31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

joko zelai horretan euren balioak praktikan jarri, baizik eta

sistemaren arauei men egin behar dietela.

“hori merkauak exigidu eitteozkula hori da

onartzie gure proiektu kooperatiboa ez dala

baliogarrixa. Guk benetan sinisten badugu, hemen gure

baloreekin, solidaritatea, hemengo aberastasuna,

demokratizazioa, instituzio bat lana egiteko eta

abar, gure erlazioetan etab. Horrek gauza guztiok

benetan sinisten badugu e, ezin dugu onartu

beharrezkua dala bide hori egitea. Ze hori esaten

badugu azkenian ari gara esaten ba, beste sistema,

kapitalista sistema, ez dakit hobia edo txarraua

baina beharrezkua dala.” (ET1;H2)

4.2.8 Gaur egunera egokitu beharra

Gaur egunera ekarri eta egokitu beharraz mintzo dira gehienak.

Sasoi bateko eredu kooperatiboak ez du bere osotasunean gaur

egunerako balio. Merkatuak hedatzera behartu ditu kooperatibak

eta jada ez da nahikoa lehengo eredua. Zerbait berria asmatu

beharra dago.

“nik uste dot lehengo modelo hori, sistema

kooperatibo, kooperatibo sistema hori igual gaur

egunera egokitu ein biha dala. Lehenguak ez dau balio

igual oingo egoerarako. Ze hemen kooperatiba askok

zabaldu dauz tailerrak leku danetan, eta jarraitzen

baginuan ba hemen, Arrasate inguruan lana eitten

bakarrik ba, ez dakit nun egongo ginan. Igual etxian.

Ez dakit e, baina gaur egunian dagon konpetentziakin

eta gaur egunian dagon… igual egokittu ein bihako

ginan.” (ET1;H4)

Arlo soziala indartu beharreko elementua

Arlo soziala indartu beharreko elementua da. Testuingurua ezin

dezake kooperatibak aldatu, beraz ekonomikoki sistemara moldatu

beharra dago. Halere, beste alde batetik eta paraleloki, arlo

soziala landu beharra dago. Bai, baina nola? Ez al dira biak,

arlo soziala eta ekonomikoa uztarri berean kokatzen? Ez al du

batak bestea ukitu eta eragiten?

“baina, osa. Beste alde batetik, hori da bide

ekonomikua baina bide ekonomiko hori gero beste bide

sozial bat jorratu bihako eban ez? Eta azkenian, nik

uste dot azkeneko urtietan galdu dana dala ba hori,

bide sozial hori. Azkenian halako bixak nola eruen

inguru, testuinguru hontan. Ze testuingurua guk ezin

dogu aldatu. Eziou aldatu Bush, Bush hor dau eta

ezindou akabau berakin. Eta kapitalismua hor dau eta

EEBB-ak hor dauz… eta sistemia azkenian eh. Orduan,

275

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!