02.07.2013 Views

Arditurriko etxe okupatutik jende asko pasatu da 25 ... - Boga - Hitza

Arditurriko etxe okupatutik jende asko pasatu da 25 ... - Boga - Hitza

Arditurriko etxe okupatutik jende asko pasatu da 25 ... - Boga - Hitza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2IRITZIA

Kale kantoitik

Arantxa Urbe

Gureak

diren

denborak

Ke usaina dario gaurko goizari. San Joan!

Bart, eskualdeko, eta Euskal Herri osoko,

hamaika txokotan piztutako suak erabat

amatatu gabe daude, oraindik.

Igaro da urteko gaurik motzena edo, nahiago

bada, urteko egunik luzeena.

Bart aukera izan genuen gogotik kendu nahi genuen

hori guztia sutara botatzeko. Sugarretan irudikatu ditugu

hainbeste neke eta aztoramen eragin dizkiguten buruhausteak,

txikitzen ikusi ditugu, desagertzen ia, sugarren

artean.

Eguzkia jarraitu baduzu zeruan egiten duen ibilbidean,

udako txokora iritsi dela ohartuko zinen, itsas ondora.

Gaurtik aurrera, atzera, mendi aldera hasiko da, neguko

txokora iritsi arte; horrela, etengabe, batetik bestera.

Gauak luzatzen eta egunak mozten hasiko dira gaur.

Hala jarraituko du urtetan, eta urteak mendetan pilatu

eta milioika urtetan bilakatuta. Eta hala izan da aurretik

ere gaur arte. San Joan suaren inguruan osatu genuen

bart beste katebegi bat kate-maila luze horretan.

Gure arbaso haiek, Aizpitarteko kobazuloetako atarian

sua piztu eta eguzkia gordetzen ikusiko zuten atzo bezalako

gau batean. Auskalo zeintzuk izango ziren kezka-

Gauak luzatzen eta egunak

mozten hasiko dira gaur.

Hala jarraituko du urtetan,

eta urteak mendetan pilatu

eta milioika urtetan

bilakatuta. Eta hala izan da

aurretik ere gaur arte. San

Joan suaren inguruan osatu

genuen bart beste katebegi

bat kate-maila luze horretan

tzen zituzten kontuak, zein samindu eta zein pozten zituztenak.

Ez dakigu gure gisan kontatzen ote zuten denbora,

minututan, egunetan, asteetan, hilabeteetan eta urteetan

sailkaturik. Presa, berandu, goizean, gauean eta gisako

hitzak erabiltzen ote zituzten. Noiztik ote gaude kondenatuta

erlojuaren eta egutegiaren morrontzan bizitzera?

Egun hauetako albistea izan da Amazonian bizi den

amondawa tribuak ez duela denboraz aritzeko egitura

linguistikorik. Amondawen hizkuntzak ez du hitzik denbora,

urte, hilabete gisako denbora aldieretarako. Adituek

ez dute haiengan topatu jazotzen ari diren gertaeretatik

independentea den denboraren noziorik. Gure modura,

ordea, ez dira denborarik gabeko jendeak, ezta

denboraz kanpo dagoen jendea ere.

Gauza guztiek omen dute esplikazioa eta honek ere,

amondawen denbora nozio ezak, badu berea. Antza, adituek

uste dute denbora kontzeptua ez izateak denboraren

teknologi ezean duela sorburua, ez baitute egutegi eta erloju

sistemarik, alegia.

Hortaz, haien jendartea erlojuari kasu egin gabe eta

egutegia markatu gabe bizi da... eta bizi dira! To! denboraren

kontra bizi garenontzat.

Hizkuntzei erreparatuz eta denboraren kontu horiei zehazki,

euskaraz bi hitz ditugu denbora eta eguraldia izendatzeko;

gaztelaniaz ez bezala, bi kontzeptuak “tiempo”

hitzarekin izendatzen baitituzte.

Eta denboratik eguraldira salto eginik, gure eguraldi

gizon eta Arantzazuko fraide Pello Zabalaren hitz zorrotzak

datozkit gogora. Izan ere, kito esan du, ez duela eguraldia

gehiago iragarriko. Nekatu egin dela. Nekatu, orduro

eguraldia iragarri beharraz. Tiraka-tiraka, ordea,

nekearen gainetik, edo aurretik, haserrea agertu da. Nonbait,

unibertsitateko hainbat jendek sinadurak bildu ditu

tenporen kontua zientifikoa ez dela-eta iragartzaile lanetatik

ken dezaten eskatzeko.

