Landa eremuko haur eskolen segida,airean - datu-basea22
Landa eremuko haur eskolen segida,airean - datu-basea22
Landa eremuko haur eskolen segida,airean - datu-basea22
Transform your PDFs into Flipbooks and boost your revenue!
Leverage SEO-optimized Flipbooks, powerful backlinks, and multimedia content to professionally showcase your products and significantly increase your reach.
RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Ostirala, 2011ko ekainaren 17a.

II. urtea. 32. zenbakia

Landa eremuko

haur eskolen

segida, airean

Hiru haur matrikulatuta behar dituzte

irailean, eta ez dira kontatzen ikasturtean

hasiko direnak. Baldintza berriarekin, haur

eskola txiki batzuen geroa kolokan dago. 6-7

Kirola Olinpiar Jokoetarako eta

Europako sariketetarako trebatzen

ari dira Usurbilgo Judo Taldean 9

Aitor Aranburu

Enpresa ekimen berritzaileen sariketako irabazlea

«Okerretako bat baserri mundu

zaharra baztertzea izan da» 10
2 gipuzkoako hitza 2011ko ekainaren 17a, ostirala

Astekoa ›

Gipuzkoa Aurrera D2008-2011 jarduera txostena

Zer da Gipuzkoa Aurrera?

Eremu publikoaren eta pribatuaren

arteko lankidetzarako esparru gisa aurkeztu

zen, 2008ko

ekainean, Gipuzkoa

Aurrera. Gipuzkoako Diputazioak, Mondragon

Korporazioak, Adegik, Kutxak

eta Merkataritza Ganberak osatu zuten.

2009an Donostiako Udala batu zen.

Abenduan fundazio bihurtzea adostu

zuen, baina ez du bide hori amaitu.

Samara Velte - Mikel Peruarena

Orain hiru urte sortu zen Gipuzkoa

Aurrera lobby-a, «proiektu estrategikoak

nolabait trabatuta»

zeudela iritzita. Hiru urte bete,

eta egindako lana txosten batean

bildu eta bere webgunean jarri du

—www.gipuzkoaurrera.net—.

Egoera ekonomikoaren azterketa

partekatzeko, proiektu estrategikoak

bultzatzeko eta proiektu estrategiko

berriak aztertzeko sortu

zen taldea. Bost lantaldetan banatu

zuen lana, bakoitzaren

lidergoa erakunde bati emanda:

ekonomia ataleko hausnarketa

Adegik gidatu du; proiektu estrategikoena,

Merkataritza Ganberak;

proiektu estrategiko berriena,

Mondragon Korporazioak; eta

gizarte estrategiarena, Kutxak.

Iazko abenduan, fundazio gisa

egituratzea erabaki zuen taldeak.

Hauteskundeek lanak gelditu dituzte,

ordea. PSEk ez zuen begi

onez hartu fundazioa sortzeko

erabakia, eta Bilduk gainditutzat

jo du: «Ez da tresna egokia lurraldearen

lehentasunak eta eredu

ekonomikoa erabakitzeko». Aste

honetan koordinazio bilera egin

du Gipuzkoa Aurrerak, eta onartu

du azken bileretako bat izan

daitekeela; diputazioaren osaketak

ebatziko du haren geroa.

Hau da hiru urteko ibilbideaz

lobby-ak egin duen balantzea:

1. Ekonomia

Gipuzkoako ekonomiaren eta en-

100

pKrisiari aurre egiteko planaren funtsa,

milioi eurotan. Errepideetan inbertitu,

gizarte bazterketaren aurka egin,

enpresei lagundu eta zientzia teknologia

eta berrikuntzan inbertitzeko, 100 milioi

euro banatuko ditu Gipuzkoako Diputazioak,

aurten, krisiaren aurkako planean.

Gipuzkoako proiektu

estrategikoen

bultzatzailea, zain

Gipuzkoa Aurrera-k hiru urteko lanaren

balantzea egin du, aurrerantzean zer izaera

hartuko duen argitu bitartean

Lurraldea nazioartean erreferente bihurtzea

bilatzen dute taldearen proiektu gehienek

presen egoera aztertzea izan zen

Gipuzkoa Aurrera-ren lehen lanetako

bat. 2008ko irailean egin

zuen diagnostikoa, Gipuzkoa:

egoera ekonomikoa eta erronkak

txostenean. Azterketa hartan oinarrituta,

krisiari buru egiteko,

hiru mailatako neurriak proposatu

zituen taldeak: zerga politika

ituntzea, enpresen bat egiteak

sostengatzea eta krisiari aurre

egiteko neurri sorta bat hartzea.

Krisiaren aurkako bi plan ere

onartu ditu diputazioak, geroztik:

iaz eta aurten. Besteak beste,

enpresei hausnarketa prozesuetan

laguntzeko, berrikuntza teknologikoa

bultzatzeko, enpresak

salbatzeko eta nazioartera ateratzeko

neurriak hartu ditu.

Enpresen bat egiteak laguntzea

ere proposatu zuen Gipuzkoa

Aurrera-k; izan ere, herrialdeko

enpresen neurria ez dela egokia

uste du. Enpresa txiki eta ertain

ugari daude, eta horrek «baldintzatu

egiten ditu nazioartera zabaltzearen,

berrikuntzaren eta jakintzaren

nahiz merkatu berrietarako

sarbidearen erronkak».

Enpleguari buruzko hausnarketa

ere egin du Gipuzkoa Aurrera-k,

«flexiguritatearen» alde egiteko

—malgutasuna eta segurtasuna

kontzeptuak batzetik

datorren ideia azaltzen du «flexiguritateak»—.

Enpresen lehiakortasunerako

«giltza» pertsonek

dutela iritzita, enpresek pertsonekin

izan behar duten

konpromisoa, ordutegiak egokitzeko

modua eta etengabeko pres-

takuntza garrantzitsuak direla

ondorioztatu du taldeak, eta horiek

sustatzeko bideak ireki.

Egun, 25 bat enpresa ari dira parte

hartzen halako ekimenetan.

Horrez gain, kulturak eta balioek

lan munduan duten eragina

ere aztertu du Gipuzkoa Aurrerak.

Mondragon, Deustu eta Oxfordeko

unibertsitateekin eta Bizkaia

Xede egitasmoarekin elkarlanean

aritu da zeregin horretan,

eta hortik sortu da Gipuzkoa: gizarte

balioak ekimena. «Bakea

eta etika, gizartearen elkartasuna,

lanaren garrantzia, publikoarekiko

konpromisoa, lankidetza»

eta gisako ideiak sustatzearen

alde egin du lobby-ak, lehiakortasuna

hobetzeko asmoz. Eta Gizarte

Berrikuntzaren Zentroa sortzeko

pausoa eman du diputazioak.

2. Proiektu

estrategikoak

Lau proiektu estrategiko zehaztuak

ditu Gipuzkoa Aurrera-k: Pasaiako

kanpoko portua eta badia

biziberritzea; Euskal Y-a; Hondarribiko

aireportua; eta Gipuzkoako

errepide sarea. 2009ko ekainean

lantalde bat bildu zen, proiektu

horiez hitz egiteko. «Lurraldea

lehiakor eta erakargarri» egiten

duten proiektuak dira aipatutakoak,

Gipuzkoa Aurrera-ren iritziz:

«Denak elkarrekin erlazionaturik

daude, eta hala hartu behar

dira, sinergiak bilatuz. Kostu handikoak

dira, eta, hortaz, horien

eraikuntza eta mantentze lanen

kostuak ebaluatu beharko lirateke,

baita partaidetza publiko-pribatuaren

posibilitatea eta komenigarritasuna

aztertu ere».

Pasaiako proiektuari dagokionez,

Espainiako Gobernuarekin,

Eusko Jaurlaritzarekin, Batzar

Nagusiekin eta inguruko udalekin

bildu da Gipuzkoa Aurrera.

Lankidetza hitzarmena sinatu

Mugikortasun Laborategia

abiatu dute Elgoibarren

Martxoaz geroztik abian dira Elgoibar

Mugikortasun Iraunkorreko Laborategi

bihurtzeko zenbait proiektu. Elgoibarko

Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta

Energiaren Euskal Erakundeak bultzatuta,

triziklo motordun bat diseinatu dute

salgaien banaketarako. Guztira

700.000 euroko aurrekontua izan du. Trizikloaren aurkezpena. GIPUZKOAKO HITZA

Mondragon Korporazioko, Kutxako, diputazioko, Adegiko, eta

dute, berriz, diputazioak, portu

agintaritzak, Jaurlaritzak eta

Merkataritza Ganberak. Ganberak,

gainera, aholkulari bat kontratatu

du kanpoko kaiaren ingurumen

txostena prestatzen laguntzeko.

Jarraipen batzordea

ere osatu dute sinatzaileek, lurzoruak

erosteko finantza tresnak

aztertzeko eta «lurralde antolaketan

eta energia kostuetan erabaki

zehatzak» hartzeko.

Tren lasterrari buruz ere bilerak

eta topaketak antolatu ditu

taldeak. Hondarribiko aireportua

ere «funtsezko» azpiegituratzat jo

du lobby-ak. Eskumenak dituzten

erakundeekin bilerak egin ditu,

lurreratzeko pista handitu ahal

izateko. AENA Espainiako Aireportuak

eta Aireko Nabigazioak

ez dio erantzun Gipuzkoa Aurrera-ri,

eta zain dago taldea —Espainiako

Ingurumen Ministerioak,

aldiz, aireportua luzatzearen kontrako

iritzia agertu berri du—. Aire

konpainia zenbaitekin ere bildu

dira Gipuzkoa Aurrera-ko ordezkariak,

baina negoziazioek ez

dute emaitzarik utzi, konpainiek

«planteatutako exijentzia ekonomikoak

direla eta».

Errepide sareari buruzko lanetan

egin du aurrerapen gehien.

AP-1 eta Donostiako bigarren ingurabidea

bukatu, eta Urumeako

autobia ia amaituta, errepideen

kudeaketa hobetzen hasi beharraz

ohartarazi du Gipuzkoa Aurrera-k.

Horretarako, ibilgailuen

fluxua monitorizatu eta kudeatzeko

sistema «berritzaile» bat

abiatu du, errepideetako mugikortasuna

«optimizatzeko».

3. Proiektu estrategiko

berriak

Gipuzkoako sektore ekonomikoa

«suspertu» eta ondasunak sortzeaz

gain, lurraldea nazioartean

erreferente bihurtzeko balioko

dute «proiektu estrategiko berri»

gisa sailkatu dituztenek.

Batzuk dagoeneko martxan

daude; esate baterako, Biodonostia

Osasun Ikerketarako Institutua.

Elektrizitatearen sorkuntza

eta metaketa ikertzea ere bultzatu

nahi du lobby-ak. Horretarako
Gipuzkoa Aurrera D2008-2011 jarduera txostena

‘‘ Gaur ezin zaie, publikotik

soilik, gizartearen beharrei

erantzun. Elkarlanera

behartuak gaude»

MARKEL OLANO

EAJko ahaldun nagusirako hautagaia

40

pLaguntza estrategikorako zerbitzuaz

baliatzen diren enpresak. Gipuzkoa Aurrera-k

sortu eta Mondragon Korporazioak,

Merkataritza Ganberak eta Adegik

kudeatzen duten laguntza estrategikorako

zerbitzua 40 enpresak baino gehiagok

baliatu dute orain arte.

Merkataritza Ganberako ordezkariak, Gipuzkoa Aurrera-ren aurkezpenean, 2008ko ekainean. JON URBE / ARGAZKI PRESS

probestu nahi dituzte Miramongo

Parke Teknologikoko mikrosare

elektrikoa eta Cidetec, Teknologia

Elektrokimikoen Zentroa.

Lehenak argindarra sortzen

du, eta horrekin esperimentatzea

da asmoa. Bigarrenak, berriz,

elektrizitatea biltegiratzeko metodoak

ikertzen ditu.

Ekimen horien artean kokatu

behar da Talent House delakoa

ere; goi mailako ikertzaileentzako

egoitza martxotik dago irekita.

Eraikina Donostian dago, eta 80

lagunentzako lekua du.

Gipuzkoa Aurrera-k esan duenez,

«lehentasun» izango dira

energia berriztagarrien erabilera

eta mugikortasuna; horregatik

jarri dute martxan Mugikortasun

Laborategia. Garraio iraunkorra

sustatzeko, hainbat neurri proposatu

dituzte; esaterako, herriak

eta bideak garraio publikorako

moldatzea eta auto elektrikoak

alokatzea. Ataunen dagoeneko

egin dituzte lehen urratsak.

Beste proiektu bat aztertuta

eta diseinatuta dago jada, baina

oraindik abiatu gabe: zuntz optikoaren

bidez, Interneterako sarbidea

39 herri txikitara helarazi

nahi dute, segundoko 100 megabyteko

abiaduran.

Oraingoz, analisi fasean daude

pertsonen ongizateari dagozkien

zenbait arlo. Horietako bat da Living

Lab edo Etxebizitza Domotizatuen

Laborategia. Gipuzkoa

Abian da Erlea, ur kontsumoa

urrunetik irakurtzeko sistema

Txingudi zerbitzu mankomunitatean

abian da Erlea proiektua, ur kontagailuen

teleirakurketarako sistema. Hartara,

datuak etengabe daude eguneratuta,

eta teknikariek ez dute kontagailuraino

joan behar. Beste zerbitzu batzuk ere

horrela kudeatu nahi dituzte, esaterako,

hondakinen bilketa eta kale garbiketa.

Aurrera-k azaldu duenez, pertsonen

behar berriei egokitutako

etxebizitzak sortu behar dira. Horretarako,

kontuan hartu dute

biztanleria gero eta zaharragoa

dela eta etxea, bizileku izateaz

gain, lanerako eta aisialdirako espazio

ere bihurtzen ari dela.

