[ASIER PEREZ-KARKAMO]
OARSO BIDASOKO HITZA-ren astekaria.Ostirala, 2011ko martxoaren 11. 6. zenbakia
«Ez dut
erretiroa
hartzeko
asmorik»
Etaparen bat irabazi nahi
du profesionaletako
hamabigarren sasoian
Juanma Garatek. Adinaren
ajeak nabaritzen dituen
arren, indartsu ikusten du
bere burua [4-5]
Joxepa Anttoni
Aranbururen argi izpia
Iñigo Legorburuk Mariasun Landa
Lehiaketa irabazi du [6-7]
Euriaren zehaztasuna
Plubiometroaz hitz egin du
Joxe Kruz Sarasolak [10]
2IRITZIA
Brankatik
Gari Lekuona
Irungo alkate antinaturala
Euskal Komunitate Erkidegoko Hezkuntza
Kontseilariak jakinarazitako datuen arabera,
laurogeigarren hamarkadaz geroztik lehenengoz,
eskola publikoan eskola kontzertatuetan
baino haur gehiago matrikulatu
dira. Orain arte, gurasoek eskola kontzertatuen aukera
hobesten zuten.
Aldiz, joera aldaketaren zergatia ez da Celaá andrearen
hezkuntza politikaren emaitza onean bilatu behar,
krisi ekonomikoak eragindako ondorioetan baizik. Matrikulazio
gastu handiak ekidin aldera, gurasoek aurreztea
nahiago izan dute eta horregatik eskola publikoa aukeratu.
Katalunian, Espainian eta Belgikan salbu, Europan
zaila da Euskal Herrian bezain beste eskola kontzertatu
dituen beste herrialde bat aurkitzea. Europan, orokorki
hitz eginda, eskolak publikoak edo pribatuak dira. Ez
dago diru publikoz finantzatutako eskola pribaturik edo
kontzertaturik. Izan ere, eskola pribatuak diru publikoz
laguntzen bada, eskola publikoaren kontrako konpetentzia
sustatzeaz gain, halabeharrez eskola publikoaren aldeko
inbertsioak murriztu egiten dira. Europan eskolak
publikoak edo pribatuak dira.
Irunen gehienak eskola publikoak dira. Baina badira
kontzertatu gutxi batzuk zeintzuk, orokorrean bezala,
Elizaren adar ezberdinen jabetzakoak diren. Kontzertatu
izatearen arrazoia aurkitzeko, Elizak beti izan duen
boterean bilatu beharra dago.
Trantsizio garaian sozialistek Elizaren aurrean men
egin zuten eta geroztik txanpinoiak bezala zabaldu dira.
Irunen adibidez, Erain Txiki haurreskola eta Erain eskola
daude. Biak Opus Deirenak. Bietan A eredua soilik eskaintzen
da. Lehenengoan neska mutilak elkarrekin badaude
ere, ondoren mutilak Erainera doaz, Gaintxurizketara,
eta neskak Ezkibelera, Donostiara.
Ia egunero ikusten ditut Erain Txikiren kanpoaldean
bertako ikasleak eta horien gurasoak, beste eskoletan
bezala. Aldiz, deigarria da oso jatorriz kanpokoa den
haurrik eta gurasorik ez ikustea. Ikusten ditudan haurrek
antza gehiago dute udan Hondarribira oporretara
Madrildik etortzen diren La Moralejako ume hile horie-
BOGA Diruz laguntzen duten erakundeak
Udalak: Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia
Erakundeak: Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza
Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoa
Zuzendaria: Urko Etxebeste
Kudeatzailea: Maika Tameron
Koordinatzaileak:
Eihartze Aramendia
Asier Perez-Karkamo
Produkzio arduraduna:
Larraitz Lasa
Argitaratzailea:
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.
kin, Irungo edozein auzotan aurki ditzakegun haurrekin
baino. Eta errealitate honen arrazoiak bi hauek dira. Batetik,
eskola Opus Deirena da eta matrikularen prezioa
izugarria. Bestetik, soilik A eredua eskaintzen dute.
Eta azken datua: imigranteak izateagatik edota bestelako
ezintasun bat dutelako arazoak dituzten ikasleen
%90 eskola publikoan matrikulatuta dago. Gisa horretako
eskola kontzertatuek bereak eta bi egiten dituztelako,
eskola guztiek inmigranteak eta ezintasunak dituzten
haurrak onartzeko ezarritako kuotak ez betetzeko.
Eskola hauek elitistak eta klasistak izateaz gain, sexuan
oinarritutako bereizketa ezartzen dute beren ikastetxeetan.
Gurasoei milaka euro kostatzen zaie urtean
beren seme-alaben matrikula. Milaka euro, beren semealabek
bereizketan, desberdintasunean eta sektarismoan
oinarritutako heziketa jaso dezaten. Milaka euro, beren
seme-alabak biharko elite aberatsenaren, espainolistenaren
eta atzerakoienaren parte izan daitezen.
Eta hau guztia diru publikoaz finantzaturik. Hau guztia
guztion diruz ordaindutako eraikinetan eta baliabideekin.
Eta halaxe bizi gara gero eskola publikoan sinesten
dugunak, beraiek irakatsitakoak guk gure seme-alabei
eta jendarteari desikasi nahian. Amaierarik gabeko
zirkulu pozoituan bueltaka.
Hau honela, bertan Gasteizko Legebiltzarreko presidentea
den Quiroga andrearen seme-alabak bertan matrikulatuta
daudela jakiteak ez zaitu harrituko; bai akaso
Celaá andrearen alderdikide eta Irungo alkatea den
Santano jaunaren seme-alabak ere bertan daudela jakiteak.
Zaila da ulertzea bere burua sozialistatzat edota aurrerakoitzat
duenak bere seme-alabak holako eskola batean
matrikulatu izana. Baina gainera Irungo alkatea bazara,
esango nuke, opusianoei gustatzen zaien hitza erabiliz,
antinaturala ere badela.
Eta gero entzun beharko diegu aurrerakoi hauei euskara
maite eta errespetatzen dutela, sexu bereizkeriarik
gabeko hezkuntzaren aldekoak direla, kalitatezko eskola
publiko pluralaren alde lan egiten dutela eta gizarte
laiko bat amesten dutela. Zenbat zurikeri Santano jauna!
Zenbat anti natura!
Lege gordailua:
SS-68/2011
Egoitza nagusia:
Santa Klara, 22. 20100,
Errenteria-Orereta
Telefonoa:
(0034) 943 34 03 30
Webgunea:
boga.hitza.info
Posta elektronikoa:
boga@hitza.info
Publizitatea:
(0034) 647 35 42 54
nmujika@iragarri.net
Kale Nagusitik
Ane
Badiola
Konturatu
gabe
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
Ohartu al zarete zenbat gauza egiten ditugun
konturatu gabe? Ehunka dira oharkabean
egiten ditugun ekintzak, keinuak… baita
txorakeriak ere.
Hauetariko batzuk gorputzak eskatuta egiten ditugu,
hau da, biologikoakdira. Arnastea, listua irenstea, begiak
ixtea… Ohartu gabe egiten ditugu, egunean milaka aldiz.
Ekintza naturalak direla esan genezake.
Badira konturatu gabe egiten ditugun beste hainbat
gauza ere. Hauetariko batzuk gure ohiturekin daude lotuta.
Noizbait zuria edo beltza hautatu behar izan genuen
eta harrezkeroztik horixe egiten dugu beti. Honen adibide
dira, esaterako, beti zapata bat bestea baino lehen janztea
eta besoak gurutzatzean beti esku bera azpian jartzea.
Txalo egitean ere, beti esku bera jartzen dugu bularraldean
(normalean txaloa ematen duena) eta bestea beti kanpoaldean
(zaplada jasotzen duena).
Oharkabean egiten ditugun gauzen artean, badira
hain arruntak edo biologikoakez direnak ere. Konturatu
gabe egiten ditugu, egiten ari garena absurdoa dela konturatu
gabe. Emozioz eta indarrez beteta telefonoz hitz
egiten dugunean bezala. Hain gaude istorioan sartuta,
keinuak egin eta egin hasten garela, zerbaitetarako balio
balu bezala; espresio modu bikaina da. Egoera absurdo
samarra sortzen da, bi pertsonaren arteko elkarrizketan
batak bestea ulertzen ez duenean ere. Hirugarrenez ‘e?’ ez
galdetu arren, zenbatetan egingo genion barre ulertu ere
egin ez dugun esaldiren bati? Barregarria da, bestalde,
jendea ordenagailuetako bideojokoetan nola aritzen den
ikustea. Gorputza alde batera eta bestera mugitzen dute,
euren keinuek jolasean eragingo balute bezala.
Egin ezazue froga bat. Esan honakoa inguruko edonori:
«Begiratu zerura!» Ziur nago gora begiratzean ahoa irekiko
duela. Telebistako mandoaren pilak amaitzen direnean
ere, badugu halako ohitura bat pilak aldatu ordez botoiak
indar handiz zapaltzeko, gure haserrearekin pilak
kargatuko direlakoan. Eta atzerritarren batekin komunikatzen
saiatzen garenean? Azalpena eman eta ulertzen ez
bagaituzte, gauza bera errepikatzen diegu behin eta berriz,
baina gero eta ozenago. Egoera absurdo samarrak bizitzen
ditugu egunerokotasunean. Eta zuk, halako zenbat
egiten dituzu egunean? Imajinatu ere ez duzu egiten...
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
Gilda, antxua ta piperraz Iosu Mitxelena
ZeLezolo?
Joseba Etxegoien
Zer bi itsu
Ikusten ez duena eta ikusi nahi ez duena. Gogor
saiatuta ere ikusten ez duenak arazo larria du,
baina are larriagoa aukera izan eta ikusi nahi ez
duenak. Beharbada, berak baino gehiago, ingurukoek
nabarituko dute arazoa.
Nahita ere ikusi ezin dudana, garraio publiko erabilgarria.