Hala da, ez tenporak eta ez eguraldi iragarpenak ere ez

dira zientzia zehatzak. Bizitza ez den bezala, nahiz eta gu,

askotan, tematu hala balitz bezala jokatzen.

Bizitza, batez ere, ezustea da. Hurrengo segundoan zer

gerta daitekeenaren irrika eta zirrara. Hainbeste erloju,

egutegi eta eginbeharren atzean ezkutatuta, tapatuta, geratu

den magia beharko luke bizitzak ia-ia ahaztu dugun

magia baitario bizitzari.

Uff! Gau magikoaren biharamona izango da pentsamendu

horiek bihotzetik burura eta burutik eskura ekarri

dizkidana. Eskerrak itxaropen izpi txiki bat piztu dela

Amazoniako oihanean. Aspaldi, liburu batean irakurritako

zita gogorarazi dit: «Iragana pasatako denbora da, ezin

dugu han eragin; etorkizuna iristear dago, oraindik; eta

oraina, oraina da gurea den denbora bakarra, eragin dezakeguna».

Dagoeneko suak kiskali ditu han botatakoak. Ahalegindu

erlojua eta egutegia ahalik eta gehien alboratzen;

eta, ez ahaztu: oraina da gurea den denbora bakarra. Ahalik

eta zuku handiena atera iezaiozu!

Gai librean

Ander

Lizarralde

Itsasoan

barrena

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

Duela gutxi irakurri nuen liburu batean,

mundu honetan, aukeratzeko aukera besterik

ez dugula. Geronek aukeratu genezakeela,

gure bizitzaren norantza nolakoa

izango den erabakien bitartez. Aurretik aipatu dudana

egia da, politikara ekarriz, dirudienez, herritarrek

aukera daukate inguratzen duten guztia aldatzeko.

Nire zalantzak ditut zentzu horretan, azken batean,

gaur egun jartzen den alderdia jarrita ere, ezkertiar

zein eskuindar, emaitza berbera izaten baita.

Hauteskundeak bihurtu diren itsaso honetan, berriz

ere, politikak azaldu digu, naturaren legea jarraitzen

duela eta arrain handiek txikiak jan dituztela.

IU, CDN, Aralar, Hamaikabat... bezalako arrainek,

erakutsi digute, itsasoa oso zabala den arren, marrazo

gutxirentzako jana ematen duela. Ez badute marea

egokia aukeratzen, eta beharrezko duten arrain

taldeetan sartzen, baten batek irentsiko ditu guztiz,

edo okerragoa, ahaznturaren itsaso zabalean galduko

dira.

EAEn aldaketa handiak gertatu dira. Bilduren olatua

deitu duten horrek, politiko bat baino gehiago urperatu

du. Olatuak, mitina ematen ari zen politiko

asko, korbata eta guzti, eta bainujantzirik gabe harrapatu

ditu. Odon Elorza bera, itsasoaren inguruan

jaiotako mutilak, irakatsi digu, mareez oso gutxi dakiela,

agian argazkietan beti Kontxari bizkar ematen

ateratzen zelako izango da.

Pozik nago Bilduk lorturikoarekin. Ez soilik emaitzagatik,

behingoagatik, Kantauri itsasoko arrainen

sindromearekin apurtu duelako, banatzearena alegia.

Azken urtetan, alderdi politiko guztiek izan duten

joera banatzekoa izan da, eta Bilduk, joera honekin

apurtu du. Behingoagatik, euskaldunei irakatsiz,

batzen gaituzten gauzak hartu behar ditugula oinarri

eta ez banatzen gaituztenak. Ikusteko dago hala

ere, itsaso berri honek ekarriko dituen aldaketak zein

izango diren. Itsasoari, hainbesteko kaltea egingo

dion kanpo kaia gelditzeko bada, ez da gutxi izango.

Hala ere, susmoa dut, hauteskundeetan herritarra

den arren arrantzalea, berriz ere, arrainek arrantzatu

gaituztela gu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!