«Berrikuntzan eta esperimentazioan»

oinarritu nahi dute ekimena;

bertan bizi direnen arabera

moldatu nahi dituzte

etxebizitzak. Besteak beste, sare

adimendunen erabilera aipatu

dute. Gainera, etxebizitzen eta

etxeko tresnen sektorea krisitik

ateratzeko modua ikusten dute

hartara.

Osasun sistema ere «egokitu»

behar dela uste dute. Alde batetik,

arlo horretan IKTen erabilera

handitzearen aldeko jarrera erakutsi

dute, informazioa digitalizatuta

harremanak eta prozedurak

ere eraginkorragoak bihurtuko

direla argudiatuz.

Horrez gain, osasun sistemako

jardueretan lehentasunak finkatzeko

eredu bat sortu nahi dute.

Horren arabera, eremu jakin batzuk

indartuko lituzkete: «Ezinezkoa

dugu diziplina biosanitario

guztiak sakonetik lantzea, baina

badugu aukera atal batzuetan

erreferentzia bihurtzeko».

Garraioan ere hobekuntzak

proposatu dituzte: Debagoienean

autobus linea gehiago jarri nahi

dituzte, bideak horretarako moldatuz.

Gainera, Euskotrenen kostako

linea handitu nahi dute, Donostian

zabalduz eta Hondarribiraino

luzatuz. Donostiako Metroa

deitu diote.

4. Gizarte estrategia

Lobby-ak Erantzukizun Sozialeko

Lurraldea izendatu du Gipuz-

2011ko ekainaren 17a, ostirala gipuzkoako hitza 3

‹ Astekoa

‘‘ Gipuzkoa Aurrera-ren eredua

gainditu eta lurraldearen

inguruko eztabaida irekitzea

proposatzen dugu»

BILDU

Batzar Nagusietarako programan

koa, eta honelaxe definitu du:

«Lurralde sozial bat, ekonomia

berdea duena eta pertsonetan oinarritua».

Gizarte arloari dagokionez,

zazpi enpresak adimen urrikoentzako

aisialdi programetarako dirua

bideratzea izan da, orain arte,

lorpen handiena. «Pertsonengan

oinarritutako ekonomiaz» ez

dute askorik esan, soilik «praktika

interesgarriak» topatu dituztela

arlo horretan.

Parte hartzeaz eta elkartasunaz

ere mintzo dira; norbanakoei

boluntariotzarako deia egin diete,

eta elkarte eta enpresen arteko

harremanen alde agertu dira,

«bakoitzak eskaintzen duena eta

behar duena» kontuan izanda.

Ekonomia berdeari dagokionez,

Ihobe Eusko Jaurlaritzaren

sozietate publikoak hondakinen

kudeaketari buruzko proiektu

bat garatzeko ardura hartu zuela

azaldu dute, baina egitasmoa,

oraingoz, «geldirik» dagoela.

5. Unibertsitateekin

hitzarmenak

Euskal Herriko, Deustuko, Mondragon

eta Nafarroako unibertsitateekin

ere jarri da harremanetan

Gipuzkoa Aurrera. Printzipioz,

horien zeregina izango da

lobby-a aztertu eta hura «sendotzeko»

proposamenak egitea,

«munduko herrialde aurreratuenak»

eredutzat hartuta.

Arlo publiko eta pribatuaren

arteko itunak ere aztertu nahi dituzte,

graduondokoen bidez.

Dena den, oraindik ez dute asko

zehaztu. Nazioartean eredugarritzat

dituzten beste sistemak behatuta,

enpresa proiektu lehiakorrak

nola sortu ere izango dute aztergai.
4 gipuzkoako hitza 2011ko ekainaren 17a, ostirala

Iritzia ›

Ingurumen aldaketa

sakonak datoz

Jose Mari Aranburu

Eguzki talde ekologista

Ukaezina da maiatzaren

22an Hego

Euskal Herrian,

eta bereziki Gipuzkoan,

udal eta

aldundietako ordezkaritzetan sekulako

aldaketa gertatu dela. Gure

lurrarekin kontratu eta harreman

mota berri bat bultzatzeko

konpromisoari heldu nahi dio

Eguzki erakunde ekologistak, lurraldearen

kudeaketan aldaketa

osotasunean izan dadin.

Izan ere, indarrean dagoen eredu

sozioekonomikoak eragin du

lurraldearen artifizializazioa eta

suntsipena, neurri handietan. Diru

gosea, handinahia eta lurrarekiko

erdeinua izan dira orain arteko

ereduaren oinarriak.

Eredu suntsitzailearen euskarriak

izan diren zenbait enpresarik

eta politikari profesionalek

asmatu zituzten «proiektu estrategiko»

izenekoak, elite horien

lan eta kontratuak guztion diruz

ordaintzeko. Gipuzkoako gizarteak

erabaki eta behar ez dituenak,

hain zuzen. Horrela, abiadura

handiko trena, Jaizkibelgo kan-

Irudia qArrasate

AHT-A GELDITZEKO ARGUDIOEN LEIHO

AHT Gelditu! mugimenduak deituta, aurreko larunbatean

Arrasateko kaleetara atera ziren tren

lasterraren aurkakoak. AHT abiadura handiko trena

gerarazteko argudioak badituztela agertu zuten

milaka manifestarik. Nafarroan eta Lapurdin

poko kaia, Zubietako errauste

planta, mendi publikoen pinudien

bidezko artifizializazioa, Lezo-Oiartzungo

plataforma logistikoa,

bertako basoen desagerpena,

eta abar.

Era berean, Euskal Herriko eta

Gipuzkoako gizarteak argi utzi

du beste ingurumen eredu batean

oinarritu nahi duela, bere garapen

sozioekonomikoa bultzatzen

jarraitzeko: energia berriztagarriak,

garraio publikoa eta bizikletentzako

sareak, bertako nekazaritza

eta elikagaien

ekoizpena, bioaniztasuna eta Natura

2000 sarearen erabateko garapena,

aurrerapen teknologikoak,

eta abar. Eredu berriaren gidalerroak

izan behar dira aurrerantzean.

Eredu berri hori osatzeko, ezinbestekoa

da herritarren partaidetza;

herritarrek egitasmoak gauzatzean

eta erabakitzean parte

hartu behar dute.

Ulia-Jaizkibelgo itsas erreserba

eta Donostia-Miarritze itsas

korridorea, Ondarroa 12 Milia

ekimena, Añarbeko baso erreserba,

bertako elikagaien kontsumo

taldeak, ingurumen gatazkak

parte-hartzearen bidez konpontzea,

mendi publikoetako harizti

eta pagadi guztiak leheneratzea,

herri nahiz lurraldeak komunikatzeko/gerturatzeko

balioko

duen trena... Hemendik aurrera,

ekimen horiek guztiek etorriko

den aldaketaren agendan egon

behar dute; hau da, foru aldundi

berriaren eta Gipuzkoako 88 udalerrien

agendan. Horiek dira Gipuzkoako

gizartearen egiazko

proiektu estrategikoak.

Bestalde, Eguzkik ohartarazi

nahi du ingurumen aldaketa

hauen bidean sor daitezkeen barneko

eta kanpoko oztopoak identifikatzeko

eta salatzeko lana

egingo dutela, zorrozki, mugimendu

ekologistak eta gainerako

eragileek. Ahulezia politikoak

eta traba teknikoak argitu beharko

dira bidean, eta ezabatu segidan,

benetako aldaketa bete-betean

gerta dadin Gipuzkoan.

Orain arteko ingurumenaren

aurkako lobbykorporatibistek

—eraikuntza enpresa handiek,

hondakin kudeatzaileek, baso elkarteek,

ehiza federazioek, eta

abarrek— norabidea aldatu behar

dute ezinbestez: haien diru

gosea, interes partikularrak eta

ingurumenarekiko erdeinua Gipuzkoako

herri borondateak ordezkatu

baitu dagoeneko.

proiektuak zehaztu gabe daudela oroitarazi zuten

antolatzaileek, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

iazko udatik hona lanak asko moteldu direla.

Beraz, obrak gelditzeko denbora eta aukera nahikoa

badagoela ondorioztatu zuten. RAUL BOGAJO / ARP

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 2.500 karaktere baino gehiago izan behar, tarteak

barne, eta mozteko eskubidea du komunikabideak. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: gipuzkoa@hitza.info.

Bat bitan

Ainara Gorostitzu

Kazetaria

Eguraldia,

dosi txikietan

eta urgentziaz

Irratiak elikatzen nau. Mari Karmen Odriozolaren ahotsak esaten

dit oraindik lotarako denbora dudala, gutxi baina aprobetxatzeko.

Joxe Juan Ugalderenak, jaikitzekoa dela. Virginia Diazek,

eguartea iritsi dela. Andromedak, asteazkena dela. Ekaitz

Perfektuak, berandu nabilela.

Baina zapatu goizak, orain, ez dira lehen bezalakoak.

Ordu erdiro informatzen gaituzte eguraldiaz. Unekoaz, egunekoaz,

biharkoaz eta asteburukoaz. Eta horrela igaro dut asteburua garbigailua

jarri gabe, etorriko zen euriak arropa zabaltzea galaraziko

zidala eta; hurrengo egunetan mahuka motzetan izoztu naiz; eguzkitako

betaurrekoak busti zaizkit euritan. «Eguraldia konfundituta

dabil!», pentsatu dut neure kautarako. Ordu erdiro-ordu erdiroordu

erdiro-ordu erdiro entzun dut euria egingo zuela, eta ez du

egin.

Eguraldi iragarpena urgentziazko informazio gisa saldu digute

azkenaldian. Guztiz zientifiko, ia politiko bihurtu dute. Irratsaioa

Dotoreziaz, naturaltasunez, lasaitasunez,

azalpenekin, patxadaz eta jakinduria handiz

eman du, 30 urtean, Pello Zabalak eguraldi

iragarpena Euskadi Irratian, mundu ikuskera

bat, ingurua ulertzeko era bat, eredu bat

zabalduz, baina ez ei da zientifikoa.

eten eta «bi hildako Legorretan, Gasteizera norabidean», eta «gaur

euria egingo du». Galdera egin eta «bihar hoztu egingo du»-ren

ondoren erantzuna. Nire irudipena da ala duela urte batzuk elurrak

egitea ez zen albiste eta gaur bai? Nire irudipena da ala eguraldia

igogailuko gai ez eta eguneroko gai bihurtu da, ezinbesteko, premiazko,

larri? Akaso hazia ereiteko edo uzta jasotzeko zain bageunde!

Eguraldiari buruzko ordu erdiroko informazio dosiak supermerkatuko

erosketak gogorarazten dizkidate. Batik bat supermerkatu

handien aurrean dauden denda txikiak ixten direnean.

Halaxe gertatu da Pello Zabalarekin. Pertsiana jaitsi du.

Eguraldiari buruzko informazioa dosi txikietan behar dugu,

urgentziaz. Nahiz eta grabaturiko pastilla den behin eta berriz

entzuten duguna. Antsietatea, estresa sortzen digu euria egingo

duen ala ez jakiteak, hamasei ala hogei gradu egingo dituen ez

zehazteak. Eta letxe txarreko jartzen gaitu eguraldiak iragarpena

betetzen ez duenean. Otutzea ere!

Dotoreziaz, naturaltasunez, lasaitasunez, azalpenekin, patxadaz

eta jakinduria handiz eman du 30 urtean Pello Zabalak eguraldi iragarpena

Euskadi Irratian, mundu ikuskera bat, ingurua ulertzeko

era bat, eredu bat zabalduz, baina ez ei da zientifikoa. Toma esa!

Larunbat goizak ez dira berdinak izango.

3.000

pSelektibitateko proba egin

duten gipuzkoarrak. 3.000 inguru

izan dira aurten selektibitate

proba egin duten Gipuzkoako

ikasleak. Aurreko astean

egin zuten proba, asteazkenetik

ostiralera bitartean. Iaz 10.300

ikasle inguru aurkeztu ziren azterketetara

Hego Euskal Herrian

—aurten baino 1.600 inguru gutxiago—,

eta %96,8k gainditu

zituzten.

90

pHondartzetako Gurutze Gorriko

sorosleak. Gurutze Gorriak

90 sorosle jarriko ditu lanean

hondartzetako sasoian. Mutriku,

Deba, Zumaia, Getaria,

Orio, Donostia eta Hondarribiko

hondartzetan egongo dira sorosle

horiek. Zarautzen beste

zerbitzu bat kontratatu du udalak

udarako. Ekainaren 1etik irailaren

30 arte iraungo du sasoiak.
Astelehenak gogoko

dituzten langileak dira

Atzegik Gipuzkoako

enpresei eskatu die

adimen urritasunen bat

duten pertsonak

praktiketarako hartzeko

Estitxu Zabala Donostia

Gogoko ditut astelehenak ekimena

aurkeztu berri du Atzegik, adimen

urritasuna duten pertsonen

aldeko erakundeak. Atzegiko kideak

praktiketarako hartzeko

prest dauden lantegi, enpresa eta

ikastetxeen bila hasi dira. Adimen

urritasuna duten pertsonak gizarteratzen

laguntzea da helburua.

«Lanean txertatutakoan, aukera

bat izaten dutelako euren buruak

garatzeko, eta egunero-egunero

erakusten dutelako zenbateko gogoz

eta erantzukizunez lan egiten

duten», Atzegik azaldu duenez.

