31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Fagor Arrasate eta Fagor Taldea

merkaturatuko ziren produktu guztiak, merkatu nazionaleko

etxetresna enpresen kasuan izan ezik.

3.2.2. Izen berria: Fagor Arrasate

Urtebete inguru beranduago, marka komertziala sendotuta, Fagor

taldeko kooperatiba guztiek, Coprecik izan ezik, ohiko izenean

Fagor gaineratzea komenigarri ikusi zen. Arrazoi komertzial eta

korporatiboak medio, baina era berean izatea mantenduz, 1989ko

Batzar Orokorrak Fagor Arrasate S. Coop. Ltda izena onartu zuen.

Ondorioz, FAGOR taldea entitate juridiko bihurtuko zen bere ondo

eztabaidatutako Estatutu Sozial eta Barne Araudi propioarekin.

Hurrengo kapituluan aztertuko ditugu dibisioka antolatzeak,

barne-araudi berriak eta abarrek ekarri zituzten ondorioak.

3.2.3. Kooperatibak ere bateratu beharra

Kooperatiben taldekatzeko joera beste esparru batzuetara ere

zabaldu zen. 1985eko uztailean, adibidez, Euskadiko Kooperatiben

Federazioa sortu zuten. 1987ko urriaren 2 eta 3an eta

urtarrilaren 9an Mondragon Talde Kooperatiboko lehenengo

Kongresua egin zen. Bertan Arrasateko Kooperatiben

Esperientziaren (AKE) oinarrizko printzipioak, kapital

sozialaren tratamendua, kooperatiba arteko solidaritate fondoa

eta taldeko ordainketa sistema eztabaidatu ziren, besteak beste.

1989ko urtarrilean bertan, Lan Elkartuko Euskadiko Kooperatiben

Federazioa inskribatu zuten. Gasteizen egin zen Batzar Orokorra

eta 240 kooperatibatako ordezkariak bildu ziren, horietatik 90

Lankide Aurrezkiko kide ziren. Denera kooperatiba horiek guztiek

15.500 bazkide biltzen zituzten.

182

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!