31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

4.1.3 Kooperatibista sentimenduaz

Kooperatiba bat zer den ikusteko zailtasunez aritu gara goiko

orriotan, baita kooperatibak bereizgarri dituen elementuak

aztertu ere. Orain berriz kooperatibista izatearen sentimendua

aztertu nahi dugu. Sentimendu kooperatiboa bizirik ote dago

kooperatibistengan? Bazkideak kooperatibista sentitzen dira? Zer

da kooperatibista sentitzea?

Kooperatibista sentitzen diren galdetuta ere, makina bat

erantzun jaso ditugu. Batzuk baikorrak oso, beste batzuk aldiz,

besterik gabekoak, indiferente agertzen direnenak.

Aurkitu dugu kooperatibista sentimendua gutxitu zaionik ere.

Lehen orain baino kooperatibistago sentitzen zen. Sentimentu

hori gutxitzearen arrazoiak zeintzuk izan dira? Zerk eragin ote

du sentimendu horren gutxitzea?

“lehenau beste ez, baina bai. Nik uste dot

baietz.” (ET1;H3)

Autokritikatik erantzun dute gazte batzuk. Kooperatibista

izateko zerbait egin beharra dagoela uste dute. Besterik gabe

eta kooperatibako kide izateak ez duela bat kooperatibista

egiten.

“ni nere kasuen ezebe. Eztot eitten ezebe

kooperatibistia izeteko” (ET1;H5)

Bada oso kooperatibista sentitzen denik ere. Harrotasunez

aitortzen dute batzuek kanpoan 69 lanean dihardutenean hemen

daudenean baino kooperatibistago sentitzen direla.

“ni hemen oso kooperatibista sentitzen naiz eta

kanpuan gehixau oindion eh. Kanpuan gehixau eta

kanpuan, hortikaldian, nonbaitten, azkenien sentitzen

nok kooperatibista barrez, kooperatibista esan nahi

juat geuria izango balitz bezela, gure sistema bat

izengo balitz bezela, gure inbentua izengo bazan

bezela. Zeinena? Euskaldunena. Eta, ni sentitzen naiz

oso kooperatibista. Eta hor kooperatibista

izetekotan, hor konpromiso batzuk gaukou,

kooperatibista izeteko. Hemen e, batzuetan lan ein

biha juau, kanpuan, enpresa kapitalistan baino

gehixau eh, eta gaurko egunetan gauzak daren bezela

oindino gehixau. Guria defenditzeko. Kooperatibista,

nik oindio jaukat behintzet hori barruan…sartuta.”

(ET1;H1)

69

Fagor Arrasateko langileak asko ibiltzen dira beste herrialdeetan, makinak

saltzen zein muntatzen.

263

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!