Dagoeneko, Atzegiko 60 lagun

baino gehiago ari dira hainbat

lantokitan praktikak egiten; besteak

beste, tokiotan: Donostiako

San Bartolome Ikastetxean, Debabarreneko

Mankomunitatean,

Deustuko Unibertsitatean, Donostiako

Tenis Errege Elkartean,

DYAn, Arrasateko eta Andoaingo

udaletan, Oairtzungo Alcampo

supermerkatuan... Leku gehiago

bilatzen ari dira, ahalik eta praktika

gehien egiteko aukera eskuratu

arte. Gainera, behin praktikak

eginda, bertan lanean jarraitzeko

aukera badute, oraindik eta

hobeto, Atzegiren esanetan.

Kanpainaren berri emateko,

Donostian prentsaurrekoa eman

zuen Atzegik astelehenean, bultzatzaile

eta laguntzaileekin.

Atzegi eta Gureak elkarteek bultzatutako

Pauso berriak ekimenaren

barruan dago Gogoko ditut astelehenak;

eta Gipuzkoako Foru

Aldundiak ere babesa agertu dio

ekimenari.

Ezaugarriak baloratuz

Mitxel Lakunza Atzegiko arduradunetako

bat da, eta, berak gogorarazi

du iaz Atzegik 50 urte bete zituela.

«Gutxik pentsatuko zuten

honaino iristeko gai izango ginela,

beraz, jarrai dezagun imajinatzen»,

adierazi zuen Lakunzak. Azken

batean, urritasunen bat duten

pertsonekin elkarbizitzera ohitu

nahi dute gizartea, eta, horretarako,

zer hobea lantegi eta ikastetxeetan

aritzea baino. «Denborarekin,

enpresa bera da irabazten irteten

dena», gehitu du Lakunzak.

Ekimena bultzatzeko, 10.000 kartel

eta informazio orri banatuko dituztela

ere jakinarazi du.

Kanpainaren bultzatzaileek

argi utzi dute Atzegik ongi aztertzen

duela zeintzuk diren pertsona

bakoitzaren ezaugarri indar-

tsuenak. Hori kontuan izanda, badakite

bakoitzak zein lantokitan

funtziona dezakeen egokien.

Programari esker lanean ari diren

Aiotz Albisu eta Jon Cabero

ere aurkezpenean egon ziren. Albisuk

Andoaingo Udalean lan egiten

du, eta astelehenak gogoko dituen

arren, ostiralak ere oso gustura

hartzen dituela argitu zuen.

Cabero, berriz, Irungo Elatzeta eskolako

jangelan ari da lanean. Berak

han ikasi duenez, etxean bezala

sentitzen da bertan.

www.meencantanloslunes.com

webgunea bisitatu edo 943-42 39 42

telefonora dei dezake kanpainari

buruzko informazio gehiago jaso

nahi duenak.

1ezabala@hitza.info

2011ko ekainaren 17a, ostirala gipuzkoako hitza 5

‹ Gaiak

Atzegiko kideen esperientzien berri eman zuten aurkezpenean. E. ZABALA / IH
6 gipuzkoako hitza 2011ko ekainaren 17a, ostirala

Gaiak ›

Ikaztegietako haur eskolak lau haur ditu gaur egun. Irailean, azken momentuan egindako matrikularekin, hiru haur egongo dira. Ikasturtean beste bi haur behintzat izango ditu. E. MAIZ / TLH

Gipuzkoako landa eremuko zenbait haur eskola txiki ixteko arriskuan daude. Irailean ateak ireki ahal izateko,

hiru haur matrikulatuta eduki behar dituzte; ez dituzte kontuan hartzen urte horretan hasiko liratekeenak.

Haur eskola txikiak, kolokan

Eneritz Maiz

Iaz bezala aurten ere, landa

eremuko haur eskola zenbait

ixteko arriskuan daude.

Irailean, gutxienez, hiru

haur eduki behar dituzte, eta herri

txiki zenbaitetan irailerako

kopuru horretara iristeko zailtasunak

dituzte. Duela bi urte arte,

hirugarren haur hori urrian edo

abenduan hastekoa bazen, irekita

mantentzen zuten haur eskola.

Murrizketak egiten hasi direnetik,

ez da hala; orain, nahitaezkoa

da, irailean irekitzerako, hiru

haurren matrikula izatea.

Haur eskola txiki hauek herri

eta auzoetako bizitzan ezinbesteko

elementu bilakatu dira. Gela

bakarrekoak izan ohi dira, eta 0-2

edo 0-3 urte bitarteko haurrak

hartzen dituzte. Gipuzkoan hogei

haur eskola txiki daude, eta horietatik

bederatzitan hezitzaileek

bakarka egiten dute lan: Albizturren,

Ikaztegietan, Beizaman, Larraulen,

Zerainen, Baliarrainen,

Errezilen, Ezkion eta Mutiloan.

Haur eskola hauek hiru eta lau

haurrez osaturik daude, eta irailean

ixteko arriskuan daude batzuk,

Larraulgoa eta Alkizakoa

kasu. Haurreskolak Partzuergoaren

gutuna jaso dute hainbat udalek,

bere herriko haur eskola itxi

egingo dela esanez.

Familien eta udalen lanari esker,

herri askok haur eskola irekita

mantentzea lortu dute. Euren

haurra matrikulatzeko ahalegina

egin dezaten eskatu diete herritarrei.

Horrela, haien atzetik

datozenek ere haur eskola irekita

edukiko dute euren seme-alabak

matrikulatu ahal izateko.

Hala ere, Larraul eta Alkiza herrien

kasuan, oraingoz ezin izango

dute haur eskola irekita mantendu.

Azken egun hauetan, gu-

rasoekin eta partzuergoarekin

harremanetan jarriz, irtenbidea

bilatu nahian dabiltza.

Albizturko Udalak, haur eskola

irekita manten dadin, diru laguntza

ematea erabaki du. Irailerako

hiru haur matrikulatzeko zailtasunak

izan dituzte; baina, urtarriletik

aurrera lau haur gehiago

izango dituztela badakitenez,

aurten salbuespen hori egitea

erabaki dute. Ikaztegietaren kasua

antzekoa izan da. Irailean

hiru haur izateko zailtasunak

izan badituzte ere, badakite ikasturtean

haur gehiago izango direla.

2003ko abenduan, Haurreskolak

Partzuergoa sortu zenean,

landa eremuetako biztanleei kalitatezko

hezkuntza eta laguntza

zerbitzua ematea zituen egitasmoen

barruan. Horrela, landa

eremuetako familiek eta haurrek

beren herrian eta giroan hezteko

aukera izango zuten. Landa eremuko

emakumeei lan mundurako

sarbidea erraztea ere bazuen

helburuetako bat, familia eta

lana uztartu ahal izateko. Horretarako,

herri txikietan haur esko-

Alkiza eta Larraulgo

haur eskolak ixteko

arriskuan daude, hiru

haur ez dituztelako

Hezitzaileak bakarrik

daude haurrekin,

eta guztia haien

ardurapean dago

lak ireki ziren. Era berean, herri

handietan bezala, kalitatezko

hezkuntza jaso behar dute herri

txikietako haurrek. Eskubide eta

baldintza berdinak behar dituztela

exijitzen dute erabiltzaileek.

Baina krisi garai honetan, murrizketak

gertatzen ari dira.

Haurreskolak Partzuergoa sortu

zenetik, ordea, haur eskola txikien

egoerak urtez urte okerrera

egin duela salatu du LAB sindikatuak.

Haur eskolen egoerari buruzko

txostena osatu du sindikatuak,

eta azaldu du urtetik urtera

haur eskola hauek irekita mantentzeko

irizpidea aldatu egin

dela, hainbaten iraupena kolokan

jarriz, herri txikietan ematen

den hezkuntza zerbitzua ukatuz

eta, kasu askotan, hezkuntza zerbitzua

mugatuz.

LAB sindikatuaren ustez,

«aplikatzen den politika honek ez

ditu haur eskola txikiak babesten».

Kasu gehienetan haur eskola

txiki bat zabaltzeko eskatzen

den irizpidea aldatzen eta eskaintzen

den hezkuntza zerbitzua murrizten

denez, familiak hurbilen

duen herrira eramaten dira hau-
ak, hezkuntza zerbitzu handiagoa

eskaintzen zaielako.

Murrizketak alde guztietatik

jasaten dituztela salatzen dute

haur eskolen erabiltzaileek. Beasain

eta Alkizako haurrek eskubide

berdinak izan beharko lituzketela

diote, baina gaur egun ez dela

hori bermatzen.

Herri txikietan murrizketa

hauek eragin askoz ere handiagoa

dute. Ordutegia ere murriztu

diete. Lau haurrekin, 07:30etik

17:00etarako ordutegia badute

ere, irailetik aurrera, haur eskola

txikietan, zazpi orduz baino ezin

izango dituzte utzi haurrak. Aldi

berean, ordaindu beharreko kuotan

ez da murrizketarik egin.

Erabiltzaileek salatzen dute

gaur egun haur eskoletako hezkuntza

kalitatea kaskartzen eta

haurren ongizatea kolokan jartzen

ari direla Haurreskolak Partzuergoa

eta Eusko Jaurlaritzako

Hezkuntza Saila. Hurrengo ikasturterako,

ratioak handitu egin

nahi dituzte. Beste gela bat irekitzeko,

lekuen %50ek beteta egon

behar dute; horrek esan nahi du

0-1 urteko gelak ez direla zabalduko

lau haur baino gutxiagorekin.

Landa eremuko herri txikietan

haur eskolak irekitzea edo irekita

mantentzea zailago egingo du horrek.

Irakasleak, bakartuta

Haur eskola txikietako hezitzaileak

bakartuta sentitzen dira. Egunerokotasunean

bakar-bakarrik

daude, beren haurrekin. Dena

haien ardurapean dago, eta ez dute

beraientzako tarterik ere. Pedagogia

aldetik, ez daukate inor ondoan,

zalantzak argitu edo informazioa

partekatzeko. Ez dute lanuzte

edo grebarako eskubiderik

ere. Norberaren kontuetarako

edo medikuarengana joatea ere

saihestu egiten dute. Jakitun dira

haur horientzat eta gurasoentzat

etorriko den ordezkoa pertsona

guztiz arrotza dela.

LAB sindikatuak lau eskari

egin ditu, haur eskola txikietako

egoera aztertuta. «Hezkuntza Sailak

eta Haurreskolak Partzuergoko

zuzendaritza batzordeak haur

eskola txikiekin duten politika aldatzea

eta herri txikietako haur

eskolak eta eskolak babestea» eskatu

du, hasteko. Bigarrenik,

«udalek haur eskolei babesa ematea

eta horiek zabalik mantentzeko

aukera ezberdinak aztertzea»

eskatu du. Era berean, «langile

bakarreko haur eskola hauetan

dauden hezitzaileen lan baldintzak

hobetzea eta pairatzen duten

bakardadea saihesteko lehenbailehen

neurriak aztertzea eta aplikatzea»

beharrezkoa dela dio

LABek. Gainera, hezkuntza ziklo

hau doakoa izatea ere eskatu du.

Haur eskola txikiek eta handiek

borrokan jarraitzen dute,

handietan ere badira lan arazoak

eta. Kalitatezko hezkuntzaren

alde eta murrizketen aurka, atzo

bertan, lanuztea egin zuten, eta

Bilbon manifestazioa egin zuten.

ORAIN, EG EGON ON LINE INOIZ BAINO GEHIAGO

INTERNETEKO BEZERO IZATEAGATIK

EUSKALTELEN Eta, gainera,

PINTXOA etxeko Interneten

eskuratuko duzu ABIADURA BIKOIZTU

hilean

EGINGO DIZUGU

-tik 5,9 hasita,

lehen urtean

2011ko ekainaren 17a, ostirala gipuzkoako hitza 7

‹ Gaiak

Bioingeniaritza aplikatuko lehen zentroa, abian

CEITek bultzatu du

zentroa, eta Donostiako

Miramon parkean dago;

bioingeniaritza gaiak

merkaturatzea du xede

Erredakzioa Donostia

Donostiako Miramon parkean

dago, eta bere alorreko lehena da.

Nafarroako Unibertsitateari lotu-

tako CEIT-IK4 taldeak bultzatu

du bioingeniaritza aplikatuko

Hego Euskal Herriko lehen zentroa.

Bioingeniaritza alorreko

ikerketen gainean aplikazioak

eta garapenak egingo ditu zentroak,

merkaturatzeko.

CEITek urteak daramatza alor

horretan lanean, eta zentroak,

hasi orduko, baditu hogei bat produktu

esku artean. Esate baterako,

buruko tumoreei aurka egiteko

eta osasun produktuetan en-

dotoxinak bizkorrago aurkitzeko

aplikazioak garatuak ditu zentroak.

Sen komertzialeko proiektua

Ekimena finantzatzaile pribatuak

bilatzen ari da, eta dagoeneko

baditu 50 milioi euroko inbertsioa

egiteko prest dauden inbertsoreak

—bikoiztu eta 110 milioi

eurora iristea dute helburu—.

Proiektuak izaera komertzial argia

du, eta, ikertzea baino gehia-

X 2

go, saltzea du helburu. Alde horretatik,

gaitzak eta elbarritasunak

atzemateko eta sendatzeko

aplikazioak eta gorputzeko organo

edo atal kaltetuak ordezkatzeko

produktuak sortzeko asmoa

du, esaterako, zentroak.

Dagoneko 60 bat lagun ari dira

lanean CEITen, baina urte gutxiren

buruan kopuru hori lau aldiz

biderkatu eta 220 langile baino

gehiago edukitzea espero dute

proiektuaren sustatzaileek.

