31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

“beitu, esangotzut e, berba bat dau: “Ambición”

ez? Anbisiñua, gaur egun anbisiño gehixau dau

pertsonala, askoz gehixau pertsonala lanerakua baino.

Eta bueno, horrekin lehen esan dotena, dana bat doie.

Lanpostu on bat, soldata on bat eta ezteixela ukitu

aldemenekuak. Ambisiño pertsonal bat. Ta ezpada kapaz

topetako horrek akatsok…” (ET1;H1)

Agian garai txarrak beharko lirateke pertsonak berriz batu eta

inplikatzeko. Azken urteetako garai onek badirudi jendearengan

joera indibidualistagoak areagotu dituela eta bakoitzak

norberarengan bakarrik pentsatzen duela.

“iguel, hori bueltauko zan halako denboraldi

txar batzuk ein ezkero. Eta benetan, etxera jun biher

edo hemen egon ba, urte askotan, edo batzuk egon zien

moduan peridikue irakurten pedidua eztalako sarten

eta halako garai txarretan jendia batu eitten da.

Azkenaldixan garai onak besteik ez dauz! Orduen,

jendie ba hoixe, berak pentsetan dau bere buruen da

proiektua ba Fagor hor dau. Holan ba behiei esnia

ondo atera, ez da.” (ET1;H4)

Baina bada beste ikuspuntu baikorrago bat ere: garai txarrei

zain egon gabe benetako kooperatibagintza garai onetan egin

beharko litzatekela dio 1-1 partaideak.

“jarraittu deixiela garai onak, eta hor garai

onetan kapaz izen geitxexela zeozer atatzeko.”

(ET1;H1)

Kooperatiba gizartearen ispilu baino ez da. Jendea gero eta

gutxiago inplikatzen da, ez bakarrik kooperatiban baita

gizarteko alor desberdinetan ere. Gizarte mugimenduetan ere

inplikazio maila jeitsi egin da azken hamarkadatan eta berdina

gertatzen ari da kooperatibetan ere.

“baina nik uste dot jendia inplikatzen dala gero

ta gutxiau, ez kooperatiba mailan, nik uste dot

gizarte mailan be bai, ez? islada bat moduan dala

ikusten dot. Ze nik ikusten dot bakoitzak gure

herrixan behientzet ikusikou, edozein taldetan,

edozein arlotan, bai kirol mailan e, kultur mailan

nik ikusten dotena da kriston problemak darela

jendiak lana eitteko, ba lana eitteko debalde zeoze

emotearren bestiendako. Jendiak nahi dau gaur egunian

ein beria eta ahaztu. Ez lehengo moduan, lehen jende

askok lan eitten zeban arlo danetan. Oin da ba hoixe,

baikoitzak beria ein da neri laga bakian da…”(ET1;H4)

285

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!