02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KONTSERBAZIORAKO INTERESEKO ESPEZIEAK

eta txikixeagoa (0,9 eta 1,2 metro bitartekoa). Orken bular-hegatsek itsas ugaztunen artean

hezur-egitura gehien dituzten aurreko gorputz-adarrak dira. Pala-forma dute, adinarekin

hazi egiten dira, eta batez ere lema gisa erabiltzen ditu, baina, isats-hegalarekin batera,

gelditzeko ere erabiltzen ditu. Isats-hegala ukitu leunekoa da, eta erdian hozka bat

du, oso markatua; muturrak puntadunak ditu, eta atzealdeko ertzak pixka bat ahurrak dira.

Tamainari dagokionez, arrak emeak baino askoz handiagoak izaten dira.

Munduko itsas ugaztun sakabanatuenetakoa da, baina ez dago uniformeki banatua. Inguru

hotzetan ugariagoa da (Artikoan,Antartikan eta azaleratze-guneetan), tropikoetan eta

ekuatorean baino. Kostan nahiz itsas zabalean azaltzen dira, baina, normalean, kostaldetik

urruntzeko joera dute, ur sakonak nahiago baitituzte. Migrazioak poloetako itsasoetan

izotza eratzen denean eta elikagaien arabera egiten ditu. Migrazio handiak pasadizoko taldeek

egiten dituzte. Egoiliarrek ez dute distantzia handiko mugimendurik egiten. Harrapari

aldakorra eta oportunista da; harrapakinak urte-sasoiaren, inguru geografikoaren, adinaren

eta sexuaren arabera harrapatzen ditu: izokinak, hegaztiak (pinguinoak ere bai),

txibiak, sardinzarrak, tunidoak, dortokak eta zenbait itsas ugaztun —esate baterako, izurdeak,

itsas txakurrak, mortsak eta mistizetoak—.

Igerilari azkarra eta gogotsua da, eta 55 km/h har dezake. Oso ikusmina eta lagunkoia da.

3 eta 25 ale bitarteko taldeetan mugitzen da, baina ~150 ale bitarteko taldeak ere eratu

ditzake. Jauziak egiten ditu, uretatik burua begietaraino ateratzea gustatzen zaio ikusmiran

aritzeko, hegal-kolpeak jotzen ditu isats-hegalarekin nahiz bular aldekoekin, eta abar.

Orka Interes Bereziko espezie gisa dago sailkatuta Arriskuan dauden Espezieen Katalogo

Nazionalean, eta Arrisku Gutxiko espezie gisa NKNBren Zerrenda Gorria. Frantziako legeek,

Habitat Arteztarauak eta CITES, Berna eta Bonneko Hitzarmenek babestu egiten dute.

Pilotu-izurdeak

Tamaina handiko izurdeak dira, eta bekoki konkortuak bereizten ditu. Espezie hauek bizkar-hegatsa

erdi-erdian dute, iparraldeko balea botila-mutur bitxiak izan ezik —ez da benetako

pilotu-izurdea, zifidoen familiakoa da—.

Pilotu-izurde arrunt edo pilotu-izurde hegaluzeak (Globicephala melas), gorputz sendo,

luze eta iluna du, eta orban argiak sabelean eta eztarrian. Burua globo-formakoa da. Ar

helduek 5 edo 6 metro edo gehiagoko luzera dute, eta ia emeen pisu bikoitza izaten dute

(normalean 4 eta 5 m bitartean). Elikatzeko, murgilaldi sakonak eta luzeak egiten ditu

(normalean 100 eta 500 m bitartekoak), ur sakoneko inguruetan eta kontinente-ezpondan

eskuarki, eta, horregatik, animalia ozeanikotzat hartzen da. Zefalopodoak jaten ditu,

batez ere, baina baita arrain mesopelagikoak ere. Dieta aldatu egiten du adinaren, tamainaren

eta ugaltze-zikloaren arabera, bai eta eskura duen elikagaiaren ugaritasunaren arabera

ere.Taldeka eta koordinazio handiz ehizatzen dute. Egunero 14 bat kilo harrapakin

jaten dituzte.

175

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!