2012ko maiatza - Lekunberriko udala

lekunberri.net

2012ko maiatza - Lekunberriko udala

7 pekatuetan

Iñigo Oreja

Amma Betelu

egoitza eraikitzen

ari zirela erori zen

ermita. Prozesu

judizial luze baten

ondoren, Beteluko

eliztarrek

kalte‐ordainak jaso

dituzte eta

dagoeneko hasi dira

eraikitze lanetan.

ERREPORTAJETXOA:

Ayestarán Hotelak

100 urte

LAUBURUA:

Nola hezi?

Heziketa estiloak

ATAL BERRIA:

Inguruko zizak, Julio

Calongeren eskutik

192. zkia.

2012ko maiatza

Hasi dira Santa Kruz

ermita berritzen


7 ezberdintasunak

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 2

Bilatu Uitziko ikuspegi honetan dauden 7 ezberdintasunak


Mailope dohain banatzen da

Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz,

Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz,

Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri,

Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas,

Lekunberri, Lezaeta, Madotz,

Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi.

Mailopek ez du bere gain hartzen

bertan adierazitako iritzi eta

esanen erantzunkizunik.

ERREDAKZIOA:

Agurtzane Altuna, Urko Aristi,

Mikel Hernandorena, Ainhoa

Iriarte, Arantxa Mikeo, Andoni

Tolosa eta Maitane Urbizu.

ARGAZKIAK:

Mailope eta Labrit.

PUBLIZITATEA:

Labrit Multimedia. 948210103.

mailope@labrit.net.

MAKETAZIOA:

Elisa Rubio.

TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko

Udal, kontzeju eta bazkideek

babestutako aldizkaria.

10

22

27

> Goi tentsioko linearen

aurkako mendi martxa

Red Electrica Españolak Goi Tentsioko Linea egiteko

duen proiektuaren aurkako mendi martxa antolatu

zuten “Mugi zaitez, Linearik ez!” lelopean.

Apirilaren 5ean ekin zioten martxari 100 lagunek,

lehen egunean Leitzatik Aldatzera joan ziren.

> Elkarrizketa:

Rakel Navarro

Azaroan jarri zen martxan Mintzakide egitasmoa,

geroztik hamazazpi lagun biltzen dira astero ordu‐

bete euskaraz aritzeko. AEKak sortutako ekimen

honen funtzionamenduaren eta antolaketaren

ardura Rakel Navarrok hartu berri du.

> Kirola:

Entrenatzaile gazteak

8 eta 11 urte bitarteko 34 neska eta mutiko aritzen

dira Beti Kozkorreko alebinen taldeetan. Entrena‐

tzaile lanetan Xabier Zabaleta, Unai Uraga, Mikel

Hernandorena eta Irurtzungo Karlos Gartzia aritzen

dira.

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 3


"Segurtasuna bermatzeko haur kopurua ez igo!"

Batzuek agian oraindik ez duzue honen berri izango, baina

Nafarroako Gobernuak haur eskoletako dekretua aldatu nahi du

(martxoaren 26ko 2007/28 Foru‐dekretua). Besteak beste, aldake‐

tarik garrantzitsuena eskolako espazioetan eta haurren ratioetan

dago:

‐1‐2 urtekoen unitatean 12 haur izatetik 13ra igo nahi dute.

‐2‐3 urtekoen unitatean berriz 16 haur izatetik 20ra. Hau da alda‐

keta handiena, izan ere hezitzaile bat soilik egongo baita 20 hau‐

rrekin gelan.

‐Espazioan aldiz, haur bakoitzak 2m² izatetik 1,75 izatera pasako

dira.

Nafarroako Gobernuaren ustez, aldaketa hau familientzat onu‐

ragarriagoa da, geletan haur gehiago onartzen direlako eta beraz

itxaron zerrendak txikiagoak izango direlako. Baina badakigu

errealitatea zein den: irabazle bakarra, berriro ere administrazioa

da.

Demagun 2‐3 urteko 80 haur hasten direla eskolan. Gaur egun‐

go dekretuarekin 5 unitate sortuko lirateke (16 haurrekoak) bere

bost hezitzaileekin, baina dekretua aldatuta 4 unitatera jaitsiko li‐

tzateke kopurua (20 haurrekin unitate bakoitza) eta lau hezitzaile

haur guzti horientzat.

Beraz, argi dago, hezitzaile baten soldata aurrezteaz gain, uni‐

tate bakoitzeko lau haur gehiagoren diru sarrerak izango lituzke

administrazioak.

Bestalde, haur eskolak eta haurrak geratzen dira. Orain arte

hezitzaile bat 16 haurrekin egoten da, eta guztiok dakigu 2 urte‐

Aitorren egunerokoa

Mailopek eskaintzen digun tartea aprobetxatuz, Aitorrek bere egune‐

roko bizitzaz idatzitako eskutitza argitaratzea pentsatu dut, denon esku

baitago preso politikoak bizi duten salbuespeneko egoera gogorra

bukatu dadin, bizi baldintza minimoak ere zapaldurik baitituzte.

Beraien eskubideengatik kalera atera behar dugu. Irakurri eta atera

ondorioak.

Bizi baldintzak?

Kadizko PuertoIII honetan, etxetik 1200 kilometrotara, oraintxe ber‐

tan 13 kide gaude eta bi isolamentuan.

Goizeko bederatzietan ziegatik ateratzen gara eta jantokian gosal‐

tzen dugu. Ondoren patioa zabaltzen dute eta 13:00a arte gaude.

Ondoren jantokian bazkaltzen dugu eta 13:30ean ziegatara. Preso

arruntei arratsaldeko bostetan zabaltzen dizkiete ziegak patiora jaiste‐

ko, guri zazpiak arte ez, orduan jaisten gara, eta minutu gutxi barru

jantokira sartzen gara afaltzera, ondoren ziegatara hurrengo goizera

arte.

Patiorekin batera gela handi bat dugu jantokiaren ondoan, bertan

15 bat mahai borobil (terrazatakoak) eta pin‐pon mahai bat. Telebista

ere badago alper alperrik (ez dabil). 140 preso inguru gaude ni nago‐

en moduloan, gu bi kide gaude, bakoitza ziega batean, arruntak bina‐

ka daude.

Moduloko gela txiki batean “gimnasioa” dugu, bertan bi “makina”

txar daude pieza erdiak galdurik dituena.

‐ Modulo barruan futbolean, saskibaloian, xakean, partxisean, domi‐

noan… ari gaitezke. Orain gutxi arte periodiko paperekin saskiak eta

txarroak egiten aritu gara, baina lanak etxera ateratzea debekatu

digute, aitzakitzat mezuak atera ditzakegula esanez (benetako arra‐

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 4

ko haurrek etengabeko arreta behar dutela. Beraz, dekretua alda‐

tuta, gure galdera da: Nola iritsiko gara haurren beharrei erant‐

zutera? Nola emango diegu merezi duten arreta? Nola bete gure

hezkuntza proiektua? 16 haurrekin hau guztia egitea batzuetan

kostatzen bada, 20 haur gela berean edukita hezi‐tzaile soil bate‐

kin, bakoitzak atera ditzala ondorioak…

Hezkuntza Departamentutik zera zabaldu nahi dute, haur hez‐

kuntzan Kalitatezko Hezkuntza emango dela. Kalitatezko hezkun‐

tzak baina, honakoa esan nahi du: haurrak talde txikietan lan egi‐

tea, bakarkako lanen aldeko apustua egitea, proposamen aberas‐

garriak proposatzea... eta honetaz gain, haur bakoitzari behar

duen dedikazioa, adeitasuna eta arreta eskaintzea. Ea ba nork

azaltzen digun hori nola egin daitekeen 35 m²tan bi urteko 20

haur eta hezitzaile bakarrarekin.

Hau guztia gutxi balitz, eskoletan ere ratioak handituko dituz‐

tela esan du Wert ministroak, bai Lehen Hezkuntzan (30 ikasle

gelako) eta baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere (36 ikas‐

le gelako).

Honen aurka kontzentrazio bat egitea adostu dugu Nafarroako

Haur Eskola guztiek. Beraz, zuek ere gurekin ados bazaudete,

zuen parte hartzea eskertuko genuke kontzentrazio horretan, ea

guztion artean dekretua atzera botatzen dugun!

Eguna: Maiatzak 3, osteguna.

Lekua: Lekunberriko haur eskola.

Ordua: Arratsaldeko 17:00etan.

Sorgintxo haur eskola

zoia gu izorratzea). Modulotik kanpo (area sociocultural) eta beste ba‐

tzuk daude: elektrizitatea, igeltseritza, soldadura… Ikastaro horiek

debekatuta ditugu. Ezin dugu kiroldegira eta igerilekura (udan) irten.

Alegia, modulotik bisitak egiteko ateratzen gara soilik, beste arrunta

guztiek beste ekimenak egiteko aukera duten bitartean.

‐Gutunak: bi gutun astean, interbenituak (gustatzen ez bazaie zer

dagoen idatzita gutuna ez da ateratzen ez eta sartzen ere, argazkiekin

berdin). Hamabost egun egoten dira gutxienez haien eskutan.

‐Telefonoa: 8 dei astean (arruntek 10), hamar zenbaki ezberdineta‐

ra deitzeko aukera, patioko orduetan, eta beti ere, eta arruntek ez

bezala, zein zenbakitara deitu dugun azaldu behar dugu.

‐Bisitak: 40 minutukoak, hamar lagun, gehi senideak etortzeko auke‐

ra. Kristala tarteko eta entzuteko sistemaren kalitate eskasa, bereziki

presoa dagoen aparatoarekin ez da ongi entzuten.

‐Aurrez‐aurrekoak: Baldintzak betez gero, hilero hiru, ordu eta erdi‐

koak. Senidearena, bikotearena eta elkarbizitza.

‐Osasun arazoak izanez gero, gaizki, hemengo osasun sistema

tamalgarria da, urte t´erdi daramat beharrezkoa dudan ekografia egi‐

teko zain. Kide batek belauneko ebakuntza egiteko hiru urte darama‐

tza zain. Sekulako arazoak daude espezialistarengana joateko; beraz,

futbolean ez aritzea hobe, min hartuz gero… Eta gaixotasun larri batek

joz gero, ahaztu, hemengo martxarekin gauza onik ez. Ospitaleko irte‐

erak geldiarazten dituzte, inolako azalpenik eman gabe eta gogor

borrokatu behar izaten dugu ospitalean artatuak izateko eta hala ere

nahiko lan.

‐Ziegatan gauzak murriztuta ditugu: arropak, liburuak, toailak…

Denak kontaturik. Dutxa eta berogailua ditugu, baina ez dituzte pizten.

Maider Agirrebarrena


Lekunberriko udala zorrez lepo eta estu

Apirilean Kontuetako Ganberak 2010eko ariketen

txostena kaleratu zuen. Bertan, udala egoera bene‐

tan estuan aurkitzen dela azaltzen du.

Nafarroako Kontuetako Ganberak kaleratutako azkeneko txos‐

tenaren arabera, Lekunberriko udalak azken urte hauetan

inbertsioak eta gastuak murriztu dituen arren, egoera estuan

aurkitzen da duen zorra dela‐eta. Hala egin zuten publiko pasa

den hilean Nafarroako egunkari nagusiek. Kontuetako

Ganberak 2010eko ariketak aztertu ditu. Horren arabera,

2010eko amaierarako 3,2 milioi euroko zorra zuen Lekunberrik.

Kontuetakoek bideragarritasun ekonomikoa bermatuko duen

plan bat martxan jartzea aholkatzen dio udalari, ohiko gastuak

murriztu, baliabideak igo eta soilik behar beharrezkoak diren

inbertsioak egin ditzan.

Bestalde, argi utzi zuen txostenean, azken urte hauetan inber‐

tsioak eta gastuak jaitsi egin direla. 2007tik 2010era bitarte,

diru sarrerek %6 egin zuten gora eta gastuak %11an murriztu

ziren. Inbertsio garbiak ere behera egin zuen, 2008an 3,7 milioi‐

koa izan zen eta 2011ean 800.000 eurokoa. Hala ere, zorrak

gora egin du %123ko portzentaiarekin.

Jose Mari Aierdik ez dio txostenak ateratako ondorioei kontra

egiten, eta azken urte hauetan hezkuntzan, kulturan, eta gizar‐

tean inbertitu den arren, zorrak poligono industriala handitzea‐

gatik etorri direla azaldu zien hedabideei. Gainera, baikor azal‐

du zen Aierdi, antza, lau urteren buruan zorra erdira jaitsiko dela

aurreikusten baitu.

Eskerrik asko kontu zahar guztiengatik

Eskerrik asko! Hoixe da burue etortzen zaigun aurreneko

hitze Kontxi eta Amaian lana goatzeakoan. Eskerrik asko,

hemengo euskean, hainbeste mimatu duen euskea zarrean,

etzitteken beste moduetea izan. Ikusita gañea pixkeka‐pixke‐

ka gure euskea zarra galtzen o aldatzen ai dela, eskerrik asko

Araitz eta Betelu aldeko hitzek, istorik, pasaizoak, hotsak eta

ahotsak biltzeati eta betiko iraunazteatik. Lan earra intzi‐

ñuen eta Mailopeko majiñe'at orri're betettuzue gure zarran

kontukin. Zubi‐lana in duzue iraana ta oañen artean. Bakit

oso zalle'ala zuuk jasotako hizkera hoi urte askoan gure kale‐

tan mantentzea, baño saiatuko gea. Zuuk asko eakutsi iguzue

ta ikasi nahi izan donak izan do aukera. Hainbat eta hainbat

sokalde ta su‐baztarretan gozo‐gozo kontu kontari eon zeate

eta aurreantzean ee Mailopeko ateak zaalik izango'ttuzue.

Eskerrik asko Mailopeko lan taldean izenean.

Segi bizkor!

>Inkesta

Zergatik Goi Tentsioko

Linearen aurka?

AHTarekin erlaziorik

duela uste al duzu?

Alberto Tollar

“Ezin dut baieztatu AHTarekin

erlazio zuzena duenik eta ez dakit

behar hori dugun edo eurek mon‐

tatzen duten pelikularekin hori

ikusiarazi nahi diguten. Argi

dagoena da gure osasunarengan

kalte handia eragingo duela

seguru.”

Aingeru Zabaleta

“Uste dudalako ez dela batere

onuragarria gure herrientzako.