Deitu D it 1717ra 1717 - www.euskaltel.com k lt l

Zoaz Euskaltelen saltoki batera 2011/09/01a baino lehen, sustapen hau eskuratzeaz gain, PINTXOA DOAN izango duzulako. Gogoratu tarifa finkoa duen

Euskaltelen pintxoak bikoiztu egiten duela zure etxeko Interneten abiadura. Etxean Internet duten bezeroentzako (2 M, 5 M, 12 M zein 24 M-ko DUOA)

abantaila esklusiboa. 18 hilabete irauteko konpromisoa. BEZa ez dago sartuta.
8 gipuzkoako hitza 2011ko ekainaren 17a, ostirala

Publizitatea ›

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEA

Asteazken arratsaldeko 15:00ak arte jasotako iragarkiak soilik argitaratuko dira.

Higiezinak

ETXEBIZITZAK

SALDU

Aretxabaleta. 72 m2

eraikiko etxebizitza salgai.

50 m2 erabilgarri.

Erdigunean. Jantzia. Prezio

negoziagarria.

659-64 67 38.

Arrasate. Zigarrolan

etxebizitza salgai. Hiru

logela, egongela, sukaldea

eta komuna. Hiru terraza.

Oso eguzkitsua eta dena

kanpoaldera begira. Jantzita

utziko genuke. 687-11 08 92.

Arrasate. Erdigunean,

seber altuben. Bizitzera

sartzeko moduan. Hiru

logela, bi komun, sukaldea,

jangela-egongela,

trastelekua eta igogailua.

Azken solairua.

Komunitateko terrazarekin.

Garajerik ez. 270.455 euro.

Deitu 9:00etatik 13:00etara

bitartean. Kristina.

635-75 50 36 /

943-79 24 59.

Bergara. Atiko duplexa,

eraiki berria, salgai San

Lorentzon, Madinan.

6.solairuan. 18 metro

koadroko terraza egongelan

eta 4 metrokoa sukaldean.

Beheko sua egongelan.

Sukaldea guztiz hornitua.

Bi logela eta bi komun. Loft

moduko 44 metroko

duplexa. 665-71 48 30.

Bergara. San Antonen

etxebizitza salgai. 65 m2.

Hiru logela, sukalde

hornitua, komuna, balkoia,

hall-a, miradorea. Bi

aparkaleku eta trastelekua

terrazarekin. Urbanizazio

pribatuan. 629-45 58 51.

Bergara. Martoko kalean

etxebizitza salgai. 65 metro,

berrituta eta eguzkitsua. Bi

logela, egongela, komuna, bi

balkoi eta sukaldea.

Igogailua eta sotoa. Prezioa:

162.000 euro.

625-70 84 55.

Elgeta. Etxebizitza 80 m2,

salgai: hiru gela, egongela,

sukaldea, komuna eta

ganbara. Deitu:

658-75 84 58.

Elgoibar. Obra egin beharra

dauka. Posibilitate haundiak.

Harremanetan ipintzeko

606-93 33 02.

Oñati. Kalebarria 54an,

Etxaluzen, etxebizitza salgai.

Sukaldea, trastelekua, bi

balkoi, lau logela, bi komun,

egongela edo jangela,

ganbara, igogailua. Garajea

aukeran. Prezio

negoziagarria.

647-24 80 02.

Oñati. Etxebizitza salgai

Bidebarrietan. Hiru logela, bi

bainugela, ganbara

(etxearekin bat eginda) eta

garajea. 656-79 88 12

Oñati. 68 m2ko etxebizitza

salgai. Bi logela, komuna,

sukalde guztiz hornitua eta

egongela handia. 258.000

euro. Erdigunean. Guztiz

jantzia eta bizitzera sartzeko

moduan. 35 m2ko garajea

aukeran. 659-72 06 64.

ERRENTAN EMAN

Arrasate. Etxebizitza

errentan ematen da, Udala

plazaren inguruan

(unibertsitatetik 200

metrora). Hiru logela, bainu

bi, egongela. Jantzita.

669-70 85 88.

Oñati. Olakua 1. A-n, lau

logeletako etxebizitza

ematen da errentan. Jantzia.

619-18 07 44 /

943-78 01 67.

Oñati. Apartamentua

ematen da errentan.

639-96 01 21.

Oñati. Etxebizitza ematen

da errentan Olakua auzoan.

Hiru logela, sukaldea,

egongela eta komuna.

Ikasleendako egokia.

627-34 96 03.

ERRENTAN HARTU

Bergara. Etxebizitza behar

dugu errentan. Bi, hiru edo

logela gehiagokoa.

943-53 36 72 /

677-73 79 59.

NORBANAKOEN IRAGARKIAK

Iragarkiak paperean argitaratzeko tarifak:

Iragarki bakarra: 5 euro. Bi iragarki: 9 euro.

Hiru iragarki: 12euro. Bost iragarki: 17euro. BEZa barne.

Gehienez 20 hitz argitaratu daitezke iragarki bakoitzean.

Bergara. Elgetan edo

Bergaran etxebizitza

egokitua errentan hartuko

nuke. Gurpildun aulkia

ibiltzeko moduan.

Igogailuarekin eta

komunean dutxarekin.

677-17 77 77 /

627-89 55 41.

Bergara. Etxebizitza hartu

nahiko nuke errentan. 2 edo

3 logelakoa eta

kontratuarekin. Presazkoa.

697-62 59 57.

Oñati. Hutsik dagoen etxea

(altzaririk gabea) errentan

hartu nahi da. Ahalik eta

azkarren. 637-00 10 80

PISUA KONPARTITU

PISU BILA

Aretxabaleta. Neska ikasle

batentzat logela.

639-21 60 95.

Arrasate. Logela hartuko

nuke errentan, pertsona

bakarrarentzat.

Kontratuarekin bada,

hobeto. 622-53 51 25.

Arrasate. Erasmus

ikasleentzat gelak behar dira

Arrasaten, irailaren

hasieratik gabonak arte.

943-71 41 57 Luz. 206.

Bergara. Bergara edo

inguruan, logela bat ahartu

nahi nuke errentan.

Kontratuarekin.

697-62 59 57.

PISUKIDE BILA

Arrasate. Uriburu kalean,

unibertsitatetik gertu,

pertsona bat behar da beste

birekin batera etxebizitza

osatzeko. 699-49 87 89.

Arrasate. Etxebizitza

osatzeko pertsona bat behar

da Erguin inguruan.

670-59 73 62.

Bergara. Pertsona bat

behar da Bergarako Bolu

auzoan etxebizitza osatzeko.

Interneta dago.

670-85 86 68.

LOKALAK

ERRENTAN EMAN

Mutriku. Kirik gozotegia

gozoki denda

traspasatzen(alkilatzen) da

atenditu ezinagatik. Ez du

erreforma beharrik, denda

konpondu berria da. Aire

egokitua. Erdialdeko kale

batean dago. Interesatuak:

traspasotienda2011@

hotmail.com.

Te.: 616-48 59 65.

GARAJE/

TRASTEROAK

ERRENTAN EMAN

Arrasate. 28 m2ko garaje

itxia ematen dut errentan

Uriburu kalean.

610-33 67 04

LURSAILAK

EROSI

Bergara. Lursaila erosiko

nuke Bergara edo Oñatin.

Errentan hartzeko ere

aukera, baina nahiago dut

erostea. 669-17 09 51.

Teknologia

INFORMATIKA/

BIDEOJOKUAK

GALDU

Ordenagailua

Aretxabaletan.

Ordenagailu eramangarria

galdu nuen Aretxabaletako

plaza inguruan ekainaren 8

edo 9an. Zorro granate

batean zegoen. Familiako

argazkiak dauzkat bertan eta

eskertuko nuke itzuliko

balidate. 652-73 31 48.

AUDIOA/BIDEOA/

ARGAZKILARITZA

GALDU

Audifonoa Antzuolan.

Audifonoa galdu nuen

Antzuolan maiatzaren 14an.

Norbaitek aurkitu badu

mesedez deitu telefono

honetara. Mila esker aldez

aurretik. 619-43 48 53.

Lana/negozioak

LAN ESKARIAK

OSTALARITZA

Arrasate. Arrasate edo

Aretxabaleta. Neska

euskalduna, tabernan lan

egiteko prest. 637-85 88 27.

ETXEKO LANAK

PROFESIONALEN IRAGARKIAK

(MODULOA)

Arrasate. Arrasateko neska

gazte euskalduna etxeak

garbitzeko prest.

Esperientzia handikoa.

618-41 24 79.

Moduloen kontrataziorako, deitu: 943-30 43 33

Azkoitia. Legezko paperak

dituen emakumezkoa lan

bila. Esperientzia dut etxeko

lanetan eta nagusiak

zaintzen. Etxean bizi izaten

edo orduka. Etxe eta atarien

garbiketan ere jardungo

nuke. Juana. 695-75 42 45.

Bergara. Etxeko lanak egin

edo umeak zaintzen lan

egingo nuke.

Eskarmentuduna.

665-75 41 32.

PERTSONAK ZAINDU

Antzuola. Neska

euskalduna prest umeak

zaintzeko. 669-36 17 82.

Aretxabaleta. Neska gazte

euskalduna udako

hilabeteetan (ekaina eta uztaila)

haurrak zaintzeko

gertu. 696-44 43 99.

Aretxabaleta. Ikasle

euskalduna gertu hainbat lan

egiteko: umeak zaindu,

nagusiekin paseatu, etxeko

garbiketak eta lanak egin.

617-91 17 06.

Arrasate. Arrasate edo

Aretxabaletan. Emakumea,

eskarmentuduna, nagusi

zein umeak zaintzeko edo

atari eta enpresak garbitzeko

gertu. 685-21 24 89 /

662-57 53 46.

Arrasate. Erizaina gertu

nagusi edo gaixoak zaintzeko

gauetan. Ospitalean edo

etxean. 639-97 02 86.

Arrasate. Nagusiak

zaintzen edo etxeak

garbitzen lan egingo nuke.

681-27 99 54.

Arrasate. Neska

eskarmentuduna gertu

nagusiak zaintzeko.

618-00 08 28.

Arrasate. Neska gertu

nagusiak zaintzeko edo

manikura, pedikura edo ilean

trentzak egiteko umeei.

Maria. 617-66 70 05 /

943-77 10 99.

Bergara. Neska bergararra

gertu astelehenetik

ostiralera nagusiak

zaintzeko. Etxean bertan bizi

izaten edo bestela.

943-53 28 60.

Bergara. Neska gertu

nagusiak zaintzeko

astelehenetik egubakoitzera.

Eskarmentuduna.

637-18 07 23.

IRAKASKUNTZA

Antzuola. Ekainean eta

uztailean klase partikularrak

emateko prest egongo

nintzateke. Lehen

hezkuntzako lehen mailatik,

6. mailara arte.

669-36 17 82.

Aretxabaleta. Klase

partikularrak emateko eta

etxekolanak egiten

laguntzeko prest. 2.

batxilergorarteko klaseak

ematen ditut udan eta urten

zehar jarraitzeko

aukerarekin. 653-01 76 67.

Arrasate. Arrasateko

irakaslea eskola

partikularrak udan emateko

prest, 6-12 urte bitarteko

umeak. Esperientzia

handikoa. 635-75 05 26.

Arrasate. Goi-mailako

telekomunikaziotako

ingenieritzako ikaslea,

Arrasaten DBH-ko eta

batxilergoko eskola

partikularrak emateko prest.

618-02 52 81.

Bergara. Bergara. Eskola

partikularrak emateko gertu

nago. DBH eta batxilergoa.

628-51 22 78.

Donostia. Klase

partikularrak Lehen

Hezkuntza eta DBHko

ikasleentzat. Esperientzia

handiko irakaslea, heziketa

berezian diplomaduna eta

gizarte eta kultur

antropologian lizentziaduna.

Behar izanez gero, jarri

nirekin harremanetan:

628-04 15 26.

Oñati. Irakaslea eta

psikologoa naiz eta eskola

partikularrak emango

nituzke udan, maila

guztietan. Esperientzia

handia daukat.

666-21 73 48.

GAINERAKOAK

Debagoiena. Gizona gertu

edozain lan egiteko.

654-24 13 27.

Debagoiena. Edozelako

garraio lanak egingo nituzke.

Furgoneta daukat.

628-51 22 78.

Arrasate. Arrasate,

Aretxabaleta edo

Eskoriatzan. Neska gertu

ile-apaintzaile laguntzaile

jarduteko edo garbiketa

lanetarako. 685-21 24 89 /

662-57 53 46.

Arrasate. Garbiketa lanetan

jardungo nuke, orduka.

Maite. 696-88 93 73.

Arrasate. Garbiketa lanetan

jardungo nuke, orduka.

Maite. 696-88 93 73.

Bergara. Emakume

eskarmentuduna gertu

etxeak garbitu edo

adinekoak zaintzeko.

650-17 74 87/

943-76 48 26.

Zarautz. Gizon euskalduna

naiz,lan egiteko prest nago,

edozein lanetarako.

658-73 08 08.

LAN ESKAINTZAK

IRAKASKUNTZA

Bergara. Bergara. 11 urteko

bati euskara eskola

partikularrak emateko

norbait behar da. Alicia.

692-51 79 21.

Elgeta. Batxilergoko

bigarren mailako

matematika eta ingeleseko

klaseak emango dizkidan

norbait behar dut.

617-24 82 28.

Denetarik

GALDU/AURKITU

Motxila desagertu da.

Aurreko asteko

astelehenean Arrasateko

Gaztelupen (Arizmendi),

klase aldaketan, lauki

berdedun motxila desagertu

zen. Hartu duenak mesedez

utz dezala idazkaritzan.

653-41 13 06.

Ibilgailuak

GAINERAKOAK

SALDU

Scooterrarentzat

parabrisas pantalla.

Scooter motorrarentzat

haizearentzako pantalla,

bere torloju eta guzti.

50 euro.

686-89 77 32.

