31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

• Publikotasunaren sendotzea. Ongizate estatuaren ezarrerak

esku-hartze publikoaren esku utziko ditu lehenago herriekimenaren

esku zeuden hainbat eta hainbat beharrizan.

Bestalde, genesi garaiko testuinguru autoritario eta

errepresiboan kooperatibak bazuen esanahi berezi bat:

gizarteko gune demokratiko bakarrenetarikoa osatzen zuen (eta

berez oso zaila den eremuan, ekonomikoan). Marko politikoaren

nolabaiteko demokratizazioarekin, beste demokrazia gune bat

izatera pasako da, eta hasierako esklusibitasuna galdu egingo

du.

• Testuinguru soziologikoa. Gerraosteko testuinguru batean

piztu zen ekintza kooperatiboa Arrasaten. Gizarte hark

oinarrizko beharrizan larriak zituen eta lur emankorra

osatzen zuen kooperatibismoaren ideia loratzeko. Ongizatean

tartea irabazi dugun neurrian, kooperatibagintza batetik

beste batera pasa garela esan daiteke: beharrizanaren

kooperatibismotik ongizatearen kooperatibismora. Egun badira

arazo sozial larriak, baina lehenagoko beharrizan gorri

(gosea, osasun asistentzia…) horien karga dramatikoa galdu

egin da.

• Giro ideologiko-kulturala. Lehenagoko amets kolektiboek

indarra galdu dute eta ukitu pragmatiko eta motibazio

indibidualista handiko gizartea sortzen dihardugula esan

genezake.

- Zentzuen instituzionalizazioa. Azkarraga Etxagibelen hitzetan

AKEk instituzionalizatze prozesu bat bizi izan du. Hau da,

osagai kulturalak (baloreak, ideiak, sinesmenak) elementu

bibentzialak izatetik prozedura tekniko eta burokratiko

konplexuak izatera pasa dira. Sorrerako testuinguruan, balore

eta zentzu elementuak egunerokotasunean zeuden, praktikan bizi

ziren.

Kontutan hartu beharra dago komunitate txikia izatetik

kooperatiba-esperientzia askoz konplexuagoa izatera pasa dela.

Hasierako egitura sinpleek kohesioa eta baloreen erreprodukzioa

ahalbidetzen zuten. Adibide gisa aipatzen ditu Azkarraga

Etxagibelek hasiera bateko bilera luzeak, balio kooperatiboak

elikatzeko balio zutenak. Taldekatze-prozesua ere joera honekin

bat dator. Hasieran kooperatibak irizpide geografikoen arabera

eskualdeka biltzen ziren, gerora, negozioka antolatzeari ekin

zitzaion merkatu irizpideetara hobeto egokitze aldera.

- Aldaketak enpresa kapitalistan. Enpresa kapitalistaren

diskurtsoan aldaketak gertatu dira azken hamarkadatan. Diskurtso

molde berri bat sortu da langilearen partehartzeari eta

erantzukizun sozialari arreta eskaintzen diona. Badirudi

kooperatibarenak ziren ezaugarri batzuk bere egin dituela

kapital enpresak diskurtso mailan behinik behin.

136

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!