31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Zentzuen bilakaera: zentzu krisiaz

5.2 AKE-ren ajea, identitate eta zentzu krisia

Arrasateko Kooperatibagintzak sorreratik sortu du jakin-mina,

enpresa egiteko eta izateko bestelako modu bat gorpuzten duelako

seguruenik. Oso ikertua izan den esperientzia dugu, aldeko nahiz

kontrakoak izan ditu. Guk, halere, oraingoz, ez diogu orain

arte egindako ikerketek sortutako literatura aztertzeari ekingo.

Gure ikerketa-lanak oinarri izango duen Azkarraga Etxagibeleren

lanean zentratuko gara. Ondorengo lerroetan Arrasateko

Kooperatiba Esperientziaren gainean autore honek egiten duen

irakurketara hurbilduko gara.

Ondoko kezka dago lan honen sakonean: Arrasateko kooperatibismoa

baloreak galtzen ari ote da? Askorentzat AKEren baitan logikaekonomikoaren

aldeko labaintze prozesu bat antzeman daiteke.

Mendebaldeko zibilizazio modernoari ere holako zerbait egozten

zaio: logika instrumentalak gizarte bizitzaren erabateko

kolonizazioari ekin omen dio. Mendebaldeko gizarte ereduak

zailtasunak ditu pertsonen integrazio sinbolikoan; pertsonok

gure bizitzak zentzuz hornitzeko zailtasunak ei ditugu. Azken

batean, efikazia teknikoaren eta utilitarismoaren erreinuan,

espirituz eta zentzuz husten legoke mendebaldea.

Arrasateko Kooperatibismoaren eztabaida marko orokorrago batean

jarri du Azkarragak eta gizarte moderno konplexuak sakon

aztertu, azterketa horretatik kooperatibismoak gaur bizi duen

krisia hobeto ulertu aldera. Kooperatibak modernitate

kapitalistarekin jaiotako erakundeak dira, eta bizi duten balore

higatzea modernitatearen metafora gisa ulertu daitekeela dio

abadiñar ikerlariak. Bien gaineko hausnarketak uztartzen ditu

Azkarragak bere lanean. “Kooperatibak aitzakia dira gizarte

modernoez hausnartzeko; aldi berean, gizarte modernoen gaineko

hausnarra beharrezkoa deritzogu kooperatibismoa bere zabalean

ulertzeko”.

Modernitatearen gaineko irakurketak osatzen du lehenbabiziko

atala. Bigarren atala enpirikoa dugu. AKEren identitatearen

eboluzioa eta gaurko egoera aztertzen da bertan. Helburu

horretarako, kooperatibistekin egindako eztabaida-taldeak

erabili ditu autoreak, beraien unibertso sinbolikoa aztertzeko.

Hasteko sortzaileena eta ondoren bidean protagonista

garrantzitsu izan diren eta direnen diskurtsoak.

Beraz, Azkarraga Etxagibelek AKEren zentzuen bilakaera du

aztergai. Arrasateko Kooperatibismoan murgiltzen da, bere

sakoneko zergati eta zertarakoak aztertuz. Gure kasuan, bere

laneko diagnosia ardatz hartuta Arrasateko Kooperatiba

Esperientziaren baitako kooperatiba baten, zentzu horien

gorpuztea aztertuko dugu. Kolektibo oso batek (Fagor Arrasateko

kolektiboak) kooperatibagintza gaur eta hemen nola bizi duen

aztertzea izango dugu xede.

131

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!