31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1989-1995

3.1. MCC-ren sorrera

Mondragón Corporación Cooperativa sortu zenean ere antolaketa

aldaketa handia suposatu zuen Fagor Arrasaterentzat zein Fagor

Taldearentzat. Eskualdeko taldekatzea bertan behera utzi eta

sektoreka antolatzea zen proposamena. Indarrak batuz korporazioa

osatu eta elkar laguntzea.

3.2. Aurrekariak

1985.eko martxoaren 1ean, Kooperatiben Talde Kontseilua eratu

zen, Mondragón Corporación Cooperativaren hazia izango zena

alegia. Urte askotan eztabaida eta kongresu askoren beharra

egon zen MCC-ren egitura konplexua martxan jartzeko.

1987. urteko urriaren 2 eta 3an Kooperatiba taldearen I.

Kongresua egin zen, eta bertan, oinarri izango zituen

Esperientzia Kooperatiboaren Oinarrizko Printzipioak eta

Elkartasunerako Kooperatibarteko Fondoa sortzea erabaki zen.

Fondo horren helburua kooperatiba-promozioak finantzatuz

enplegua sustatzea zen.

1989ko abenduaren 2an II. Kongresua egin zen, eta 1991.eko

abenduaren 19 eta 20an III.a. Azken biltzar honetan, MCC-ren

Antolamendu Proiektua eta Lana Ordaintzeko Politikari buruzko

Oinarrizko Araua onetsi ziren.

Egun, Mondragón Corporación Cooperativa hiru talde nagusitan

egituratzen da: Finantza taldea, Industri taldea eta Banaketa

taldea. Korporazioaren Industri taldean zazpi dibisio daude, era

berean sektore taldetan edo agrupaziotan bilduta daudenak.

3.3. Agrupazioa

MCC sortzeak inguruko kooperatibetan eta Fagor Arrasaten bertan

ere antolakuntzako aldaketak eragin zituen. Agrupazioetan

antolatu beharra zegoen, Industri taldearen edo dibisioaren

baitan dauden agrupazioak produktu sektoreka antolaturik

baitaude. Fagor Arrasatek, Trapagako Ona-Pres eta Elgoibarko

Goiti kooperatibekin Txaparen Deformazioko agrupazioa sortu

zuen. Aurretik kontseiluak egiten bazituzten ere, Agrupazioaren

Batzar Orokor eratzailea 1993.ean egin zen.

Fagor Arrasate agrupazioko kooperatiba indartsu eta handiena

zenez agrupazioaren ardura hartu behar izan zuen, eta Arrasateko

zuzendaritzak erruz lan egin behar izan zuen hura aurrera

eramateko. Sektoreak garai latzak bizi zituen eta Ona-Pres

kooperatibaren egoera benetan larria zen, egundoko krisi

ekonomikoa bizi zuen, bizirauteko langile kopurua erdira

jeitsiz. Arrasatek bere laguntza eskaini zion, bertako bazkide

batek Ona-Preseko gerente kargua hartuz.

187

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!