Bidasoaldea eta Oarsoaldeko autobus lineen
berri ematen duen eskuorri jaso berria dut esku artean,
eta ahalegindu arren, Lezotik pasatzen den linea
pare bat baino ez dut ikusten. Koloretako gezi, marratxo
eta puntuz jositako korapiloaren ertz batean bizi
gara gu. Baztertuta.
Autobus zerbitzuari itsutu beharrean begiratu
arren, ez dut nire herritik Bidasoaldera edo Oiartzuna
iristeko modurik aurkitzen. Aukera eskasa ematen
digu guretik pasatzen den autobus lineak. Eta hau ikusi
nahi ez duenak, linea horren inguruan egin beharko
du lan edo autoa hartu beharko du egunero.
Itsutu baino gehiago, gortzeko modukoa den beste
zerbitzu bat ere bada gurean: goizetako zikin-zabaltzailearena.
Aspaldian ez nuen goizetako motor-hots
sarkorra sumatu, baina Inauteri aurreko egunetan berriro
gurera etorri dela aditu dut. Tramankulu horrek
zertarako balio duen dakien inor baldin bada, idatz dezala
aldizkarira. Zikina bilduko balu sikiera! Baina ez,
zokora bidaltzen du, ikusi nahi ez duenaren zorionerako.
Herriko hezkuntza zerbitzuetan, berriz, a zer bi itsu,
bista ederra izan arren, elkar ikusi ezin dutenak. Plater
beretik jan beharrak arerio bihurtu ditu, eta ez dakit
biak asetzeko adinako ekoizpenik ba ote den inguru
eta garaiotan.
Ahalik eta zati handiena hartu ahal izateko, hortaz,
bestea baino erakargarriago azaldu behar; kalitatez ez
bada kantitatez, bestea baino gehiago behintzat bai.
Pasa berri diren Inauterietako egitarauari erreparatu-
Autobus zerbitzuari itsutu
beharrean begiratu arren, ez
dut nire herritik Bidasoaldera
edo Oiartzuna iristeko
modurik aurkitzen.
Aukera eskasa ematen digu
guretik pasatzen den
autobus lineak
IRITZIA 3
tuz gero, lau eta batekoa izan da emaitza. Hezkuntzakoa,
ordea, ez da aurkariarekiko oposizioan definitzen
den zerbitzu bakarra. Herriko finantza zerbitzurik ezagunenak
ere halatsu dabiltzala iruditzen zait. Bata ala
bestea, aukeratu beharra dago: gurekin zaude ala besteen
aurka zaude.
Plazaren bueltan, bata bestearen begi-bistan egon
arren, elkarri bizkarra emanda bizi dira. Saiatu, bestela,
batetik bestera dirua mugitzen. Internetez edota
kutxazainean, berariaz, komisioa; makina horiek ez
baitute, nik uste (baina auskalo), distantziaren noziorik.
Garai bateko leihatilatxoetan, gaur egun hurbiltasuna
eta tratu goxoagoa eman nahi duten mahai zabalak,
gauza bera, komisioa eta erraztasun handirik ez.
Eta entitateko bezero ez direnentzat, aspaldian entzun
dudan zerbitzurik barregarriena: ordainketak
egiteko ordutegi malgua, astean bi egunez, ordu eta
laurdeneko tarte zabala.
Bistan denez, autobus-zerbitzua ez da herrian eskas
geratzen zaigun zerbitzu bakarra.
Itsutu baino gehiago,
gortzeko modukoa den beste
zerbitzu bat ere bada gurean:
goizetako zikinzabaltzailearena.
Zikina
bilduko balu sikiera! Baina ez,
zokora bidaltzen du, ikusi nahi
ez duenaren zorionerako
4ELKARRIZKETA
[ASIER PEREZ-KARKAMO]
«Aurten erasora joko
du taldeak»
Juanma Garate
Txirrindularia
Helburuak argi ditu Juanma Garatek. Badaki
itzuli handi bat ez duela irabaziko, baina
beste helburu garbi batzuk ditu: etaparen
bat irabaztea eta Rabobank taldeko liderrei
laguntza eskaintzea.
Erik Gartzia Hondarribia
Juanma Garate (Irun, 1976) Paris-Niza
lehiatzen ari da igandetik. Txirrindularitza
profesionalean hamabigarren denboraldia
du, azken hirurak Rabobank Herbehereetako
taldean. Garatek igandean hasi
zen lasterketa baino egun batzuk lehenago
erantzun zituen galderak, Hondarribiko
Arma plazako taberna batean. Oraindik
guda asko falta zaizkio berari txirrindularitzan,
erretiratzeko asmorik ez
duelako.
Zeintzuk dira aurtengo helburuak?
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
Frantziako Tourra da taldearen helburu
nagusia. Txirrindulari holandar bat daukagu
taldean, Robert Gesink, bera izango
gure taldeko puntako txirrindularia, Denis
[Mentxov] joan ondoren. Iaz podiuma
egin zuen Mentxovek eta Gesink seigarren
izan zen. Podiumetik ahalik eta hurbilen
egotea da bere helburua. Gaztea da oraindik,
eta babestu egin behar dugu. Hala ere,
baditugu beste helburu batzuk. Paris-Niza
hor dago eta aurten taldera Luis Leon Sanchez
etorri da. Duela bi urte irabazi zuen
lasterketa hori. Fitxaketa garrantzitsua
izan da.
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
Eta maila pertsonalean?
Etaparen bat irabaztea. Iaz ez nuen garaipenik
lortu, nahiz eta lana ongi egin nuen.
Etapa bat, gutxienez, irabaztea gustatuko
litzaidake.
Egutegia finkatuta al duzu?
Mallorcan hasi nintzen, ez oso ondo, egia
esan. Azkeneko etapan erori egin nintzen
eta buruan kolpe gogorra hartu nuen. Andaluziako
Itzulian ere izan naiz, eta bi etapa
irabazi genituen Freirerekin. Ondo aritu
naiz bertan eta ondo bukatu dut. Paris-
Niza ere egingo dut, helburu nahiko
garrantzitsua da. Ondoren etorriko dira
Kataluniako eta Euskal Herriko itzuliak
eta Flèche Wallonne eta Lieja-Bastogne-
Lieja. Belgikako bi klasika horien ondoren,
atseden pixka bat hartuko dut eta ondoren
Tourrera begira, lehenengo kontzentrazioa
egingo dugu, altueran, Sierra
Nevadan. Dauphiné Liberén parte hartu
eta gero Alpeetan egonaldia egingo dugu,
mendateak ezagutzeko asmoz. Kasik etxetik
pasatu gabe –hiru bat egun– Tourrera
joango gara.
Orduan ez zoaz Girora. Bertan eman zenuen
zure burua ezagutzera.
Ez, ez noa. Eta egia da, lasterketa horretan
txirrindulari moduan hazi nintzen. Une
goxoenak ere Giroan izan ditut, hainbat
urtean lasterketa irabazteko borrokan
buru-belarri sartuta izan naizelako. Hala
ere, bakoitzak bere mugak non dituen ikusi
behar du eta badakit ez naizela itzuli
handi bat irabazteko gai eta ni baino txirrindulari
hobeak daudela. Txirrindularitzan
nire papera zein den bilatzen ari naiz
eta ez dago besterik. Gauzak hobeto joango
lirateke bakoitzak bere papera zein den
jakingo bagenu…
Zure papera argi duzu: Gesink laguntzea.
Laguntza handia eskaini diezaiokedala
uste dut. Mendiko etapetan lagundu diezaioket,
noski, baina uste dut ardura garrantzitsuena
dela lasaitasuna transmititu
behar diodala gehienbat. Tipo oso gaztea
da, oso urduria eta, gainera, helburu
oso garrantzitsua du.
Nola ikusten duzu?
Fisikoki lor dezakeela uste dut, edo goian
egotea, behintzat. Baina kontua ez da pedalei
eragitean bakarrik. Psikologikoki,
hiru asteko itzulia lehiatzeak asko nekatzen
zaitu. Ez da erraza. Gaztea da, kalitate
handia du eta ez dira gauza bera Mentxoven
atzetik egotea eta zuk aurpegia eman
behar izatea. Antzeko zerbait gertatu zait
Giroetan eta, ufa, aldatzen da, bai.
Mentxovek Rabobank utzi du eta Geoxera
joan da. Nola eragingo dio taldeari?
Beno, Denis taldetik irtetearekin batera,
Luis Leon [Sanchez], Carlos Barredo eta
Matti Breschel munduko txapeldunordea
etorri dira. Txirrindulari erasokorragoak
dira etorri direnak. Denisen korri egiteko
modua kontserbadoreagoa da. Hiru asteko
itzuliak irabazteko gai da eta berak badaki
mendian eustearekin nahikoa duela,
erlojupekoan ondo dabilelako. Hiru txirrindulari
berri horiekin korri egiteko modua
aldatuko da, erasora joko dugu, ez
dugu hainbeste defendatuko.
Luis Leonek Donostiako Klasika irabazi
zuen, Espainiako Itzulian lehen hamarren
artean sailkatu da, Tourrean etapak irabazi
ditu, Paris-Niza... Txirrindulari oso ona
da. Barredo ere egun bakarreko lasterketak
lehiatzeko gai da, baina hiru asteko lasterketetan
ere ongi eusten dio mailari. Taldeak
zentzu horretan irabazi du.
Eta Breschel klasiketarako.
Bai. Kontua da min hartuta dagoela eta
denboraldi hasieran ez da lehiatu, belaunean
ebakuntza egin diotelako, baina gero
paper garrantzitsua jokatuko du.
Fronte guztietarako taldea osatu duzue,
ezta?
