31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

4.2.5 Planteamendu filosofikoa falta da

Halere, benetako edo muineko gakoa beste bat dela uste dute, ez

du transmisioak bakarrik huts egin. Gaur egun planteamendu

filosofiko eta ideologikoa falta da. Hasiera baten kooperatiben

sorreran balio batzuk zeuden eta poliki poliki arauen bidez

balio horietatik urruntzen joan dira kooperatibak. Hainbat

elementu daude urrunketa horren adierazle izan daitezkeenak,

esate baterako, soldata mailaketaren irekiera eta

nazioarteratzea formatu ez kooperatiboan gauzatzearena. Badirudi

kooperatibak enpresa kapitalistaren eredura hurbiltzen doazela

poliki poliki eta kooperatibismo “bigun” bat egiten dela;

benetako planteamendu filosofiko eta ideologiko gabe.

Badirudi oinarriak galdu egin direla. Jada ez daudela atzean edo

sakonean garai baten zeuden balio sendoak. Horrela azaldu digu

1-2 partaideak:

“nere ustez planteamentu filosofiko bat edo, hor

dago akatsa ez? Kooperatibie jaio zanien balore

batzuk zazien. Ta, ba, arau batzuk. Denbora pasaz e,

ba, ez dakit nik arrazoiakin edo arrazoi barik. Baina

behintzet ni ados ez nago bapez. Juan gara arau

horrek, edo guk inguratzen kapitalismo sistematara.

Ba hainbat gauzarekin, adibidez gure soldata

mailaketa zabaldu dogu. Adibidez,

internalizazioarekin gabiltza kooperatibak ipintzen

beste leku batzuetan eta abar. Ein doguna da, ba, gu

adaptatu edo gu adapatatzen ari gara kapitalismoari,

eta gabiltza egiten “un cooperativismo light” .

Bueno, eta hori gabitzela egiten ba, oinarrixak galdu

egin dira, ez? Hori da nik egiten dudan irakurketa.”

(ET1;H2)

4.2.6 Ibilbidearen gaineko gazteen ikuspuntua

Gai honen inguruko gazteen ikuspuntuari dagokionean, gazteenek

ez dute oso ondo ezagutzen zer gertatu den bost hamarkadatako

ibilbidean zehar. Dena dela, lehengo kideek gehiago egin behar

luketela uste du 4-1 partaideak, etsituta sumatzen ditu eta

horrek ez du belaunaldi berrietan ilusioa pizten laguntzen.

Badirudi, dena eginda dagoela eta jendea erlaxatu egin dela.

“nik uste dot lenguak lan gehixau ein bihako

zabiela gauzia aurrera urteteko. Oin gauzia einda

daunian uste dot jendia apur bat relajauta moduan

dauela. Eta zela dirua atetan gabizen, ez bada bat

bestiak ataten dau, eta jendia relajau eitten da.”

(ET4;H1)

273

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!