31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Planteamendu metodologikoa

Kooperatiba eta kooperatibagintza 63 kokatu behar ditugu ikerketa

honen erdigunean. Gaur egungo kooperatibistek, kooperatiba jakin

bateko protagonistek kooperatibagintza nola bizi eta sentitzen

duten aztertzera gatoz. Kooperatibismoaren inguruko zein

pertzepzio nagusitzen diren, pertzepzio horren gainean ze

diskurtso eraikitzen dituzten aztertzera.

Kooperatiba barruan dauden sare ezberdinetara hurbilduz,

aztergai izango ditugu zeintzuk diren harreman- sare horietan

diskurtso dominanteak gaurko kooperatibagintzaren aurrean. Hau

da, azterketa enpirikoaren filtroa pasatu nahi diegu atal

teorikoan aipatu ditugun zentzu krisia eta demokraziari eusteko

zailtasunei. Era berean gaurko kooperatibismoaren aurrean, gaur

egungo protagonistek dituzten bisio ezberdinak identifikatu eta

aztertuko ditugu. Azken batean, gaur egun kooperatiba eta

kooperatibagintzari buruz dauden diskurtso edo iritzi multzoak

identifikatu eta aztertzea izango dugu helburu.

Egungo kooperatibistek kooperatibismoa nola ikusten duten, nola

formulatzen duten jakin nahi dugu. Eta formulazio horretan

zenbat ikuspegi desberdin multzoka ditzakegun, zenbaterainoko

adostasunak dauden, diskurtso kontrajarririk dagoen.

Nola hurbildu galdegai horietara?

1. Esparruaren hautua

Baztertu egin dugu Arrasateko Esperientziaren egungo egitura –

Mondragon Taldea- osatzen duten kooperatiba desberdinetako

laginekin jokatzeko aukera. Bestelakoa da gure hautua:

kooperatiba bakar bateko kolektiboan jartzea gure argazkiaren

markoa. Lan-kolektibo batean zentratu nahi izan dugu ikerketa.

Unitate sozial oso bat da kooperatiba bat, ibilbide jakin bat

egin duena, esperientzia multzo bat pilatu duena. Bertan,

esperientzia, ardura, postu, adin eta kualifikazio desberdineko

pertsonak biltzen dira, helburu bateratua duen unitate

heterogeneo bat osatuz. Unitate horietako batean egin nahi dugu

kooperatibagintzaren diskurtsoen argazkia.

Fagor Arrasate aukeratu dugu horretarako. Kooperatiba historikoa

dugu Fagor Arrasate, MCCren ‘ama’ den gunekoa. Arrasateko

Esperientzian sortutako bigarren enpresa da. Esperientzia honen

ibilbide historiko osoa dauka bere baitan, eta une honetan ere

Fagor Taldeko erreferentzia-enpresetakoa da. Arrasateko

Esperientziaren erdigune geografiko eta soziologikoan kokatzen

da, esperientziak sortu duen kulturaren muinean. Unitate egokia,

beraz, beronetan gertatzen ari diren aldaketak behatzeko.

Tamainaz, handia, baina ez handienetakoa, MCCko kooperatiba

63

Gogora dezagun kooperatibagintza zentzu aspektuari deritzogula,

orokortasunari, kooperatibismoaren zentzuari. Kooperatibaren azterketa berriz

gertuko errealitatearen azterketa litzateke, kasu honetan Fagor Arrasate nahiz

berak parte hartzen duen gainontzeko sare egiturena.

211

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!