Taldeak irabazi nahi du aurten, podiumetara
igo. Irabazteko grina du taldeak. Erik
Breukink manager orokorrak denboraldia
UCIren Munduko Sailkapeneko lehen
hiru taldeen artean bukatu nahi du. Momentu
honetan lehenengo postuan gaude,
garaipen gehienekin: Freirerekin irabazi
dugu, Gesinkek Omango Tourra irabazi
du, Langeveldek ere irabazi du…
Hiru itzuli handietan lortu duzu garaipena.
Zeinekin duzu oroitzapen onena?
Hirurekin, ezberdinak baitira. Espainiako
Vueltan gaztetxoa nintzen [2001ean], irabazi
nuen lehenengo lasterketa izan zen.
Itzuli garrantzitsu batean, gainera. Horrek
erakutsi zidan irabazteko gai nintzela.
Afizionatuetan irabazi nuen, baina profesionaletan
urrunago ikusten nuen garaipena
lortzea. Txinparta piztu zidan, nire
dohainetan sinestarazi zidana. Giroan, berriz,
garaipena bilatzen eta bilatzen aritu
nintzelako lortu nuen [2006an]. Bigarren
postutik hamargarrenera askotan bukatu
nuen, ez nuen irabaztea lortu, ordura arte
pixka bat oharkabean pasatu nintzela iruditzen
zait. Tourrekoa [2009an] mediatikoena
da eta hiru itzulien zikloa itxi duena.
Mont Ventouxen irabaztea oso handia izan
zen.
Eta zein duzu nahiago, Giroa, Vuelta ala
Tourra?
Giroa, agian. Aspaldi ez dudala parte
hartu, baina pasioa sortzen du itzuli
horrek, zaleengan zein txirrindulariengan.
Simonirekin irabaztea lortu genuen,
gainera. Tourra oso estresantea da, oso
mediatikoa eta, gainera, asko erretzen
zaitu. Hiru aste irauten duen zirku handia
da. Ez duzu gozatzen, Giroan bezala. Tourra
txirrindularitzaren Champions Lea-
gue-a da… Agian, Errege Kopan gehiago
disfruta dezakezu. Beste zerbait da. Espainiako
Vuelta ezberdina da. Azkenekoa da,
Munduko Txapelketa prestatzeko jende
asko joaten da… data, baina, ez da egokiena.
Lasterketa hurbilena da niretzat, erosoa
eta dibertigarria da ere.
Noizbait esan duzu Donostiako Klasika
sartuta duzun arantzatxoa dela.
Bai. Eskualdetik pasatzen den lasterketa
da. Txirrindulari izan gabe ere, gazte nintzenean
egutegian markatuta nuen lasterketa
zen. Ogitartekoak eta motxila hartu
eta mendira joaten ginen, eguna pasatze-
«Taldeko managerrak
UCIren Munduko
Sailkapeneko lehen hiru
postuetan egon nahi du»
«Laguntza eskaini
diezaioket Gesinki.
Mendiko etapetan eta,
batez ere, psikologikoki»
«Tourrean, dagoen
presioagatik, ez duzu
gozatzen. Giroan bai,
ordea»
«Ez dut erretiratzeko
asmorik. 35 urte beteko
ditut eta indartsu ikusten
dut nire burua»
ra. Oso polita da gero zuk parte hartu ahal
izatea eta, gainera, lehiatzeko gai izatea.
Pena eman zidan Boulebarrera iritsi eta
sprintean bigarren izatea. Gainera, gaizki
jokatu nuen, nire buruarekin haserretu
nintzen. Irabazlea [Leonardo Bertagnolli]
oso ona zen, baina gauzak ondo egin izan
banitu, ez irabaztea onartuko nuke. Baina
akats horiek eginda…
Aurten ere Klasikan izango zara?
Bai, bai. Iaz Jaizkibelgo lehenengo igoeran
saiatu nintzen. Bi igoera egitearen berritasuna
probatzeagatik egin nuen, baina
tira…
Apirilean beteko dituzu 35 urte. Erretiratzeko
momentua hurbil ikusten al
duzu?
Iñigo Cuesta hor dago oraindik, 42 urterekin.
Lehiakorra da oraindik. Hau nire hamabigarren
denboraldia da eta gustura
nago lehiatzen. Lasterketa askotan hartu
dut parte, hogei edo hogeita bat itzuli han-
ELKARRIZKETA 5
ditan. Asko nekatzen dute, baina oraindik
indartsu ikusten dut nire burua, nahiz eta
adinaren ajeak pairatzen ditudan. Esperientzia
garrantzitsua da, gainera. Horregatik
irabazi nuen Tourreko etapa
Bukatzeko: urteko egutegian x-rik markatu
al duzu?
Euskal Herriko Itzulian. Egutegia aurkeztu
dute eta ohikoa da, menditsua. Hala ere,
sei egunetik bostetan etapa bukaerak oso
arriskutsuak dira, mendate baten gailurra
helmugatik bost edo hamar kilometrora
dagoelako. Gehiegizkoa iruditzen horrelako
bost etapa bukaera jartzea, baina tira...
Eguzkia egitea espero dut, baina Euskal
Herriko Itzulian etapa laua eskatzea bezala
da hori. Errazagoa da Tourrean etapa lasai
bat aurkitzea!
Analisia
Iñigo Chaurreau
Ez du hutsik
egiten
Kirol mailan Euskal Herriak
duen txirrindularirik
onenetarikoa da Juanma
Garate. Oso kirolari
osoa da, eta horren erakusle dira lortu
dituen emaitzak: batez ere Italiako Giroan
azaldu du mailarik handiena, ia
podiumeraino iritsiz. Igotzaile trebea
da, erlojupekoan ere fin dabil eta azkarra
da. Hiru dohain horiek elkartuta,
txirrindulari osoa dela esan dezaket.
Gainera, taktikoki oso ona da, eta txirrindularitzaren
mundua inork
baino hobeto
ezagutzen du,
ez kirol honetan
daraman
denboragatik bereziki:
hasieratik
izan da txirrindulari argia.
Etapa ehiztari moduan abila da,
baina sailkapen nagusietan ia beti
goia egoten da. Azken urteetan taldeko
buruentzat lanean ari da, eta hori
ere ondo egiten du. Alderdi positiboak
besterik ez ditu Garatek, niretzat, txirrindulari
bezala.
Maila pertsonalean laguntzat dut
Juanma. Pertsona zintzoa da, jatorra,
leiala, lanerako serioa eta hutsik egiten
ez duen horietakoa: zerbaiterako
hitza ematen duenean, bukaeraraino
saiatzen da hori betetzen.
6BERTSOLARITZA
Garai bateko doinua,
oraingo ahotsa
Errenteriako Udaleko Berdintasun Sailak lehen aldiz
Mariasun Landa Kazetaritza Lanen Saria antolatu du.
Iñigo Legorburu errenteriarrak irabazi du lehen saria.
BOGA-k bere lana bildu eta irakurleen esku jarri du.
2009. urteko abenduaren
13an, Maialen Lujanbio
bertsolari hernaniarra
izendatu zuten Euskal Herriko
bertsolari txapeldun
berria, Andoni Egañari
erreleboa hartu ziona. Entzulegoak
txaloz eta gustura hartu zuen
erabaki hau; izan ere gaur egun inork irudika
al dezake emakumerik gabeko bertsolaritzarik?
Dena den, ofizialki 1986. urtean
historiara Kristina Mardaras pasatu
da lehenengo emakumezko bertsolaria bezala,
urte hartako Euskal Herriko Txapelketa
Nagusian parte hartu baitzuen.
Baina nola demontre da posible hainbeste
mendeetako tradizioa duen ahozkotasunaren
ariketa honek lehenagotik emakumerik
ezagutu ez izana? Egia esan, ofizial
hitzak du honetan zerikusia. Argi dago,
mendeetan zehar emakumezko bertsolariak
izan direla baina euren presentziaren
berri bide ez-ofizialetatik iritsi da guregana.
Euren garaiko gizarteak, eta gerora historiak,
ez die protagonismorik aitortu eta
gehienontzat oharkabean pasa dira.
Hurrengo lerroetan, emakumeak bertsolaritzan
izan duen garrantzia hainbat
zertzeladatan islatzen saiatuko gara eta
adibide praktiko gisa, Errenteriako Joxepa
Anttoni Aranberri Xenpelar (Xenpelaren
iloba) emakumezko bertsolariaren biografia
azaleratuko dugu.
Lehenengo emakumezko bertsolarien
zantzuak XV. mendean topatzen ditugu.
Hiletetan, eresiac izeneko piezak abesten
zituzten, karga dramatiko handiko bertsoak.
Bertso hauek, antzerki eta karakterizazio
dramatikoz lagunduta zijoazten.
Emakumezkoak protagonista ziren ekital-
Joxepa Anttonik ez dauka bera
oroitzen duen plakarik. [IÑIGO LEGORBURU]
di hauei amaiera emateko, 1452. urtean
Bizkaiko foru zaharrek mota honetako
abestiak debekatzen zituen lege bat atera
zuten espreski:
Título 35, ley VI: [...] de aquí en adelante
cuando quier que alguno muere en
Vizcaya o fuera de ella, por mar o por
tierra persona alguna de toda Vizcaya...
Tierra llana, Villas y Ciudad, no sea
osado de hacer llanto alguno mesándose
los cabellos, ni rasgando la cara...
ni haga llanto cantando..., so pena de
mil maravedís a cada uno que lo
contrario hiciere por cada vez.
Ikusten denez, ukapenetik abiatuta,
emakumeen presentzia argia zela frogatu
liteke. Ondoren, Antonio Zavalaren eskutik
1818. urtera egingo dugu salto. Zavalak
uste du urte honetakoak direla Gaboneco
cantac vizcaitarrentzat obra, erlijio kutsuko
bertso jarri batzuk. Ordurako, gauza
ziurra da sukalde txoko, konbentu eta
etxeetan emakumezkoen bertso jarduna
handia zela.
Orokorrean, emakumeak gehienbat
bertso-jarrien alorrean aritu zirela mendeetan
uste da, emakumeek publikoan jardun
zezaten gaizki ikusia zegoelako.
