31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

4.4.2 Partehartze instituzionalaz

Partehartze instituzionala Arrasateko kooperatiben baitako

demokrazia enpresarialaren adierazgarri da. Kasu honetan

Arrasateko kooperatibistek partehartze instituzionalaren

inguruan dituzten kezka eta iritzi ezberdinak jaso eta aztertuko

ditugu.

Kooperatiba formula enpresarial bat baino gehiago da teoria

mailan, baina konplexuagoa da praktikan. 4-2 partaide gaztearen

ustez, boterea informazioak ematen du eta edozein erakundetan

bezala kooperatiban ere informazio maila ezberdinak daude.

Horrek, bazkidearen benetako partehartzea mugatzen du. Izan ere,

estatutuek “bazkide bat boto bat” esan arren, hori errealitatean

mugatuagoa da. Maila teorikoaren eta benetako errealitatearen

artean alde handia ikusten du lagun honek.

“gauza bat da planteamendu teorikua eta gero

praktikan hori zela emoten dan. Azkenien, edozein

estrukturatan informaziñua dakatenak dakate boterie.

Boterie informaziñuak emoten du. Zu langile zarenien

ba gauza asko zela funzionatzen daben, ordun mugatute

zauz. Iritzixa emoteran emon ahal dozu nahi dozun

eritzixe baina gero iritzi hori kontuan hartzerako

orduan edo praktikara eruateko orduan, ba mugatuta

zaz. Estatutuak esaten dabe langile bat boto bat eta

langileak esaten duena egiten dala gero hori ez da

izaten hola; informaziño maila desberdinak dauzelako,

ardura desberdinak eta… gauza bat da planteamendu

teorikua eta beste bat realidadia.” (ET4; H2)

Organoen funtzionamendua

Organoen funtzionamenduaz orokorrean galdetuta, 1-1 partaideak

organoetako partehartzea oso garrantzitsua dela diosku. Bertan

erabakitzen baitira kooperatibaren norabideari eta izateari

buruzko gaiak. Organo denak elkartuta joatea proiektu baten

inguruan elkartzea eta norabide berean jardutea garrantzitsua

dela uste du.

“Hemen daukou Arrasaten kooperatibia. Azkenian

horrek elkartuta doiaz bata bestiakin. Elkartuta

esaten dot konsejo sozialetik hasi eta junta rektora

eta, konsejo direkziñua dana elkartuta. Orduan bueno,

ez badaukou proiektu bat garbixa eta ilusiño bat

garbixa ba, partehartzia baino ez hartzia ez gura.

Eta asunto sozialetan, soziala ez bada bat hor saltsa

hortakua ez bada ba, ez gurau, ezpadau inok gura

egon, ze inportantzia dauken? Badauko, azkenien hor

erabakitzen die gauzak baina…” (ET1;H1)

291

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!