Mendiz mendi (paisaia kulturalak), mendez mende - Gipuzkoa ...
Mendiz mendi (paisaia kulturalak), mendez mende - Gipuzkoa ...
Mendiz mendi (paisaia kulturalak), mendez mende - Gipuzkoa ...
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Ezagutu, estimatu, babestu

Naturarekiko kezka ugaldu egin da azken hamarkadetan. Hedabideei esker jakindako eraso eta gehiegikerien ondorioz, nabarmen

indartu dira natura babesteko joerak.

Sarritan, ordea, kaletarrak naturarekin duen harremana platonikoa da. Natura bera idealizatu egiten da, inoiz urratu gabeko

oihala bailitzan, eta haren babeserako gotorlekuak eraiki nahi dira.

Bizitzaren edozein esparrutan, ezagutzen duguna estimatzen dugu. Eta estimatzen duguna babesten. Berdin naturarekin ere.

Natura modu egokian babesteko ezagutzatik hasi behar da, hurbilean dugun horretan murgiltzetik. Errespetuz, gure aurrekoek

nola, naturaren biziraupena arriskuan jarri gabe.

Ezagutza fisikoarekin batera, behar da ezagutza historiko apur bat ere. Zergatik diren zelaiak zelai eta basoak baso. Zer diren

saroiak eta harrespilak. Non eta nola bizi ziren beste mendetako gipuzkoarrak.

Natura gipuzkoarra ezagutzen dugun neurrian estimatu egingo dugu, oso baita ederra.Eta estimatu ahala indartu egingo da

gugan hura babesteko joera. Neurri zehatz eta eraginkorrekin, neurriko neurriekin.

Mendiz mendi, mendez mende

Bi erakundeok, Foru Aldundiak eta kutxak, ardura aspaldikoak eta handiak ditugu Gipuzkoarekiko. Eta betidanik dugu ardura

horiei elkarlanean ekiteko joera. Bidean aldapak tokatzen direnean, oraingo boladan bezala, elkarlan hori areagotu egiten

da eta bistan daude hainbat adibide.

Horietako bat da liburu hau eta atzean duen egitasmoa. Edonoren eskura jarri nahi ditugu Gipuzkoako natura –mendiak–

eta natura horren gainean eraiki den herrialdea –mendeak–. Kaletik mendirako bidea erraztuta gure ezagutza orekatu dadin,

garena eta duguna gehiago estimatu ditzagun, gure ondare diren natura eta nortasuna babestuta Gipuzkoa sendotzen ari

garen ustearekin.

Liburu honek jartzen du egitasmoaren oinarria eta gainean eraikiko dira ekimen zehatzak: pasealeku egokituak, itsasertzeko

bidexka, parketxeen sarea, ibilbideak eta korridoreak… Baita eraikina jantziko duten informaziozko osagarriak.

Mendiz mendi eta mendez mende ibilita, sendo jarrai dezan Gipuzkoak aurrera.

Xabier Iturbe Otaegi

kutxako Lehendakaria

Markel Olano Arrese

Gipuzkoako Diputatu Orokorra