01.02.2013 Views

Mendiz mendi (paisaia kulturalak), mendez mende - Gipuzkoa ...

Mendiz mendi (paisaia kulturalak), mendez mende - Gipuzkoa ...

Mendiz mendi (paisaia kulturalak), mendez mende - Gipuzkoa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Mendiak eta mendeak

Hogeigarren mendean Gipuzkoak mendi ingurunetik kalera egin zuen. Industriaren hazkunde azkarrak erakarrita, baserritar

askok kalerako bidea hartu zuen. Gaur egun, Gipuzkoa kaletarra da.

Zorionez, lantegi industrialak lurraldean oso barreiatuta zeuden eta menditik kalerako emaria lurraldeko herrietara bideratu

zen nagusiki, hirietaraino bereziki iritsi gabe. Eta horrela, Gipuzkoak lurralde orekari eusten dio neurri ezohiko

batean.

Onuren artean bat: udalerri eta eskualde gipuzkoarrek gaitasun nabarmena dute auto-antolaketarako; nortasun handia ekimenerako.

Beste onura bat: gipuzkoarrok oso hurbil daukagu natura. Edonon bizi garela ere, nahikoa dugu oinez hamar minutu egitea

asfaltoa atzean uzteko.

Hala ere, kaletartzeak izan du ondorio ez hain onik. Nahiz herri txikian bizi, kalean ahuldu egiten da naturaren pertzepzioa.

Asfalto gainean mugitzen gara gehienbat, eraikin artean eta horrek, denboraren joanean, natura ezkutatu egiten digu, bertan

eduki arren ez dugu ikusten.

Eta Gipuzkoan natura indartsu dago, nahikoa da edozein kaletik 200 metro igotzea baso bikainak, zelai ederrak eta tontor

ikusgarriak aurkitzeko.

Pago motza

Berez lerdena den pagoa metro pare bateko altueran mozten zuten ikazkinek egurra lortzeko. Han goian sortutako adar

berrietara ezin zenez ganadua iritsi, posible zen lurralde berean biak aritzea, ikazkinak eta ganaduzaleak.

Zuhaitzen ustiaketa mota hau ez da Gipuzkoan bakarrik egin, Europa osoko kontua da. Baina bere ondorio den pago motzak

gurean iraun du beste inon baino areago. Harrituta geratzen zaizkigu Europako bisitari adituak gure pago motzen basoak

ikustean, liburuak baliran irakurtzen dituzte.

Pago motza bihurtzen da horrela egoera baten adierazle. Gure aurrekoek natura erabili egiten zuten beren mesederako. Behar

adina erabili ere, baina beti biziraupena bermatuz. Naturaren biziraupena bermatzean, beraiena ere ziurtatzen baitzuten.

Eta naturarekiko harreman ekologiko horrek utzi digu Gipuzkoan ondare oso estimagarria. Baina ez dugu estimatzen. Ezagutzen

ez dugulako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!