31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

enpresa egiteko moduak. Benetan merkatu globalizatuan iraungo

badugu energia eta baliabide guztiak enpresa arloa lantzeari

dedikatu beharko dizkiogu. Arlo sozialaren tartea gutxitzen joan

da historikoki, gaur egungo joera ere hori da: merkatuaren

exijentziak direla eta bestelako logikatarako tartea txikitzen

joatearena.

Azkenik, Itxaropenaren diskurtsoaren eremua deskribatzea

geratzen zaigu. Eremu honetan identifikatu ditugun elementu

esanguratsuenak jarrera baikor eta eraikitzailea eta

erantzukizunaren asumitzea dira. Hauek erantzukizuna euren gain

hartzen dute, aldarrikatzetik ezer gutxi lortzen da. Hobe da

subjektu aktibo izan eta barne mekanismoak erabiliz gustuko dena

mantendu eta aldaketarako proposamenak lantzea.

Lehengo atalean, azterketa teorikoan hainbat galdera utzi ditugu

zabalik, horietako bat zera zen, gaur egungo kooperatibatan

benetako diskurtso egituraturik topatuko ote genuen. Batetik,

ikusi dugu hiru diskurtso-multzoen artean elementu komun dexente

dagoela, badirela sentipen konpartituak, gauza batzutan mugak

lausoak direla.

Bestetik metodologia aldetik ere izan ditugu gure mugak. Esate

baterako denbora eta eztabaida taldetako kide kopurua izan dira

mugak. Hamabost kidetako taldetan eta hiru ordutako saiotan

ezinezkoa da kide guztien iritziak biltzea eta diskurtso

egituraturik formulatzea. Hala, diskurtso zatiekin “collage”

moduko bat egitea izan da gure lan-metodoa.

Badugu, beraz, aurrera begirako lanik. Orain arte atera ditugun

aurre-ondorioak berresteko beharrezko zaigu diskurtso

egituratuagoak ekoizteko komunikazio-espazioak sortzea. Orain

arte aurre-definitu ditugun hiru diskurtso-multzoen egokitasuna

aztertu behar dugu, berauen arteko gune komunetan sakondu,

ñabardurak xehetu. Hitz batez esateko, objektua argiago

enfokatu. Horretarako, identifikatu ditugun diskurtso-multzoak

kontutan hartuz, eta berariaz galderak diskurtsoon ñabardurak

ateratzera bideratuz, eztabaida-talde berriak antolatuko ditugu

Fagor Arrasateko kolektiboaren lagin esanguratsu batekin.

Lehenengo pauso honek, beraz, bigarrenerako prestatu gaitu.

252

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!