26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

Sarritan lokailu deitu ditugun hauek mintzagaiaren eta iruzkinaren artean

kokatzeko joera dute. Nolanahi ere, galdegaiaren eta aditzaren artean ez ditugu

normalki aurkituko, salbuespenak aurki badaitezke ere. Badakigu lokailu

hauetako askoren berezko kategoria aditzondoa dela, baina lokailu gisa lan

egiten dutenean, badirudi perpausean mintzagaiaren arrimura biltzen direla, eta

berak ere mintzagai bihurtzen direla. Hartu duten beren mintzagai leku

horretatik, hain zuzen, ezartzen dute aurreko perpausari buruz daukagun

erlazioaren ñabardura semantikoa. Adibide bat jartzeko, pentsa dezagun

bestela bezalako batekin gertatzen denaz. Hau berez aditzondoa da, modua

adierazten duen aditzondoa. Era honetako aditzondoei berez dagokien lekua

galdegaiarena izan ohi da :

(73) Nik artairinez egiten ditut opilak, baina Anttonik bestela egiten ditu.

Perpaus honetan Anttonik pastelak nola egiten dituen esaten zaigu. Hala

ere, Anttoniren opilgintza zehazkiago nolakoa den jakin nahi bada, aurreko

perpausera jo beharra dago. Bestela hori artairinez adizlagunarekin nolabait

erlazionatua dago eta horrela jakin dezaket Anttonik nola egiten dituen opilak.

Artairinez, nolabait, bestela-ren aurrekaria izango litzateke. Horri esker,

badakigu Anttoniren opilak egiteko errezetan ez dela artairinik sartzen.

Har dezagun orain beste adibide hau:

(74) Taloa artairinez egin behar duzu, bestela, ez zaizu onda aterako.

Hemen bestela-k bigarren perpauseko lehen lekua hartu du,

mintzagaiarena nolabait. Leku honetatik, bestela-k ez du zehazki artairinez

adizlagunarekin ikustekorik, perpaus osoarekin baizik. Horregatik, hain zuzen,

perpaus horrek onar dezakeen parafrasia baldintza kutsukoa da, bestela-k

nolabait perpaus oso bat ordezkatzen duelarik:

(75) Taloa artairinez egin behar duzu. horrela egiten ez baduzu, ez zaizu onda

aterako.

Eta hau, esan behar da, lokailutzat hartu ditugun askorekin gertatzen da,

batez ere nola halako anafora balioa dutenekin (hortaz, horratik, hala ...).

26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!