Astakeria bat iruditzen zait eta

nire ustez erlazio zuzena izan

dezake AHTarekin, halako tren

batek indar asko behar duelako.”

Juanito Saralegi

“Egingo duen txikizioa kristona

delako. Oraindik ez dakigu ongi

zertarako den, esaten dute argi

indarra Frantziara saltzeko dela,

baina orain arte Frantziak guri

saldu izan digu beraz, ez dakit.”

Idoia Igoa

“400 vatioko kable potente

horrek ez digulako onik ekarriko,

kaltea besterik ez, osasunaren‐

tzat oso txarra, mendiak puskatu‐

ko dizkigute... Nire ustez

AHTarekin erlazioren bat badu,

beste komentariorik ez da entzu‐

ten, gainera zertarako behar

dugu bestela halako potentzia

duen kablea?”

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 5


1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat?

Eguraldi txarrak. Kanpoan ibiltzea gusta‐

tzen zait eta etxean sartuta egoteak gau‐

zak egiteko gogoa kentzen dit.

2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso?

Gaur egungo egoeran, bankuei dirua

nola ematen dieten ikusteak amorrua

ematen dit. Gure etorkizunarekin jolas‐

ten ari dira.

3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur?

Bazkari edo afari on baten ondorengo

Gin‐tonica, tertuli atsegin batean asko

gustatzen zait.

4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi?

Gure Euskal Herria bere buruaren jabe iza‐

tea.

ARAXES FINALETAN

Araitz‐Beteluko herri kiroletako Araxes

taldeak Nafarroako Herri Kirol Jolasak

txapelketan parte hartu du, kimuen

mailan. Iaz bezala, finalerako ateetan

gelditu da eta ez da sailkatu, baina

maila ona erakutsi du. Aurten bedera‐

tzi taldek hartzen zuten parte eta

denera seigarren gelditu dira, bosga‐

rrenetik segundu gutxira.

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 6

5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia?

Jendeak egiten dituen bidaia bereziek

ematen didate inbidia. Asko gustatzen

zaizkit bidaia horiek.

6. Luxuria: zerk jartzen zaitu bero‐bero?

Nire emazteak, eta urteak joan eta urte‐

ak etorri are eta beroago... Kar kar kar...

7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar?

Nire emazteak eta elkarrekin ditugun bi

semetxo ederrak izateak. Niretzako mun‐

duko gauzarik polittenak dira.

Gaztelako koroak Nafarroa konkistatu

zuen 1512an eta horren 500. urteurre‐

na dela‐eta, hitzaldi, erakusketa, ibilaldi

eta bestelako jarduerak antolatzen ari

dira Euskal Herriko hamaika tokitan.

Gure bailaran ere bada non aukeratu.

Nafarroa Bizirik plataformaren eskutik

eta beti ere Araitz, Betelu, Larraun eta

Lekunberriko udalen babes eta lagun‐

tzarekin prestatutako ekimenak dira.

Aprobetxa ezazu gure herriaren histo‐

ria ezagutzeko aukera bikain hau!

Ikus agenda 30. orrialdean.

Iñigo Oreja

Errazkingo alkatea

500 URTE ETA GERO... INTZAKO EMAKUMEAK

Intzako emakumeek Emakume Langi‐

learen Nazioarteko egunean biltzerik

izan ez bazuten ere, martxoaren 24an

egin zuten hitzordua egun berezi

honen aitzakian. Aldazko ostatuan

afaldu zuten, bai ederki ere.


Hizkera arraroa zuten biztanleen istorioa

Mikel Alvarez

Bazen behin Auskalomendi izeneko

bailara bat, non bertako biztanle guzti‐

ak oso pozik bizi ziren. Egun batean,

bailaran gertatzen ziren gorabeherak

eta kontutxoak idazteko eta kontatzeko

aldizkari moduko bat sortzeko beharra

ikusi zuten. Denak ikusi zuten behar

hori, bai, baina talde batek bultzatu

zuen ekimen hori, aurrera ateratzeko

asmoarekin. Hala ere, herri guztiaren

inplikazioa oso garrantzitsua izan zen. Bertan idatziko zituzten

pertsonak aukeratu, aldizkariak suposatuko zuen lan guztia

banatu, bakoitzak ahal zuen dirua jarri… Denetik egin zuten baila‐

ra hartan ekimen hori aurrera ateratzeko. Baina, dirua behar zen,

izan ere, ez zen oso merkea horrelako proiektu bat aurrera ate‐

ratzea. Horretarako, bailara hori kokatuta zegoen erresumako

erregeari dirua eskatu zioten. Tira bira asko eta gero, diru apur bat

eskuratu zuten, baina ez zen nahikoa izan. Horregatik, ondoko

erresumako beste errege bati eskatzera joan ziren, eta honek ere

eman zuen bere apurra, nahiz eta nahikoa ez izan. Azkenean, diru

apur horrekin eta, batez ere, herri‐lanarekin, aldizkari hori aurrera

atera zen. Horrela bada, Auskalomendiko herritar bakoitzak bere

aldizkaritxoa jasotzen zuen hilero‐hilero bere etxeko atarian,

bailarako berri eta kontutxo guztiak bertan idatzita zeudelarik.

Eta urteak igarotzen joan ziren, zuhaitz bateko hostoak erortzen

diren moduan… 100. alera ere iritsi zen hain maitatua zen aldizkari

hura! Festa erraldoi bat egin zuten, eta behar bezala ospatu zuten

Paper zati batzuk ziren, bai,

baina haien paper zatiak ziren

Auskalomendiko istoriotxoak kontatzen zituen paper zati horien

urteurrena. Paper zati batzuk ziren, bai, baina beraien paper zatiak

ziren. Dena polita zen, denak alai zeuden, baina egun batean,

errege batek ematen zituen urrezko txanponak ez ziren gehiago

azalduko bailara hartatik. Beste erregeak, hau ikusirik, ematen

zituen txanponen kopurua ere jaitsi zuen. Zirudienaren arabera,

errege horiei ez zitzaien gustatzen nola idazten zituzten istoriotxo

horiek… Ez dut azaldu, baina Auskalomendiko biztanleek haien

berezko hizkuntza zuten, beste bailara batzuekin partekatzen zute‐

na. Hizkera arraro hori oso zaharra eta maitatua zen beraien

artean, eta horrela izena zuen: Iswua. Bai, aldizkari hori Iswuaz

idazten zen. Esan bezala, dirua kendu zieten eta horrela, oso zaila

zen aldizkaria behar bezala ateratzea…

Badakizu zer gertatu zen, Mikel? Koloreetan ateratzen zen

aldizkari hura, zuri‐beltzean ateratzen hasi ziren lehenengo,

geroago ez zen iristen etxe guztietara, ondoren orrialdeak kendu

zizkioten, eta azkenik, desagertu egin zen. Guk ez dugu horre‐

lakorik gertatzea nahi, ezta? Nik behintzat ez… Esan dudan beza‐

la, Auskalomendiko biztanleek esfortzu asko eta asko jarri zuten

beraien aldizkari kuttunean, baina kanpotik ez ziren laguntzak

etortzen… Badakizu zer egin beharko litzatekeen horrelako

kasuetan? Auskalomenditarrak gehiago inplikatu beharko

lirateke, izan ere, ez zuten behar bezain beste estimatu aldizkari

hura, desagertu zen arte…

Opari polita egin didak, tokaio,

Auskalomendiko ipuinarekin. Semeari

irakurtzen hasita, lotan gelditu duk

bigarren lerrora orduko, eta, horri

eskerrak, lasterka joan nauk Divinity‐ko

telesaila ikustera. Baina hel diezaiogun

gaiari: non arraio ote da hire bailara

xelebre hori? Aralarpeko Araitz eta

Larraun hauek oroitarazten zizkidak

aldizkariaren kontuan, baina gehiago

Mikel Irurtia

dituk desberdintasunak. Konparaziora, hasieran diok hango bizila‐

gun guztiak “oso pozik” bizi zirela. Klasiko bat duk hori literaturan:

ipuin beldurgarri guztiak halako lekuetan ‐gatazkarik gabeko leku

xaloetan‐ hasten dituk. Jaunari eskerrak, ordea, gure Aralarpen ez

zegok horrelako arazorik, eta tamainako sufrimenduak eta eziniku‐

siak zarabiltzagu.

Bestalde, hemen erregerik falta ez bazaigu ere, guk ez zioagu

deus eskatzen arlote hari, beraren ipurpeko diruzainei baizik. Beraz,

aldizkariaren deitura aldatzen saia zintezkete, eta Monarkiapea

izenekoa sortu, jakina baita erregeak oso belarri‐beratzak izaten

direla. Zuen errege horrek, gainera, izugarrizko gorrotoa omen ziok

Auskalomendiko “hizkuntza propioari”, eta, hire ustez, hori duk

aldizkariaren gainbeheraren arrazoi printzipala. Guk, berriz, ez

diagu hizkuntza propio bat, bi baizik. Gaztelera (edo espainola) duk

mundu guztiak dakiena, eta, horretaz aparte, beste hizkuntza zahar‐

rago bat zeukaagu, euskara, azkenaldi honetan hain pobretua eta

argaldua ezen gazteleraren ordain estetiko‐politiko bihurtu baita.

Kaleko giroan amorragarri samarra duk euskaraz aritzea —umeen

aurrean kunplitu beharreko eginkizun bat balitz bezala—, eta

umeak oheratzeko eta espainolez mintzatzeko irrikaz egoten duk

jende gehiena. Izan ere, euskaldun izan nahiko genikek agian, baina

sakonean ez zioagu hizkuntzari aurrerabiderik sinesten, eta traba

politikoen aitzakia jartzen diagu behin eta berriz. Eredu horren

ondorioz, haurrek darabilten euskara belarriak gortzeko modukoa

duk, eta zaharrek, menditarrek eta euskaltzale amorratuek bestek

ez ditek naturaltasunez egiten. “Iswua” izena omen dik zuen

hizkuntza “arraro” horrek, eta oso “maitatua” omen duk. Hori

irakurrita, behin amorante bero batek esana gogoratu zaidak:

“maita nazazu gutxiago; goza nazazu gehiago”. Iswua! Bai fonetika

ederra! Nola esaten ote da maite zaitut hizkuntza horretan?

Azkenik, aldizkaria salbatzeko formulari buruz galdetzen duk.

Izan ere, “paper zati batzuk ziren, bai, baina beraien paper zatiak

ziren”. Esaldi horrek beste baten parafrasia zirudik, hots, Roosevelt

presidente estatubatuarrak Anastasio Somoza diktadore

nikaraguarraz esandakoarena: “putakume bat da, baina gure

putakumea da”. Eta, egia esan, hire hitzek ez ditek aldizkariaren

gaineko iritzi positiborik adierazten, irakurtzeko bainoago su

pizteko edo beste zerbaitetarako balio duten “paper zati batzuk”

besterik ez balitz bezala. Gure aldizkaria, berriz, irakurgai polita duk

oso, eta bere apaltasunean, eredugarria. Mailope izena dik.

Ondorio gisa diok “Auskalomenditarrak gehiago inplikatu”

beharko liratekeela. Bai, balitekek, baina horretarako, aldizkariari

ematen dioten adina jasotzen dutela sentitu beharko liketek haiek,

eta gaur jendea ez zabilek ez duena emateko moduan. Aldizkari

hitzak, tokaio, aldizka argitaratzen dela adierazten dik, eta agian ez

lukek txarra, antsietaterik gabe, hitzaren esanahiari erreparatzea.

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 7


Estitxu

Kastro‐Hernaiz

Eguzkitan egon, bai, baina nola?

Eguzkitan egotea oso atsegina izateaz

gain, beharrezko neurriak hartzen badi‐

tugu, onura fisiko eta psikikoak ekartzen

dizkigu. Esaterako, esklerosi anizkoitzaren

aurrean laguntzen du, osasun sexuala

areagotzen du, hezurrak indartzen ditu

eta, besteak beste, laguntzen du lo hobe‐

to egiten.

Larrurako ere ona da, batez ere goizeko

lehen orduetan edo arratsaldeko azkene‐

tan hartzen bada. Hala ere, inoiz ez ordu

erdi baino gehiago, erredurak ekiditeko.

Eguzkiak gorputza garbitzen laguntzen du,

gantza eta barruko zikinkeriak ezabatuz.

Immunitaterako ere ona da, eguzkiak

globulu zurien eta linfozitoen kopurua

areagotzen baitu. Bestalde, odolaren

tentsioa jaisten laguntzen du, zirkulazioa

azkartzen baitu.

Lo hobeto egiten da eguzkitan egon

ondoren, eragina baitu melatoninan, ale‐

gia, loaren zikloak erregulatzen dituen

hormonaren gainean. Egunez, melato‐

ninaren mailak baxuagoak dira odolean

eta, ondorioz, erne gaude. Gauez, mela‐

toninaren mailak igo egiten dira eta

laguntzen digu lo egiten. D bitamina

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 8

sortzeko oso lagungarria da. Bitamina

honi esker hezurrak eta hortzak indartzen

dira. Nahikoa da egunean 10 minutuz

eguzkitan egotea behar den D bitamina

ekoizteko. Bitamina hau ere ona da min‐

biziari aurre egiteko.

Bestalde, egoera animikoa ere hobe‐

tzen du eguzkiak serotonina ekoizten

laguntzen baitu. Era berean, testosterona

gehiago ekoizten du gorputzak

eguzkiaren azpian eta, ondorioz, sexurako

gogoa areagotzen da.

Hauek dira onuretako batzuk, baina

kontuan izan behar da beti, eguzkiaren

aurrean babesa ere hartu behar dugula.

Eta ez ahaztu larru guztiak ez direla berdi‐

nak eguzkiaren eraginaren aurrean. Izan

ere, larruak babeserako melanina du.

Larru zurikoek melanina gutxi sortzen

dute eta, ondorioz erraz erretzen dira. Ile

gorrikoek are arrisku handiagoa dute eta

eguzkiaren eraginaren ondorioz pekak

eta orbanak sortzen zaizkie. Aldiz, larru

ilunekoek erraz sortzen dute melanina

eta erraz belzten dira. Horregatik, larru‐

aren arabera erabili behar dira babesleak.

Gainera, eguzkiak sortzen duen kaltea

pilatu egiten da, larruan geratzen baita

bizi osorako. Sortutako kaltea orban gisa

ager daiteke eta azkenean minik ematen

ez duen minbizia bihurtzen da.

