31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasate eta Fagor Taldea

Arrasatetik ez dittuk pasauko. Eta jarri

giñen hor, eta orduen egon zan hor

Fuenteovejuna esaten jakona: langilliak

langillien kontra.” (Gregorio Etxabe)

Greba horren ondorioa Ulgorreko 17 grebalariren kaleratzea, eta

gainontzekoentzat zigor ekonomikoak izan ziren. Beranduago

egindako hiru Batzar Orokorretan (1974, 1977 eta 1978)

kanporatutako langileak berriro kooperatiban onartzea bozkatu

ondoren, azkenean baiezkoa irten zen. Kaleratutako gehienek

berriz onartuak izateko eskaera egin zuten.

2.5. Arrazoi politikoengatik egindako grebak

Sasoi hartako greba gehienak arrazoi politikoengatik izaten

ziren. Lehenengoetakoa Burgoseko Prozesuagatik izan zela uste

dute ordukoek. Eta arlo politikoari zegokionez, Arrasateren

kanpora irteteko erabakiak izugarrizko eragina zuen beste

kooperatibetan. Guztiak Arrasatek zer egingo itxaroten egoten

ziren. Arrasatek zer egingo begira egotea honela arrazoitzen

dute zenbait testigantzek:

“Eta gu gaiñera beste alde batetik

nolabait disziplinauak gitzen, behintzet

auen hemen base sozial bat nahiko

serixue, gizonezkuak gehixenak,

edadekuak, bertakuak, bertako jentie...

Huelga politikuak eta sortu zienien beti

beiketan akuan Arrasatei, Arrasatek ze

eitten juan, zeattik politiko mailan ba

zuan apur bat referente bat. Bai,

referente bat izaten zan, horreik eitten

bajuek pentsauta eingo juen eta;

nolabait base sozial ekilibrauaue

auelako.” (Gregorio Etxabe)

3.Markinako lantegiaren sorrera

Arrasate lantegia Markinan 1972an zabaldu bazen ere, bere

historia askoz lehenago hasi zen. Lea-Artibai zonaldeko lehen

kooperatiba industriala aurrez egindako lan ugariaren fruitua

besterik ez zen izan. Markinako Arrasate lantegia Caja

Laboralaren promozio bat izan zela diote bertako langileek,

honen laguntza ezinbestekoa izan baitzen. Arrasate-Mondragoen

Markinako bi gazte merkatuaren azterketak egiten ari ziren

bitartean, Markinan Don Julianek bazterrak astintzen ziharduen.

Lursailak erosterakoan ere Caja Laboralaren laguntza izan zuten,

dena dela, Markinako lantegiaren sorreran faktore

garrantzitsuenak gazte gogotsu haiek izan ziren.

170

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!