31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

2. Diskurtso analisia

Harreman-sareen, kasu honetan Fagor Arrasateko kolektiboaren

mundu sozial-sinbolikoaren, edo zentzuen mundua aztertzeak bete

betean garamatza metodologia kualitatibora. Kooperatibagintzaren

inguruan eraikitzen diren irudikapen, pertzepzio eta definizioak

aztertzeko ezinbestean arakatu behar dugu hainbat elementu

kognitibo, ideologiko edo eta jarrerazko elementuak. Dimentsio

sinbolikoa da interesatzen zaiguna.

Metodo kualitatiboaren bidez dimentsio sinbolikoa azter

dezakegu. Gizabanakoek esan edo adierazten dute azter genezake:

ideiak, sinesmenak, baloreak, desioak, iparrak…. Komunikazio

sinbolikoaren bidez edo eta hizkuntzaren bidez adierazten

dituzten erreferente kultural eta ideologikoak azter ditzakegu.

Eremu sinbolikoa ez da kuantifikagarria, diskurtsibitatearen

azterketak ulermena eta interpretazioa izan behar ditu helburu.

Diskurtsoa definitzerako orduan Alfonso Ortik bere egiten duen

Muchielliren definizioa jaso dugu: “pertsonen arteko

komunikazioan norbaitek produzitzen duen testu bat” 65

Gure kasuan, pertsonen arteko komunikazio hori, eztabaida

taldetan (saioetan) gauzatu da. Beraz, eztabaida taldeetan

jasotako materialarekin diskurtsoak eraikitzeko lehen urrats

batean, hiru diskurtso bereizi ditugu. Eztabaida taldeetan

jasotako elementu esanguratsuenak harremanetan jarri, ordenatu

eta ildo interpretatzaile baten arabera egituratu ditugu,

diskurtso kooperatiboen deskripzioa egin ahal izateko.

Atal enpiriko hau hiru urratsetan egin dugu. lehenik eta behin

Eztabaida taldeetan jasotako aktak transkribatu ditugu

irakurketa orokor bat eginez. Bigarren urrats batean esaldi

emankorrenak, sentipenak, ideiak, esateko moduei, akten tonuei,

hitzei etab.-ei erreparatu diegu, diskurtsoak polarizatze

aldera.

Hiru sailetan banatu ditugu jasotako diskurtso zatiak.Azkenik,

diskurtso bakoitzaren elementuak deskribatuz diskurtsoen

banaketa eta antolaketa egin dugu. Diskurtsoak eraiki ditugu.

Ikus dezagun diskurtsoen eraketa nolakoa izan den eta gure

azterketa interpretatzaileak nondik nora jo duen. Honako hauek

dira bereizi ditugun diskurtso multzoak:

65

García Ferrando,M eta beste: El analisis de la realidad social. Metodos y

tecnicas de investigación social. Alianza. Madrid. 1990. 153. Orr.

228

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!