Eguzkiak gorputza

garbitzen laguntzen du,

gantza eta barruko

zikinkeriak ezabatuz

Nola babestu, orduan, gure larrua

eguzkiaren aurrean?

‐ Ez da inoiz eguzkitan egon behar

10:00ak eta 16:00ak bitartean. Esan

daiteke, eguzkiak sortutako itzala zenbat

eta luzeago izan, hainbat eta seguruago

dela eguzkitan egoteko.

‐ Egun lainotuetan ere hartu behar dira

neurriak.

‐ Elurretan, uretan eta areetan,

eguzkiaren izpiak islatu egiten dira eta

arriskua handiagoa da. Beraz, babes han‐

diagoko neurriak hartu behar dira.

‐ Gutxienez, kremak 15eko Eguzkitarako

Babeserako Faktorea izan behar du eta

eguzkitan egon aurretik ordu erdi

lehenago jarri behar da.

‐ Ezpainak ere babestu behar dira.

‐ Txanoa jantzi.

‐ Umeek eta adinekoek are babes handi‐

agoa hartu behar dute.

‐ Optika batean erositako eguzkitako

betaurrekoak erabili.

Gainera, eguzkitan egon ondoren ere

hartu behar dira neurriak: dutxa epela

larrua lasaitzeko eta ondoren, krema

hidratatzailea edo gorputzerako olioa

eman. Aloe vera duten kremak bereziki

onak dira.

Beraz, behar bezalako neurriak hartu eta

eguzkiarekin gozatu. Ez da denbora

alperrik xahutzea.


A ze izenburua aukeratu dudana!

Badirudi itotzen ari naizela edo… Ba ez,

gaurko gaia biltzen duen hitza da.

Laguntzea, besteei behar duten zerbait

egitea dela esan dezakegu, trukean ezer

eskatu gabe. Horretarako, argi dago,

aurrena gure burua osatuta behar dugula

izan, eta gero besteei lagundu. Edo agian

gauza batzuetan lagundu eta beste

batzuetan lagunduak izan… Euskaldunak

beti eskuzabalak izan garenaren irudia

izan dugu laguntzeko orduan, laguntza

eskatzea gehixeago kostatzen zaigula…

Behar oso larria ez bada… Baina hausnar‐

tu al dugu noizbait laguntzaren inguruan?

Nire gaurko galdera hau da: Noiz

laguntzen dugu benetan? Ez al zaizue iru‐

ditzen laguntzen ari garenaren ustetan

askotan arazoa handitu dezakegula, eta

kontrakoa, lagundu behar genukeenean

ez dugula egiten aitzakia bat edo

besterekin? Honetarako, nik uste hartzai‐

learen jarrera ikustea oso garrantzitsua

dela. Gure laguntzaren hartzailea momen‐

tu zehatz batean gure beharra duen nor‐

bait bada, baina bere bidea ongi egiten

ari dela baderitzogu, laguntza hori ongi

bideratua izango da ziur aski.

Jasotzen duguna ematen

denaren adinakoa dela

pentsatu beharko da

Beste kasu batzuk ere badaude:

Laguntzeko aukera gutxi duen jendea eta

lagundua izan behar duena. Badago jen‐

dea bere bizi egoerarengatik oso gaizki

dagoena, ezinbestekoa izango du

laguntza aurrera ateratzekotan. Baina

badago ere gauzak erraz ez, baina bere

partez gutxi jartzen duena hori kon‐

pontzeko. Horri laguntza ematen badiogu,

Laguntza

agian menpekotasuna sortuko diogu,

gauzak dauden horretan uzteko gogoa, ez

dugu benetan lagunduko. Oso kontuz

begiratu behar genuke hau.

Laguntza ematen duenak zergatik

ematen duen ere, ezinbestekoa da

aurreko galderari erantzuteko. Laguntza

gure burua erakusteko egiten badugu,

faltsutik asko izango du laguntza horrek,

gure buruari eta inguruari begira gau‐

denez, arazoari behar bezala ez baitiogu

begiratuko. Ildo berean, ematen dugun

laguntza hori bueltatzeko ematen badugu,

hor ere arazoak egongo dira. Gauza bat da

hitzarmen bat izatea laguntza truke

batzuk egiteko, hori ezberdina da, baina

benetako laguntza interes gabea izan

behar lukeenaren ustetan nago.

Laguntzaren ondorioei begiratzea ere

garrantzitsua da, ez bakarrik epe

motzekoei, baita epe luzekoei ere. Oraingo

laguntza gaurko alferkeria edo biharko

dependentzia bada, ez da laguntza ona.

Egia da batzuetan ahal dena egin behar

dela, baina honetaz pentsatzea ere

garrantzitsua da. Gure buruari noiz eta

nola ari garen laguntzen ere ikusi behar

Oskar

Estanga

genuke, aurrerakuntza, kapritxo, luxu

batek ea benetan laguntzen gaituen edo

gure bizitza baldintzatzen ari den, zentzu

ekonomiko eta aktiboan ere.

Laguntza pertsonei eman ahal zaie,

baina baita pertsonek osatzen ditugun

“gauzei” ere. Horren adibide dira herri‐

etako auzo lanak, herri mugimenduak,

langile boluntario bezala besteengatik

egiten diren gauzak… Horiek ere berdin,

benetan sinesten delako eginak ez badira,

erretzea gertu dute… Baina zeinen zaila

den gure biziko ordu asko dirurik ez, eta

buruhauste asko ekarriko dizkigun zer‐

baiti eskaintzea… Batez ere onuradunak

beste asko direla kontuan hartuta, horre‐

tarako ia ezer egiten ez dutenak…

Jasotzen duguna ematen denaren adi‐

nakoa dela pentsatu beharko da,

bestela… Akabo Mailope bezalako mara‐

bilak! Sinesten dugun horri ahal dugun

moduan laguntzea ezinbestekoa da, ezta?

Dela Mailope, herria, jendea… Ez ditut

gauzak argi gaurko gaiaren inguruan,

ondorio bat bai ordea, zerbait edo norbait

ongi laguntzen dugunean, azkenean, gure

burua laguntzen ari garela. Aurrera ba!

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 9


700 lagunek parte hartu dute

Goi Tentsioko Linearen aurkako

Mendi Martxan

Apirilaren 5ean ekin zioten martxari 100 lagunek, lehen egunean Leitzatik Aldatzera joan ziren.

Red Electrica Española enpresak 2007an

aurkeztu zuen lehen aldiz Goi Tentsioko

Linearen lehen proiektua. Lizarraldeko

eta Arabako bizilagunek gogor egin zuten

kontra eta elektriziate enpresak proiek‐

tuaren nondik norakoak aldatzeko biderik

baino, ez zuen izan. Gurean, udaletako

ordezkariek abuztuan izan zuten bigarren

proiektuaren berri eta gure eskualdeko

zenbait herritik pasatzeko zegoen aukeraz

jabetu ziren. Udal batzarrak ospatu eta

aho batez aurkako alegazioa onartu zen.

Langile asko oporretan harrapatu zituen

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 10

eta alegazioak prestatzeko 30 egun gehia‐

go eskatu behar izan zituzten proiektua

behar bezala aztertzeko. Lehenengo

proiektuak Castejon eta Gasteiz lotzen

zituen, bigarrenak aldiz Deikaztelu eta

Itsaso. 120 kilometroko 400.000 voltioko

kableatuak Nafarroako eta Gipuzkoako

herri eta mendi asko zeharkatu ditzake,

Sakana, Lizarra, Larraun, Araitz, Ollo, Atez...

69 ibilbide ezberdin aurreikusten dira

proiektuan, baina orohar Deikaztelutik

Gipuzkoara pasatzeko bi aukera daude:

Lehena Lizarraldetik hasi, Iruñerria pasa

eta Sakanatik Gipuzkoara joango litzate‐

ke. Bigarrena berriz, Sakanatik beharrean

Imotz, Basaburua, Larraun, Leitzaldea,

Araitz, eta handik Gipuzkoara pasako

litzateke.

191 herri eta kontzeju kontra azaldu dira

eta alegazioak jarri dituzte. Kontra egotea‐

ren arrazoiak argi dituzte: ingurumenari eta

osasunari kalte egingo dion eremu magne‐

tiko bat egongo da herritarrengatik gertu,

ekonomiaren aldetik ere kalte izugarriak

sortu ditzakeela diote eta azkenik horren

beharrik ez dagoela argi ikusten dute.


Udal administrazioek oraingoz euren

esku zegoena egin dute eta gaia gizarte‐

ratu eta herritarrek eurek, kontra azalt‐

zeko momentua dela uste dute udal

ordezkariek. Hain zuzen ere, asmo horie‐

kin antolatu zuen Autopista Elektrikorik

Ez! plataformak, Goi Tentsioko Linearen

Aurkako Mendi Martxa.

Mugi zaitez Linearik ez! Lelopean,

Leitza eta Iruñea banatzen dituzten 40

kilometroetan 700 lagunek hartu zuten

parte. Lau egun eta etapatan banatu zen

martxa.

Apirilaren 5ean goizeko hamaiketan

100 lagun inguru irten ziren Leitzako pla‐

zatik. Bertako txistulariek ere parte

hartu zuten Gorritirainoko bidean.

14:00etan iritsi ziren Gorritira eta berta‐

ko frontoian bazkaldu zuten. Etxeko lei‐

hoetan ikus zitezkeen Autopista

Elektrikorik Ez! zioten kartelak. Euriak ez

zien asko lagundu bidea goxatzen, baina

bazkalondoan, indarberriturik ekin zio‐

ten berriz ere bideari. Uitzitik barna

Guratz mendiaren magaletik Etxarrira

iritsi ziren eta handik Aldatzeraino.

Lehenengo zati horretan Larraun, Araitz,

eta Leitzako jendea izan zen nagusi.

Aldatzera iritsitakoan bertako sagardo‐

tegian afaldu zuten.

Hurrengo egunean, zenbaitek martxa‐

rekin jarraitu zuten Oskotzeraino.

Hirugarren etapan Berriobeitiraino joan

ziren eta apirilaren zortzian amaitu zen

Iruñeako Gaztelu enparantzan egindako

elkarretaratzearekin. Bertan Alberto

Frias Autopista Elektrikorik Ez!

Plataformako bozeramaileak komunika‐

tu bat irakurri zuen Nafarroako

Gobernuaren isiltasuna salatuz eta parte

hartzaile guztiei eskerrak emanez.

Lehenego egun hartan Gotzone

Sestorain aritu zen antolaketa lanetan

eta Gorritin berarekin hitz egiteko auke‐

ra izan genuen. Bere iritziz, proiektu

horrek bailara guzti hauetan bizi garenoi

ez digu inolako onurarik ekartzen eta

kaltea berriz ikaragarria. Babestutako

toki ugari zeharkatzen dituzte proiektua‐

ren zenbait zatik eta osasunarengan ere

eragina izan dezake. Turismoari ere onik

ez diola egingo uste du Sestorainek:

"Orain arte herri guzti hauetan lan ikara‐

garria egin da gure ingurua babesteko,

herri hauetan gure ondare naturala

zaintzearen aldeko apustua egin da eta

azken urte hauetan argi ikusi da gure

garapenak bide horretatik joan behar

duela. Horrelako proiektu bat gainetik

pasatzeak ingurumenari eta gure osasu‐

nari kalte egiteaz gainera, gure etorkizu‐

neko garapen ekonomikoari min handia

egiten dio".

Mikel Berekoetxea zintzo aritu zen

gosez zetozen 100 pertsona horientzako

bazkaria prestatzen, lanpetuta ibili zen

Gorritin, baina ondorengo egunetan tar‐

tetxo bat egin zigun gaiaz solasteko.

Berekoetxeak azaldu digunaren arabe‐

ra, oraingoz ez dago proiektu finkorik,

alternatiba asko aurreikusten dira

Gipuzkoara iristeko. Irurtzunera iritsiz

gero ordea, bi aukera omen dituzte, bata

Sakana zeharkatu eta Altsasutik

Zumarraga aldera pasatzea, edota

Basaburutik Larraunera eta hemendik

Gipuzkoara pasatzea. Bigarren aukera

horretan, linea Aldaztik sartuko litzate‐

ke, ondoren Etxarri zeharkatu eta

Uitzira, bertatik Gorritira eta handik

Atallura jaitsiko litzateke eta Azkara‐

teko izkina ukituz Amezketara pasako

litzateke.

“Azkenean, linea

autobia bera baino

zabalagoa izango

litzateke”

"Indefinizio horren barruan zaila da

alegazioak prestatzea, baina Plataforma‐

koek lagundu ziguten eta herriz‐herri

sortzen zituen kalteak zehaztu genituen.

Animaliei, lineak sortzen duen eremu

magnetiko horrek muinetan eragiten

die. Larraunen trikuharri asko ditugu eta

Uitzi eta Gorritikoetan erdi‐erditik

harrapatzen ditu, eta Etxarrin eta Uitzin

zenbait borden gainetik pasatzen da.

Arlo turistikoan ere seguru eragina izan‐

go duela. Paseatzera datorrena ez da

argindar linearen azpitik pasako.

Aldatzen sartu eta Etxarri aldean ikusten

den mendian errotaz betetako ilara bat

bezala imajinatu behar dugu eta gainera,

tximisten arriskua dela‐eta, inguru guz‐

tia soiltzen dute. Azkenean, linea autobia

bera baino zabalagoa izango litzateke".

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 11


Zergatik zaude proiektu honen kontra?

Hamaika arrazoi ezberdin daude horren

kontra egoteko. Alde batetik, egun haue‐

tan zeharkatuko ditugun inguruetan izu‐

garrizko inpaktu naturala eragingo du. Ez

bakarrik ikuspuntu paisajistikotik, Leitza‐

ran bezalako mendientzat, Basaburuko

eta Ultzamako inguru babestuentzat izu‐

garrizko kaltea da. Soilik Basaburua eta

Imotzen 135.000 haritz eta pago moztu

beharko dituztela kalkulatzen da.

Dentsitate handiko azpiegitura bat da eta

turismo berdearen alde egin den apustua

zapuztuko luke. Bestalde, osasunaren‐

gan ere inpaktua izango du, inguru

honetan populazioa txikiagoa den arren,

zenbait herrietatik 500 metro baino gu‐

txiagora pasako litzatekeela aurreikus‐

ten da.

Zein interes daude proiektu honen

atzean?

