak zirela eta,bidaiarien zerbitzu hori ez zen berriro eskaini, eta egurraren garraiorako bakarrikerabiltzen jarraitu zuten.Bide guztia kendu zuten, eta horri esker, bailara honen historia ezagutzeko eta naturarekinzuzeneko harremanaz gozatzeko aukera ematen digun bide eder hau geratuzaigu.22 21


ETA BIDEAREN ALDAMENEAN... IBAIAErrotaria nire maitalea daErrota bat daukaPinu berdeen azpianErrekatik gertuANTONIO MACHADOMendeetan zehar, Leitzaran ibaiko urei esker hainbat eta hainbat burdinola eta errotaaritu dira lanean, eta gerora, baita zentral hidroelektrikoak ere.Irin-errotakErrotek ura behar zuten lanean aritzeko eta aleak eta zerealak ehotzeko. Errota batjabe bat baino gehiagorena baldin bazen, horietako bakoitzak bere premien araberaehotzen zuen. Jabe bakarra zuenean (errotaria), berriz, erabiltzen zutenei espezietanedo makilatan kobratzen zien, hau da, ehotzera eramandako ale-kopurutikpuska bat hartzen zuen beretzat.Goiko Errota: Irin-errotaTrentxikiaren bidearen ondo-ondoan, Auzokalte zubiaren inguruan, errotabaten adibide eder bat dugu bailaran: Goiko Errota M1 , Ubaran errekakourek mugiarazia.Goiko Errotak Andoaingo Arratibel okindegiarentzat lan egin zuen, eta egunean130-150 kilo irin egiten zuen, makilaren %10 kontrataturik, eta horrek esannahi zuen kopuru hori eman behar zitzaiola ordainetan errotariari.2223


Goiko Errota gurpil horizontaleko errotenmultzokoa da, eta uraren indarrarekin mugitzendira gurpilaren hortzak. Errota bereegungo jabeen ekimenez berritua dagoberen erabilera partikularrerako.RODETEArgia egin zen...Harenean barreiaturik ditugun zentral hidroelektrikoak Leitzarango urak oraindik eregizakion aprobetxamendurako baliagarriak direla erakusten duten frogak dira.Horiek funtzionatzeko, ibaiak prezio handia ordaindu behar izaten du, ur-emaria ubideenbidez desbideratu egiten delako, ur-jauziak egiteko.Zentral hidroelektriko baten eginkizuna pilatutako uraren energia potentzialaerabiltzea da, lehenik energia mekaniko bihurtzeko eta, gero, energia elektrikobihurtzeko.Oraindik bizirik dauden zentralakGaur egun zortzi zentral ari dira lanean, baina gutxienez hamalau izan ditugu bertan.Plazaolako 1 zentrala C6 Leitzaranen industria-xedez ustiatu zen lehenaizan genuen. Lanean hasi zen urtea ez da zehatz-mehatz ezagutzen, baina 1900.urterako ubidea eraikia zegoen. Leitzaran ibaiaren ur-emaria da bere indar-iturria,baina baita Urkizu erreka ere, Plazaola 2 C7 zentral hidroelektrikoan erabili ondoren.Plazaolako burdinolari F2 ura ematen zion aurreko presa baten gainean eraikizuten bertako presa.Trenaren bidetik egundoko bi hodi ikusiko dituzu.Bat Bertxingo zentralera C3 doa, 500 eskailerarenaizenez ere ezaguna, eta bestea Iberdrolaren zentraleraC2 , edo 1000 eskailerarena. Asma ezazu zergatikeman zaien izen hori.24 23


IRUDIEN AURKIBIDEAPáginasCFHMPVZentral Hidroelektrikoa................. 24C1 Laborde......................... -C2 Iberdrola........................ 19, 24C3 Bertxin........................... 12, 24C4 Olloki............................. -C5 Ameraun........................ 12C6 Plazaola 1..................... 13, 24C7 Plazaola 2..................... 24Burdinola...................................... 11F1 Ameraun........................ 11, 12F2 Plazaola......................... 11, 12, 14, 24Labea........................................... 16H1 Bizkotx........................... 23Errota........................................... 23M1 Goiko-errota.................. 23Geltokia........................................ 17P1 Andoaingo geltokia........ 17, 18P2 Olloki............................. 17, 18, 19P3 Ameraun........................ 12, 17, 18P4 Plazaola......................... 17, 18Zubi-bidea.................................... 20V1 Auzokalte...................... 20Beste toki interesgarri batzuIturriaAisialdi eremua2425


PLAZAOLAKO TRENTXIAREN MAPAPavel Nuño (HAIZELAN BESAIDE, S.Coop.) Xabier Cabezonen mapatik egokitua.26 25


BIBLIOGRAFIA ETA ITURRIAK• JOSE ANTONIO RODRÍGUEZ RANZ, Historia de las Vías de Comunicación enGipuzkoa. III. Bolumena. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2003.• ANDOAINGO UDALA, Leizaur, 8. Bolumena. Andoaingo azterketa historikoenaldizkaria.• ANDOAINGO UDALA, Andoaingo paperak. El Plazaola –Trentxiki. 1. Bolumena,1991.• FUNDACIÓN DE LOS FERROCARRILES ESPAÑOLES, Guía de Vías Verdes.Anaya, 2002.• ELENA BARRENA OSORO, Historia de las Vías de Comunicación en Gipuzkoa,I. Bolumena. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991.• HENAR FRAILE FRAILE eta ANA GUILLÉN GARRIDO, Guía para ItinerariosAutointerpretativos de la Zona Minera – Meatzaldeko AutointerpretazioIbilbideetarako Gidaliburua, HAIZELAN S. COOP., 1997.BESTE ITURRI BATZUKINTERNET/ WEB ORRIAK• www.leitzaran.net• www.andoain.org• www.plazaola.org• www.ingeba.euskalnet.net• www.gipuzkoakultura.net• www.renfe.es• www.euskadi.net2627


ESKUORRIAK• ANDOAINGO UDALA, Leitzaran latiendo / Leitzaran: naturaren taupadaCD-ROMak• FUNDACIÓN DE LOS FERROCARRILES ESPAÑOLES, Guía de Vías Verdes.Vía verde del Plazaola y Vía verde del Tarazonica. Avatar producciones, 2005.28 27

More magazines by this user
Similar magazines