02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KONTSERBAZIORAKO INTERESEKO ESPEZIEAK

hozka bat du.Tamainari dagokionez, emeak (1,50 eta 1,70 m bitarteko batez besteko luzera)

arrak baino handiagoak izan ohi dira (1,40 eta 1,50 m bitarteko batez besteko

luzera).

Ipar hemisferioan baino ez da azaltzen. Atlantikoan, Islandiatik (Barents itsasoan eta Itsaso

Zurian) Mauritaniako iparraldeko kostaraino (20º N-etik 70º N-ra). Zetazeo hau ia desagerturik

dago Baltikoan, eta “arraroa” da Frantziako kostalde atlantikoan eta iberiar penintsulako

iparraldeko kostan. Gibraltarreko itsasarteko inguruan ia desagerturik dago,

eta Mediterraneoan Atlantikoko itsaslasterrari loturik dago. Zona subpolarretako eta hotzetako

kostetan, badietan eta estuarioetan bizi da. Normalean, behaketak kontinenteplataformako

uretan egin dira kostatik 10 km ingurura eta sakonera txikiko uretan

(100 m), baina, ur sakonagoetan ere ikus daitezke.

Zefalopodoak eta arrainak jaten dituzte, non dauden eta eskura zer elikagai duten (sardinzarrak,

berdelak, ikazkinak, ijito-sardinak eta legatzak). Putza ez da erraz ikusten, baina

bai entzun, soinu zorrotza egiten baitu, doministikuaren antzekoa. Igeri poliki egiten du,

kulunkak eginez, eta gutxi gorabehera minutuan behin ateratzen da arnasa hartzera. Normalean,

2-10 aleko taldeak eratzen ditu, edo bakarrik bidaiatzen du. Oso lotsakorrak dira,

eta ez dira itsasontzietara hurbiltzen.

Antzina, ohikoa zen badia eta estuarioetan, baina azken 50 urteotan ia guztiz desagertu

da gure kostetatik. Kaltebera gisa dago sailkatuta Arriskuan dauden Espezieen Katalogo

Nazionalean eta NKNBren Zerrenda Gorrian. Frantziako legeek, Habitat Arteztarauak

eta CITESek eta Bernako Hitzarmenak babestu egiten dute.

Itsas txakur grisa (Halichoerus grypus)

Ez da bizi Bizkaiko golkoan; hala ere, neguko ekaitzetan noraezean dabiltzan ale gazteak

inguratzen dira, britainiar uharteetako hego-mendebaldeko edo Bretainiako Finisterreko

haztegi-kolonietatik etorrita. Kantauri itsasoko ertzean eta Galizian banakoak berreskuratzeko

hainbat saiakuntza egin dira.

Itsas txakur grisak buru zabala eta luzea du, eta arren muturreko sudurra “zaldi edo erromatar”

itxurakoa da; emeena, berriz, txikiagoa eta estuagoa. Sudur horretan “ile” luze batzuk

daude: ukimen-organoak dira. Arrak luzeagoak izaten dira, lepo eta buru handiagoa

dute, gris ilunak dira, alboetako orbanak argiagoak dituzte eta muturra luzeagoa, zabalagoa

eta bibotez betea. Emeak, berriz, gris argiak dira, alboetan orban arreak dituzte eta

bibote-ile gutxiago dituzte. Jaioberrien ilajea luzea, zeta-antzekoa eta krema-kolorekoa da,

eta 2 edo 3 aste igarotzean, grisaxkago eta motzago bihurtzen da (muda).Tamaina bereko

azazkalak dituzte gorputz-adar guztietan, baina aurreko hanketakoak okertuagoak dira.

Atzeko gorputz-adarrekin ezin dira lurrean ibili, eta horregatik ibiltzen dira arrastaka. Aurreko

gorputz-adarrak motz samarrak dira.

Ipar hemisferioko zona epel eta subartikoetan bizi dira. Itsas txakur grisa kostako espeziea

denez, elikagaia bilatzeko soilik mugitzen da; eta gazteek noraezean distantzia luzeak

181

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!