Argi dago ez dela gure behar

bat asetzeko. Castejonen

dagoen zentral elektriko‐

an kontsumitzen dena

baino hiru aldiz

gehiago ekoizten

dute eta kan‐

pora atera

nahi dute

ekoizten

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 12

"Castejonen ekoizten den

argindarra kanpora atera nahi dute"

Alberto Frias abokatuak Mendi Martxako lau etapetan partu hartu

zuen, Gorritin bazkalostean zenbait puntu argitu zizkigun.

den hori. Ez da zeharkatzen dituen

eskualdeen garapenerako azpiegitura bat

eta ez du industria garapenarekin edo

inolako hornikuntza beharrekin zerikusi‐

rik.

Sektore elektrikoko behar espekulatiboe‐

kin du zerikusia.

Beraz, ez du AHTarekin zerikusirik askok

uste duten moduan?

Ez. Derrigorrez proiektua justifikatu egin

behar da, baina AHTa ez da inon ere

aipatzen. Beraz, AHTarentzako balitz

lege‐iruzurra egiten ariko lirateke. Ikusten

duguna da Goi Tentsioko Lineak ez duela

inongo onurarik eta erabilgarritasunik

guretzat. Proiektuan aipatzen da kapoi

elektriko bat dagoela Palentzia eta

Valladolid artean eta beste bat Aragoi eta

Levante artean, bada zergatik pasa

behar du Gorrititik?

Nire ustez, Red Electrica de

España enpresa beharrezkoa

dela ikustarazi nahiean dabil,

horregatik orain aipamen

egiten dio CAF enpresa‐

ri eta linearik gabe

eolikoen garape‐

na ere ezinez‐

koa litzateke‐

ela dio.

Konturatu da

aurreko proiektuarekin porrot egin zuela

eta aitzakia berriak bilatzen dabil.

Zein paper jokatu du Nafarroako

Gobernuak?

Harrigarrria bada ere Nafarroako

Gobernuak eskuak garbitu ditu. Orain

arte errespetu osoz tratatu ditugu guk,

baina ostrukaren politika egiten dabiltza.

191 udal eta kontzejuk Industria eta

Energia Ministerioaren aurrean eskuhar‐

tzeko eskatu diote Nafarroako

Gobernuari eta bueltan jaso dugun isilta‐

suna guztiz iraingarria dela uste dugu,

plataformarentzako baino gehiago udal

administrazio publikoentzako, berez

gobernuaren lana baita hauen interesak

defendatzea.

Prozesuaren zein fasetan zaudete?

Abuztuan izan zuten udalek proiektuaren

berri eta aurretiko kontsultei erantzuna

eman genien, hau da, alegazioak aurkez‐

tu genituen eta horrekin ingurugiroko

inpaktuen prozesua ireki zen.

Hurrengo pausua beraiek proiektu bat

aurkeztea da, aurreikusten zituen alter‐

natiba guztien artean bakarra aukeratuz.

Gero aurreproiektu horren ingurugiro

inpaktua ebaluatu egingo da. Egin ditu‐

gun alegazio moduko erantzun horiek ez

dituzte zertan erantzun, baina bai kon‐


tuan hartu; izan ere, esan die‐

guna da proiektua ez dagoela

inola ere justifikatuta eta beraz,

ez dagoela proiektu horren

beharrik, ez handik pasatzen

bada ezta hemendik ere.

Orain horren zain gaude. 191 ins‐

tituzioren eskariak espainiar

gobernuak Iruñean duen ordez‐

karitzan aurkeztu ditugu proiek‐

tua geldi dezaten eta oraingoz

erantzunik ez dugu jaso.

Mendi martxarekin Iruñearaino

jarraitu behar al duzu?

Zer erremedio! Nik antolatu dut eta

joan beharko.

Goi Tentsioko Linearen proiektua bertan behera gelditu da oraingoz

Ale hau kaleratu baino egun gutxi lehenago izan genuen

albistearen berri. Antza, krisi ekonomikoa dela‐eta,

Madrilek Goi Tentsioko linearen bideratzea eten egin du.

Espainiako Gobernuak 2016rako kontsumo elektrikoa %3,2

handituko zela zuen iragarrita, baina krisiak zapuztu egin

ditu aurreikusitako planak. 2008tik 2011ra kontsumoaren

%3,8a murriztu egin da eta badirudi bide beretik jarraituko

duela ekonomia altxatzen ez den bitartean.

M. Angeles

Urrizalki

iragarkiak,

berriak,

eskelak...

Diario Vasco eta

Diario de

Navarrako

Korrespontsala

948513056

699179437

Red Electrica de España enpresak bi proiektu zituen abian,

bata Deikaztelu eta Ezkio‐Itsaso artekoa eta bestea Gueñes

eta Ezkio‐Itsaso artekoa. Biak geldiarazi ditu Gobernuak.

REEk ekainaren 30era arteko epea du proiektu horiek beha‐

rrezkoak direla defendatuko dituen txostena aurkezteko.

Ondoren Industria Ministerioak berrikusiko du. Baina

momentuz behintzat, Madrilgo Gobernuak ez du linearik

egiteko baimenik emango.

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 13


Erromeria Santa Engrazira

San Migel da Uitziko zaindaria eta herriko fes‐

tak irailean ospatu ohi dituzte, baina aspaldi‐

aspaldiko tradizioa da uitziarrentzat apirilean

Santa Engrazira egin ohi duten erromeria.

Aurten apirilaren 22an ospatu zuten Santan

Engrazi eguna. Uitzikoak ez ezik, Leitzatik eta

inguruko zenbait herrietako jendea ere bildu

zen bertan. 12:15ean Santa Engrazi ermitan

Rafa Pardo parrokoak emandako meza entzun

zuten. Bertan pianoa jotzen aritu zen Jon

Pellejero aresoarra eta Uitziko parrokiako abes‐

batzak ere parte hartu zuen ospakizunean.

Eguraldi ederra izan zuten erromesek, eta meza

ondorengo lunch‐ak garai bateko istorioak

berreskuratzeko bide eman zuen.

Txalaparta ikastaroa

Maiatzaren 5, 12 eta 26an txalaparta ikastaroak

izango dira Intzako plazan. Larunbatetan arratsal‐

deko 18:00etan izango da hitzordua. Ikastaro hau

umeei nahiz helduei zuzenduta dago eta guztiz

dohainik da, beraz animatu parte hartzera.

Maiatzaren 3an Hezkuntzaren

aldeko kontzentrazioa

Krisi ekonomikoa dela‐eta, Raxoiren Gobernua neurri

zorro‐tzak hartzen dabil alor askotan. Hezkuntzan ere izan‐

go du eragina. Besteak beste, klase bakoitzeko ikasle kopu‐

ruaren muga legala % 10 izatetik % 20 izatera pasako da.

Gainera, bi aste baino gutxiagoko bajetarako ez da ordezko

irakaslerik bidaliko. Horregatik, Beteluko eta Lekunberriko

Haur eskolek deialdia luzatu nahi dizuete, hezitzaile, ume,

guraso eta neurri honen kontra zaudeten guztioi,

Lekunberrin maiatzaren 3an arratsaldeko 17:00etan egingo

den kontzentrazioan parte har dezazuen.

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 14

“Jesusek gurutzean esandako 7 hitzak”

Lekunberriko abesbatzaren eskutik

Urte asko dira jada Juan Miguel Etxarriren zuzendaritzapean

Lekunberriko abesbatzak Aste Santuetan kontzertua eskaintzen

duela. Aurten apirilaren 6an izan zen hitzordua eta Théodore

Duboisen “Jesusek gurutzean esandako 7 hitzak” lan sorta

berreskuratu zuten. Kantariek ederki ezagunak zituzten kanta

hauek, duela zortzi urte kontzertu hau bera eskaini baitzuten eta

zuzeneko grabaketa bat ere egin zen diska bat kaleratzeko.

Guztira 45 lagun inguru bildu ziren aldarean eta entzulegoaren

erantzuna ere erabatekoa izan zen, eliza goraino bete baitzen.

Kontzertuan, koru osoaz gain, bakarlariak ere aritu ziren, María

Ayestarán sopranoa, Javier Martija baritonoa eta Fernando, Juan

Ignacio eta Juan Miguel Etxarri tenoreak. Musikariek bete zuten

papera ere ezin ahaztu, Nerea Urbizu aritu zen zenbait abestietan

harpa jotzen; organoan berriz, Belen Balenciaga, Lorea Etxarri,

Lourdes Navarro eta Miren Urrutia ibili ziren. Denak fin aritu ziren

eta atzean utzitako lan orduek bere fruitua eman zuten.

Aipatzekoa da azkeneko mugimenduan egindako "Adoramuste

Christe"‐ren interpretazio hunkigarria.

Martxoaren 29ko grebaren erantzuna

Hego Euskal Herriko eta Espainiako sindikatu gehienek PPk onar‐

tutako lan erreforma berriaren aurka egiteko martxoaren 29ko

grebara deitu zituzten langileak. Larraun eta Lekunberrin udaletik

egin zen jarraipenaren arabera, industrialdean grebak %60ko

jarraipena izan zuen, merkataritzan eta banketxeetan %90eko

segimendua eta hostalaritzan %60ak egin zuen bat lanuztearekin.

Arlo publikoari dagokionean bi udaletxeak itxita egon ziren eta

ikastetxeak zerbitzu minimoak eskeini zituen. Goizeko hamarre‐

tan Lekunberriko plazan egin zen elkarretaratzean 30 lagun bildu

ziren eta arratsaldean 300 pertsona baino gehiagok parte hartu

zuten Leitzan egin zen eskualdeko manifestazioan.

Informatikan hasteko ikastaroa

Betelun

Apirilaren hasieran ekin zion Cederna‐Garalur elkarteak zenbait

tailer eta ikastaro emateari. Lekunberrin apirilaren 23 eta 24an

kontabilitate kudeaketaren inguruko ikastaroa izan zen

Mitxausenean. Enpresa txiki, autonomo, dendari eta turismoaz

bizi direnei zuzendutako ikastaroak dira, baina interesaturik egon

daitekeen edonork eman dezake izena. Hilabete honetan,

Betelun Acercate @ las TIC ikastaroa izanen da Cederna‐

Garalurren eskutik. Informatikan hasteko ikastaroa da. Apirilaren

30ean hasi ziren eta maiatzaren 11ra arte luzatuko da, goizeko

9:30etik 12etara. Informazio gehiago eta izena emateko deitu

948 206697 telefono zenbakira edo idatzi honako helbide elektro‐

nikora: acercatealastic@cederna.es


Juan Jose Estanga, Feliciano Buldain

eta Jose Mari Buldain

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 16

“Hamar urte epaiketetan ibili

ondoren Beteluko Santa Kruz

ermita berritzen hasi dira”

Amma Betelu egoitza eraikitzeko lanetan erori zen Santa Kruz ermita, inor ez zen egin‐

dako kalteen kargu egin eta urte guzti hauetan hautsi zutenek ermita eraiki dezaten

lortzeko ahaleginetan aritu dira Feliciano, Juan Jose eta Jose Mari herriko beste asko‐

rekin batera. Orain epaia irabazi dute eta pozik kontatu digute gertatutakoa.


Santa Kruz ermita erortzen ari da, 2002an Amma Betelu eraikitzeko lanetan hasi zirenean

Kontaiguzue, nolatan erori zen ermita?

Feliciano: Zaharren egoitza egiten hasi

zirenean gehiegi hurbildu zire ermitaren

kontra. Garai batean han Hotel Soravilla

zegoen eta ondo‐ondoan zegoen, baina

bien artean izanen zen 4‐5 metroko dis‐

tantzia. Hauek leku gutxi zuten egoitza

eraikitzeko eta ahalik eta gehien hurbildu

ziren. Han 5 metroko zulo bat egin zuten

behera eta gero pareta handi bat egin

zuten.

Juan Jose: Argazkian ongi ikusten da nola

erori zen makinaren gainera. Eskerrak

makinista momentu hartan ez zen lanean

ari. Hori 2002an gertatu zen, hamar urte

dira jada.

Erori aurretik ermita egoera onean al

zegoen?

Feliciano: Hori ez zen erori, bota egin

zuten.

Juan Jose: Berri‐berria zegoen. 1997an

berritu ondoren inaguratu genuen. Eta

zenbait ospakizun egiten ziren bertan,

irailaren 13an Santa Kruz eguna ospatzen

zen. Gero Jesus Mari Sotil Karmengo

Amaren eguna ospatzen ere hasi zen.

Garai bateko balnearioaren barruan

ermita bat zegoen eta bertako zaindaria

Karmengo Ama zen, gerora Santa Kruz

ermitan jarri genuen irudia eta hala,

egun, hori ere ospatzen hasi ginen.

Eta egun batetik bestera gertatu zen?

Juan Jose: Ez, erori aurretik ni hasi

nintzen abisuak ematen. Nik egunero

begiratzen nuen lanera joan aurretik eta

konturatu nintzen zenbait zarrata atera

zirela paretan. Lanean ari zirenei esan

egin nien behin baino gehiagotan, baina

jaramonik ez zidaten egiten. Denbora‐

rekin seilatu egin zituzten zarratak, baina

berriak azaltzen hasi ziren eta egun har‐

tan iluntzean lanetik bueltatzerako jada

lurrean zen ermita.

Zein izan zen arazoa? Distantziak erres‐

petatu ez izana?

Juan Jose: Ez ez, orain ongi ikusi da, ermi‐

tako zimenduak ateratzen hasi direnean,

izugarrizko zuloa egin zutela ermitaren

azpian eta gero bete lana dago hor eginda.

Jose Mari: Oso gertu ari ziren zuloa egi‐

ten eta beheragi sartu ziren. Makinaren

Nola da posible beraiek

babestu beharreko

zerbaitetan bizkarra

ematea?

kolpeekin ermitako paretak mugitzen hasi

ziren. Garai bateko paretak ez baitira

oraingoak bezalakoak! Ez ziren ermitan

sartu, baina oso kontra joatearekin alder‐

di hori erori egin zen.

Juan Jose: Bai. Gainera, argazkian ikus

dezakezuen makina horren aurretik han‐

diago bat ekarri zuten eta ikusi zuten

ezinezkoa zela harekin. Gero txiki hura

ekarri zuten eta makinistak berak esaten

Ermitaren itxura erori baino lehen

zien enkargatuei arriskua zegoela baina

behartu egin zuten jarraitzera.

Feliciano: Makina txikiarekin ere dardari‐

zo handiak ematen ziren eta makinistak

hala agindu ziotelako jarraitu eta lurrera.