Aisia/kirola

ANIMALIAK

GALDU

Katua galdu da

Arrasaten. Maiatzaren

26an, eguenez. Etxe katua

da. Emea, grisa, marraduna.

Begi hori-laranjak ditu.

Eskerrik asko.

678-59 47 36.

EDERGINTZA/OS-

ASUNA/ESTETIKA

GAINERAKOAK

Erlea sendagile. Ez zaitez

gelditu tratamendu hau

probatu gabe. Erle biziekin

tratatuz, gaixotasun ugari

sendatzeko edo bizi kalitatea

hobetzeko aukera.

697-68 51 50,

hantxe izango naiz zure

etxean nahi duzunean.

Iñaki.
Usurbil Judo Taldeko Oiana Blanco Olinpiar

Jokoetarako txartel bila ari da. Xabier Cazorla

Gazte Mailako Europako Txapelketan ariko da.

Taldearen lanaren fruitu dira biak.

Tatami apala,

baina maila

altukoa

Erik Gartzia Usurbil

Usurbilgo kiroldegian

entrenatzen dira.

Oraingoz, beheko solairuko

gimnasioan.

Tokia apala izanagatik, talde handia

da Usurbil Judo Taldea; tatami

apalaren gainean borrokatzen

dute maila altuko judokek. Laster

kiroldegiko azkeneko solairura

egingo dute jauzia, duen mailari

dagokion gimnasio batera.

Oiana Blanco (Orio, 1983) eta

Xabier Cazorla (Lezo, 1996) dira

aurtengo denboraldian maila

handiena ematen ari direnak.

Blanco Londresen datorren urtean

jokatuko dituzten Olinpiar Jokoetarako

txartel baten bila ari

da. Cazorlak, berriz, lehenengo

urtea du Kadete Mailan, baina

Gazte Mailakoekin lehiatzen da.

Emaitza ikusgarriak lortu ditu.

Judora iristeko ibilbide ezberdinak

egin dituzte. Cazorlaren kasuan,

familiak izan du eraginik

handiena. Aita judoka izan zen

—egun entrenatzailea da—, eta

Andoni eta Ane anai-arrebak ere

judoan aritu dira. «Hala ere, ni

naiz aktibo jarraitzen duen bakarra.

Anaia Europako zazpigarren

izan zen, eta Espainiako bigarrena

Junior Mailan. Lanarekin, ez

du denborarik. Arreba hirugarren

izan zen Europa mailan, eta

Espainiako txapeldun ere izan

zen 2007an», azaldu du Cazorlak.

Orain dela urte eta erdi hasi zen

Usurbilekin entrenatzen: «Maila

oso altua du taldeak. Oiana Blancok,

ufa, egurra ematen dit», esan

du barrez.

Blancok, berriz, hainbat kirol

probatu zituen. «Nire ahizpa judoan

aritzen zen, eta ikustera joaten

nintzen. Gainera, oso mugitua

nintzen, eta hainbat kiroletan

aritu nintzen: gaur hau nahi dut,

bihar bestea. Adinean aurrera

joan ahala, denbora gehien eskaintzen

diozun kirola hautatu

behar duzu. Ikasketei ere denbora

kentzen die kirolak. Apustu

sendoa 18 urterekin egin nuen.

Orduan erabaki nuen judoan aritzea.

Eta gaur arte». Orain profesionala

da Blanco.

Bi programatan sartuta

Orain dela bi urte, Blanco mun-

duko txapeldunorde izan zen, eta

iaz hirugarren izan zen Europako

Txapelketan: «Basque Team-en

eta Kirolari Olinpikoen Laguntzari

esker, mantentzea lortzen

dut. Horri esker, lasaiago nago».

Cazorlak, berriz, eskolan jarraitzen

du, baina ez du arazorik goizetan

ikastetxera eta arratsaldetan

entrenatzera joateko; biak uztar

ditzake.

Blanco, berriz, goizetan zein

arratsaldetan entrenatzen da, alde

fisikoa eta taktikoa eta teknikoa

landuz, hurrenez hurren. Arlo

psikologikoa ere lantzen du,

«oso garrantzitsua» delako. «Mai-

Olinpiar Jokoetan

izango diren hamalau

judoketatik bat izan

nahi du Oiana Blancok

Xabi Cazorlak duela bi

aste zilarrezko domina

lortu zuen Poloniako

European Top Cup-en

la hauetan gauza txiki guztiek dute

beren garrantzia. Neure burua

lantzen dut, nire gaitasuna, baina

baita arerioenak ere». Urte osoan

judoan aritzeak ere nekatzen du

Blanco: «Momentu jakin batzuetan

deskonektatu egin behar duzu,

bai ohiko egun batean, baita

pabilioi batean zaudenean ere.

Burbuila bat sortu behar duzu ».

Hamalau postu

Londreserako hamalau txartel

daude jokoan 48 kiloz azpiko kategorian

—hor lehiatzen da Blanco—.

Oraingoz, hamabigarren

postuan dago oriotarra, orain

dela bi aste Madrilen jokatu zuten

Munduko Kopan lortutako urrezko

dominari esker. «Zaila da sailkatzea.

Munduko onenen artean

nago sailkatuta, eta aukerak badaude

Londresera joateko», aitortu

du Blancok. Datorren urteko

maiatzean itxiko dute sailkapena,

baina lehenago —uztailaren

hasieran— Miamin lehiatuko da.

Abuztu hasieran ere Parisen ariko

da, Munduko Txapelketan.

Urrutira joaten da lehiatzera, baina

«ohitu» da judoka oriotarra halako

bidaietara: «Hemen baino

Xabier Cazorla eta Oiana Blanco elkarrekin entrenatzen dira, Usurbilgo Oiardo kiroldegian. E. GARTZIA / OARSO BIDASOKO HITZA

hobeto ez nago inon, baina hori da

egokitu zaidana. Ahalik eta

gehien disfrutatu behar duzu bidaia,

nahiz eta lekuak ezagutzeko

denbora oso gutxi dagoen. Egon,

leku askotan egon naiz, baina ikusi,

gutxi...».

Cazorla Madrilen ari da entrenatzen,

Espainiako selekzioarekin,

hilaren 26an Maltan jokatuko

duten Europako Txapelketa

prestatzen. Hilabete hasieran Poloniako

European Top Cup txa-

E. G. Usurbil

Esteban Arrillaga (Donostia,

1963) da Usurbil Judo Taldeko entrenatzailea.

30 urte inguru daramatza

taldean, eta egun entrenatzaile

profesionala da.

Horrelako talde batekin lan egiteak

gustagarria izan behar du, ezta?

Oiana [Blanco] eta Xabi [Cazorla]

denboraldi handia egiten ari dira.

Inork ez dizu ordaintzen, eta horrelakoek

ematen dute plazera.

Konpromiso handia dute, eta

asko zaintzen dute euren burua.

Puntako taldea da Usurbil.

Eurez gain, badaude maila handiko

beste judoka batzuk ere, lauzpabost

dira taldean. Emaitza oso

onak lortzen ari gara. Gu Espainiako

Txapelketara arte arduratzen

gara euretaz; eta nazioarte

mailan Espainiako Federazioa da

erantzulea, nahiz eta gurekin entrenatzen

diren.

Zer moduz daramate taldekideek bi

kirolari horiekin entrenatzea?

Ongi. Onena da Usurbil Judo Taldeko

judoka gehienek Espainiako

Txapelketako maila dutela; eta

taldearen maila oso altua da. Bai-

pelketan zilarrezko domina lortu

zuen. Hala ere, Europako Txapelketa

«errazagoa» dela uste du:

«Polonian herrialde bakoitzeko

lau ordezkari zeuden. Maltako

txapelketan bakarra izango da.

Gainera, errusiarrak-eta badakit

nola borrokatzen diren». Maltatik

bueltatzen denean, Andorran

stage bat egingo dute, eta han

esango diote Gazte Mailako Olinpiar

Jokoetan parte hartuko duen

ala ez: «Orain zailena pisua man-

ta konpromisoa ere, ezin baitzara

bakarrik entrenatu, taldekide bat

behar duzu. Gainera, domina bat

lortzean, taldeak lortu duela sentitzen

dute, eta hori oso garrantzitsua

da.

Entrenatzailea ere parte sentituko

da, noski?

Bai, bai. Usurbil taldearen metodologia

asko baloratzen dute beste

taldeek. Metodologia nik landu

dut, bai, baina urtetako lanaren

fruitua da.

Inguruko beste taldeen metodologiatik

ezberdina al da?

2011ko ekainaren 17a, ostirala gipuzkoako hitza 9

‹ Gaiak

tentzea izango da». 66 kiloz azpiko

kategorian aritzen da Cazorla.

Bere taldekideak, aldiz, ez du arazorik

pisua mantentzeko: «Ohitura

hartzea besterik ez da. Garai

batean, beste adin batekin, zailagoa

egiten zitzaidan, baina tira».

Kirol mailan, pisua hartzea

axola ez diona Usurbil Judo Taldea

da. Datozen asteetan saridunen

zerrenda are gehiago handitzeko

aukera dute.

1egartzia@hitza.info

Esteban Arrillaga 1Usurbil Judo Taldeko entrenatzailea

«Estatu mailan erreferente

izatea da gure helburua»

E. G. / OBH

Bai. Nire lana entrenatzailea izatea

da. Beste entrenatzaile batzuek

beste lanpostu batzuk dituzte,

eta ez dute denborarik judoaren

garapena jarraitzeko. Teknika

berriak daude, epaitzeko modu

berriak daude, horietara moldatu

behar duzu lana... Zure gimnasiotik

ez bazara ateratzen, maila berean

geratuko zara. Gainera, judokak

mailaz igotzen badira, zuk

ere mailaz igo behar duzu.

Usurbil herri txikia da. Nondik ateratzen

dira hain kirolari onak?

30 urte daramatzat hemen. Hogei

gazteko talde batekin hasi nintzen.

Batzuek utzi egin dute, beste

batzuek jarraitu dute... Eta beti

talde indartsua gelditu da. Gainera,

oso urrutitik datorren jendea

dago: Araba, Bilbo, Donibane

Lohizune... Jende ona etortzen

da, eta talde oso ona sortzen da.

Gainera, kanpoko taldeak ere etorri

izan dira: Herbehereetako Kadete

Mailako selekzioa, Kubakoa...

Gure helburua estatu mailan

erreferente izatea da. Horretarako,

Kirolgiren zein Usurbilgo

Kirol Patronatuaren laguntza jasotzen

dugu.
10 gipuzkoako hitza 2011ko ekainaren 17a, ostirala

Gaiak ›

Aitor Aranburu 1Baserritarra

«Nekazaritzak leku guztietan behar du;

gurea bertakora egokitu behar dugu»

Aimar Maiz Olaberria

Goieki Goierriko garapen agentziak

antolatzen duen enpresa

ekimen berritzaileen XIV. sariketan

sari nagusia jaso du Aitor

Aranburuk (Olaberria, 1976). Baserriaren

aktibitate ekonomikoa

—enpresa hitza ez du gehiegi maite—

sakon aztertu du, arlo guztiak

hobetzeko proposamenak

eginez. Etxeberri Goikoa jaiotetxean

gorpuzten ari da proiektua.

Enpresa ekimenen sariketa batean

baserriaren proiektu bat saritzea ez

da batere ohikoa. Nola hartu duzu?

Hamalau urtean aurreneko aldiz,

baserria saritu da. Aurkeztu nuenean

ez nuen esperantza gehiegirik,

baina ilusioa egin dit, eta sektoreari

begira ere nolabaiteko

errekonozimendua bada. Baserriak

asko ematen dio Goierriri,

ez ekonomikoki bakarrik, beste

ikuspegi askotatik ere bai, eta lan

hori behin ere ez da baloratu.

Ia ahaztuta genuen Euskal Herrian

betiko enpresa baserria izan dela.

Arrantza, meagintza, artisautza

eta beste lanbide batzuekin batera,

mundu guztian bezala. Lagun

batek esaten du lau belaunalditik

gora irauten duen aktibitate ekonomiko

bakarra nekazaritza

dela. Garai berrietara egokitu beharra

dauka, baina denon bizi kalitaterako

oso garrantzitsua izaten

jarraitzen du. Ekonomiaz

gain, kulturalki, paisaian, ingurumenean

du ekarpena. Gure iza-

eraren parte da, eta oso garrantzitsua

da hor jarraitzea.

Zer berritasun dakar proiektuak?

Berritasuna garapena ohiko inertzietatik

kanpo planteatzean

dago. Nire ustez, proiektua teknikoki

nola landuta dagoen ikusteak

harritu zituela epaimahaikoak.

Nik paperean jarri dut, baina

gainontzeko baserritarrek ere

asko pentsatu behar izaten dute.

Zein dira garapen bide berri horiek?

Orain arte, aurrera segitu nahi

zuten baserri gehienei aukera bakarra

jarri diete: gehiago ekoitzi

eta produktu bakarrean espezializatu.

Ez dut aukeratu ez bat, ez

bestea. Produkzioari nahiko maila

txikian eusten zaio, gure baserria

txikia delako eta horrek markatzen

duelako ganadu kopurua.

Nire kasuan hazkundea ez dut

ontzat eman. Bestetik, dibertsifikazioari

garrantzi handia eman

diot. Baliabideak ahalik ondoen

nola aprobetxatu, produkzioan

ahal den efizienteena nola izan,

ekoizpen ekologikoa eta produktuari

behar duen balioa nola

eman ere landu ditut.

Ekonomia orokorraren ikuspegitik,

kontrako norantzan joatea ez al da

hazkuntzari muga ipintzea?