XIX. mendean, Bilintxen (1831-1876) bertso
batzuetan idatzita gelditu da Hondarribia
aldean bazela Joxepa izeneko bertsolaria,
bat-batean egiten zuena. Bertso hauetan,
Bilintxek maila handiko bertsolaria
zela Joxepa aitortzen digu eta hari erronka
botatzen dio. Historiara ordea, ozta-ozta
pasa da eta hori; Bilintxen bertso haietan
aipatua izan zelako soilik.
Aspaldian, Joxepa, famatua zeunden,
gu berriz ikusteko/ desiotan geunden;
Hondarrabi aldian/ aditzen genduen
dama bertsolari bat/ nola bazegoen,
zeiñak Euskalerrian/ parerik etzuen.
Egiak ote ziran/ famaren hots haiek,
bixitatu zindugun/ zenbait jakinzalek
hamar edo hamabi/ donostiatarrek;
haiekin batian zan/ bizar haundi harek,
izkribatzen dizkitzu/ zuri bertso hauek.
Ni bertsolaria naiz/ bainan det aditu
ez nitzaizula zuri/ hala iruditu;
zuk horla pentsatzia/ ez da zer harritu:
nere jakinduririk/ ez nuen argitu,
zergatikan ez nitzan/ premian arkitu.
Baliteke irixtia/ premia horretara,
agindu zenidala,/ goguan det bada,
prestaturikan nere/ desiuetara,
baldin dibertsio bat/ nahi banuen para,
etorriko ziñala/ Errenteriara.
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
Azkenik, 1895. urteko Ezpeletako lorejoko-etan
emakumezko bertsolariak jardun
zirela iritsi da gurera. Bertan, gizonekin
lehiatu omen ziren eta Kanboko Marie
Argain atera omen zen txapeldun. Hazparrengo
Marie Etchegarayk ere maila bikaina
erakutsi omen zuen.
XX. mendean jada, Justina Aldalur
(Aia, 1922) eta Sebastiana Gesalaga (Zarautz,
1924) dira emakumezko bertsolaritzaren
argia bizirik mantendu zutenetako
esanguratsuenak. Toki faltagatik, soilik
aipatuko dugu biak ala biak ukitu erlijiosoko
bertso-paper mordo baten egile direla
eta Basarrik bere artikuluetan goraipatu
izan dituela.
Mende honen 80. hamarkadan, Xabier
Amurizak bultzatutako bertso-eskolen sorrerarekin,
emakumeen presentzia plazetan
erabat bermatua gelditu da.
Esan bezala, biografia bat aukeratzeko
garaian, Joxepa Anttoni Aranberri Xenpelar-
ena aukeratu dugu, gertukoa izan eta
bere gizartearekiko erakutsi zuen errebeldia
deigarria egin zaigulako.
Biografia
Joxepa Anttoni Aranberri Petriarena Xenpelar
1865eko urriaren 7an jaio zen Errenterian.
Gurasoak, Maria Luisa (Xenpelar
bertsolariaren arreba) eta Javier Ignacio
izan zituen. Maria Luisak bertsotan egiten
zuela badakigu, nahiz eta bere bertsorik ez
den gure egunetara iritsi.
Joxepa Anttonik lau urterekin ama galdu
zuen, hau baztanga gaitzarekin (viruela)
hil zelako. Mationia ostatuko emakumezko
jabea egin zen Joxepa haurraren
kargu. Eskolara hasi zenean, gauza ugari
ikasteko grina berezia azaldu zuen Joxe-
Bilintxek idatzita gelditu da
Hondarribian bazela
Joxepa izeneko bertsolaria,
bat-batean egiten zuena
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
pak (lehenago bere ama Maria Luisak bezala)
baina Javier Ignacio aita ez omen zen
horren aldekoa, libururik ez baitzion erosten.
Antza denez, Javier Ignaciorentzat erlijioa
eta katekismoa ikasi zitzan nahikoa
zen, haren ustez beharrezko jakintza guztia
horra mugatzen baitzen. Dena den, Joxepa
Anttoni bere aitarekin bat etorri ez
eta erlijio kutsurik ez zuten liburuak toki
ezberdinetatik lortu zituen. Ez dakigu
bere ikasteko indar horrek zenbateraino
eragin zuen beregan baina dakiguna da 12
urterekin ikasteari utzi eta lanean hasi
zela; bere osaba bertsolaria eta ama jardundako
ehun fabrika berean.
Joxepa lanean hasi zenean ordea, ume
aurpegia zuen eta lantokitik bota ez zezaten;
liburuak utzi zizkion lagun batek takoidun
zapatak oparitu omen zizkion,
hala garaieran hazi eta emakume heldu
itxura handiagoa izan zezan. Beste estrategia
bat, buruan zapia jartzearena izan
zen, adina gehiago disimulatu eta besteekiko
errespetuz jokatzen zuenaren seinale
baitzen.
Bitartean, seguruenik bertso jardunarekin
jarraituko zuen ahal bezala; Errenterian
urte haietan bertso giro ederra bizi zelako
(ikus Bilintxen laugarren bertsoa).
Azkeneko urratsa, aita hil eta berehala
eman zuen, Matilde eta Florentinaren joste-tailerrean
hartu baitzuen aterpe. Bertan,
jostun lanetan zebilela, kantu zaharrak,
bertso zaharrak eta bat bateko bertsoak
egin zituela badakigu. Handik
aurrera, bere bertso-jardunak etenik ez
zuen ezagutu. Hona hemen Altzako neska
bati bere ezkontzan eskeini zion bertsoa:
Gure aldetik zorion asko
Mendarte’tar familiya,
pozkidaz gaude ikusitzeko
matrimonio berriya;
dantzatu dezu kafe-zartana
erabillyaz begiya,
zure onduan pasatzen baitzan
damatxo umil argiya
eta polliki-polliki biyok
egin dezute kabiya
Edo Altzako Mirazun baserriko andreak
oparitu zion sagardo botilari esker onez
eginiko bertsoa:
Alabak zintzo egin/ ziran enkargua,
bertso batez eskerrak/ ematera nua;
asko gustatzen baitzait/ niri sagardua,
eskerrik asko, nere/ andre ondradua.
‘Xenpelar’ etxea. [I. LEGORBURU]
Ez dakigu zehazki noizkoak diren aurreko
bertso horiek. Baina erregistratuak gelditu
diren bere lehenengo bertsoak 1902.
urtekoak dira, eta atzean istorio bat dago.
Dena, Errenteriako Enrike Elizegik neska-zaharrei
buruzko bertso-sorta batekin
Bilbon saria lortu zuenean hasi zen. Bilboko
Ibaizabal egunkariak, bertsolaritza eta
orohar euskara sustatzeko asmoz bertsojarrien
lehiaketa bat antolatu zuen eta Elizegi
atera zen garaile. Bertan, neska-zaharren
topiko eta garaian garaiko usteak erabiliz,
neska-zaharrak mespretxatzen
zituen bere egileak.
Enpleatzen ez bada/ gazte dala neska,
pasa bearko ditu/ makiña bat kezka,
burutik zoraturi/ senargairik ez ta...
orra azkenerako/ neskazarren festa!
Bat bakarrikan ez det bereitzen
berdiñak dirade denak,
nai duten ura ez egitean
biurtzen dira zitalak;
ondo bizitzen ez diote uzten
beren ernegazio txarrak,
olakuakin ezkondu ezkero
zer inpernua senarrak!
Astean iru edo lau aldiz
geinak dira konfesatzen,
nere artean amaika bider
egoten naiz ni pensatzen
zer esatera apaizagana
orren maiz diraden joaten;
ta bereala zait gogoratzen:
mingaiña dute dantzatzen!
Neskazarretan badirade, bai
ondi bizi direnak,
baña oso gaizki oraiñ artean
bizitzen dira geienak;
jende guztia ikaratzen du
neskazarraren izenak,
erne, mutillak, ez bada ezkondu
maiz izan zerbait dutena.
Joxeparen lagunek bertso hauen berri
izan zutenean, Joxeparengana joan, eta
hala erantzun zion Joxepak Elizegiri:
Ez nuben bada pentsamendurik
zuri bertsuak jartzeko,
bañan lagunak esan dirate
isillik ez egoteko;
motiborikan ez degu eman
zu orrela mintzatzeko,
ez diran gauzak esan dituzu,
miña da minberatzeko
Ibaizabal’en sari txiki bat
irabazteagatikan,
gogora etorri zaizun guztiya
esan dezu gugatikan;
nik esan bear banu, munduban
zaude gaur guregatikan,
zu sendatzeko sendagarririk
etzan iñungo botikan.
Gu ernegatzen bizi gerala
senargairikanen ez ta,
nere lagunen artean beintzat
orrelakorikan ezta;
neri sinisten ez badirazu
etxian asi galdezka,
nik baño obeto emango dizu
Bizentak errespuesta.
Zure amigo batek esan du
neskazar onik eztela,
orren ederki gure gañean
egin dezute pastela;
pruebarik asko berak baditu
ori egiña eztela,
gure moduko persona ez da,
esango nuke bestela.
Joxepa Anttoniren ondorengoak Xenpelar bertso-eskolan. [I. L.]
BERTSOLARITZA 7
Eskolara hasi zenean,
gauza ugari ikasteko grina
berezia azaldu zuen
Joxepak baina Javier
Ignacio aita ez omen zen
horren aldekoa
Lagun batek takoidun
zapatak oparitu zizkion,
hala garaieran hazi eta
emakume heldu itxura
handiagoa izan zezan
Joxepa Anttoni eta Enrike lehenago
adiskideak baziren ere, euren adiskidetasuna
kolokan jarri zen. Segituan jaso zuen
Elizegiren aldetik erantzuna Joxepak, esanez
«ofentsarik ez zen lekuan, ofentsa bat
ikusi duzue». Orduan, beste hirugarren
bat sartu zen jokoan; Ibaizabal bertsolaria,
lehen aipaturiko Bilboko egunkariko editorea;
Elizegiren alde mintzatu zena.
