31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Era berean, bada bizitza kooperatibaren bueltan eraiki duenik

ere. Hori hala da, bereziki, lehenengo belaunaldikoengan:

eurentzat kooperatibek zentzu berezia izan dute. Sasoi hartan

enpresa-sistema kapitalista auzitan jarri zuen gizarteko sektore

batek eta kooperatibak beste bide batzuk jorratzeko sistema

eskaintzen zuen. Horrela, batzuek hautu politikotzat dute euren

kooperatibizatzea:

“bueno, ba gu kooperatiban sartu gitzen ba hori

opziño hori geunkelako eta ikusten gauelako ba zala

guretzako orduan sistemaik onena. Eta, horren buruz

ibili ga lanian eta uste dot izen dala, gure ustez

sistemaik onena. Bai pertsonala eta bai soziala. Ba,

bueno, ba horregatik sartu gitzen, horregatik ibili

ga, gabitz. Eta uste dot izen dala guretako

behintzet, niretako behintzet oso sistema ona. Damutu

barik.” (ET1;H1)

Kooperatiban lana egitea “garrantzitsua” ez “fundamentala” da 2-

1 partaidearentzat. Garai hartan, kooperatibak sortu zireneko

sasoian Arrasateko herrian eta beste hainbat lekutan oligarkia

batek agintzen ei zuen eta kooperatibak On Jose Maria

Arizmendiarrietaren eskutik jakintza banatuz aberastasunak eta

aukerak ere banatu zituela diosku. Horregatik egiten ei du berak

bat kooperatibarekin, momentu jakin batean alternatiba bat

eraikitzeko saiakera izan zelako.

“ezta izango ba garrantzitsua? Fundamentala

esango neuke. Hori dau norberan irizpidetan ez? Nik

enpresa kapitalistan ez naiz ibili lanian baina

badakit gutxigora behera zelan funtzionatzen dauen.

Da badakit kooperatibiek ze emun dozkun. Hemen, sasoi

baten, Mondrauen esangot baina beste leku batzutan

be, ainketan auen oligarkia batek, haik zian

nausixek, hak esaten ebiena ein biha ginuan danok,

herri guztien e! harek ainketan auen. Eta don Jose

Mariak esan auen “sozializando el saber se sozializa

el poder” eta bide hori hartu hauen, eta nik uste

dot egokixa dala. Neure iritziz behintzet oso egokixa

da.” (ET2;H1)

Bestalde, bada kooperatibista izateari zentzu praktikoa ematen

dionik ere. Ez da bereziki garrantzitsua kooperatibista izatea,

baina era berean bizitza guztia kooperatiban lan eginda, “ba

urteen poderioz kooperatibismoaren aldeko egiten zara” dio 1-2

partaideak. Kutsatu egiten du lan eta konpromiso giroak,

organoetako partehartzeak eta kooperatibak dituen abantailek

horretan laguntzen dute. Halere, gaur egungo kooperatibagintza

“degeneratu” xamar ere badagoela dio.

“Beste enpresa baten, bai, beste enpresa tipo

baten hasiko banintzen bere egunian lanian, ba, nik

254

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!