Hala da. Baserrian eskalako ekonomiak

funtzionatzen zuela ulertu

da, eta praktikan behin ere ez

da egon; hamar behirekin milioi

bat irabazten baduzu, hogeirekin

ez duzu bi milioi irabaziko. Azkenean,

etxean dituzun larreak

buru kopuru batentzat dira, hortik

gora igoz gero, kanpotik erosi

behar da, eta mendekoagoa zara.

Dibertsifikazioei eta kopuruei

eusteak kanpoko mendekotasu-

«Produkzioari maila

txikian eutsi eta

dibertsifikazioari

garrantzia eman diot»

«Ikuspegi teknikoaren

okerretako bat baserri

mundu zaharra erabat

baztertzea izan da»

na gutxitu eta ziklo guztiak ixten

laguntzen du. Elkar osatzen duen

sistema sortzen da.

Oinarritzat betiko nekazaritza hartu

duzu. Nola berritu daiteke?

Abiapuntua errespetatuz. Base-

A. MAIZ / GOIERRIKO HITZA

rria beti dinamikoa izan da; lehen

aldatzen zen, eta orain ere aldatu

beharra dauka. Berritzea garapena

da. Baina lehen hartutako erabakiak

zerbaitegatik hartuak dira.

Erabakiak hartzen jarraitu behar

da, baina zientziak edo ikuspegi

oso teknikoak eduki duten okerretako

bat da mundu zaharra

erabat baztertzea, eta pentsatzea

egia osoarekin gatozela gauzak berritzera.

Errespetu handia zor zaio

gurasoek eta aurrekoek transmititu

diguten mundu zaharrari. Bitxia

da berrikuntzako sari bat jaso

eta hori esatea, baina hala da.

Berritu bai, baina zaharra ahaztu ez.

Garbi. Nekazaritzan oker hori

egin da, eta eredu horrek izugarrizko

ondorioak ekarri ditu. Gutxiren

artean asko ekoitzi nahi

izan da, eta ez gara konturatu horretarako

baliabidez gu baino askoz

egokiagoak direla Frantziako

edo inguruko hainbat eremu.

Haien ekoizpen kostuekin inoiz

ezingo dugu lehiatu. Daukaguna

daukagu. Nekazaritzak leku guztietan

existitu behar duela ulertzen

dut, eta gurea bertakora egokitu

behar dugu. Hemen baserri

txikiak, malkarrak dira, baina

aldi berean produktua mimatzeko

aukera ematen digu, eta milaka

biztanle dauzkagu gertu. Gure

indargunea hori izan behar da:

kalitatea ekoitzi, eta etxe ondoko

biztanleei produktua eskaini.

Nolabait, nekazaritza berriz neurrira

egokitzea da bidea?

Bai. Guk ere egokitu beharra daukagu,

baina kontsumitzaileen

edo gizartearen aldetik ere eskatzen

du baserriaren lana aitortzea,

baserriak lurraldeari zer

ematen dion ikustea, janaria kontzientzia

gehixeagorekin erostea.

Bai norberaren osasunarentzako,

baina batez ere inguruaren osasunarentzako.

Ekonomia azterketa ere egin duzu.

Kalkuluek ematen dute?

Ez da apustu erraza, baina posible

da. Giltzarria produktua saltzea

da. Adibidez, kontsumo taldeak

edo kooperatibak sortzen ari dira,

zuzenean baserritarrari erosteko.

Talde horiekin baserritar berriak

eta izatez baserrikoak ez direnak

nekazaritzan sartzen ari dira. Gizartearen

parte bat —oraindik oso

txikia— ari da kontzientzia hartzen.

Bidea oraindik oso luzea da.

Baserria ez baita folklore hutsa...

Nekazaritzarekin urtean bi egunetan

oroitzen gara, santomasetan

eta Ordiziako azoka berezian.

Behin ere ez dugu ikusten osotasunean

eta aktibitate ekonomiko

moduan. Lana ordaindu eta ilusioa

sortzea oso garrantzitsua da

jende gaztea baserrian animatzeko.
Berriketan.info

Asteko gaia

Prentsa agerraldiak

eta euskara

Yves Salaberri Xala-k eta Txillida familiak aste honetan

egindako agerraldiek eman dute zeresana sarean.Bai

batak bai besteak gaztelania hutsean egin zituzten prentsa

agerraldiak,eta horrek berriketero batzuen kritikak

eragin ditu.Xalak bere idatzia gaztelaniaz soilik irakurri

izana «mingarritzat» jo du Enekoitz Esnaolak,pilotaria

euskaraz naturalago eta hobeto aritzen dela nabarmenduz.Txillidaren

familiak euskaraz soilik «egun on» eta

«milesker» esatea ere ez zaio egokia iruditu Jon Ordoñezi.

Hitza.info

Asteko irudia

UROLA KOSTAKO HITZA

Berriketero berriketaria

Ioseba Izagirre.Erronka

berri bati

ekin dio Ioseba

Izagirre

ormaiztegiarrak:

Erromatik Finisterrera

oinez abiatu da,

2.500 km egiteko asmoz.

Bakarrik abiatu du bidaia,

baina bizipenak, gertaerak

eta bestelakoak

Berriketan.info-n kontatzeko

erabakia ere hartu du. Eta

hasi da kontatzen. Aurreneko

egunetan kontatu du Italiako

errepide bazterrak oso arriskutsuak

iruditu zaizkiola baina

gustura dabilela.

Festa herrikoien

alde, josi eta josi

Zarautzen

Festa herrikoen alde aldarri berezia

egin dute Zarautzen. Herritarrek eta

eragileek emandako oihal zatiak

josi, eta patchwork erraldoia egin

zuten iragan asteburuan, Gurekin Jai

festa batzordeak antolatuta. Herritarrek

emandako babes horri erantzuteko

«ahalegin handia» egingo

duela agindu du batzordeak, «sekulako

festak» antolatuta.

2011ko ekainaren 17a, ostirala gipuzkoako hitza 11

‹ Sarean

.info

Berria.info

Arrantzan

'Haserretu' bati 1,3 milioi

tokatu zaizkio Primitivan

Madrilgo Puerta del Sol plazan

(Espainia) «benetako demokrazia

orain» eskatzen kanpalekuan

egun batzuk egin dituen

gizonezko bati 1.348.910 euroko

saria tokatu zaio Primitiva

zozketan,Serviapuestas enpresaren

arabera.2007tik egiten

zituen hark apustuak,baina

duela bi hilabete utzi egin zuen,

diru arazoak zirela medio.Lehengo

astean ekin zion berriro

jokatzeari,eta saria tokatu zaio.

Berria TB

BERRIA TB

Xalaren agerraldia.Yves Salaberri

Xala pilotariak agerraldia

egin zuen astelehenean buruz

buruko finala jokatu nahi

zuela esanez. Apendizitisak

jota, ezin zuen jokatu finala zegokion

egunean, eta eguna

atzeratzeko eskatu zuen pilotariak,

baina hasiera batean

ukatu egin zion atzerapena Enpresen

Ligak. Berria TBk zuzenean

eman zuen agerraldia.
12 gipuzkoako hitza 2011ko ekainaren 17a, ostirala

Agenda ›

Asteburuko proposamenak D

1

Arrasate

pZER? Ordiziarrock jaialdia.

pNON? Ordizian.

pGAUR.Kontzertu berezi eta

ezohikoa izango dute gaur Ordiziarrock

jaialdian. Funky Punkie

Party Clowns taldea igoko

da Herri Antzokiko oholtzara,

pZER? Urretxu eta Zumarragako

gaztetxearen bederatzigarren

urteurrena. Kristalezko

azala deritzon gaitza du Markel

Lopez haurrak, eta hari laguntzeko

ekintzak antolatzeko baliatu

dute aukera.

pZER? Lakrikun antzerki taldeak

bi emanaldi eskainiko ditu

Kilometroak jaiaren alde.

pNON? Azpeitian, Sanagustin

kulturgunean.

pBIHAR.Bihar 19:00etan izango

da lehen emanaldia: Gre-

3

Urretxu-Zumarraga

2

4

Azpeitia

Ordiziarrock

Ordizia

2

Ordizia

pNON? Urretxu-Zumarragako

gaztetxean.

pBIHAR.Bazkaria antolatu

dute biharko, eta gero pilota

txapelketako finala jokatuko

dute. Gauean kontzertua antolatu

dute, Lopezen sendiaren-

4

Kilometroak girotzen

Azpeitia

5

Hernani

eta pertsona gorrentzat moldatutako

ikuskizuna eskainiko

du. Argiztapen berezia eta

itzultzailea erabiltzen dituzte

kontzertuetan, besteak beste.

Zita 22:00etan da, eta sarrerak

5 euroan daude salgai.

3

Elkartasun ekintzak

Urretxu-Zumarraga

ban gaude antzezlana jokatuko

dute Lakrikuneko kideek.

pETZI.Etzi, berriz, Prest gaude

antzezlana eskainiko du Lakrikun

antzerki taldeak, 19:00etatik

aurrera.

pGEHIAGO.Azken asteetan eki-

GIPUZKOAKO HITZA

pZER? Debagoieneko binakako

bertsolari txapelketako finala.

pNON? Arrasaten, gaztetxean.

pNOIZ? Igandean, 19:00etan.

pGEHIAGO.Dagoeneko eztarriak

berotuta eta gogoak prestu

edukiko dituzte bertsolariek,

igandean jokatuko duten finalerako.Aramaio,Arrasate,Bergara

eta Oñatiko bertso eskolek

antolatu dute binakako txapelketa.Maiatz-ekainekoegubakoitzetan

jokatu dituzte kanporaketak,eta

lau bikote sailkatu

tzat dirua biltzeko: Betagarri,

Willis Drummond, Sermond’s,

Ze esatek! eta Zea Mays taldeek

joko dute, 22:00etan.

pETZI.Igandean, berriz, umeentzako

ekintzak antolatu dituzte.

taldi ugari ari dira antolatzen

Kilometroak 2011 jaiaren bultzatzaileak.

Ekainaren 5ean

sega txapelketako saio bat

hartu zuten, eta joan den asteburuan,

mendi ibilaldia, Lagun

Onak mendizale taldearen la-

5

kAHTeak Txikitu

Hernani

pZER? kAHTeak Txikitu Eguna.

pNOIZ? NON? Bihar, eguerditik

aurrera, Hernanin.

pGEHIAGO.AHT abiadura handiko

trenaren aurka egiteagatik

isunak eta zigorrak jaso

dituzten lagunak elkartu eta

JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

1

Bertsotan, bikoteka

Arrasate

dira: Urko Egaña eta Josu Igartua;

Joseba Lasagabaster eta

Gorka Larrea; Jokin Labaien eta

Ane Zuazubizkar; eta Manex

Agirre eta Maria Izaga.Guztira

hamabi bikote,24 bertsolari,

aritu dira kantuan,finalera sailkatzeko.Bertsoeskolek,txapelketa

antolatzerakoan,haien

arteko harremanak estutzea bilatu

dute,baita bertsolari gazteei

plazak eskaintzea eta bertsolaritzari

bultzada ematea

ere.

pBIHAR. Jaialdia atzo hasi zen,

eta bihar bukatuko da. Gaztetxean,

Blues Session, El Cerdo

Que Grunge, Funky Punkie

Party Clowns eta beste talde

batzuek joko dute, 22:00etan,

bihar.

guntzarekin. Uztailaren 1ean,

berriz, Benito Lertxundiren

kontzertua antolatu dute; Azpeitiko

frontoian izango da.

Ikasberri ikastolako kideak ari

dira Kilometroak 2011ko ekitaldiak

prestatzen.

egoera horri aurre egiteko

bideak aurkitzeko asmoz antolatu

dute kAHTeak Txikitu

Eguna, biharko, Hernanin.

AHTaren aurkako mugimendua

eta errepresioa: ibilbide

politiko eta historikoa dossierra

12:00etan aurkeztuko dute

Kontrakantxa gaztetxean.

14:30ean bertso bazkaria egingo

dute Ezkiaga pasealekuan;

19:00etan, manifestazioa; eta

23:00etan, Kontrakantxan,

kontzertuak, Kop eta Estricalla

talde katalanekin.
Asteburuko proposamenak D

Antzerkia Kalean zikloaren barruan, asteburu

guztietarako emankizunak antolatu dituzte

Donostiako kaleetan. Bihar, hiru emanaldi

eskainiko dituzte hiru ‘clown’taldek.

Pailazokeriak

egiteko ordua

Donostian

Erredakzioa Donostia

Pailazokeriak egiteko eta

pailazokeriak ikusteko

aukera ederra izango da

asteburu honetan Donostiako

kaleetan. Hiriburuko

kultur etxeek antolatzen duten

Antzerkia Kalean zikloaren barruan,

Hipo eta Tomax, Poxpolo

eta Konpainia eta Korri eta Xalto

pailazoek ikuskizunak eskainiko

dituzte bihar arratsean. Amara

Berriko Kofradien plazan egongo

dira Hipo eta Tomax, Dinbi Danba

eskaintzen. Poxpolo eta Konpainiak

Herrera bisitatuko dute;

Segi jotzen eskainiko dute, San

Luis plazan, 18:00etatik aurrera.

Ordu berean, baina Aieteko parkean,

Entresaka eskainiko dute

Korri eta Xaltok.

Joan den maiatzaren 28an hasi

zen aurtengo Antzerkia Kalean

zikloa, eta irailaren erdira arte

iraungo du. Astebururo, Donos-

G Antzerkia Kalean zikloa

EKAINA

p17an, 17:00etan, Martuteneko

Etxarrienen. Corrado Masaciren

El arte de las marionetas.

p18an, 13:00etan, Antiguako

Gaskuña plazan.Trapu Zaharraren

Vuelta & Vuelta.

p18an, 18:00etan, Amara Berriko

Kofradien plazan. Hipo

eta Tomaxen Dinbi danba.

p18an, 18:00etan, Herrerako

San Luis plazan. Poxpolo ta

Konpainiaren Segi jotzen.

p18an, 18:00etan, Aieteko

parkean. Korri eta Xaltoren Entresaka.

p23an, 19:00etan, Intxaurrondoko

Bernat Etxepare plazan.