Gainera, erori zen momentuan herriko

zenbait pertsona bertan ziren ikusten:

“heldu dela, heldu dela!” eta danba ma‐

kinaren gainera... Eskerrak langilea ez

zuen harrapatu.

Juan Jose: Ermita erori ondoren,

goialdean dagoen etxea erortzeko beldur

ziren eta bertan tailerra duen Angel

Rekaldek ere egunero begiratzen zuen

etxe aurreko bidean ireki zen zarrata.

Ermita erori zen gauean 165 kamioi ibili

ziren materiala ekartzen zuloa betetzeko

goiko etxea eror ez zedin.

Eta hori pasa zenean zer egin zenuten?

Juan Jose: Ni etorri nintzenean sutan jarri

nintzen, berehala obra gelditzea nahi

nuen eta grua gainera igo eta irtenbide

bat bilatu bitartean bertan lotuta egoteko

prest nengoen. Lagunek utzi ez zidatelako

bestela...

Jose Mari: Azkenean epaiketetara joan

behar izan genuen.

Juan Jose: Gotzaindegia, esan liteke gure

kontra atera zela. Gotzaindegian zegoen

abokatuari paperak eman genizkion eta

dena martxan zihoala uste genuenean

konturatu ginen ez zuela ezer egin, eta

paperak erre egin zituela. Garai hartan

Kepa Ezeolaza genuen apez eta berari

ateak itxi zizkion abokatu hark, niri ere hiru

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 17


“Artzapezpikutegian

akordio bat

lortzea posible

zela uste zuten”

aldiz eman zidan muturrean. Guk hori ez

genuen ulertu, nola da posible beraiek

babestu beharreko zerbaitetan guri bizka‐

rra ematea? Hala genbiltzala apeza aldatu

ziguten eta Iñazio Azkoaga etorri zen. Hura

egokitu bitartean denbora joan zen eta

azkeneko momentuan jada preskribatzera

zihoala aurkeztu genituen paperak.

Patxi Zabaleta eta bere taldea hartu geni‐

tuen abokatu lanetan aritzeko. Apezpiku‐

tegira joan eta ETAko abokatua hartu

genuela ez ziguten esan ba! Hala balitz

bere bulegoan lanean ez zela ibiliko esan

nien eta ez zezatela hori esan beren

ideiekin bat ez zetorrelako. Orduan gehia‐

go okertu ziren gauzak, baina guk epai‐

ketarekin aurrera jarraitu genuen. Oso

luze joan zen prozesua eta gu jada etsita

ginen, dena galduta egongo zela pentsatu

genuen.

Udalak ez al zuen arazo horretan esku

hartu?

Jose Mari: Lehenago udaletxea eta eliza

bat ziren, baina orain ez, gauzak asko

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 18

Ermitaren lanak eta Amma Betelu ondoan

aldatu dira eta elizgizon eta emakumeak

arduratzen dira eliz kontuetaz.

Juan Jose: Gipuzkoan eta Bizkaian

diputazioak asko laguntzen die berritze

lanetan etab. Hemen ez.

Eta Amma enpresa?

Juan Jose: Ammak ere ez du behatzik

mugitu. Eta gainera kalte handia egin dio

obra horrek ermitari. Legalak ez ziren bi

leiho atera zituzten ermitaren aldera eta

atzealdetik larrialdietarako eskailerak

egin zituzten ermitan bertan sartuz. Eta

orain ermitako teilatua egiteko larri

dabiltza.

Jose Mari: Hala ere, guk ermita egiten

denean egoitzari zerbitzu bat ere ematea

nahi dugu. Bertan daudenek meza bertan

entzun dezaten. Bizitzak hamaika buelta

Inplikatu asko egon

arren inor ez zen

kargu egiten

ematen ditu eta batek daki guk ere

bertatik ez ote garen pasako. Gainera,

horrela herritarrekin gehiago egoteko

aukera ematen die egoitzan daudenei.

Epaiketan noren kontra egin zenuten?

Jose Mari: Hor asko ziren obran parte

hartu zutenak, arkitektua, geologoa, kons‐

truktorea... Asko ziren inplikatuak eta

inor ez zen kargu egiten. Batak besteari

botatzen zion errua eta bost edo seien

kontra joan bear zen. Abokatuek dena

prestatu eta jada epaiketara gindoazela,

denen kontra joatea legala ez zela esan

ziguten eta hasieratik hasi behar izan

genuen berriz. Gero, seguru handiena

zuen konstruktorearen kontra egin genu‐

en. Bestalde, arkitektu batek pasatako

guztiaren estudio bat egin zuen eta guri

eman zigun arrazoi. Uste dut horrek asko

lagundu zigula epaiketa irabazteko.

Eta nola da posible gotzaindegiak ez

babestea?

Jose Mari: Egin beharko litzatekeena erori


zen momentuan bertan gotzaindegitik

etorri eta notario aurrean norbait horren

kargu eginaraztea zen. Eta behin hori

eginda, egoitza egiteak presa bazuen guk

itxarongo genuen, baina han ez zen inor

egin horren kargu.

Juan Jose: Ulergaitza da lagundu beha‐

rrean bizkarra ematea.

Jose Mari: Hala ere, nire ustez zorte han‐

dia izan dugu, horrenbeste urteren

ondoren irabazi izana. Guzti honetatik

gure parrokia ongi atera dela uste dut.

Juan Jose: Bai, gainera eliza berritu ge‐

nuenean, dena auzolanez egin genuen,

gure poltsikotik ahal genuena ordaindu

eta zorrak genituen eta orain ermita

eraikitzeaz gainera zor hori kitatzeko ere

balio izan digu guzti honek. Lehen zatia

jada kobratu dugu eta beste zati bat ere

gelditzen zaigu kobratzeko... Nik oso gaiz‐

ki pasa nuen, ikaragarrizko saltsa izan zen

hor, bobeda ederra eta garai bateko

aldarea hautsi ziren... Dena den pozik

gaude lortu dugunarekin.

Iñazio Azkoagak gertutik bizi

izan zuen arazoa eta Erroman

aurkitzen bada ere, berak

nola bizi izan zuen kontatu

nahi izan digu.

"Ni Betelura parroko bezala 2003ko

irailan iritsi nintzen. Ordurako ermita ero‐

ria zen (2002ko maiatzean), Kepa

Ezeolaza parroko zen garaian. Ni iritsi au‐

rretik gaizki ulertu batzuk egon ziren pa‐

rrokiaren eta artzapezpikutegiaren

artean hartu beharreko jokabidea zela‐

eta. Artzapezpikutegian uste zuten posi‐

ble zela akordio bat lortzea ermita bota

zutenekin auzitegietara jo gabe. Parro‐

kiak, ordea, abokatu baten esku utzi zuen

auzia eta honek akzioa ez preskribatzeko

errekerimendua burutu zuen. Batzuk ez

zuten hau ulertu gotzaindegian, pentsa‐

tuz demanda sartu zela.

Ni iristean Bikario Jeneralakin egon

nintzen eta egoera adierazi nion. Ongi

ulertu zuen eta ez zuen inolako oztoporik

jarri parrokiak komenigarri ikusten zuena

egiteko. Guk lehenbailehen demanda

sartzea nahi genuen, baina abokatuak ere

nahiago izan zuen bide judiziala itxi gabe

(horretarako egin zen errekerimendu

hura) Auzitegietatik kanpo konponbidea

bilatu. Ez zen posible izan eta 2007an

eskaera sartu zuen. Justiziak bere lana

egin du eta Jainkoari eskerrak auzia

irabazi egin da.

Oso berri pozgarria da benetan XVI.

mendeko ermita errekuperatzea, aurreko

kristauek Gurutze Santua gurtzeko eraiki

zutenari eustea. Gauza bat aipatzekotan

Beteluarrek jarritako interesa aipatuko

nuke. Denbora aurrera joan arren ez dute

amore eman ermita berreskuratzeko

ahaleginetan eta hori oso eskertzekoa da.

Ea sarri bertan berriz ere meza ospatzeko

modurik dagoen".

Ermitaren atzealdean egoitzaren larrialdietako eskailerak

Bi eraikinen arteko tarte estua

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 19


Nola hezi?

Gurasoek duten galdera arruntenetariko

bat da. Jadanik hamaika urtez esperientzi

praktikoa duten gurasoek ere beraien

heziketa eraren hausnarketa egiten

jarraitzen dute. Ez dut esaten gaizki dago‐

enik, are gutxiago, barne hausnarketarik

ez egitea izango litzateke kezkatuko nin‐

dukeena.

Nire lehen artikulu honetan, gurasoek

dituzten heziketa estiloei buruz hitz egi‐

tea gustatuko litzaidake. Seme‐alabak

hezterako orduan, gurasoek zein heziketa

era duten jakitea eta horretaz jabetzea

garrantzitsua da, hezkuntza estiloak hau‐

rrarengan duen eragina esanguratsua

baita.

Zer dira hezkuntza estiloak? Zertaz ari

gara hezkuntza estiloaz hitz egiten ari

garenean?

Egun, lau heziketa‐estilo bereizten ditu‐

gu, zeintzuk haurraren garapen sozioa‐

fektiboan zein honen nortasunaren alder‐

di askotan eragin zuzena duten. Hauek

dira lau estiloak:

‐ Gehiegizko babesa

‐ Inhibizionista

‐ Punitiboa/zigortzailea

‐ Demokratikoa/asertiboa

Gehiegizko babesa estiloa duten gura‐

soek gehiegizko ardura adierazten dute

haien seme‐alabengan. Haurra, ahula,

esperientziarik gabekoa, ez‐jakina dela

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 20

Maite Mariñelarena

Publizitatea? Mailopen!

948 210103

pentsatzen dute. Modu honetan, une oro

babesteko joera adierazten dute nahiz

eta arrisku egoerarik ez egon. Aldi berean,

errudun sentitzen dira seme‐alaben ego‐

nezin edo arazoren bat suertatzen bada.

Beraz, haurrak sentitu edo bizi dezakeen

sufrimenduak saihesten saiatzen dira.

Inhibizionista estiloa, arduragabekerian

(haurra normaltasunez hezteko berariazko

gaitasunak dituela uste dute) eta errudun‐

tasun ezan (haurrak bere bizian izan deza‐

keen sufrimenduengatik ez dira errudun

sentitzen) oinarritzen da.

Estilo punitibo edo zigortzailea, exijen‐

tzian, intolerantzian (ez dute seme‐alaben

akats bat bera ere onartzen) eta haurren

egoera ulertzeko zailtasunetan oinarritzen

da. Gurasoek, haurren lan ohiturak eta

ikaskuntza prozesurako behar duten epea

eta erritmoa ez dute errespetatzen.

Horretaz gain, seme‐alabak izandako joka‐

bide positiboak edo arauekin bat datorren

jokabidea ez dutela zertan saritu beharrik

pentsatzen dute.

Azkeneko estiloa eta gomendagarriena,

asertiboa dugu. Ulermenean, tolerantzian,

errespetuan eta ardura partzialean oina‐

rritzen dena.

Estilo guzti hauetatik ez gara soilik baten‐

gan islatzen. Egoera ezberdinen aurrean,

modu batean edo bestean jokatu dezake‐

gu. Hala eta guztiz ere, aitak edo amak

jasotako heziketa mota eta hauen ezauga‐

rri pertsonalen (nortasuna, sinesmenak,

baloreak, trebeziak) arabera, seme alabak

hezteko estilo batean oinarritzen gara.

Asertiboa egokiena dela esanda ere,

bakoitzak duen hezteko joeran hausnar‐

tzea gonbidatzen zaituztet. Ez epaitu, soilik

hausnartu; hurrengoan, gomendagarriena

den asertibitatearen inguruan aritzeko

aukera izatea espero dut eta.


Lekunberri Telebistak Mailopen Irriz ekitaldiko

protagonistei egindako elkarrizketa ikusgai dago sarean

Martxoaren 23an ospatu genuen

Mailopen irriz ekitaldia gure aldizkariaren

ekonomiari laguntzeko helburuarekin.

Ume eta guraso asko bildu ziren Porrotx

pailazoa, Patakon pirata eta Oskar

Estangaren ikuskizunaz gozatzera.

Lekunberri Telebistak Aner Ansorenaren

gidaritzapean aurrera jarraitzen du eta

gure ekimen horren berri eman zuen 60.

saioan. Beheko helbide horretan ikusgai

duzue pailazoei eta Oskarri taulagainera

igo aurretik eginiko elkarrizketa. Eskerrik

asko zuei ere Mailoperen aldeko ekitaldia‐

ri oihartzuna emateagatik.

http://www.youtube.com/watch?v=ssx‐

PSiu4gA&feature=youtube_gdata

Bestalde, bertaratu zineten guztiek en‐

tzungo zenituzten umeek Mailoperen alde

abestutako bertsoak, beste guztientzat

hemen uzten dizkizuegu Oskar Estangak

sortutako bertso hauek:

Mailope, maite zaitut

(Doinua: Maite zaitut, Pirritx eta Porrotx)

Mailope berri bakoitzak

inor ezin aspertu!

hitz eta argazkiekin

ingurua aztertu,

ikusgarri bihurtuaz

bizirik dena gertu,

nor ez gara Mailoperen

orrietan agertu?

Herri kontuen inguru

hitz guztien haria,

herritarrena da beti

ideien emaria,

herria ezagutzea

helburua, saria,

horixe da izatea

herri aldizkaria.

Maite zaitut, maite, maite zaitut

pila, pila Mailope Aldizkaria

Maite zaitut, maite, maite zaitut

ilargiraino eta buelta maite zaitut

Berriak eta kultura,

kirola, osasuna,

jendearen iritzia,

herrien ondasuna,

ingurua ezagutuz,

sentituz poztasuna,

ale bakoitzak sendotzen

du gure nortasuna!

Gaur larri dago Mailope,

ez da krisitik libre,

ez ixteko, laguntzeko

badaude hainbat bide,

ekintza puntualena,

gaurkoa adibide,

eraginkorrena denok

egitea bazkide!

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 21


Rakel Navarro

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 22

Lotsa gainditu nahi nuke eta,

niri hitz egin euskaraz

Hala zioten Mintzakideko partaideek Bideokopla lehiaketara aurkez‐

tutako bideoan. Azaroan jarri zen martxan Mintzakide egitasmoa,

geroztik hamazazpi lagun biltzen dira astero ordubete euskaraz ari‐

tzeko. AEKak sortutako ekimen honen funtzionamenduaren eta anto‐

laketaren ardura Rakel Navarrok hartu berri du.

