24.12.2012 Views

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

ELIZA KATOLIKO ERROMATARRA ETA EUSKARA Haren hizkuntz ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

814 EUSKERA - XLIX, 2004, 2

Eta gatozen kristauen mundura. Hasieran, hizkuntzen hautapen batzuk ez

ziren egin Eliza eta fededunen elkarteak herrietan inkulturatzeko asmorik gabe;

baina, orduan eta gero baita, alderantziz, norberarena erbesteetan ezartzeko

grinarekin ere. Burubide bikoitz horren adibide gisara, jada iradoki dugunetik

Erroma Hiriko lehen kristauartea aipa genezake.

Lehen bi mendeetan Hiri hartako Eliza grekoz bizi eta hazi zen (ez ahantzi

kristauak Ekialde helenistikotik zetozela, eta Testamentu Berria bera grekoz

idatzi zela). Erromatar Kristautasunaren hizkuntz inkulturatzea ez zen

ziurtatu Lazion III. mende-hasiera baino lehen. Lehen latintze horren ondoren,

ordea, Eliza gaztearen latinak berriz ere Inperioko bideak eta jokamoldeak hartu

zituen. Hori horrela, Mendebalde/Ekialdetan erdibanatutako Inperio ahulduko

latina Mendebaldeko herriak latinez kristautuz indarberrituko zen, Erromako

Elizaren hizkuntz hautapenaren ondorioz.

1.2. Berezko bilakaerak eta aldakuntza egitarautuak

Baina hizkuntzaren aukera hauek, ondorio guztiz iraunkorrekoak izan arren,

ez dute hizkuntzen historia geldiarazten, ez barrutik, ez kanpotik. Horregatik,

egoera eta bilakaera erlijiosoek, edo soziolinguistikoek, ezusteko emaitzak ere

ekarri dituzte Elizara batzutan: herritarren ezpainetatik hasierako eliz hizkuntza

galtzean, eliz Erakundeak misio-herrietako hizkuntza berriekin edo gizarteko

eleaniztasunarekin topo egitean. Horren guztiaren lekukoak dira hildako latin sakratua

edo hartatik «sobera» aldatutako neo-latinak (erromantzeak…), Amerika

aurkitu berriko hizkuntzak, edo betidaniko Ekialde Hurbil eleanitza.

Eliza Katoliko Erromatarraren latina, Eliza Armeniarraren armeniera grabar-a,

Egiptoko koptera, maroniten siriera, ge’ezera etiopiarra edo Islam-aren

arabiera klasikoa ez dira, dagoeneko, hizkuntza mintzatuak, diakroniak eta geografiak

bere alda-lana burutu baitute horiengan. Honela, hain temati iraun ohi

duten hizkuntza sakratuen eta belaunaldi fededun berrien artean eten deseroso

bat agertu ohi da, azken buruan.

Nola sortu hor, adibidez, Liturgiaren eta herritarren arteko zubi berriak?

Galdera, beste nolabait, aintzakotzat hartzekoa da ez erlijio-mundurako bakarrik,

inoiz baita bizitza zibil modernorako ere.

Eliza Katolikoan Vatikano II.ak (1962-1965) latinarekin egin duenaren

kontrakoa egin du zenbait herri arabiarrek deskolonizatze ostean. Esateko, Al-

kiten hasteko bila lehen argibideak, Estatuz Estatu: «L’aménagement linguistique dans le Monde»

deritzan web-gunean: http://www.tlfq.ulaval.ca. Arabiera klasikoa (erlijioso korandarra) gaur

egungo arabiera dialektal, tokiko arabiera gutxi-asko estandar, arabiera moderno orokorr(ar)en eta

beste hizkuntza ez-arabiarren artean nola lekutzen den jakiten hasteko ere balio du batzuetan webguneak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!