Views
1 year ago

CONSEJO DE GOBIERNO Dossier de Prensa Asuntos destacados

oUSp308Zvzr

2 KASU 2016an Instrukzio

2 KASU 2016an Instrukzio hau, gainera, aurrerapauso bat da XXI. mendeko gizartean dauden familia-eredu berrien aitorpenean. Izan ere, 2016an, instrukzio hau oraindik ez zegoenean, Eusko Jaurlaritzak baimenak eman zizkien Euskadiko Administrazio Orokorreko bi langileri haurdunaldi subrogatuarengatik. 4

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak 2015-2020 ALDIRAKO LANDA GARAPENERAKO PROGRAMAN AURREIKUSITAKO 292 MILOI EUROREN LAGUNTZAK EZARTZEKO DEKRETUA ONARTU DU EUSKO JAURLARITZAK • Landa Garapeneko Programak (OSOA Programak) 122 udalerritan izango du eragina 55.000 pertsona baino gehiagora iritsiz • Belaunaldien arteko erreleboa, berrikuntzaren bidezko lehen sektorearen modernizazioa, prestakuntza eta elikagai industriari laguntzea dira, beste batzuren artean, programa honen helburu nagusiak • 2015eko eta 2016ko laguntza deialdietan 55 milioi euroko gastu publikoa lortu da Otsailaren 14an egindako Gobernu Kontseiluan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Landa Garapeneko Programan (Osoa programa) aurreikusitako laguntzen esparru araudia ezartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako Dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Landa Garapenerako funtsezkoa den tresna hau Eusko Jaurlaritzak gidatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek parte hartzen dutee, FEADER funts europarrarekin batera programa finantzatuz. OSOA programaren barruan, instituzioak elkarlanean ari dira Euskadiko lehen sektorearen eta landa ingurunearen erronka nagusiei aurre egiteko: • Belaunaldien arteko erreleboa. • Lehen sektorearen modernizazioa. • Berrikuntzaren eta lehiakortasunaren ideien garapena. • Nekazaritzako eremuko prestakuntza. • Nekazaritzako elikagaien industriari laguntzea. • Kanal askotariko estrategia indartzea. • Kalitate bereizgarrien balio erantsia indartzea. • Paisaia naturalaren babesa eta basoten iraunkortasuna. • Landa guneak oinarrizko zerbitzuz hornitzea. • Dibertsifikazioa eta enplegua sortzea landa ingurunean. Europako Batzordeak OSOA programa onartu du, bai eta programak 2015- 2020 aldi osorako guztira duen 292 milioi euroko aurrekontu publikoa ere. Aurrekontu horretatik, 87,1 milioi euro FEADER funts europarrak jarriko ditu, eta aurrekontuaren gainerakoa, berriz, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen eta hiru Foru Aldundien kontura izango da . 2015eko eta 2016ko laguntza deialdietan 55 milioi euroko gastu publikoa konprometitu da, eta horrek esan nahi du oso ondo ezarri dela eta oso harrera ona eduki duela Euskadiko nekazaritzaren sektorean eta landa ingurunean. OSOAk Euskadiko lehen sektorearen eta landa ingurunearen garrantzia azpimarratzen du eta laguntza aukera zabala eskaintzen du elikaduraren balio katearen eragiteko, hasi lehen ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino eta gastronomiaraino, tartean elikagaien eraldaketa, banaketa eta salmenta sartuta, 5

descargar dossier de prensa - Eddie Saeta
DOSSIER DE PRENSA - Aupex
Acuerdo del Consejo de Gobierno; marzo 2007 (pdf ... - Euskadi.net
Medios, Marco Regulatorio y Libertad de Prensa en Rusia - Consejo ...
Dossier de prensa Un asunto sentimental - Alfaguara
Dossier de Prensa - Delegación del CSIC en Andalucía - Consejo ...
DOSSIER DE PRENSA DIARIA 02 de julio de 2012 - ISOTools