Orain arte Maider Urdaniz genuen

Mintzakideko arduraduna, nolatan hartu

duzu zuk kargua?

Bea Buldain aurten bajan zegoen eta

Maiderrek lan handia zuen bere ordezka‐

pena egiten, horregatik Mintzakideko

ardura beste norbaiti uztea adostu zuten.

Euskara Batzordeko kideek egin ohi dituz‐

ten bilkuretan arduradun izateko egokiak

izan gintezkeenen zerrenda bat egin zuten

eta banan‐banan deitu eta proposatu

ziguten. Uste dut ni izan nintzela baiezkoa

eman zuen bakarra eta hemen nabil.

Eta orain arte AEK‐ko edo euskararekin

lotutako halako ekimen batean parte

hartu izan al duzu?

Ez, baina EGA proba prestatzeko autoikas‐

kuntzan nabil ikasle bezala eta azarotik

Mintzakideko talde batean nebilen parte

hartzen, beraz, nolabait ekimen honen

dinamika ezaguna nuen.

Zein adin bitarteko jendea zabiltzate?

Guztira hamazazpi lagun gabiltza lau tal‐

detan banatuta. Gehienak 40 urte inguru‐

ko emakumezkoak dira, seme‐alabak

dituztenak eta beraiekin euskaraz aritzeko

beharra ikusten dutenak.

Zein izaten da zailtasun handiena?

Zailena, azken batean elkarrizketa jarrai‐

tzea izaten da. Talde guztietan bada nor‐

bait euskaldun osoa dena: Josune

Garmendia, Aitziber Eleta, Igor Mitxaus,

Maitane Urbizu eta ni. Zerbait euskaraz

esaten ez badakite, eta ahalegina egin

ondoren ez badago beste modurik, guk

itzuli egiten diegu, azken batean horrela

ere ikasten baita. Nire taldearen kasuan

aditzak izan ohi dira buruhauste handiena.

Uste duzu gure eskualdean ez dutela eus‐

karaz hitz egiteko aukerarik, Mintzakide

bezalako ekimen baten beharra izateko?

Aukera agian bai, baina kalean zailagoa

egiten zaie. Batetik lotsa eta bestetik

askok pentsatzen dute inor ez dela

beraien zain egon behar, askotan kosta

egiten zaielako eta denbora behar dutela‐

ko esaldia pentsatu eta botatzeko. Aldiz,

gu elkartzen garen ordu horretan horreta‐

rako gaude geldituta, euskaraz hitz egiteko.

Talde guztiak arratsaldez biltzen al dira?

Zein ordutan?

Bai, denak arratsaldez. Nire taldea ostegu‐

netan 19:00etan Kantinan. Josuneren tal‐

dea, egun berean 15:15ean eskola parean

paseatzeko gelditzen dira. Aitziberren tal‐

dea, asteazkenetan 18:00etan Kantinan

eta Maitane Urbizuren taldea ostiraletan

18:00etan. Beraz animatzen den edonork

izena eman dezake 680542826 telefono

zenbakira deituta.

Hilabetean behin talde guztiak elkartzea

ere bazen hasierako asmoa, irtenaldirik

edo egin ahal duzue?

Aurrekoan afari bat antolatu genuen eta

hamazazpitik bederatzi animatu ziren.

Askok haurrak dituzte eta zaila da denok

elkartzea. Dena den, ea Peru‐harrira,

Lacturalera edo Kobazuloetara irteera bat

antolatzen dugun.

Aipatu beharrekoa da ere martxoan,

AEKak eta Bertsozale elkarteak antolatu‐

tako Bideokopla lehiaketan parte hartu

genuela. Bederatzi pertsona elkartu ginen

ostiral batez Kantinako tren bagoian.

Igorren bitartez bertso eskolakoek zenbait

kopla prestatu zizkiguten eta binaka abes‐

tu genituen trikitixa eta panderoaren

laguntzaz. Iruñeako Hizkuntz Eskolakoak

irabazi zuten lehiaketa. Gurea sarean dago

ikusgai: aek.org edo

http://www.youtube.com/watch?v=x0leK

V‐EPuQ&feature=youtu.be


Berria egunkariak ere gure ziztada behar du

Sarearen bitartez hedatzen diren infor‐

mazio iturriek geroz eta indar handiagoa

dute, eta horrekin batera murgilduta

gabiltzan krisi ekonomiko honek kinka la‐

rrian jarri ditu prentsa idatziko hedabide

asko. Hauek geroz eta webgune osatu‐

agoak eskaintzen dituzte, guztiz doan eta

egunkarien salmenta nabarmen ari da

jaisten. Berriaren kasuan, 18.000 bisitari

sartzen dira egunero www.berria.info

webgunera. Iragarkietatik jasotzen zituz‐

ten diru sarrerak ere murriztu egin dira.

Paperezko nahiz edizio digitaleko egun‐

kariarekin jarraitzekotan, euskaltzale eta

euskaldunei laguntza eskatzea baino ez

zaie gelditzen. Berria euskara hutsezko

egunkari bakarra dugu, Egunkariaren itxi‐

eraren ondoren gizartearen laguntzaz

sortutakoa. Aurrerantzean ere hala be‐

harko du izan. 5.000 laguntzaile behar

dituzte eta dagoeneko hasiak dira herriz‐

herri laguntza eskatzeko deialdiak egiten.

Araitzen eta Betelun kanpaina honen

nondik norakoak eta zure laguntza eska‐

tuz zenbait eskuorri banatu dira dagoe‐

neko eta Larraun‐Lekunberrin horren

alde egiteko lanean dabiltza Euskara

Batzordean.

Igor Mitxaus

Igorren

Ni naiz Lekunberriarra

nahiz Iruñan jaio,

eta Larraun bailara

da nire espazio;

ingenieritza daukat

gaur nik ofizio,

ta pozik bizitzea

bizitzan misio,

kirola afizio,

pelota pasio,

bertsoa bizio,

hauxe obsesio:

zoriontsu izatea dut nik desio;

ta euskaraz bizitzea nire ilusio.

Doinua: betroiarena

Liburua:

"Tuareg"

Alberto Vazquez‐Figueroa

Diru‐laguntza hori ematerako orduan,

norberak nahi duen kopurua eman

dezake urteko, 10 eurotik hasi eta gora.

Ekarpen hori internet bidez egin daiteke

www.berria.info/berrialaguna web‐

gunean edo banatzen diren eskuo‐

rriekin. Laguntza hori ematera ani‐

matzen direnak eskertze aldera, zenbait

onura izango dituzte ordainetan:

Iazko udan irakurri nuen eta asko gus‐

tatu zitzaidan. Liburu hau abenturaz‐

koa da, oso entretenigarria, baina aldi

berean, ‘basamortuko semeak’ diren

tuareg herriaren ohiturak, kultura eta

gehienbat beraien kodigo morala

ezagutzeko aukera ematen digu libu‐

ruak. Izan ere, istorioa tuaregtarren‐

tzat sakratua den lege bat errespeta‐

tzen ez dutenean hasiko da: abegita‐

suna, alegia. Orduantxe aldatuko da

Gacel‐en (protagonistaren) bizitza.

Familia sakrifikatuz, bere mendeku

goseak izugarrizko egoera gogorrak

jasatera eramango du, eta ez du atze‐

ra bueltarik izango. Liburu oso

gomendagarria.

Diskoak:

“Ametsak pilatzen” Su ta gar

“Begi berriak atzo gaueko irudientzat”

Kemen Lertxundi

Ni beti izan naiz Su ta garren zale

amorratua, eta atera berri duten

azkeneko diska oso ona dela iruditzen

zait. Halere, diskografia osoa entzu‐

tea gomendatuko nizueke, diska guz‐

tiak baitute zer eskaini. Beraien musi‐

ka estiloan parekorik ez dute, ez

Euskal Herrian ezta estatu mailan ere.

Musika lasaia nahiago baduzue,

Kemen Lertxundi ondarrutarraren bi

diskak gomendatzen dizkizuet: Gal‐

dutako zubixak, eta bereziki,. Poe‐sia,

kantu bihurtzen du Kemenek. Bere

kitarra akustikoa eta ahotsarekin

harriturik geldituko zarete.

egunkaria pdf‐an jasoko dute, Berria‐

lagunaren txartela, txapa eta autoetako

itsasgarriak jasoko dituzte, Berriaren

produktuetan deskontuak izango dituz‐

te, berria.info‐n blogak izateko aukera

eta BERRIA taldeko kontu eta jarduera

guztien informazio osoa jasotzeko esku‐

bidea izango dute. Beraz, animatu eta

egin zaitez Berrialaguna!

Filma:

“Blood Diamond”

Edward Zwick

Pelikula hau ‘made in Hollywood’

dela esan daiteke, akzioz beteta

dagoelako eta mezu jakin bat helaraz‐

ten digulako. Baina aldi berean,

Afrika bere gordintasunean erakutsi‐

ko digu: haur armatuak, gerra, droga,

errefuxiatuak, kontrabandoa, korrup‐

zioa… Pelikula Sierra Leonan (Afrika)

kokatzen da, herriak gatazka zibila

pairatzen ari zen garaian, hain zuzen

ere. Egoera honetan, miliziek dia‐

manteen ustiapena aprobetxatzen

dute beraien ekintza armatua ordain‐

tzeko. Pelikula oso entretenigarria

eta une batzuetan hunkigarria. Hale‐

re, kontuan izan eszena batzuk gogo‐

rrak izan daitezkeela.

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 23


100 urte betetzen ditu aurten

Lekunberriko Ayestarán Hotelak. 1912.

urtean ireki zituen Ayestarán familiak

garaiko hoteleko ateak publikoari.

Geroztik, jende askok eta askok pasa

dituzte oporraldiak bertan, baita bazkari

ederrez gozatu ere. Horregatik hamaika

arrazoi ditu Maria Jesus Ayestaránek 100

urte horiek behar bezala ospatzeko.

Ekainaren 9an izanen da hain zuzen ere,

mendeurrenaren festa. Arratsaldeko seie‐

tan emango zaio hasiera ospakizunari;

erakusketa, musika taldea, lunch‐a...

Goizaldera arte festa ederraz gozatzeko

aukera izango dute bertara hurbiltzen

direnek.

Baina haratago joateko asmoa ere badu

Maria Jesusek, herritarrak garaiko jan‐

tziekin joatea nahi du:. "Zaila da herritar

guztiak animatzea baina gehiengoa janz‐

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 24

Ayestarán Hotelak 100 urte

Hotelaren mendeurrena ospatzeko, Ayestarán familiak herritarrei parte hartzera deitzen dizue. Egun

batez atzean gelditu den 1912 hartara bueltatu eta bezero aberats horien azalean ospakizunaz goza‐

tzera etor zaitezten.

Bezero aberatsen janzkerak

tea gustatuko litzaiguke, 1912 inguruko

urte haietan girotzea dugu helburu". Hori

gutxi ez, eta errepidea ere mozteko

asmoa dutela azaldu digu. Kale nagusia

moztu eta ekarriko dituzten garaiko zen‐

bait auto zahar ibiliko dira hara eta hona

jendea paseatzen, aparkatzen etab. "Ez

dut uste arazorik izango dugunik zirkula‐

zioa Vegatik desbideratzeko. Kale nagusia

orduan zen moduan girotzea da kontua,

ia zirkulaziorik gabe eta noizean behin

1912ko inaugurazioa

zenbait aintzinako kotxe pasatzen ziren

garaietara bueltatu nahi dugu. Baliteke ni

pixka bat nostalgikoa izatea, baina

garaian kalean bertan zegoen lasaitasun

hura botatzen dut faltan".

Ikus‐entzunezko bat ere izanen da ikus‐

gai. Pasa den udan hoteleko bezeroen eta

zenbait herritarren oroitzapenak eta tes‐

tigantzak grabatzen ibili ziren eta horre‐

kin bideo bat prestatu dute egun berezi

horretarako. Bestalde, liburu bat ere sal‐

gai jarriko da hotelaren historiaren ingu‐

rukoa.

Elkarbizitza bat izatea nahi du Maria

Jesusek, arratsaldean hasi eta goizaldera

arte lunch eta musikarekin luzatuko dena.

Herritarrei zuzendutako festa da:

"Bezerorik ez da izango egun horretan.

Herritarrei egin nahi diet deialdia, etor

daitezela eta hotelak herriarekin batera

eman dituen aldaketak gogoratu eta

ospatu dezagun, presarik gabe eta egun

horretan behintzat eguneroko buruhaus‐

teez ahazturik. Orain daramagun erritmo‐

arekin, askotan herritarrok gure artean

hitz egiteko betarik ere ez dugu izaten eta

egun polita izanen da horretarako eta

zenbait argazki ateratzeko ere. Egun

batez herritarrak garaiko bezero aberats

eta markes horien azalean jartzea nahi

dut, presarik gabe etorri eta egunaz goza

Garaiko kotxeak eta Hotela atzealdean


Hoteleko bezeroen kotxeak uzteko garajeak

dezatela". Beraz, herritarrak uda pasatze‐

ra etortzen ziren familia dotore haien

modura jantzita joatea da asmoa, edo

behintzat garai hartako jantziekin giro‐

tzea. Gazteek eta bailarara bizitzera etorri

zareten askok ere ezezaguna izango

duzue hotelak eta herriak mende hone‐

tan eman duen garapena eta aldaketa,

beraz, gehiago jakiteko parada ere izan

liteke askorentzat.

“Egun polita izanen da

herritarrok gure artean

hitz egiteko”

Zein da garaiko aberatsen janzkera?

Gizonezkoen kasuan armairuan duzuen

edozein trajek balio lezake, atorra zuria,

pajarita eta txaleko batekin. "Gizonen

ezaugarri bereizgarriena, bibotea, kapela

eta bastoia izaten zen, hori edozein

mozorro dendetan aurki dezakezue".

Emakumeak aldiz, gona luzeekin joan ohi

ziren, gerriko zabal bat eta blusa batekin.

Blusak besoetan bolante pixka batekin,

gerrian estu eta puntillekin izaten zen

moda. "Iruditzen zaigu gona lortzea dela

zailena, horregatik hiru neurritako

patroiak prestatu ditugu eta telak guk

geuk erosiko ditugu, ondoren jendeari

patroiaren arabera moztutako tela eman‐

go zaio eta etxean josi baino ez du egin

beharko".