Patxin eta Potxinen Zirkoa ezagutuz.

p26an, 18:00etan, Altzako

Oleta plazan.Hipo eta Tomaxen

Dinbi danba.

p30ean, 18:00etan, Altzako

San Martzial plazan. Debote

Enboteren Argotu.

tiako kaleetan antzerki emanaldiak

izango dira hil honetan, uztailean

eta irailean.

Pailazoek garrantzia hartu

dute programazioan. Hipo eta Tomax

ekainaren 26an itzuliko dira

Donostiara —Altzako Oleta plazara—;

heldu den ostegunean,

ekainaren 23an, Patxin eta Potxinek

Zirkoa ezagutuz eskainiko

dute Intxaurrondoko Bernat

Etxepare plazan, 19:00etan.

Baina bestelako antzerki taldeek

ere badute aukerarik Antzerkia

Kalean ziklo honetan. Bihar,

esaterako, Trapu Zaharra taldeko

kideak Antiguako Gaskuña plazan

izango dira, 13:00etan, Vuelta

& Vuelta jokatzen. Eta Corrado

Masaci Martuteneko Etxarrienen

egongo da gaur arratsean,

17:00etan, txotxongiloekin duen

artean erakusten.

Abuztuan programa geldituko

dute, baina irail hasieratik aurrera

berriro kaleko antzerkiaz goza-

UZTAILA

p3an, 17:30ean, Intxaurrondoko

Sagastiederren. Sointeken

Xurdin kontzertua.

p14an, 17:30ean, Groseko Txofre

plazan.Hipo eta Tomaxen

Beldurraren etxea.

p15ean, 18:00etan, Amara Berriko

Marzelino Soroa plazan.

Niño Costriniren Humanus comicus.

p17an, 12:00etan, Aieteko parkean.

Bapatean Zirkoren Pon

eta pa.

p17an, 18:00etan, Groseko

Katalunia plazan. Eidaberen

Lore power.

p28an, 19:30ean, Amara Zaharreko

Easo plazan.Gari,

Montxo eta Jose Lontxoren

Konfetti.

p30ean, 17:30ean, Amara Zaharreko

Easo plazan. Malas

Compañiasen Oilaskoetxea.

p30ean, gauerdian, Loiolan.

Kalejira: Fantasia Brasileña.

Hipo eta Tomax, Dinbi danba ikuskizunerako prestatzen. IBAI ARRIETA

tzeko aukera izango da. Irailaren

1etik 18ra, hamahiru ikuskizun

emango dituzte Antiguan, Egian,

Altzan, Intxaurrondon, Aieten

eta Loiolako Erriberan. Zahir Circus,

Gorakada, Jakin eta Jolas,

Zirkale, Scura Splats, Iker Diaz

eta aurretik ziklo honetan agertu-

2011ko ekainaren 17a, ostirala gipuzkoako hitza 13

‹ Agenda

tako zenbait antzerki taldek errepikatuko

dute Antzerkia Kalean

zikloaren bigarren parte horretan.
14 gipuzkoako hitza 2011ko ekainaren 17a, ostirala

Agenda ›

Ekitaldiak D

Musika

pAndoain. Johnny Powers, The

New Christs, Sue Moreno, Davila

666 eta Xabi eta Petti. Bihar,

18:00etan, Nafarroa plazan.

pAndoain. Hard Ons eta Boogie

Van. Igandean, 20:00etan,

gaztetxean.

pArrasate. Arrasate Musikaleko

kurtso bukaerako kontzertua.

Gaur, 18:30ean, Amaia antzokian.

pArrasate. Estricalla eta Kop.

Gaur, 22:00etan, gaztetxean.

pAsteasu. Esteban Elizondo

organistaren emanaldia. Bihar,

19:00etan, San Pedro elizan.

pAzpeitia. Kupela. Bihar,

23:00etan, Nuarben.

pDonostia. Mittens eta Los

Ginkas. Gaur, 20:00etan, Le Bukowskin.

pDonostia. The Riff Truckers

eta Jon & Sugramas. Gaur,

20:30ean, Doka kafe antzokian.

pDonostia. Adur. Gaur,

23:00etan, El Muro tabernan.

pDonostia. Gaueko Itzalak, The

Hostile eta Hauteskundead.

Bihar, 20:00etan, Kortxoenea

gaztetxean.

pDonostia. Fabian eta Pajaro

Sunrise. Bihar, 22:00etan, Le

Bukowskin.

pDonostia. Dantzaldia, Arrabots

taldearekin. Igandean,

17:00etan, Antiguan.

pDonostia. Ana Isabel Garcia.

Asteartean, 19:00etan, Fnacen.

pDonostia. Doka Jazz Sessions.

Asteazkenean,

22:00etan, Doka kafe antzokian.

pDonostia. Global Funk Festa.

Ostegunean, 23:00etan, Le Bukowskin.

pEibar. Los Coronas eta Anari.

Gaur, 21:30ean, Untzaga plazan.

pErrenteria. ATP, The Bobys,

Gazte Iraultza eta Never Surrender.

Gaur, 23:00etan, Gaztañoko

gaztetxean.

pErrenteria. Skandalo Publiko

eta Skandalue. Bihar,

23:00etan, Gaztañoko gaztetxean.

pErrenteria. Hira. Igandean,

18:30ean, San Markos gotorlekuan.

pGetaria.Kadinsky. Bihar,

22:00etan, gaztetxean.

pHernani. kAHTeak Txikitu

Eguna: Kop eta Estricalla. Bihar,

23:00etan, Kontrakantxan.

pIbarra. Dolce Tangana eta

Gose. Gaur, 23:00etan, plazan.

pIdiazabal. Egur Jaunak, Zaborra

eta Diskoiraa. Gaur,

21:30ean, Txominoenean.

pIrun. Esne Beltza eta Desertu

Hok. Ostegunean, 22:30ean,

Urdanibia plazan.

pLasarte-Oria. Ibon Casas.

Gaur, 00:00etan, Abend tabernan.

Irudia qAndoain

ROCKAREN PLAZA BIZIENA, ANDOAINEN

Andoaingo Rock Jaialdiak atzerriko mito biziak eta sortzaile berriagoak

bilduko ditu bihar, 18:00etatik aurrera, Nafarroa plazan. Nabarmentzekoa

da Johnny Powers, 73 urteak beteak dituen arren,

oholtzak beste inork baino hobeto betetzen dakien rockero zaharra.

Chris Caselloren hirukoteak lagunduko du bihar, baita Sue Mo-

pLasarte-Oria. Jokin Goenaga.

Gaur, 20:00etan, kultur etxean.

pLasarte-Oria. Yemamah.

Gaur, 23:00etan, Jalgi kafe antzokian.

pLegazpi. Kitarra eta baxu

elektriko entzunaldia. Gaur,

18:00etan, Latxartegi aretoan.

pLegazpi. Musika eskolako

ikasle eta irakasleen kontzertua.

Igandean, 12:00etan, San Migel

ermitan.

pLezo. Tap Kon’Fusion. Igandean,

20:00etan, Gezala auditoriumean

pMutriku. Anna Valentina Trio.

Gaur, 22:30ean, Zabiel plazan.

pOñati. The Screamin’ Targets.

Igandean, 19:00etan, Antton

tabernan.

pOrdizia. Ordiziarrock 2011:

Funky Punkie Party Clowns.

Gaur, 22:00etan, Herri Antzokian.

pOrdizia. Ordiziarrock 2011:

Blues Session, El Cerdo Que

Grunge eta Funky Punkie Party

Clown. Bihar, 22:00etan, gaztetxean.

pPasaia. Hondore Abesbatza.

Bihar, 20:30ean, Pasai Donibaneko

parrokian.

pSoraluze. Nevermind Trio.

Igandean, 20:00etan, Arrano

tabernan.

pTolosa. Lobo Electrico eta Yu-

catan. Ostegunean, 23:00etan,

Plaza Berrian.

pUrretxu-Zumarraga. Iñigo

Agirre & Nerea Erbiti. Bihar,

00:00etan, Areizaga-Kalebarren

plazan.

pUrretxu-Zumarraga. Elkartasuna

azaleratuz: Zea Mays, Betagarri,

Ze Esatek!, Willis Drummond

eta Sermond’s. Bihar,

22:00etan, Gazteleku ondoko

karpan.

pZarautz. Urko Menaia. Gaur,

21:30ean, Katixa tabernan.

pZarautz. Sorkun eta Fangoria.

Gaur, 22:30ean, kiroldegian.

pZarautz. The Riff Truckers eta

Sex Museum. Bihar, 22:00etan,

Lizardi antzokian.

pZumaia. Abesbatzen kontzertua.

Bihar, 19:00etan, Komentuan.

Bertsolaritza

pArrasate. Bertso saioa: Unai

Iturriaga, Amaia Agirre, Jokin

Labaien eta Manex Agirre. Bihar,

22:30ean, Monterron parkean.

pArrasate. Debagoieneko binakako

bertsolari txapelketaren

finala. Igandean, 19:00etan,

gaztetxean.

pAstigarraga. Bertso afaria,

reno Herbehereetako kantaria ere; Chris Casellok berak ere joko du

biharko kontzertuan. Australiatik iritsiko dira The New Christs —irudian—,

eta Davila 666 taldea era Andoainen izango da. Petti eta

Señor No taldeko Xabik osatzen dute biharko kartela. Rockaren zaleek

aukera guztiak dituzte Andoainen. GIPUZKOAKO HITZA

Sustrai Colinarekin eta Aitor

Mendiluzerekin. Gaur,

20:00etatik aurrera, Petritegi

sagardotegian.

pBergara. Hamaika Bertuteko

Unai Gaztelumendi eta Eneritz

Zabaletarekin, bertso bazkaria.

Bihar, 14:00etan, gaztetxean.

pElgoibar. Bertso poteoa, Jokin

Labaien eta Amaia Agirrerekin.

Bihar, 19:30ean.

pHernani. kAHTeak Txikitu

Eguna: bertso bazkaria Iñaki

Gurrutxaga eta Iñigo Mancisidor

Mantxi-rekin. Bihar,

14:30ean, Ezkiaga pasealekuan.

pTolosa. San Joan bezperako

bertso saioa: Jexux Mari Irazu,

Bixente Gorostidi, Adur Gorostidi,

Amaia Agirre, Beñat Iguaran

eta Iker Zubeldia. Ostegunean,

19:30ean, Zerkausian.

Dantza

pDonostia. Donostiako Arte

Eszenikoen Tailerraren erakustaldiak.

Gazteszenan. Astelehenean,

17:00etan; asteartean eta

asteazkenean, 19:30ean.

pDonostia. Solo y Amargo.

Gaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia

antzokian.

pDonostia. Larunbatak dan-

tzan. Bihar, 18:00etan, Larratxo

kultur etxean.

pErrenteria. Dantza modernoko

jaialdia. Igandean,

18:00etan, Errenteria Hiria kulturgunean.

pLezo. Murixka dantza taldearen

kurtso amaierako ekitaldia.

Ostegunean, 21:00etan, Gurutze

Santua plazan.

pUrretxu. Dantzari Txiki Eguna.

Igandean, Pagoeta plazan elkartuko

dira goizean; kaleetan

ibili ondoren, Gernikako Arbola

plazara joango dira.

Antzerkia

pArrasate. Ongi etorri Pupu eta

Lore. Asteartean, 18:30ean,

Monterron parkean.

pDonostia. El arte de las marionetas.

Gaur, 17:00etan, Etxarrienen.

pDonostia. Vuelta & Vuelta,

Trapu Zaharrarekin. Bihar,

13:00ean, Gaskuña plazan.

pDonostia. Amona Joxefinaren

istorioak. Bihar, 17:30ean, Jose

Maria Sert plazan.

pDonostia. Dinbi danba, Hipo

eta Tomaxekin. Bihar,

18:00etan, Kofradien plazan.

pDonostia. Segi jotzen, Poxpo-
Ekitaldiak D

lo eta Konpainiarekin. Bihar,

18:00etan, San Luis plazan.

pDonostia. Entresaka, Korri eta

Xaltorekin. Bihar, 18:00etan,

Aieteko parkean.

pDonostia. Ispiluak. Asteazkenean,

20:00etan, Lugaritz kultur

etxean.

pDonostia. Patxin eta Potxin:

Zirkoa ezagutuz. Ostegunean,

19:00etan, Bernart Etxepare

plazan.

pHondarribia. Zirkoa ezagutuz.

Igandean, 12:00etan, Pisuzarren

plazan.

pOiartzun. Barry Manleyren

bakarrizketak. Gaur, 20:00etan,

udaletxeko areto nagusian.

pTolosa. Il Circo Poetico,Girovago

e Rondellarekin. Gaur,

19:00etan, Euskal Herria plazan.

pTolosa. Antzerki tailerra: Criaturas.

Gaur, 20:30ean, Leidor

antzokian.

pTolosa. Manoviva, Girovago e

Rondellarekin. Bihar, 18:30ean,

Topic zentroan.

Hitzaldiak

pDonostia. Zoriontasuna eta

kultura, Freuden Egonezina kulturan

liburuan oinarrituta. Astelehenean,

19:00etan, Urrats

euskaltegian.

pUsurbil. Bizi arteko espetxe zigorra.

Igandean, 18:00etan, Sutegi

kultur etxean.

Ikus-entzun

pDonostia. Kurz und Gut III.

