31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

“bai hor ez, txakurran txistia, ez? Zaunka

eitten zebana, ta egun baten hemen, Fagorreko

txakurra zeuen, zaunka eitte zeban da, egun baten ia,

hau eh, eztabela zaunkaik eitten, ta ze pasetan jako?

Gaixorik dau ala? Ez, bazkide ein jabie.” (ET1;H5)

Kooperatibista izatea baino garrantzitsuagoa da kooperatibo

izatea 2-3 partaidearen iritziz.

“nik uste dot kooperatibista izatea baino

garrantzitsuaua dela kooperatibo izatea.” (ET2;H3)

Lagun horrek uste du kooperatibista dela kooperatiban lan egiten

duen pertsona bat baina horrek ez duela bermatzen pertsona hori

kooperatibaren inguruko ildo edo pentsamendutan mugitzen denik.

Jendearen kooperatibotasun falta sumatzen du batez ere Fagor

Arrasaten.

“Kooperatibista da kooperatiban lanean dabilen

pertsona bat, sin mas. Eta kooperatibo da

kooperatibista bat kooperatiba barruen kooperatibaren

inguruko ildotan o pentsamendutan mugitu beharko

litzaken langilea. Eta nik bizi izan detena

behintzat, jendearengan kooperatibotasun falta hori

eta ez gaztek bakarrik e!. danok. Eta etxe hontan

asko, eta beste etxek nik ez dittut ezautzen baina

etxe hontan asko.” (ET2; H3)

4.1.1 Kooperatiba desberdina dela sentitzeko zailtasunak

Zer da kooperatiba bat? Zerk bereizten du bestelako enpresa

eredutatik? Maila teorikoan ikusi ditugu kooperatibak dituen

berezko ezaugarriak, halere ondorengo puntuan Arrasateko

kolektiboan dauden pertzepzioak eta sentipenak jaso nahi izan

ditugu, eta argudio horiek ulertzen saiatuko gara.

Kooperatiba desberdina dela sentitzeko zailtasunak sumatzen dira

batez ere gazteengan. Lanean hasteaz bat ez ei da igartzen

kooperatiban edo bestelako enpresan lan egiten duzunik; urteak

behar izaten dira kooperatibaren bereizgarritasunak

identifikatzeko. Era berean, Mondragoeko Eskola profesionaletik 67

etortzeak ere ez du asko laguntzen horretan. Izan ere, Eskola

kooperatiba izanik ere ez da kooperatiba denik ikusi eta

sentitzen. Eta bertatik pasatutakoek diotenez igarri beharko

litzateke; gutxienez bertan ikasiek kooperatiba eta

kooperatibagintzari buruzkoak ezagutu beharko lituzkete. Jaso ez

duten formazioarekin oso kritiko agertzen dira.

67

Gaur egungo Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa. Fagor

Arrasateko kolektiboko langile zati handi batek egin ditu ikasketak

1948.urtean sortu zen eskola horretan.

257

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!