Denborarekin gauzak baretu eta bere
onera etorri ziren. Esan beharrik ez dago,
Joxepak soilik bere burua eta lagunena defendatu
besterik ez zuela egin; baina bere
ikuspuntua hain aurrerakoia izanik garai
haietarako, zenbait sektoretan ez zuten
onartu.
Joxepa Anttonik bertsotan jarraitu
zuen Europa, bere fabrika, Magdalenako
ermita edo Ama Birjina gaitzat hartuta.
Minbiziaz hil aurretik, hilabete batzuk lehenago
konbentuan sartzera zijoan Juliana
bizilagunari egin zizkion bertsoak.
Haiek bidalita hil zen Joxepa Anttoni, azkeneko
xenpelartar bertsolaria.
8 ASTEKO ERREPASOA
Zoom Asteko argazkia
Emakumeen
garaia
E makumeen garaian gaude. Aroa ez da
zabaldu emakumeek berebiziko protagonismoa
hartu dutelako, bat-batean, baizik
eta gizartean, oso apurka bada ere,
emakumeen lana, ezinegonak, sormena
eta gaitasunak zabaltzen ari direlako. Zergatik?
Askatasun handiagoa dutelako, hau
da, lehen gizarte patriarkalak emakumeak
ezabatuta zituen esparruak berreskuratzen
ari direlako. Baina hori ez da berez gertatu,
emakumeen borrokagatik izan da dena.
Gizonek berezko zutena, emakumeek,
zentzu guztietan, horren alde borrokatu behar
izan dute. Gogor, gainera, eta denbora
luzean. Asteartean, Emakumeen Nazioarteko
Eguna ehungarrenez egin baitzuten,
eta aldarrikatu zuten oraindik lan handia
dagoela egiteko berdintasunaren bidean.
Esparru gehienetan gainera. Erakundeen
adierazpenetatik at, emakumeek azaldu
zuten euren gaitasunak mugarik ez duela,
eta horiek agertzeko gogoa eta anbizioa
badutela.
Baina emakumeen kontrako indarkeriaren
aurkako neurri zehatz, eraginkor eta
errealak ez badira hartzen, horrek guztiak
ez du zentzurik. Lortzeko asko dago, baina
berdintasuna behar da horretarako.
BOGA
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11 Ostirala, 2011ko martxoaren 11
ASTEKO ERREPASOA 9
Kareletik
Juanra
Cano
(G)arraioa!
Aste honetako kontua dugu Espainiako Gobernuak
autobidetako abiaduraren gainean
hartutako erabakia. Herrialde arabiarretan
ematen ari diren mugimenduen baitan,
erregaien prezioek gorako bidea hartu dute.
Hortaz, ibilgailuentzako erregaiak aurreztekotan, hiru
hilabetez, autobideetako gehienezko abiadura 120tik
110era jaistea deliberatu dute. Era berean, Gobernuak
trenen txartelen prezioa %5 jaitsi du garraio publikoa
bultzatzeko asmoarekin. Ados, egi objektiboa da 120ra
joanda 110era joanda baino gasolina gehiago xahutzen
dela, baina badira ere kontsumoa ikaragarri hazten duten
bestelako kontuak abiadurarekin zerikusirik ez dutenak.
Izan ere, Herbehereetan muga 130era igo dute,
eta Britainia Handian 128ra. Baina horrek ez omen du
garrantziarik. Isun bidez dirua ateratzeko beste aitzakia
dela dirudi.
Horren harira, garraioa, eta bere barnean, garraio
publikoari buruzko gogoeta datorkit burura. Luzeegia
halako zutabetxo batetan azaltzeko, baina beno.
Egungo gizartearen oinarrietakoa da garraioa. Lanerako,
ikasteko, desplazatu beharra dago; elikagaiak, eta
bizitzarako ezinbestekoak egin zaizkigun bestelako
produktuak garraiatu egin behar dira ere. Horren ondorioetakoa,
lurraldearen porlanizazio basatia da. Horri
lotuta, autoen garrantzia estrategikoa dago. Autoa
eta horri loturiko industriak, berebiziko garrantzia du
ekonomiarentzat. Aldiz, Espainiako Estatuak diskurtso
kontrajarria darabil: autoa ahalik eta gutxien erabili
behar da.
Kontraesan horretan kokatu daiteke, akaso, garraio
publikoaren gaia. Egia da, azken urteetan neurri interesgarriak
hartu direla garraio publikoaren gainean
(berandu bada ere, Lurraldebus txartela erabil daiteke,
adibidez), orain gutxi martxan jarri diren Ekialdebusen
zerbitzu berriak esaterako, Oiartzungo eta Pasaiako
barrutietako barne garraioa, topoaren modernizazioa
(Oiartzun eta Fanderiako geltoki berriak, bagoi berriak
ere jarri behar dituzte)… baina hobetzeko tarte
handia dago oraindik; ibilgailu garbiak, gaueko eta asteburuko
ordutegiak, linea berriak, ezinduentzako baliabideak…
Baten batek guzti hori oso garestia dela
esan dezake, baina zerbitzu batetaz ari gara ezta? Ez al
da garestia hiriburuak lotuko dituen Abiadura Handiko
Trena delako hori?
10GIZARTEA
«Tenporetan
ez dut batere
sinesten»
Joxe Kruz Sarasola
Ez da eguraldia leial
jarraitzen duenetakoa,
baratzeko kontuak esku
artean ez baditu. Baina
bere plubimetroarekin
hilean zenbat euri egin
duen zehatz-mehatz
neurtzen du.
Aizpea Amas Errenteria-Orereta
Telebistako eguraldi emaileei entzun baino,
nahiago du ilargiaren seinaleei begiratu
bere baratzean aritzeko. Joxe Kruz Sarasola
errenteriarrak ez ditu tenporak gustuko,
zentzu erlijiosoa dutelako.
Noiztik ari zara euria biltzen?
Duela bost bat urtetik. Plubiometro bat
oparitu zidaten, eta baratzean jarri nuen.
Elkarrizketa bat egin zidaten HITZA-n, eta
geroztik uraren datuak ematen dizkiet.
Nork oparitu zizun?
Lagun batek. Pekin lantegia izan zen tokian
plubiometro bat zegoen jarrita, Arra-
[ISABEL MANCEBO BALDA ]
mendiko bide horretan, eta itxi egin zuten
lantegia. Gero okupak sartu ziren. Lagun
bati plubiometroa gustatu, eta egun batean
hartu egin zuen, ‘bestela okupek txikitu
egingo zuten eta’. Harturakoa, niri oparitu
zidan.
Non biltzen duzu euria?
Oiartzunen. Pikoketara iritsi aurretik borda
bat daukat. Nire alaba eta bere semea
han bizi dira, eta ni astean hiru-lau aldiz joaten
naiz eta ura baldin badago hartu egiten
dut. Gero kalkulua egin behar izaten
da. Plubiometroaren potoak 200 zentimetro
koadroko azalera dauka . Hori 50 bider
batuta ateratzen da metro koadroa, eta
10.000 zentimetro ateratzen dira, metro koadroak
dauzkanak.
Euria biltzeaz gain, eguraldia jarraitzen
duzu?
Baratzea dudalako jarraitzen dut, baina ni
ez naiz iaioa horretan. Ilargiari-eta begiratzen
diet haziak ereiteko...
Eta tenporak?
Tenporetan ez dut batere sinesten. Tenporak
nondik datozen jakitea interesgarria
da. Euskal Herrian tribuak bizi ziren aintzinean,
eta lanak egiteko elkartu egiten
ziren. Noiz elkartzen ziren? ‘Gaur dago
denbora ona lurra iraultzeko’ esan, eta elkarrekin
joaten ziren lurra iraultzera;
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
‘orain atxurrean ibiltzeko dago denbora
ona’, esan, eta atxurretara joaten ziren.
Denbora ona, denbora ona, latineko tenpora
bihurtu zen. Erlijioa sartu zenean baliatu
zuten euskal ohiturak kristau bihurtzeko.
Pello Zabala frailea da eta zer esan behar
du harek! Zer esan nahi du, eguzkiak
badakiela hemen errosarioa noiz errezatzen
den?
Duela bost urte hasi zinen plubiometroarekin,baina
gogoratzen al duzu urteren
bat bereziki euritsua izan zenik?
Plubiometroa jarriz geroztik ez ditut datuak
begiratzen, apuntatuta daudelako.
Beharrezkoa baldin bada, koadernoan begiratzen
ditut eta kitto. Baina hemen,
Errenterian, uholde asko ezagutu ditut.
Ertzain Etxea dagoen tokitik Fanderiara
joanda, Gabierrota urak harrapatu zuen.
Topoko trenbidearen malkarretik Renfeko
terrapleneraino dena ura zen, eta Santa
Klarako zubia tapatuta geratu zen belar
metekin. Zuhaitzak eta txerri bat edo beste
baserrietatik ekarri zituen ibaiak. Baina
segituan pasatu zen. Errenteriako ibaiak
oso bide laburra du (zortzi kilometro hasieratik,
eta hasieran ia ez du euririk). Dena
den, Aiako Harritik eta Bianditzetik euri
zaparrada etortzen bada ibaia ito egiten
da, baina euria geratzen baldin bada segituan
jaisten da uraren maila. Baina bitartean
kalte handiak eragiten zituen. Gainera,
ez zegoen kanalizatuta, ibaia ere oso ezberdina
zen…
Kanalizatu ondoren, izan da uholderik?
Ez, akabo, bukatu ziren. Foru plazan izan
dira, baina arrazoi batengatik. Orain kaleak
eta bideak igo egin dituzte, metro erdi
bat edo. Baina lehen, itsasgorarekin, estoldetatik
ura igotzen zen. Orain Huerta frutadenda
dagoen tokian burdindegia eduki
nuen, eta baldosetatik ura igo egiten zen,
25 zentimetroko altuerara.