Gaur, 19:00etan, Okendo kultur

etxean.

pDonostia. Desioa 90 deseo.

Gaur, 19:30ean, Larrotxene kultur

etxean.

pDonostia. Leones por corderos.

Astelehenean, 18:30ean,

Tomasene kultur etxean.

pZarautz. Rockumentalak: The

Kids Are Allright.Gaur,

22:00etan, Modelo zineman.

Bestelakoak

pAndoain. Bertso Zakutoa. Ostegunean,

23:30ean, Goiko plazan.

pAretxabaleta. Gorputz espresio

eta margoaren bitartez argazkilaritza

eta bideogintza

lantzera. Bihar, 15:30ean, kuartel

zaharrean.

pSoraluze. Sexu askapenaren

aldeko jardunaldiak. Asteazkenean,

19:30ean, gaztetxean.

pUrretxu. Gizon proba. Partehartzaileak:

Aiztondo, Orio, Zumarraga

eta Urretxuko taldeak.

Etzi, 10:00etan, probalekuan.

pUsurbil. Hip Hop ikastaroa

gazteentzat. Bihar, 18:00etan,

kiroldegian.

Jaiak

pAnoeta. Gaur hasiko dira festak,

22:30ean, kiroldegian

emango duten Anoetarrak dantzan

ikuskizunarekin. Ekainaren

26 arte iraungo dute festek.

pDonostia. Amara Berriko

jaiak. Ekainaren 17tik 23ra.

pDonostia. Igeldoko San Pedro

jaiak. Ekainaren 19tik uztailaren

3ra.

pDonostia. Oletako San Juan

jaiak. Ekainaren 23tik 26ra.

pErrenteria. Gaztaño auzoko

jaiak, ekainaren 17tik 19ra.

pLegazpi. Armen Alardea eta

San Juan sua. Ostegunean,

18:45ean, Euskal Herria plazan.

pUsurbil. Kalezar auzoko San

Juan jaiak. Ekainaren 17tik

25era.

Erakusketak

pArrasate. Julio Galartaren lanen

erakusketa. Uztailaren 17

arte, Kulturaten.

pDonostia. AIDSebastian,

Manolo Yanesen erakusketa.

Ekainaren 24 arte egongo da El

Estudio arte galerian.

pDonostia. Fortuna 100 urte.

Fortuna kirol elkartearen ehun

urteko historia biltzen duen

erakusketa. Ekainaren 25 arte

egongo da Ernest Lluch kultur

etxean.

pDonostia. Itsasurdin. Kubo-

Kutxa aretoan, uztailaren 3

arte.

pDonostia. Paisaiak. Jose Luis

Goenagaren margolanak.

Uztailaren 23 arte daude erakusketan,

Ekain arte galerian.

pDonostia. Helduentzako ipuinak.

Dora Salazarren eskulturak,

Joserra Senperenaren

musika eta Harkaitz Canoren

testuak. Uztailaren 25 arte

dago Arteko galerian.

pDonostia. Animalia, Mikel

Uribetxeberriarena. Uztailaren

27ra arte, Kur galerian.

pDonostia. 6 mila milioi beste.

Abuztuaren 21era arte egongo

da, San Telmo museoan.

pErrenteria. Memoria zulatua.

Idoia Beratarbideren lanak.

Uztailaren 9 arte egongo dira

Xenpelar Etxean.

pIrun. Felipe Iguiñizen pintura

erakusketa. Ekainaren 26ra

arte, Amaia kultur zentroan.

pIrun. Chillida-Gal erakusketa,

uztailaren 3ra arte, Menchu Gal

erakusketa aretoan.

pOiartzun. Pintura erakusketa,

Arditurriren alde: Barbiturikoaren

Jaiak. 25 urte insurgentzian.

Uztailaren 22 arte egongo da

zabalik.

2 Asteko estreinaldiak

‘Kung Fu Panda 2’

pZuzendaria. Jennifer Yuh.

pAnimaziozko filma.

pHerrialdea. AEB.

pIraupena. 90 min.

pSinopsia. Tagliatelleak egitetik

kung-fu maisua izatera ailegatu

zen Po hartza. Orain patxada

ederrean bizi da, behin

bere ametsa errealitate bihurtu

delarik. Bere ondoan, aurreko

filmean egindako lagunak izanen

ditu: tximua, kurriloa, su-

‘Un cuento chino’

pZuzendaria. Sebastian Borensztein.

pAktoreak. Ricardo Darin, Muriel

Santa Ana, Huang Hung-

Sheng, Ivan Romanelli, Vivian

Jaber, Javier Pinto.

pHerrialdea. Argentina.

pIraupena. 93 min.

‘Micmacs’

pZuzendaria. Jean-Pierre Jeunet.

pAktoreak. Dany Boon, Yolande

Moreau, Marie-Julie Beaup,

Julie Ferrer, Andre Dusollier.

gea, tigrea... Baina lasaiatasuna

laster amaituko zaie, Lord Shen

izeneko pertsonaia gaizto bat

agertuko baita. Bere plana argia

da, arma sekretu baten laguntzaz

Txina konkistatu, eta horrekin

batera kung-fua suntsitu.

David Carradine bailitzan, Pok

bere iraganean arakatu beharko

du, eta bere jatorri misteriotsuaren

sekretuak argitu. Horrela

egin ahal izango die aurre

Lord Shenen asmo maltzurrei.

Zuzendari aldaketa izan du bi-

pSinopsia. Argentinar bat, txinatar

bat eta zerutik datorren

behi bat dira istorio honen protagonistak.

Un cuento chino-k

proposatzen duen istorioa surrealista

samarra da, drama samurra

eta komedia beltza uztartzen

dituen film interesgarria.

Roberto pertsona bitxia da;

hogei urte atzera, gertaera go-

pHerrialdea. Frantzia.

pIraupena. 105 min.

pSinopsia. Bazil protagonistari

txikitan aita hil zitzaion, Saharan,

mina bat zapalduta. Heldutasunera

ailegatuta, tiro bat

emanen diote, eta bala buru

2011ko ekainaren 17a, ostirala gipuzkoako hitza 15

‹ Agenda

garren Kung Fu Panda honek.

Lehenengoan Mark Osborne

eta John Stevenson izan ziren

zuzendariak; oraingoa, berriz,

Jennifer Yuh da. Zinemarako zuzentzen

duen lehen filma da,

baina saila ongi ezagutzen du,

aurreko filmean lan tekniko eta

artistikoaren barruan parte hartu

baitzuen filmaketan. Dreamworksek

pertsonaien irudiekin

mota guztietako objektuak

merkaturatu ditu, baita telebistarako

telesail bat egin ere.

gor batek kolpe handia eman

zion, eta bakartuta bizi da. Halako

batean Jun ezagutuko du

taxi batean; txinatarra galduta

dago Buenos Airesen. Bien artean

harreman berezia sortuko

da, eta elkarbizitzak egoera bitxiak

sortuko ditu. Sebastian

Borenszteinen hirugarren film

luzea da hau.

barruan sartuta geldituko zaio,

medikuak ez baitira ateratzen

ausartuko. Kale-artisten artean

bizi beharko du Bazilek. Bestetik,

armak ekoizten dituzten

enpresen aurka ariko da buru

belarri.
Kontu kontari D

Urko Etxebeste Pasaia

Frankismoaren ondoren, eta

1979ra arte udaletan izan ziren

gestoren atzetik, Eduardo Aseginolaza

(Idiazabal, 1942) izan zen

Pasaiako lehen alkatea, 1979tik

1983ra. Herri Batasuna (HB) alderdiarekin

iritsi zen agintera: orduan

Pasaiako udalbatzak zituen

21 zinegotzietatik zortzi izan ziren

HBkoak, sei EAJkoak, lau

PSOEkoak eta hiru Euskadiko

Ezkerrakoak.

Trintxerpen bizi da gaur egun

Aseginolaza. Hiru urte dira erretiroa

hartu zuela, eta bilobarekin

gora eta behera ibiltzen diren aitona

horietako bat da.

1979tik 1983ra izan zinen Pasaiako

alkate. Baina nola aurkeztu zinen alkate

izateko?

Herriko kuadrillan hasi ziren esaten

zerrendetarako jendea behar

zutela. Pasaiako zerrendetan, lehen

postuetan barruti guztietako

ordezkariak izaten saiatzen dira,

lau barrutiek zinegotzi bidez udalean

tokia izan dezaten. Orduan,

gainera, Trintxerpen ez zegoen

euskaraz zekien jende asko, eta ni

izendatu ninduten alkate izateko

hautagai.

Larunbatean izendatu zituzten alkate

berriak. Zuk nola gogoratzen

duzu zure izendapena?

Ez zen aparteko ezer gertatu.

Hauteskundeak 1979ko martxoan

izan ziren, eta udalbatza apirilean

osatu zen. Orduan ez zegoen

zinegotzien artean orain dagoen

tentsioa. Alderdi guztien arteko

giroa hobea zen. Nahiko normal

joan zen dena; baina, hori bai, herritar

asko izan ziren kargua hartzeko

ekitaldian. Ondoren bazkaria

egin genuela gogoan dut.

Dena egiteko egongo zen orduan Pasaian?

Orduko egoera zaila zen. Aurretik,

gestora izenekoa izan zen lanean,

eta barrutien egoera nekeza

zela aitortu behar dut. Nahiko

utzita zegoen dena. Trintxerpen,

esaterako, espaloirik gabeko kaleak

zeuden... Baina, egiteko gauzak

izan arren, ez zegoen ia dirurik.

Aurreko urtean onartutako

aurrekontuarekin lanean hasi gi-

Eduardo Aseginolaza q Pasaiako alkate izandakoa

Espainiako Konstituzioa onartu osteko Pasaiako lehen alkatea

izan zen Eduardo Aseginolaza. Orduan egiteko asko zegoela

aitortu du, baina garai haietako oroitzapen onak ditu.

«Gutxi, baina egin

genuen. Orduan,

gutxi hori asko zen»

nen gu: 96 milioi pezetakoa zen.

Udaleko langileak 46 bat ziren;

udaltzainen, garbitzaileen eta

bestelako langileen artean, beraz,

langileen soldatak ordaindu eta

gero, ez zegoen bestelako lanetarako

soberakin handirik. Baina

Gipuzkoako Foru Aldundiak-eta

diru laguntzak ematen hasi ziren,

eta hasi ginen pixkanaka-pixkanaka

martxan. Pasaiako lau barrutietan

zer edo zer egin genuen.

Gutxi, baina egin genuen. Orduan,

gutxi hori asko zen, ez baitzegoen

ia ezer egina.

Lau urte alkatetzan. Buruhauste

asko izan al zenituzten?

Ni lanbidez mekanikaria naiz. Alkate

izateko, nire ustez, ekonomista

eta abokatu izan beharra

dago. Hala ere, ez genuen arazorik

izan alde horretatik, baina

ikusi genuen guk baino gehixeago

zekien pertsona bat behar ge-

Ostirala, 2011ko ekainaren 17a

Zuzendaria: Mikel Peruarena

Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

ASIER PEREZ-KARKAMO / OARSO BIDASOKO HITZA

nuela. Nekatu? Ez, ez. Ez nintzen

alkate izateaz nekatu, baina beharrak

bagenituen.

1983an, EAJ sartu zen udalean...

...eta, EAJren barruko zatiketaren

ondorioz, EA sortu zen legegintzaldi

horretan. Roberto Lopez

de Etxezarreta jarri zen alkate,

eta gauzak beste modu batera

egiten hasi ziren.

1979tik orain arte, asko aldatu al da

Pasaia?

pIdiazabaldik,Trintxerpera.

13 urtekin,maestria delakoa

egitera joan zen,Idiazabaldik

Trintxerpera,Eduardo

Aseginolaza.Lehengusu batek

esan zion Pasaia aldera

joateko.Lasa Hermanos tailerrean

hasi zen lanean,eta,

soldaduska egin ondoren,Ormaiztegiko

Letag enpresan

hasi. Baina,hango lan baldintzak

txarrak zirenez,Trintxerpera

itzuli zen lanera,Jose

Antonio Lasa enpresara.Alkate

izateko,ez zioten batere

arazorik jarri,eta postua gorde

zioten: «Pagatu gabeko

oporrak eman zizkidaten lan

urtez».

Bai, asko; eta onera, gainera. Hobeto

egon daitekeela? Zalantzarik

ez dago. Portuaren eta kaiko Herreraren

ingurua txukuntzeko

garaia dela uste dut. Baina hori ez

da Pasaiako Udalaren errua, goikoena

baizik.

Trintxerpen bizi zara, eta bertako

hainbat saltsatan zaude sartuta.

Militantzia alorra pixka bat aparte

utzi dudan arren, Trintxer elkarteko

presidentea naiz. Elkarteak

23 urte ditu eta 25 urte betetzen

dituenean uzteko asmoa dut.

Gazteek egin behar dute lana, eta

horretarako prest daude, gainera.

Zein aholku emango zenioke Pasaiako

alkate berriari?

Nik neuk ez dut ezagutzen oraindik.

Lasai-lasai, estutu gabe egin

dezala lan. Zortzi zinegotzi ditu

Bilduk, eta horrek lasaitasuna

ematen du. Herritarrak kontuan

hartzeko esango nioke, eta herritarren

iritziak kontuan hartuta

erabakiak hartzeko.

Izaten al zara zu alkate izan zinenean

alboan izan zenituen beste zinegotziekin?

Bai, noizean behin biltzen gara.

Harreman ona dut orduko zinegotziekin,

baita ondoren etorri zirenekin

ere.

1983an, alkate izan eta gero, berriz

ere tailerrera...

Gustura, gainera. Nire lanbidea

zen, eta gustura itzuli nintzen.

1uetxebeste@hitza.info