31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasate eta Fagor Taldea

makinak geroz eta handiagoak eta pisutsuagoak zirenez,

segurtasun eta produktibitate arrazoiek bultzatuta egin zuten.

Baita momentu onean egin ere, pabiloi berria egin ezean, hartu

ezingo lituzketen hainbat eskaera etorri baitziren berehala.

Egun inbertsio-gune nagusia Markinak izaten jarraitzen du,

bulego berriak egiten ari baitira. Arrasaten, berriz, handitzeko

baimenik ez eta Fagor Etxetresnetako SAT-eko pabilioia erosi

zen. Hasierako ideia muntajerako pabilioia handitzea bazen ere,

oraingoz biltegi moduan, pieza txikien ekoizpenerako eta

pintatzeko darabilte.

2.2. Bazkideen etengabeko gorakada

Hamarkada hasierako krisiak eragindako aurrejubilazioek plantila

doituta utzi zuten 95erako. Eskariek eta ondorioz ekoizpenak

gora egin zuten momentuan, jende gehiagoren beharra nabaritu

zen. 1995eko lehenengo seihilekoan plantila gutxitu egin zuten,

eta bigarrenean “Langile berriak hartzeko Plana” (Plan de Nuevas

Incorporaciones) jarri zuten martxan. Batez beste 14 pertsona

gutxiagorekin bukatu zuten urtea, baina hurrengo urteetan

gelditu gabe egin du gora langile kopuruak. 1996an adibidez, 35

pertsona subkontratatu eta beste kooperatibetatik etorritako 3

langile hartu zituen Arrasatek. 1997an ere 271 langile izatetik

309 izatera pasatu ziren, plantilaren gaztetzea ekarriz.

Hurrengo urtean ere 26,5 langileko gorakada izan zen, 16 bazkide

berri egin zituzten, horietako hiru Proin-ekoak. Eskariei

erantzuteko beharraz gain, jende gaztearen presentzia handitu

nahi zuten, aurreikusitako jubilazioek suposatuko zuten

galeraren aurrean prestatzeko.

1999an 6 bazkide jubilatu ziren eta beste hainbatek baja hartu

zuten. Horretaz gain, 42 bazkide berri egin zituzten, aurretik

kontratatuta zeudenetatik eta Proineko sei.

2001. urtea ere bazkide aldetik salto handia izan zen. 55

bazkide berri egin zituzten. Dena den, beste 24 bazkide

erretiratu ziren, beraz, 31 bazkidetan egin zuen gora kopuruak,

horietatik 14 Proinekoak izanik. Baina bazkideek ezezik,

kontratudunek ere gora egiten zuten. Gainera, kontratudunak

hartzerakoan ikasketak oso kontuan izan dituzte. Honelako

hitzekin justifikatzen zuten urteko memorian plantilaren

gorakada:

“En una valoración más cualitativa, cabe

señalar que este importante crecimiento

de la plantilla se sustenta en la

política de potenciación y

rejuvenecimiento de la plantilla que

venimos desarrollando a lo largo de estos

últimos años para prevenir las bajas

(principalmente por jubilación) que se

192

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!