Gogoratzen duzu urteren bat bereziki lehorra?
Ez. Etxean tarteka zerbait aditu nuen, baina
ez dut gogoratzen zein urte izan zen lehorrena.
Gogoratzen dut uholdeak Errenterian
izan zirenean lau urte nituela, eta
Madalen kalean, bi metro pasatxoko ura
egon zela. Gabierrotan bizi nintzen, Diputazioaren
etxetik honantz. Hor etxe txiki
bat zegoen eta ni han jaio nintzen. Gure gurasoek
pattarra egiten zuten eta barrika
hutsak izaten genituen: urarengatik,
behin batean, sukaldeko pareta jo zuten
barrika horiek. Etxeko atzeko aldetik ihes
egin genuen, leihotik; haurrak ginen, eta
Diputazioko etxera joan ginen. Baina guztia
urez estali zen eta lantxekin ibili behar
izan zuten. Bestalde, orduan tranbia ibiltzen
zen Errenteriatik Donostiara, eta batean
tranbia hori urak eraman zuen. Gure
auzoko andre bat ere urak hartu zuen.
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
Gogoko helbideak
gordetzeko: Bildu
Nagore Vega
Askotan gertatzen zaigu Interneten
zerbait interesgarria
topatu eta gero ez dakigula
non ikusi genuen. Paper batean
apuntatzen dugu, baina
galdu egiten dugu. Edo ez dakigu gure ordenagailuan
nola gorde laster-marka bezala.
Laster-markak gordetzea, topatutako
gauza interesgarriak antolatzeko bidea
izan daiteke, baina helbide interesgarri horiek
ez ditugu eskura izango, gure ordenagailuan
ez bagaude. Horretarako da Bildu
(bildu.net). Laster-markak (lotura interesgarriak)
gordetzeko webgunea da.
Izena eman ondoren berehala has gaitezke
erabiltzen eta gure laster-markak
gordetzen. Bildu webgunea denez, gordetako
laster-markak edozein tokitatik eta
edozein momentutan kontsultatu ahal
izango ditugu.
Horrez gain, elkarlanerako aukerak ere
ematen ditu Bilduk. Etiketa bidez gorde-
BOG@
tzen eta antolatzen dira laster-markak.
Hala, etiketa bat hitzartu daiteke pertsona
talde baten artean, eta denek etiketa bera
erabiliz, batak besteari informazioa edo
webgune interesgarriak helarazi ahal
izango dizkio.
Bilduren bilatzaileari esker, gainera, gai
jakin bati buruz jendeak gorde dituen webgune
berriak eta informazioa bilatu ahal
izango dugu.
Laster-markak gehitu
Bildun izena eman ondoren, hiru pauso
besterik ez dira eman behar laster-markak
gehitzeko. Hasteko, kontuan identifikatu
behar dugu (log in, goian eskuinean), guk
sortutako erabiltzailea eta pasahitza erabiliz.
Ondoren, esteka berri bat gordetzeko,
laster-marka gehitu (add a bookmark)
dioen tokian satu behar da, pantailaren
goialdean. Azkenik, sartu nahi dugun las-
Bildun gordetako helbideak edozein tokitan kontsultatu ahal izango ditugu. [BOGA ]
ter-markaren helbidea kopiatu eta horri
buruzko datuak bete beharko ditugu. Gordeeman
eta nahi dugun arte edukiko dugu
bertan.
Gordetzen ditugun laster-markak pribatuak
edo publikoak izan daitezen, edo gure
jarraitzaile zerrendarekin elkarbanatzeko
aukera ematen du. Bestalde,
etiketen atalak arreta berezia
merezi du. Kontuan sartu gabe
ere, etiketa horiek, azken finean,
gorde dugun webgune horrekin
zerikusia duten hitzak
dira eta laster-marka hori aurkitzen
lagunduko digute.
Jarraipen zerrenda
Jarraipen zerrenda bat osatzeko aukera
ere eskaintzen du webguneak. Erabiltzaileek
gordetzen dituzten (eta publikoak diren)
laster-markak ikusteko aukera dugu.
Erabiltzaile batek gordetzen dituenak interesgarriak
iruditzen bazaizkigu, erabiltzaile
hori gure jarraipen zerrendan sar dezakegu.
Hala, goialdean azaltzen den jarraipen
zerrenda (watchlist) sakatzen dugunean,
gure jarraipen zerrendan sartutako erabiltzaileek
gordetako laster-markak ikusi
ahal izango ditugu.
Laster-markak inportatu
Gure laster-marka gogokoenak gure nabigatzailean
gordeta baditugu, erraz eraman
daitezke Bildura. Horretarako, norberaren
nabigatzaileko laster-markak inpor-
tatzeko argibideak jarraitu behar dira (edo
Bildun, laster-marka bat gehitzen ari garenean,
behealdean daude argibideak).
Bildu del.icio.us ingelesezko tresnaren
ideian dago oinarrituta. Hala, aurretik
bertan baditugu laster-markak, del.icio.usera
jo behar dugu eta bertako argibideak
jarraitu. Bestela, Bildun lastermarka bat
gehitzen ari garenean ere badaude argibideak,
nabigatzaileen inportazioaren azalpenaren
behean.
Tresnak: nabigatzaileko
barrako botoia eta bilatzailea
Bilduk, bestalde, beste bi tresna ere eskaintzen
ditu laster-markak gordetzea
errazagoa izan dadin.
Helbide interesgarriak errazago gordetzeko,
laster-marka gehitu-n sartu eta azpian
jartzen duen Bildura bidali (Post to
bildu.net) botoia gure nabigatzaileko helbide
azpiko barrara mugitu dezakegu,
arrastaka eramanda. Hala, helbide interesgarri
bat ikusten dugunean, tresna-barran
jarri dugun botoitxo hori sakatu beharko
dugu eta lotura hori automatikoki
Bildun gordetzeko aukera emango digu.
Bestalde, Firefox nabigatzailean eskuineko
goiko aldean, bilatzaileen artean Bildu
agertzeko, gehigarri hau instalatu dezakegu:http://searchplugins.net/pluginlist.aspx?q=bildu&mode=title.
Bilduren
ondoko I-an sakatu (install) eta bakarrik
instalatzen da. Hartara, Firefoxeko eskuineko
goiko barran, Bildun bilatzeko aukera
izango dugu.
AMUA 11
Erosketa kolektiboak
‘deskontu.com’-en
Donostiako deskontu.com webguneak,
egunero (astelehenetik larunbatera)
hainbat eskaintza egiten dizkie erabiltzaileei,
Donostiako eta inguruetako jatetxe,
taberna, ile-apaindegi... eta abarretakoak.
Zehazki, egunero, eskaintza bat
proposatzen zaie erabiltzaileei. Ohikoa
baino prezio merkeagoan eskuratzen
dute zerbitzua/produktua erabiltzaileek,
eskaintza egiten duen denda, jatetxe edo
dena delako horretan. Gutxienez bost
erabiltzailek erosi behar dute eskaintza
baliagarria izateko.
Interneteko
zentsuraren mapa
Mugarik Gabeko Erreportarien datuak
hartuta, Yuxi You diseinatzaileak panorama
azaltzeko webgune txiki bat osatu du
Interneteko Zentsuraren Mapa izenarekin
(http://yuxiyou.net/open/). Mapaz
gain, bestelako makina bat datu ere aurki
daitezke bertan. Esaterako, zeintzuk diren
webgunerik zentsuratuenak: Wikipedia,
Wikileaks, zenbait sare-sozial edota
bideoen streaminga egiten duten webgune
batzuk. Gehien zentsuratzen den
informazioa, berriz: blogak, alderdi politikoen
webak, norbanakoei buruzko informazio
guneak, gobernuz kanpoko erakundeenak
eta ekimen pribatuenak.
12 TXOKOA
Urdanibia jauregia berpizkundeko estiloko eraikina da, Italiako arkitekto batek diseinatua. [ASIER PEREZ-KARKAMO ]
Urdanibiako
jauregia eta errota
Dorretxe baten lekuan eraiki zuen Sebastian Urdanibiak jauregia,
1612an, Anaka auzoko Jaizubia eremuan. Berpizkundeko estilokoa da.
Ondoan errota eta burdinola eraiki zituzten ere.
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
Asier Perez-Karkamo Hendaia
XVII. mendearen hasieran Sebastian
Urdanibiak Anaka
auzoko Jaizubia baso eremuan
jauregi bat eraikitzeko
eskatu zion arkitekto italiar
bati, lehendik dorretxe bat zegoen lekuan.
Etxebizitzari lotuta industria multzoa
eraiki zuten ere, errota eta burdinolarekin.
Handik pasatzen den errekatik ura baliatzeko
presa bat era ubidea ere egin zituen
jauntxo irundarrak. Heldu den urtean laurehun
urte beteko ditu Urdanibia jauregiak.
Agian aitzakia ona izango da monumentuak
erakundeengan (eta herritarrengan)
piztu beharko lukeen interesa
pizteko.
Berpizkundeko eraikina da, oin laukizuzenekoa,
eta teilatua bi aldeetara duena.
Aurrealdeko horma harlanduz osatua
dago, eta harri-hormez besteak. Aurrealdeak
platabandak eta leihoburu molduratuak
ditu, baita bi pinakulu itsatsi ere, lehendabiziko
solairuan. Leihoen artean bi
harmarri daude, batek jauregiaren eraikitze
data dauka, eta bestea Aranzaterren
leinuarena da, gipuzkoarrek Frantziako
armadaren aurka 1476an lortutako garaipena
gogoratzen duena.
Multzo industriala
Urdanibiako jauregiari lotuta errota eta
burdinola eraiki zituzten; hobe esateko,
errota zegoen lekuan eraiki zuten jauregia,
eta gero errota berreraiki. Jatorriz
XVI. gizaldi hasieran aipatua agertzen
bada ere, industria multzoak erabiltzen
duen teknologiak beranduago berritu zituzten,
ziurrenik jauregia eraiki ondoren.
