Views
1 year ago

CONSEJO DE GOBIERNO Dossier de Prensa Asuntos destacados

oUSp308Zvzr

Lehendakaritza

Lehendakaritza JAURLARITZAK 150.000 €ko LAGUNTZA EMAN DIO ACNURRI AURTEN PERTSONA ERREFUXIATUEN BIZI-BEHARRIZANEI ERANTZUTEKO Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko laguntza baimendu du gaur aurten Europan pertsona errefuxiatuen eta migranteen oinarrizko beharrizanei erantzuteko. ACNUR-Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisionatuak eta OIM-Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak 2017an Europan errefuxiatuei eta migranteei erantzuna emateko Eskualdeko Planaren bitartez elkarrekin egin duten larrialdiko deiari erantzun nahi izan dio horrekin Eusko Jaurlaritzak. Plana prestatu da aurten urtarriletik abendura bitartean 342.000 pertsonaren beharrizanei erantzuteko, eta, beste 74 erakunderen laguntzarekin, guztira 685 milioi dolar beharko dira pertsona horien bizi-beharrizanak asetzeko. Dramatikoa da Europara zenbat pertsona iristen diren Sirian eta Iraken luzatzen joan diren gatazketatik, Afganistango egoera arriskutsutik, Libiako desegituraketatik eta Saharaz hegoaldeko hainbat herrialdetako ezegonkortasun politikotik eta sozioekonomikotik ihesi. Une honetan, gainera, hotz-bolada bizia ari da astintzen kontinentea, eta pertsona horien bizibaldintzak, beraz, penagarriak dira. Europan sartzeko bide nagusia Libia eta Italia arteko itsas bidea da. Pertsona errefuxiatuen eta migranteen % 40tik gora emakumeak eta adingabeak izan dira orain artean, eta adingabeen artean gero eta gehiago dira bakarrik edo familietatik bananduta iristen direnak, zehazki zenbatutako adingabe guztien laurdena. ACNURek, OIMek eta bazkide humanitarioek krisi honetan identifikatutako premia humanitarioen % 80 Grezian daude. Une hauetan 62.711 pertsona errefuxiatu eta migrante daude herrialde horretan, horietatik 33.243 penintsulako asentamendu ofizialetan eta ez-formaletan bizi dira, 13.914 oraindik ere irletan daude, eta irla horietan harrera-baldintzek okerrera egin dute eta instalazioak masifikatu egin dira. ACNURen harrera-zentroetan, herrialdeko toki ezberdinetan, beste 15.554 pertsona bizi dira. Greziako lurralde penintsularrean kanpamendu berriak sortu dira, eta estandar humanitarioetara egokitu behar dira. Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritza jadanik ari da laguntzen hainbat eratara beren herrialdetik alde egin duten pertsonak hartzen eta horiei laguntzen, eta orain ACNURek eta OIMek egin duten dei humanitarioari erantzun nahi izan dio 150.000 euroko laguntza honen bidez; laguntza Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez tramitatuko da. 2

Gobernantza Publikoa eta Autogobernua EUSKO JAURLARITZAK HAURDUNALDI SUBROGATUAREN HAUTUA EGITEN DUTEN LANGILE PUBLIKOEN AMATASUN ETA AITATASUN BAIMENAK ZABALDU DITU • Hemendik aurrera, Euskadiko Administrazio Orokorrarentzat lan egiten duten aitek eta amek, eta amatasunaren subrogazioaren hautua egiten dutenek, baimen-egunak har ditzakete beren nazioarteko joanetorrietarako eta beren haurtxoak zaintzeko • Eusko Jaurlaritzaren ustez, neurri hau urrats berria da lanaren eta bizitza pertsonalaren bateragarritasunari dagokionez. Gainera, XXI. mendeko gizartean dauden famila eredu berriak aitortzen ditu Eusko Jaurlaritzak instrukzio bat eman du Euskadiko Administrazio Orokorrean lan egiten duten, eta haurdunaldi subrogatuaren hautua egiten duten pertsonek, hemendik aurrera, adopzioaren, harreraren edo erditzearen hautua egiten dutenen eskubide berberak izan ditzaten, baimenei dagokienez. Gainera, instrukzio honek, aitak eta amak parekatu egiten ditu baimenak eskatzerakoan, gaurko gizartean ditugun familia eredu berriak barne hartzeko: • Baimena amatasun edo aitatasun berriarengatik: 18 asteko baimena, beste bi astez luza daitekeena, erditzea, adopzioa, harrera edo haurdunaldi subrogatua anizkoitza bada edo desgaitasunaren bat duten adin txikikoak badaude. • Baimena edoskitzeagatik edo 12 hiletik beherakoa zaintzeagatik: ohiko lanaldia egunero ordubetez murriztea edoskitzeagatik edo urtebetetik beherakoa zaintzeagatik. • Nazioarteko joan-etorria: bi hilabete arteko baimena amatasunak edo aitatasunak nazioarteko joan-etorri egiaztatua badakar berekin. FAMILIAKO ETA LANEKO BIZITZA BATERAGARRI EGITEA Instrukzio honen bidez, Eusko Jaurlaritzak urrats berria eman du Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten pertsonen familia eta lan bizitza bateragarri egiteko, bere helburua baita aita eta ama izan nahi dutenei laguntzea. Eusko Jaurlaritza jakitun da langile publikoen eskari nagusia denbora libre gehiago izatea dela familia antolatzeko. Horregatik, baimen hori zabaltzearen helburua da amatasunaren edo aitatasunaren urratsa eman nahi dutenei lagutzea, edozein bidetatik egiten dutela ere. Gainera, baimen berri horiek emakumeek zein gizonek eska ditzakete, eta hori lagungarria da hain beharrezkoa den emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko. Izan ere, une honetan, Euskadiko Administrazio Orokorrak eskaintzen dituen bateratze-neurrien % 85etik gora emakumeek eskatzen dituzte ahaideak zaintzeko. 3

descargar dossier de prensa - Eddie Saeta
DOSSIER DE PRENSA - Aupex
Acuerdo del Consejo de Gobierno; marzo 2007 (pdf ... - Euskadi.net
Medios, Marco Regulatorio y Libertad de Prensa en Rusia - Consejo ...
Dossier de prensa Un asunto sentimental - Alfaguara
Dossier de Prensa - Delegación del CSIC en Andalucía - Consejo ...
DOSSIER DE PRENSA DIARIA 02 de julio de 2012 - ISOTools