Views
1 year ago

CONSEJO DE GOBIERNO Dossier de Prensa Asuntos destacados

oUSp308Zvzr

ai eta basogintzaren

ai eta basogintzaren balio katean eragiteko ere, hasita landaketetatik egurrezko eraikuntzetaraino. Hori dena azkenean lortzeko lehen sektorea modernoa eta lehiakorra izatea eta etorkizuna edukitzea, hau da, lortzea lehen sektoreak paisaia naturala zaintzeko erantzukizuna bere gain hartzea, errealitate berrietara moldatzen jakitea eta landa ingurune bizi eta desberdinarekin batera bizi ahal izatea, edozein aukeratara irekia egonda. Onuradunak OSOA programa Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan jarduten du, baita euskal hiriburuetan ere, izan ere, han daude elikagaien industria asko, bai eta, Donostian nekazaritzako ustiategi batzuk ere, Donostia – San Sebastianen, esaterako. Halere, programa Euskal Autonomia Erkidegoko landa ingurunera bideratzen da lehentasunez, bera barruan hartuta landa inguruneko 122 udalerri eta 55.000 pertsona baino gehiago. Hauek dira laguntza hauek zuzenean eskuratu ditzaketenak: • Nekazaritzaren sektorean hasi nahi duten gazteak. • Nekazaritako edota abeltzaintzako ustiategien titularrak/kotitularrak. • Basogintzan ari direnak. • Ekoizle talteak, bai eta abeltzaintzako eta basogintzako beste elkarte batzuk. • Nekazaritzako elikagaien industriako enpresak. • Udalak eta toki erakundeak. • Landa ingurunean negozio bat garatu nahi duten enpresa txiki eta ertainak. • Landa inguruneko pertsona, elkarte eta enpresa ugari izan daitezke OSOA programan aurreikusitako laguntzen onuradunak. Laguntza bideak: Programak 12 neurri biltzen ditu, eta neurri horiek, aldi berean, 29 laguntza bidetan sailkatzen dira. Laguntza bide horien kudeaketa eta finantzaketa, berriz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren esku dago edo Foru Aldundien esku, erakunde bakoitzari esleitutako eskumenen arabera. OSOAren neurri bakoitzak eta laguntza bide bakoitzak era honetan definitzen dira: • Ezagutzak eta informazioa transferitzeko ekintzak • Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate erregimenak • Aktibo fisikoetarako inbertsioak • Nekazaritza eta enpresa ustiategien garapena, enpresen sorrera nekazaritza gazteen eskutik • Baso guneak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak • Ekoizleen taldeak eta erakundeak sortzea • Nekazaritza eta ingurumena, eta klima • Nekazaritza ekologikoa • Mugapen naturalak edo beste mugapen espezifiko batzuk dituzten guneak • Baso inguruneko eta klima zerbitzuak, eta basoen kontserbazioa • Lankidetza • LEADER toki garapenerako laguntza 6

Kultura eta Hizkuntza Politika EUSKO JAURLARITZAK GURE ARTEA 2017 SARIEN DEIALDIA EGIN DU, ARTE PLASTIKO ETA IKUSIZKOEN ARLOA SUSTATZEKO • Guztira, 54.000 euro bideratuko ditu deialdi honetako hiru modalitateetara Gobernu Kontseiluak bere oniritzia eman dio gaur Gure Artea 2017 sariak arautzeko aginduari, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzea helburu duen deialdi bat. Guztira 54.000 euro bideratuko dira ekimen honek saritzen dituen hiru modalitateetara: ibilbide artistikoa saritzen duena, sorkuntza-lana aitortzeko asmoa duena eta arte plastiko zein ikusizkoen eragileen sustapenaren ingurukoa. Irabazle bakoitzak 18.000 euro jasoko ditu. Deialdi honen kudeaketa Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko zuzendaritzari dagokio. Sari hauek sormenaren garapena bultzatzea dute helburu, arte-sorkuntzarako pizgarriak erraztuz eta arte sorkuntzari aitorpena eskainiz. Horrez gain, euskal arte garaikidearen hedapena errazteko xedea dute, arte plastiko eta ikusizkoen arloan gizartearen errekonozimendua bideratuz. Lehenengo modalitateak, lan eta ibilbide osoa aintzat hartuta, “egindako lan sortzaileagatik eta kulturari zein arte garaikideei egindako ekarpenagatik” nabarmentzen den artisten lana saritu nahi du. Bigarren modalitateak azken urteak hartzen ditu kontuan, eta “bere jarduera artistikoagatik zein sorkuntza garaikideari egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista edo artista-taldea” saritzen du. Azkenik, hirugarren modalitateak arte plastiko eta ikusizkoen arloan eragileek egindako sustapen lana saritzen du, aginduan azpimarratzen den moduan: “Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta ikusizkoen arloan egindako ekarpenagatik, alegia, kulturaren balio-katearen faseetan (ikerketa, prestakuntza, sorkuntza-ekoizpena, sustapena-hedapena eta banaketa) horiek sustatzeko jarduerak garatuz egindako lanagatik, nabarmendu diren pertsonak aintzat hartzen ditu”. Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, eta deialdiaren agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasiko da. Gaitasun aitortua eta prestigioa duten bost kidek osatuko dute epaimahaia, eta horietako bat epaimahaiburua izango da. Epaimahai honek erabaki beharko ditu sarien irabazleak. Parte hartzeko betebeharrak eta zehaztasun guztiak Gure Artea 2017 sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duen 2017ko otsailaren 15eko aginduan kontsulta daitezke, baita prozesuak beharko dituen epeak ere. 7

Acuerdo del Consejo de Gobierno; marzo 2007 (pdf ... - Euskadi.net
DOSSIER DE PRENSA - Aupex
Medios, Marco Regulatorio y Libertad de Prensa en Rusia - Consejo ...
descargar dossier de prensa - Eddie Saeta
Dossier de prensa Un asunto sentimental - Alfaguara
Dossier de Prensa - Delegación del CSIC en Andalucía - Consejo ...
DOSSIER DE PRENSA DIARIA 23 de enero de 2012 - ISOTools