Errotak, burdinolak, ubideak eta presak,
elementu horiek guztiek egun zutik
irauten dute, bai, baina utzita daude, horietaz
ahaztu izan balira bezala. Eta ingurunea
hain ederra eta iristeko erraza izanik,
zaila da ulertzeko zer dela eta ez dagoen
multzo arkitektonikoa zaharberritzeko
eta erabilera kulturala emateko plangintzarik.
Errepidea Urdanibia jauregiaren ondoondotik
igarotzen da, berrogeita hamar
Sebastian Urdanibiak
agindu zuen, XVII.
mendean, jauregia
eraikitzea
Errotak, burdinolak,
ubideak eta presak
oraindik zutik jarraitzen
dute, baina utzita daude
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
Urdanibiako errota
eta burdinola
Garai batean hainbat errota zeuden
Anakan (Beraungoa, Santiagokoa...),
baina horietatik ezagunena Urdanibiakoa
zen. 1528an agertzen da aurrenekoz
aipatua Hondarribiko udal artxibategiko
lehen liburuan. Jauregiari lotutako
industria multzo konplexua zen,
ondoko elementuek osatzen zutena:
Presa eta ubidea.Errota eta burdinolaren
erabilpenerako beharrezkoa zen
ura bildu eta garraiatzeko erabiltzen ziren.
Jaizubiako errekatik hartzen zuen
ura Urdanibiako presak. Kota garai batean
dago, eta hareharrizko harlanduek
mugatzen dute. Ubidea, bestalde, harri-hormazko
bi murru paraleloz osatua
dago. Horrek bermatzen
zuen ura altuerangarraiatu
ahal
izatea.
Burdinola.
Urdanibiako
jauregiari eta
errotari lotua.
Presa eta errota el-
...eta mila hitz
Gari Garaialde
Joan egin zen
kartzen dituen
ubidetik zuzeneanjasotzen
zuen ura.
Burdinolarenantepararen
zati batzuk
nahiko egoera
onean daude oraindik.
Errota.Errotak albo batetik jasotzen
zuen ubideko ura. Ura bakanduta jaisten
zen sotora, han zeuden errotarriei
eragiteko. Bi harri zituen errotak. Errotarri
horiek dauden
lekua kanoi-gangaz
estalia
dago.
Egoki
eraikitakohareharrizko
dobelez osatua,
errotaren aurrealderaino
iristen da. Hemendik bueltatzen
da ura, hain zuzen ere, Jaizubia
errekara. Duela hamarkada bat errotako
makineria zaharberritu zuten, baina
ez da erabiltzen.
Egunero bezala aukeratu zituen jantzi beharreko
arropak. Edo agian larunbata izaki, besteetan
baino kontu gehiagorekin erabaki zuen nola
atondu.Txanoa hotza egiten zuelako jantzi
zuen, edo euria ari zuelako, edo egunero eramaten duelako,
batek daki, baina jantzi egin zuen. Azken unean hartu
zuen biolinaren funda besapean, behinola marroia izan
eta kolorea galdutako funda zaharra, hori duelako; edo,
hori duelako maite.
Larunbata goiza zen. Ordubata izateko ez zen askorik
falta. Tabernan nintzen egunkaria irakurri eta kafe beltza
hartzen. Leihotik ikusi nuen nola zetorren kalean
gora pauso luze eta irmoz, alai, zain daukanak jada ikusi
balu bezala. Irakurtzeari utzi eta begira geratu nintzaion.
Oinez jarraitu zuen, aurretik igaro eta joan egin
zen.
[GARI GARAIALDE]
Nola iritsi
Urdanibiako jauregia eta industria multzoa
Anaka auzoan dago, Jaizubia eremuan,
N-1 errepidearen ondo-ondoan.
Gaintxurizketatik joanez gero, Urdanibia
auzoa markatzen digun kartelari
kasu egingo diogu, eta han bertan
metro eskasera. Baina, errepidea utzi, kotxetik
jaitsi eta ibiltzen hastean, nondik
etorri den ahazten du bisitariak. Asfaltoko
bidea eta baso eremua banatzeko zuhaitz
lerro bikoitza besterik ez dago, baina lau
mendeko jauzia atzera egiteko balio dute,
zinez.
Ingurune naturala
Jaizubia auzoa eta Txingudi Ikastola lotzen
dituen errepidearen ondotik egiten
du bidea Urdanibiako errotaren bi gurpilak
mugiarazteko baliatzen zuten errekak.
Basoan barrena bide neketsua egiten du,
sugeek harean uzten dutenaren antzerako
irudia eginez. Oso eremu txikia da urbanizatzetik
salbatu dena. Jauregia eta olaerrotaz
gain, zelai txiki bat, eta errekak
bere bidean lagun duen landatza daude,
besterik ez. Baina mantendu den lur hori
TXOKOA 13
aparkatuko dugu. Lapurditik hurbiltzen
bagara, Bidasoaldeko Ospitalerako
irteera eta gero, hurrengoa hartuko
dugu, eskubitik. Hondarribiko Golf
zelaiko biribilgune txikian Lapurdirako
bidea hartu eta berriz N-1era itzuli.
300 metrora gutxi gorabehera aurkituko
dugu Urdanibia auzora sartzeko irteera.
ez zen oso ezberdina izango duela 400 urte,
jauregia eraiki zutenean.
Bisitari gutxiko lekua da. Batetik, esan
bezala, ez dagoelako zer bisitatu. Jauregia
pribatua da, eta industria multzoa itxita
dago. Bestetik, oso txikia da. Egoteko balio
du, baina ez paseatzeko, ibiltzen hasiz gero
segituan aterako litzateke bisitaria. Hori
bai, ondoan dagoen Jaizubia zalditegiko
ikasleekin, horiekin bai egingo daiteke
topo. Bide gehienek lurrezkoak izaten jarraitzen
dute, eta oso egokiak dira, hortaz,
zaldian ibiltzen ikasteko.
Baina lekua ederra da, paregabea garai
honetan, arratseko azken izpiek jauregiaren
aurrealdea urre kolorez bustitzen dutenean
eta zuhaitzen adarren itzalak bertan
margotuta agertzen direnean. Jaizkibelek
eguzkia erabat irentsi duenean,
bertatik joateko garaia da.
14TXANPA
Asteburuko agenda
Musika
Irun: Tunk aretoan kontzertuak izango
dira gaur eta bihar. Hala, gaur David MK
new guass-ek, Dj Residentek eta Loic Andrieux-ek
kontzertua emango dute
00:00etatik aurrera. Bihar Kodigo Norte
eta Kulto Kultivo taldeen txanda izango
da. Kontzertuak 21:00etan hasiko dira.
Sarrerek zortzi euro balio dute. Kontzertuen
ondoren, gaur nahiz bihar, disko jartzaileak
izango dira ordu txikiak arte.
Errenteria-Orereta: Kantu jirakoek herriko
bazterrak kantuz alaituko dituzte
bihar Udal Txistularien Bandarekin batera.
12:00etan Herriko Enparantzan elkartuko
dira.
Errenteria-Orereta: Udal Txistulari Taldeko
kideak Beraun auzoan ibiliko dira
etzi goizeko bederatzietatik aurrera.
Hendaia: Entzun Abesbatzak antolatuta,
Koro Ametsa Gazte taldeak kontzertua
emango du San Bixente elizan, gaur.
Taldeak disko berria aurkeztuko du gaurko
emanaldian, 21:00etatik aurrera.
Hendaia: Kalandos Koulos taldeak kontzertua
emango du Kanttu herri ostatuan,
bihar, 22:00etan hasita.
Hendaia: Organo kontzertua entzuteko
aukera izango da, etzi, San Bixente elizan.
16:00etan hasiko da emanaldia.
Inauteriak
Trintxerpe: Gaur: 15:30ean, Karmengo
Amaren konpartsa aterako da ikastetxetik.
17:30ean, erraldoiak eta buruhandiak
irtengo dira azokatik. Ibilbidea: Euskadi
etorbidea, Jaizkibel, Azkuene eta berriro
Euskadi etorbidea. 19:30ean, Arraiketai
txaranga Trintxerpeko kaleetan barrena
ibiliko da. 21:30ean, Konpartsen aurkezpena
pilotalekuan, Momo jainkoak eta
Momo jainkosak zuzenduta. Bihar:
11:30ean, Euskadi etorbidean haurrentzako
tailerrak izango dira, eta ondoren
mozorro lehiaketa. Euria egiten badu, parrokiako
etxabeetan egingo dira ekitaldi
horiek. 16:30ean, konpartsa eta karrozen
desfilea izango da San Pedrotik hasita.
Parte hartuko duten konpartsak: Zuhaitzak;
Lagun Artea; Alegria de Alza; Santa
Barbara; Gurea; Trumoiak; Aitor Ikastola;
Tantai Loiola; Thamessis; Fama; Alaia;
Odissey; Eureka; Kaos; Toxic; Apa Teieri;
Bosko Zuhaitz; Intxaur Txiki; Mi nuevo Potosi;
Boveda; Txassis Zuhaitzak.
21:30ean, Karmengo Amako gimnasioan
[OLATZ MITXELENA]
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa. Haurtzaro
Dantza Taldeak Soinu Zahar Txapelketa antolatu du asteburu honetarako.
Dantzariak Oiartzungo Elorsoro kiroldegian lehiatu beharko
dira bihar (16:30ean) eta etzi (11:00etan). Oiartzungo Udalaz
gain, herriko hainbat denda eta enpresak babestu dituzte bi txapelketak.
