31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1962-1967

1.5 1967ko krisia: etapa baten bukaera

1967. urte inguruko testuingurua kaskarra zen, industria egoera

txarrean zegoen eta horrelakoetan gertatzen zen bezala, makina

erremintarena zen gehien sufritzen zuen sektorea. Eskaera baxua

zenez, ez ziren baliabide produktibo guztiak behar eta horrek

ere kostuak igotzen zituen. Esku-lana ere soberan zen, eta

egoerari aurre egiteko Kontseilu Errektoreak bazkideei laguntza

eskatu zien, lanpostu aldaketen eta hartu beharreko beste

zenbait neurriren aurrean.

“La actual coyuntura económica ha

originado fuerte contracción en la

demanda de nuestros fabricados (...) hoy

ya existe en nuestro caso una situación

de paro parcial solucionado con cesión

temporal de personal y que es

perfectamente previsible que en un

próximo futuro se irá agudizando.”

(1967ko Memoria)

1967a krisi denbora ez ezik, etapa baten bukaera markatu zuen

sasoia ere bazen TACIrentzat. Urte horretan bukatu baitziren

Grabener eta Olmarekin zituzten lizentziak eta ilusioz ebaketalerro

berriak ekoizteko lizentzia bilatzeari ekin zioten.

Berogailuen ekoizpenean baja eman zuten eta bertako langile

guztiak 3 izan ezik Ulgorrera joan ziren.

1.6 Arlo Soziala

Tailer auxiliar izatetik produktu propioen ekoizle izaterako

bide horretan ere, ez zuten Arrasateko langileek arlo

sozialarekiko ardurarik galdu. Kooperatibaren barnefuntzionamenduan

lankidetza eta printzipio kontuak argi ikus

daitezke. Hona hemen hori isladatzen duten zenbait gertaera:

Kontseilu Errektoreko kideak 1961eko memoria prestatzen ari

zirela, Jose Maria Ormaetxeak hileroko bilera guztietan Arlo

Soziala izeneko puntu bat gehitzea proposatu zien espiritu

kooperatibista ahultzen ari zelakoan edo, eta proposamena onartu

egin zuten. 1962ko K.E.ko aktetan ere topatu ditugu zenbait

adibide: produktibitatea baxua zela eta, langileen arteko

lankidetza eskatu zuten, zekienak ez zekienari erakutsi

ziezaiola.

Beranduxeago, produkzioak gora egin ahala, behin-behineko

langileak kontratatzeko beharra ikusi zuten. Baina konturatu

ziren kontratazio mota hori ez zela arazoari aurre egiteko bide

egokiena, printzipioen aurka zihoalako eta istripu arriskuak

handitzen zirelako.

161

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!