Gona lortzeko Mitxausenea kultur etxe‐

an eman dezakezue izena. Bestalde,

Ayestarán Hoteleko facebookean garaiko

argazkiak eta jantzien adibideak aurki di‐

tzakezue. Kontuan hartzekoa da ere

Titanic barkua 1912an itsasoratu eta hon‐

doratu zela, film horretatik ere zenbait

ideia har ditzakezue.

Hotelaren parte izan diren

guztientzako festa

Ekainaren 9an arratsaldeko 18:00etan

aipatu bezala, Lekunberriko eta Larraun

bailarako herritar guztiak gonbidatuta

egonen zarete. Herriaren ospakizuna iza‐

nen da, ez da egongo bezerorik.

Hauentzako hain juxtu abuztuan beste bi

ospakizun egingo dira, bata abuztuko

lehen hamabostaldian eta beste bigarre‐

nean. "Horrela, urtero etortzen diren

horiek euren opor egunak festara etor‐

tzeagatik data aldatu ez dezatela nahi

dugu. Beraiek euren festa izango dute

abuztuan, baina ez da egongo

ez taularatutako musika talde‐

rik, ez kotxe zaharrik, ezta erre‐

pide mozturik ere, xumeagoa

izango da". Maria Jesusek azal‐

du digunez, familia osoak etor‐

tzen ziren denboraldi luzeak

Lekunberrin pasatzera, Alliko

errekara joaten ziren bainatze‐

ra, Peñara igotzen ziren,

Aralarrera... Oraindik horien

ondorengo asko etortzen dira,

eta egun, jada aiton‐amona

diren pertsona horiek oso oroi‐

tzapen eta sentimentu sakonak

dituzte hemen erroturik. Beraz,

beraiekin ere mendeurren hau

ospatzeak badu zeresana,

beraiek ere hotelaren historia‐

ko protagonista izan baitira.

Azkenik, laugarren festa bat

ere izanen da, ekainaren 8an

12:30ean ospakizun ofiziala

egingo baitute. Bertan, bailara‐

ko kontzejuetako eta herrietako

Hoteleko jantokia

alkateak, turismo departamentua, par‐

tzuergoak, ostalaritzako elkarteko hotele‐

tako lankideak, eguneroko bezeroak

diren zenbait enpresa, etab. izanen dira.

Hotelaren historiaren testigu izan diren

guzti hauek festa ezberdinetan banatzea

beharrezkoa iruditu zaio Maria Jesusi:

"Uste dut herritarrak bezeroekin edo bi

hauek enpresa eta lanbide honetako

kideekin festa bakar batean elkartzea ez

dela zuzena eta eurek denak ere erosoa‐

go eta gusturago egongo direla, bai herri‐

tarrak euren ezagunekin, bai bezeroak

bezeroekin eta baita kargu ofizialetakoak

elkarrekin ere. Hartara, denekin behar

bezala gozatzeko eta egoteko aukera

ematen digu guri".

Denok gonbidatuta zaudete beraz,

ekainaren 9an arratsaldeko 18:00etan

Ayestarán Hotelera. Animatu, jantzi eta

ospa dezagun hotelaren eta herriaren

mendeurrena!!

Garai bateko ezkontza baten ospakizuna Hotelean

Publizitatea?

Mailopen!

948 210103

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 25


Josetxo Urrutiak irabazi du 2012ko

Etxauriko Harria Txapelketa

Beteluko harri‐jasotzaileak bederatzi

jasoaldi eman zizkion 136,5 kiloko harri‐

ari. Alberto Lakostaren oroimenez, urtero

egin ohi den norgehiagokan harri‐

jasotzaile bakoitzak bost minutu izaten

ditu harria ahal beste aldiz altxatzeko.

Aurtengoa apirilaren 1ean jokatu zen.

Hasiera batean Aiako aita‐semeak ziren

faboritoak apustuzaleentzat, baina Urru‐

tiarentzat izan zen lehen saria, harriaren

pisua ardo botiletan. Atzetik sailkatu ziren

Jexux Mari Iruretagoiena (Izeta III.a) zazpi

jasoaldirekin, Hodei Iruretagoiena (Izeta

IV.a) bost jasoaldirekin eta Urtzi Telleria bi

jasoaldirekin.

Beteluarrak txapelketa hau irabazten

duen hirugarren aldia du. 2005ean bost

jasoaldirekin izan zen garaile eta 2008an

sei jasoaldirekin, beraz aurtengo bedera‐

tzigarren edizioan bere marka berria egi‐

tea lortu du. Txapelketa honetan Izeta II‐

ak eta Aimar Irigoienek dute errekorra, 15

eta 14 jasoaldirekin hurrenez hurren.

Euskal Herrian asko dira harri‐jasotzai‐

leak, baina gutxi Etxaurikoa bezalako

harri baldarra jasotzera iristen direnak.

Nafarroako Selekzioko Raid taldea hiruga‐

rren gelditu zen pasa den hilaren 21ean

Figarolen jokatu zen Espainiako Kopako

Taldekako Raid Txapelketan. Talde horre‐

tako kide dugu Lekunberriko Paco

Ayestarán. Txapelketako 120 kilometroak

burutu zituen eta hirugarren helmugara‐

tu zen bere Expulsado izeneko zaldiarekin.

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 26

Josetxo Urrutia harria jasotzen

136,5 kilo horiek altxatu behar izateaz

gainera, harriak berak oso forma irregu‐

larra du, ez du heldulekurik. Horregatik,

indarraz gainera, teknika eta trebezia

handia eskatzen du. Harri hau Etxauriko

larrainean egoten zen garai batean eta

apustu asko eta asko egin izan dira

berekin.

Nafarroako XIII.

Squash Masterra

jokatuko da

Lekunberrin

Maiatzaren 10, 11 eta 12an

Nafarroako 16 squash jokalari one‐

nak Lekunberrin ospatuko den txa‐

pelketan lehiatuko dira. Espainiako

Squash Federazioak, Lekunberriko

udalak eta Kirol Mankomunitateak

antolatu du master hau. Horrez

gain, eskualdeko zenbait enpresa

eta elkarteen babesa jaso dutela

aipatu digu Ruben Goñi kirol tekni‐

kariak. Nafarroako lehiaketako

finala izango da Lekunberrin joka‐

tuko dena. Hiru egunetan, aurrez

sailkatutako 16 jokalari onenak ari‐

tuko dira lehian eta aurtengo txa‐

pelduna izendatuko dute. Iaz

Lizarran jokatu zuten hiru eguneko

master hau eta Eduardo de Carlos

izan zen garaile.

Paco Ayestarán hirugarren Espainiako Taldekako Raid Txapelketan

Nafarroako Hipika Federazioak Figaroleko

Doshaches Klubaren laguntzaz antolatuta‐

ko taldekako txapelketa honetan Urrezko

domina jaso zuen iaz Nafarroako

Selekzioak. Aurten sei nafar ordezkarik

parte hartu zuten, tartean Pacok eta

brontzezko domina etxera ekartzea lortu

zuen. Zorionak Paco!!


Zortzi urte dituzte Beti Kozkorreko jokalari gazteenek

34 neska‐mutil aritzen dira entrenatzen astean bitan Lekunberriko futbol zelaian. Entrenatzaile lanetan

aritzen dira Unai Uraga, Xabier Zabaleta, Mikel Hernandorena eta Irurtzungo Karlos Gartzia.

Beti Kozkorreko beheko kategoriako bi talderen entrenatza‐

ileak zarete. Zenbat haur dituzue zuen kargu?

Xabier: Gutzira 34 haur ditugu bi taldetan banaturik. Zortzi eta

hamaika urte bitartekoak dira eta alebinen kategorian daude.

Berez bederatzi urterekin hasi daitezke txapelketetan parte

hartzen, baina Lekunberrin betidanik hasi izan dira zortzi

urterekin lehian. Lekunberri, Larraun eta Beteluko gazteez gain‐

era, Basaburutik sei etortzen dira eta Leitzatik bat. Astean bitan

entrenatzen dugu, asteazkenetan eta ostiraletan 17:30etik

19:00etara.

Talde mixtoak dira, horrek arazorik sortzen al du?

Xabier: Iaz hasi ziren eta neskei hasieran kosta egiten zitzaien,

baina aurten udatik bueltan lehenengo entrenamenduan jada

harrituta gelditu nintzen. Indar gehiago hartu dute eta asko

hobetu dute. Arazoa hemendik kanpo jokatzen dugunean izaten

dugu, aldageletan bi txandatan aldatu behar izaten gara eta hor‐

tan ordubete joaten zaigu. Egia esan, guk neska asko ditugu

beste taldeekin alderatuta, guztira zazpi ditugu.

Unai: Hurrengo urtean kategoriaz igotzearekin ezingo dute talde

mixtoa izaten jarraitu, mutilek normalean indar gehiago hartzen

dute neskek baino eta ez da orekatua izaten. Nesken talde bat

sortu beharko dugu.

Zaila al da haurrekin lan egitea?

Mikel: Aniztasun handia dago eta dena orekatzeko pazientzia

behar izaten da. Gogorregiak ez gara, baina malguegiak ere ez,

gainontzean berehala harrotzen zaizkigu. Hala ere, zuk dakizuna

erakusten asko disfrutatzen da.

Eta horien gurasoekin zer moduz moldatzen zarete?

Mikel: Hori da agian zailena, mota askotako gurasoak daude,

batzuk besteak baino gehiago sartzen dira. Ez dute intentzio

txarrez egiten, baina batzuk gehiegi sartzen dira gauzak modu

batean edo bestean egin beharko genituzkeela esanez.

Xabier: Garrantzitsuena adin hauetan jokatzen ikastea izaten da

eta guraso askok berehala irabaztea eskatzen dute. Hala ere,

umeekin partiduetara joateko gurasoen inplikazioa ezinbestekoa

da eta bertan ere asko animatzen dituzte.

Unai: Arbitroa ez, ez dute animatzen. Etxekoen alde egiten ez

baduzu ederrak entzun behar izaten dituzu eta etxekoaren alde

eginez gero kanpokoak ere hasarre, azkenean denak beti kexu.

Beraz, arbitro lanetan ere zuek ibiltzen zarete...

Unai: Bai, entrenatzaileok txandaka postu hori betetzen dugu.

Futbol hamaikakoa zailagoa izaten da, baina hauek zelai erdian

jokatzen dutenez argiago ikusten dira jokaldiak. Batzuek presioa

sentitu ohi dute gurasoen aldetik, baina nik ez dut nabaritzen,

niri iruditzen zaidanean jotzen dut txilibitua.

Eta, halako lanak egiteagatik ordainsaririk kobratzen al duzue?

Mikel: Iaz bai, eta aurten ere denboraldiaren hasieran kobratuko

genuela esan ziguten, baina ez dakigu ziur.

Umeen artean lehiakortasuna handia izaten al da?

Xabier: Esaten da maila hauetan partiduak entrenamendu bat

gehiago bezala hartu behar direla, berdin duela irabazi edo

galdu, jokatzea dela kontua eta hobetzen joatea. Baina, parti‐

duak irabazteak motibatu egiten ditu eta taldeen artean lehia‐

korrak dira.

Mikel: Eta beraien artean ere euren pikeak izaten dituzte, oso

kontrolatuta izaten dute beti nor egon den denbora gehiago

zelaian, nor bankiloan...

Futbolaz aparte beste kirolik egiten al dute?

Xabier: Bai pilota egiten dute batzuk. Tokatu izan zaigu pilotako

partiduren bat futbolekoarekin batera jartzea eta aldatu behar

izatea. Partiduak larunbat goizetan izaten ditugu.

Zuek ere futbol jokalariak zarete, zer du futbolak horrela

engantxatzeko?

Xabier: Bai, jubeniletan jokatzen dugu guk. Askorentzat nahiko

inozoa da 22 pertsona baloi baten atzetik ikustea, baina guretzat

dibertigarria da. Eta gustuko dugu gu baino kategoria altuagoan

daudenei golak sartzen, defendatzen eta jokaldiak nola egiten

dituzten ikustea.

Mikel: Lehen, astean hiru egunetan entrenatzen genuen, orain

liga bukatu dugunez, bitan, baina guk ere gure partiduak larun‐

batero izaten ditugu. Goizetan umeekin eta arratsaldeetan gure

taldearekin. Igandetan izan ezik egunero entrenamenduak edo

partiduak izaten ditugu.

Eta telebistan futbol partidarik emitituz gero, hori ere osorik

irentsiko duzue, kar kar kar...

Hirurak aho batez: Bai.

Xabier Zabaleta, Unai Uraga eta Mikel Hernandorena

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 27


Gastronomiaren munduan udaberriko ziza bitxi eta estimaturik

bada, hori karraspiña da. Genero horretan itxura beretsuko zenbait

espezie badiren arren, gaurkoan gure inguruan arruntena aztertuko

dugu, MORCHELLA ROTUNDA.

Onddo saprofito bat da hau, apirilaren amaiera aldera eta

maiatzean zehar atera ohi dena. Onddo hauek materia

organikoetan aberatsak diren lurretan agertu ohi dira, erreketatik

gertu eta lizarrondoak, zumarrak, makaldiak eta haltzak dauden

tokietan.

Nagusiki, lizarrek adieraziko digute beren presentzia eta zuhaitz

hau oso ugaria da gure erreka ertzeetan. Hala ere, Araban nahiz

Sorian hemen baino ugariagoak dira, baliteke bertako mendietan

zumar eta makaldi gehiago egoteak zerikusia izatea.

Ezaugarriei erreparatuz gero, belaki baten itxura du, eta oinean

txorten zuria. Jaiotzen denean kolore grisa izaten du, baina denbo‐

rarekin horitu egiten da. Karraspiñek usain atsegina eta zapore

berezi eta gozoa edo meleka izan ohi dute.

Bestalde, zizaren barnealdea hutsa da, horregatik, komenigarria

izaten da ezertan hasi aurretik ireki eta barrutik garbitzea,

barnealde horretan bare edo bizilagun txiki bat egon baitaiteke.

Toxikoak dira gordinik edo gutxi

eginda jaten baditugu.

Gomendagarriena

aparatu bereziekin edo

aire beroko irteera

batekin bakailaoa

bezala sikatu edo

deshidratatzea

da. Nik neuk,

etxeko tximiniko

aire beroko

irteera erabiltzen

dut eta ederki

funtzionatzen du.

Aparatu elektriko

industrialen irteera

beroek ere balio dute,

kasu horretan sareko poltsa

batean zintzilikatzen dira.