[BOGA]
Ibilaldi neurtua Jaizkibeldik. Eskolarteko XXIV. Mendi
Lehiaketaren barruan, ibilaldi neurtua prestatu du etzirako Allerru
Mendi Taldeak, Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko gurasoekin
elkarlanean. Elkargunea Lezoko Lopene plaza izango da,
08:30ean. Handik Tiñelura abiatuko dira, eta jarraian Frantseseneatik
pasatuko dira. Irteeran Hondarribiatik Intxaurrondorainoko eskoletako
gaztetxoek hartuko dute parte.
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
mozorro lehiaketa eta Inauterietako afaria
haur eta gazteentzako. 23:30ean, pilotalekuan
dantzaldia Lotxo taldearekin.
01:00etan pilotalekuan mozorro lehiaketa.
Etzi: 16:30ean, herriko konpartsen
desfilea (Showtime; Txassis; Boveda;
Fama eta Thamessis) Gudarien plazatik
hasita. 19:30ean, Errenteriako Amulleta
Danbor Kofradia alkateordetzatik hasita.
20:00etan, bakailaoaren ehorzketa, Azkueneko
biribilgunean hasi eta porturaino.
Hendaia: Bihar: 10:30etik 12:00etara,
Hendaiako auzoetan animazioa Akelarre
(Sopite-Lissardyn); mutxikoak (Beheko
auzoan, geltokian); Eraiki Dantza Taldea
(Intzuran) eta Bidasoko joaldunak eta
Zarpai Banda hiri erdian. 12:00etatik
13:30era, zintzur bustitzea hiri erdian.
16:00etatik aurrera, desfilea abiatuko da
Gaztelu Zahar pilotalekutik. Karrozak,
talde mozorrotuak eta txarangak: Mutiko
Alaiak, Zo Zongo, Zarpai Banda, Fadunito,
Bidasoko joaldunak... 17:15ean, Zanpantzarren
epaiketa Errepublika plazan.
18:00etan, Zanpantzarren erretzea, Errepublika
plazan. 18:30etik 19:30era,krakada
haurrentzako eta sari banaketa,
Merkatu Zaharrean. 19:30etik 20:30era,
zintzur bustitzea (ogitartekoak, taloak
eta patata frijituak), Merkatu Zaharrean.
21:00etan, dantzaldia Koloka taldearekin.
00:00etan, Ken and The Barbies taldeak
kontzertua emango du Merkatu Zaharrean.
Horrez guztiaz gain, bihar arte
eskoletako haurrek egin dituzten maskarak
ikusteko aukera izango da Liburutegian.
Ikus-entzunezkoak
Oiartzun: Ken Loachen Pan y Rosas filma
proiektatuko dute udaletxeko areto
nagusian, gaur. Oiartzungo Emakume
Taldeak antolatutako ekimena 17:30ean
hasiko da.
Irun: Djamila Saraoui Argeliako zuzendariaren
Barakat filma emango dute Amaia
Kultur Zentroan, gaur. 19:00etan hasiko
da filma eta sarrera doan da.
Antzerkia
Oiartzun: Oiartzungo Emakume Taldeak
antolatuta, Arantxa Iturberen Ai ama! liburuaren
irakurketa egingo dute Amaia
Cardona, Teresa Andonegi, Edurne Agirrezabala
eta Lur Korta aktoreek. Emanaldia
udaletxeko areto nagusian izango
da bihar, 20:00etatik aurrera. Sarrera
doan da.
Irun: Kasino Zaharra eta Rasmia antzerki
taldeek antzerki emanaldia emango
dute Emakumearen Egunaren haritik,
gaur. Uxoa elkartean izango da,
18:00etatik aurrera. Era berean, elkarte-
BOGA
Ostirala, 2011ko martxoaren 11
Zinemak
NIESSEN
(ERRENTERIA-ORERETA)
Torrente 4 3D:
16:00 (lar., ig.); 17:15; 18:05 (lar., ig.);
20:20; 22:35; 00:50 (lar., ig.).
Torrente 4: 16:15 (lar., ig.);
18:15; 20:30; 22;45; 01:00.
En tiempo de brujas:
17:15; 19:45; 22:30: 00:50.
Rango: 16:00; 18:10.
Destino oculto:
17:30; 20:00; 22:45; 01:00.
Cisne negro: 20:30; 22:45; 01:00.
Sígueme el rollo: 19:45; 22:30.
Enredados: 17:30.
Valor de ley: 01:00.
LES VARIETES (HENDAIA)
L’Empire du Milieu du Sud:
17:00 (lar.); 21:00 (ost.).
Rouge comme le ciel:
15:00 (lar., ig.).
Toi, moi, les autres:
17:00 (ig.); 21:00 (lar.).
TXINGUDI (IRUN)
Torrente 4 3D: 16:30; 18:30 (lar., ig.);
20:30 (lar., ig.); 22:45 (lar.).
Torrente: 16:15; 18:15 (lar., ig.);
20:15 (lar., ig.); 22:15 (lar.).
El oso Yogui 3D: 16:10.
Bienvenidos al sur:
16:00; 18:10 (lar., ig.).
En tiempo de brujas:
20:30 (lar., ig.); 22:30 (lar.).
Destino oculto: 16:15; 18:15 (lar., ig.);
20:15 (lar., ig.); 22: 15 (lar.).
Enredados: 16:00.
Cisne negro: 18:00 (lar., ig.);
20:15 (lar., ig.); 22:30 (lar.).
Rango: 16:00; 18:15 (lar., ig.).
Sígueme el rollo: 20:30 (lar., ig.).
The Mechanic: 22:45 (lar.).
MENDIBIL (IRUN)
Torrente 4: 16:00 (lar., ig.); 18:15;
20:30; 22:45; 01 (ost., lar.).
Destino oculto: 16:00 (lar., ig.);
18:15; 20:20; 22:30; 00:30 (ost., lar.).
Cisne negro:
20:05; 22:30; 00:30 (ost., lar.).
Enredados: 16:00 (lar., ig.); 18:05.
En tiempo de brujas:
16:00 (lar., ig.); 18:05; 20:15; 22:30:
00:30 (ost., lar.).
Chico & Rita: 22:30.
Rango: 16:00 (lar., ig.); 18:00; 20:20.
Sígueme el rollo: 20:15; 22:30.
The Mechanic: 16:00; 18:00.
ko kideek egindako lanen erakusketa ikusi
ahal izango da.
Irun: Tres antzezlana taularatuko dute
bihar Amaia Kultur Zentroan, 20:00etatik
aurrera. Sarrera orokorrak 12,80 euro
balio du, 8,40 euro gazte eta 65 urtetik
gorakoentzako.
Errenteria-Orereta: Mr. Red & Mr. Blue
antzezlana ikusteko aukera izango da
etzi, Errenteria Hiria Kulturgunean. Aurre
estreinaldia izango da. 12:00etan hasiko
da eta sarrerak hiru euro balio du.
Deialdiak
Irun: Udalaren Euskararen Hilabetea ekimenaren
haritik, Diskotxoua eta tailerrak
izango dira gaur, Zabaltza plazan.
17:30etik 20:30era tailerrak izango dira
Irun Iruten euskara elkartearekin, eta
18:30ean Diskotxoua hasiko da.
Irun: Emakume ijitoa eta etxetik kanpo
lan egiten dut lelopean, emakume ijitoak
Romi elkartean bilduko dira, gaur,
10:00etan.
Hondarribia: Kasino Zaharra Jubilatuen
egoitzak antolatuta, Castejonen dauden
Tren Museora eta Marques de Montecierto
izeneko upeltegira bisita egingo
dute bihar. Izena gaur eman behar da elkartean,
10:30etik 12:00etara.
Oiartzun: Oiartzungo Emakume Taldeak
antolatuta, Emakumeen Egunaren haritik
bazkaria egingo dute bihar Intxixu
erretegian, 14:00etan. Jokoak eta sorpresak
izango dira.
Hendaia: Hendaiako Gure Ikastolak antolatuta,
Ganbara Hustea (bigarren eskuko
azoka) izango da Gaztelu Zahar pilotalekuan,
etzi, egun osoan zehar.
Oiartzun: Zuhaitz Eguna izango da etzi,
Astasoroiturrin (Karrika auzoa). Basoa
berreskuratu asmoz, 300 haritz inguru
landatuko dituzte. 10:00etan jarri dute
hitzordua Artaso Elkartean. Gero, handik
oinez joango dira Artasoroiturrira.
Mendi irteerak
Irun: Irungo Mendizaleak taldeak mendi
irteera antolatu du biharko. Jaizkibelgo
errepidearen seigarren kilometrotik aterako
dira eta hortik Donibaneruntz joango
dira. 07:30ean hasiko dute ibilbidea.
Informazio gehiago www.irungomendizaleak.com
helbidean.
Irun: Erlaitz Mendi Elkarteak Bakio -
Plentzia zeharkaldia antolatu du etzirako.www.erlaitz.com/excursiones/vasca4.html
atarian xehetasun guztiak aurkituko
ditu interesdunak.
Trintxerpe: Itsastarrak mendi taldeak,
Herrerako Mendi Zaleak taldearekin batera,
urteko hirugarren irteera antolatu du
etzirako. Zumarraga eta Zerain aldera joango
dira.
[BOGA]
TXANPA 15
Folk doinuak Kabigorrin. Hariots hari laukoteak kontzertua
emango du Irungo Kabigorri Ateneoan, bihar. Folk doinuak berriro
ekarriko dituzte Kabigorrira; izan ere, beraien lehen kontzertua
bertan eman zuten. Biharko emanaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan
hasiko da eta sarrera doan da.
[ASIER PEREZ-KARKAMO]
Trapu zaharren artea. Erakusketa koloretsua bisita daiteke
Zokoburu auzoko Mendi Zolan. Bi emakumek, Isakutu herriko alabak
eta Corinne Alsuguren Donibane Lohizuneko dendariak, oihalekin
egindako lanak eskegi dituzte kulturguneko hormetan. Hilaren
20ra arte ikus daiteke erakusketa, asteartetik larunbatera
10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.