Euskal sukaldari onek eta frantses

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 28

Lurrak emana

INGURUKO ZIZAK

> Julio Calonge

Karraspiñak: Maiatzeko zizak

Karraspiña, morchella edo colmenilla izenez dira ezagunak hilabete honetan atera ohi diren zizak.

Julioren eskutik estreineko aldiz horien inguruko berezitasun guztiak ezagutuko ditugu.

gourmetsek oso estimatua duten ziza da. Idortuta eta deshidratatu‐

ta saltzen direnez, oso gutxi pisatzen dute eta prezio altuan merka‐

turatzen dira. Oso garestiak dira, ez trufak bezain beste, baina ia‐ia.

Beraz, poltsikoak hustu behar ez izateko mendira jo dezakegu.

Karraspiñak aurkitu ahal izateko, ph altuko erreka inguruetan bilatu

behar dira, zazpitik gorakoetan. Horregatik, Goizuetatik hasi eta

Donostiaraino ez dira karraspiñak ateratzen, Urumea errekak ph

oso baxua duelako. Nik ez dut bertan bakar bat ere aurkitu ikertzen

eta bilatzen aritu naizen urte guzti hauetan. Eta ph‐aren baldintza

horretaz jabetu nintzenean, nire bilaketek fruitua eman zuten eta

kareharri ugariko inguruetan aurkitu nituen, baina ez han.

Ph altuko errekak zeintzuk diren jakiteko truku bat, karramarroen

existentziari erreparatzea da, hauek ur alkalinoak behar baitituzte

bizitzeko. Horren adibide dira Urederrako erreka eta Urbasa azpi‐

aldeko zona guzti hori.

Sukalde kontuetan sartuz gero, barneko hutsunea probestuz,

bexamelarekin, patearekin, mariskoarekin, etab. bete ohi dira.

Ondoren arrautza‐irinetan pasatzen dira. Mokadu bikaina da hori!

Plateren goarnizio bezala, osorik nahiz txikituta zerbitzaten dira

ere. Errezeta kurioso askotarako balio dute.


Errezilgoa dugu Nuria, Tolosa ondokoa, urte askoan familiarekin

batera oporraldiak Lekunberriko Aralar Kanpinean pasa ohi

zituen. Gure herria eta ingurua oso gustuko du Nuriak, eta hala

animatu da bere herritik hona etorri eta taberna horren ardura

hartzeko apustua egitera. "Hona egindako bisitetako batean kan‐

pineko nagusiek tabernaren ardura hartzeko prest egongo zen

inor ezagutzen al genuen aipatu ziguten. Eta ideiari bueltak

eman genizkion, berotu egin ginen eta hemen gaude, ea ongi

joaten zaigun. Orain hemen bizi gara, kanpinean egin berri

dituzten etxetxoetako batean".

Aste Santuetan hasi ziren lanean, baina eguraldi txarrak eta

krisiak askorik ez die lagundu. Nuriarekin batera lanean dabiltza

bere anaia eta alaba. Gauzak ongi joanez gero, uda aldera

sukaldean aritzeko laugarren bat ere hartu beharko duela aipatu

digu.

Ogitartekoak, plater konbinatuak, razioak, menuak, gosariak,

hanburgesak, pizzak eta menu eta eskari bereziak eskaintzen

dituzte. "Kanpinera datozen koadrilei zer gustatzen zaien galdetu

Mahaira eramana

ESKUALDEKO JATETXEAK

Nuria Ramos <

Aralar Kanpina. Lekunberri

Kanpineko bezero izatetik tabernako ardura hartzera pasa dira Nuria Ramos eta bere familia, Aste

Santuetan ireki zituzten Aralar Kanpineko tabernako ateak, eta zu noiz joango zain daude.

Osagaiak:

‐ Txipiroiak

‐ Tipula

‐ Piper berdea

‐ Oliba olioa

‐ Gatza

‐ Perrexila

Egin beharrak:

Honakoa oso errezeta erraza eta goxoa

da. Hasteko, tipula eta piperra txikitu

eta olio pixka batekin sueztitzen jarriko

ditugu kazola batean. Bitartean txipi‐

eta interesen arabera menu bereziak prestatzen ditut. Etxeko

jana eskaintzen dut, ni etxeko andrea naiz, nahiz eta urte askoan

kanpoan aritu izan naizen lanean, lehendabizi zerbitzari bezala

eta gero sukaldari lanetan. Bestalde, umeentzako urtebetetze

meriendak ere prestatzen ditut, behean nahiz goiko jangelan

leku asko dugu eta halakoak prestatzeko arazorik ez dugu".

Egunero irekitzen dute taberna apiriletik abendura bitarte.

Neguan kanpina itxita egon ohi da, baina ahal dela behintzat,

neguan ere asteburuez gainera, astean zehar ere irekitzea gus‐

tatuko litzaiekela kontatu digute.

Azken urteetan Aralar Kanpineko taberna honen ardura era‐

man duten pertsona asko pasa dira. Aldaketa asko izan dira eta

horrek tabernak garai batean zuen ospeari kalte egin diola uste

du Nuriak, baina horri buelta emateko indartsu etorri dira

gipuzkoar hauek. "Gustura nabil hemen, oso herri lasaia da,

orain arte ez naiz gelditu ere egin eta orain oso lasai nago, baina

lan egiteko gogoarekin. Ea jendea probatzera animatzen den eta

saltsa pixka bat jartzen diogun".

Errezeta: Txipiroiak Pelayo erara

roiak garbituko ditugu, garrantzitsua

da hauek behar bezala garbitzea,

barruko tentakuluak atera eta barrutik

ere ongi garbituz. Ondoren, pusketatan

moztu eta piper eta tipularekin batera

egiten jarriko ditugu txipiroiak gatz

pixka batekin. Mantso‐mantso egiten

utzi eta kitto. Bixi gustatzen zaiona‐

rentzat, ardo zuri pixka bat bota die‐

zaiokegu egiten doan heinean.

Zerbitzatzerako orduan perrexil pixka

bat bota eta listo. On egin!!

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 29


Autobus

zerbitzuak

Conda

Iruñetik Donostiara:

‐ Autobidetik: Egunero 7:00, 9:45,

11:15, 13:45, 15:00, 16:00, 17:15,

20:00 eta 21:15ean eta ostiral eta

igandeetan 15:30, 16:30, 18:00 eta

19:00etan.

‐ Errepidetik: Egunero 8:15ean,

11:30ean, 14:00etan eta 18:15ean.

Donostiatik Iruñera:

‐ Autobidetik: Egunero 7:00, 9:00,

11:30, 15:15, 16:30, 17:30, 19:15

eta 20:15ean eta ostiral eta igan‐

deetan 16:00, 17:00, 18:30 eta

21:15ean ere bai.

‐ Errepidetik: Egunero 8:30ean,

10:00etan, 14:00etan, 18:15ean.

Mugiroarra

Lekunberritik Iruñera joateko, aste

egunetan goizeko 7:30ean, eta

14:30ean.

Eta Iruñetik Lekunberrira joateko,

aldiz, astez 12:30 eta 19:00etan,

eta larunbatetan, 12:30ean.

Leitzaran

Astean zehar goizeko 7:50ean ate‐

rako da Leitzatik lehendabiziko

autobusa Iruñerantz, eta azkena

berriz, 15:30ean. Iruñetik Leitzara

bueltatzeko, aldiz, 13:00ean eta

19:30ean

izanen dira autobusak.

Asteburuari dagokionez, 9:00etan

eta 15:30ean abiatuko dira auto‐

busak Leitzatik Iruñerantz, eta hiri‐

burutik aldiz,13:00ean eta

19:30ean.

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 30

Apirilaren 30etik maiatzaren 6ra

Leitzako O. Erbiti Larralde

Maiatzaren 7tik 13ra

Lekunberriko M.I. Mendia

Maiatzaren 14tik 20ra

LeitzakoM.Z Campos

agenda

Maiatzean kultura 2012

“1512. Nafarroaren konkista “

Maiatzean zehar

Erakusketa ibiltaria.

Lekunberrin, Araitzen eta Betelun.

Natur bideen eguna

Maiatzak 6, igandea

9:00etan irteera librea.

11:30ean haurren irteera animazioarekin.

12:00etan luntxa, musika, txu‐txu trena...

Herri Urratsera autobusa

Maiatzak 13, igandea

Izen ematea maiatzaren 10a baino lehen:

948 504400 / 948 604582 Prezioa: 10€.

III. Argazki Rallya Lekunberri

Maiatzak 13, igandea

Izen ematea egunean bertan Mitxausenean.

“Beotibarko liskarra”

Maiatzak 11, ostirala

20:00etan hitzaldia. Mitxausenean.

Hizlaria: Beñi Rekalde.

Antzerkia

Maiatzak 17, osteguna

19:00etan Ibarberri ikastetxean.

Ibarberriko DBH1 eta 2. mailako ikasleen eskutik.

SALGAI

- BOE Duplexa Lekunberrin.

Artzanegi 10,

Telefonoa: 653801628

- Sua egiteko egurra

Intersatuek, deitu: 659836561

- Etxea Uztegin. 605712848

1.200m lauez inguratua,

39 milioi pezeta.

- Etxea Uztegin Bizitzeko

moduan, 4 solairu, 360m2.

Telefonoa: 657709722. Saioa

- Pisu berria Betelun.

Garajea eta igogailua.

Telefonoa: 629403220

- ARESOn Sastizar Baserria-

Landetxea. 25.000 m2 lurrekin.

Telefonoa 649707584

- Motoa

Gas Gas 250 enduro 2006koa.

Telefonoa: 679648861 Markos.

- Baba gorriak eta

intxaurrak

Telefonoa:606375855 Mikel

Maiatzaren 21tik 27ra

Leitzako M.I. Larraya

Maiatzaren 28tik ekainaren 3ra

Beteluko C.A. Carrillo

Irurtzungo Mutiloa Martirena

ALOKATU/SALDU

Lekunberrin, igogailua duen

pisua alokairuan edota salgai.

667 797 904 (Iñigo)

EROSI

Araitzen edo Larraunen borda

lursailarekin Deitu:

606 695 297 (Nerea)

679 631 725 (Aitor)

ALOKATU

Baserria eta lurrak (60 bat

hektarea) alokatuko nituzke

eskualde honetan.

Nire telefono zenbakia:

948 063 222 (Jonathan)

ALOKATU

Etxea alokatzen da Benidormen

urte osoan, urrian izan ezik.

948 513 468 (Maider)

Larrialdiak...................112

Araizko

osasun etxea...948513040

Beteluko

osasun etxea...948513300

Lekunberriko

osasun etxea...948504208

Kontzertu tematikoa

Maiatzak 18, ostirala

Aralar musika eskolako ikasleen eskutik.

19:00etan Lekunberriko Kiroldegian.

Bidegorritik patinatzen

Maiatzak 19, larunbata

17:00etan. Kiroldegian askaria egonen da.

Abesbatzaren kontzertua

Maiatzak 26, larunbata

Etxarriko elizan.

Goazen plazara!

Maiatzak 19, larunbata

11:30ean Beteluko plazan umeen Herri kirolak.

12:30ean Txistulariekin kalejira Betelutik Arribera.

13:00ean ekitaldi nagusia.

14:00tan Arribeko plazan bazkaria, bertsolariak eta

trikitilariak.

“1512. Nafarroaren konkista”

Ekainak 1, ostirala

20:00etan hitzaldia Mitxausenean.

Mendi irteera

Ekainak 3, osteguna

Tokia zehazteke.

Ayestarán Hotelak 100 urte.

Ekainak 9, larunbata

18:00etan. 1912‐2012.

ALOKATU

Uitzi. Pisu berria alokairuan.

Terraza jardinarekin. Deitu:

696 269 511

677 026 614

ALOKATU

Etxe bat alokatuko

nuke eskualdean.

Nire telefono zenbakia:

948 513 121

LAN BILA

Lan bila nabil. Umeen zainketan,

jende helduen zainketan eta etxe

garbiketan aritua.

Interesa baduzu dei nazazu:

948 513 121

SALGAI

Akazea motako esolak saltzen

dira. Barruti/hesiak ixteko.

646 524 796 (Peio)


Larraungo monumentu megalitikoak

Felix Olaetxea

F‐7: Larraun‐Aralarreko trikuharriak ‐ Baraibar eta Iribas: Aldabe eta Arrazazpieta

ALDABE

Sailkapena:Trikuharria.

Kokapena: Baraibar. Postan eta Lapastegi trikuha‐

rrietaik gertu kokatzen da. Bertaratzeko, Baraibar

eta errepikagailua elkartzen dituen bidea hartuko

dugu. Lapastegira eramaten duen bidea atzean utzi

ondoren, ezkerreko soroan sartuko gara dagoen lan‐

gaik. Soroaren goiko aldean dago trikuharria.

Altuera: 815 m.

Koordenatuak: X: 586,893 Y: 4,760,088.

Deskribapena: 11 bat metroko tumulua da. Hiru har‐

losek osatzen dute. Kamera ekialderantz dago.

ARRAZAZPIETA

Sailkapena: trikuharri labur irekia.

Kokapena: Baraibar. “Txuritxo Berri” trikuharriaren

inguruan kokatuta dago. Bertara iristeko, Lekunberri

eta San Migel elkartzen dituen NA‐7510 errepideik

abiatu eta 6,4 kilometroan, ezkerreko aldean, paga‐

dian sartzen den bidea jarraituko dugu. Bide honek

burdinezko langa bat dauka. Bidea hartu eta gutxi

gorabehera kilometro bat ibili ondoren, bere ezkerre‐

ko aldean Arranazpietako trikuharria topatuko dugu.

Altuera: 780 m.

Koordenatuak: X: 587,576 Y: 4,757,979.

Aurkikuntza eta seinalapena: J. Elosegik aurkitu zuen

1953. urtean eta Gorosi Zientzi Elkarteak seinalatu

zuen 1985ean.

Deskribapena: 11 metroko diametroa eta metro ba‐

teko altuera duen tumulua da. Jatorriz zirkularra zen,

baina gaur egun, ondoko bidea konpontzerakoan

egindako lanak direla‐eta, bere ipar‐mendebaldea

koskatuta dauka. Ganbarak bi harlosa dauzka.

Laukizuzen itxura du eta harri metaketa batez estali‐

ta dago. Hegoaldeko harlosa, okertuta eta ekialdera

begira dago.

mailope 192 ‐ 2012ko maiatza. 31

More magazines by this user
Similar magazines