31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

1-2 partaideak aldiz, gehiago sakondu beharko litzatekeela uste

du eta kooperatibismo gehiago aldarrikatzen du.

Kooperatibagintzan sakontzea da bidea, orain arte ezagutzen

ditugun organoak demokraziarako mekanismoak direla uste du.

Baina mekanismo horiek orain dela berrogei urte inguru sortu

ziren eta lehengo kooperatibismoari zegozkien, baina gaur egun?

Nola berritu edo indarberritu ditzakegu elementu horiek?

Horretan sakontzea izango litzateke iparra.

“pixkat sakontzen apur bat. Batek esan zuen,

erdaraz esangot: “los problemas de libertad se

resuelven con más libertad” “los problemas del

cooperativismo, nire ustez, se resuelven con más

cooperativismo” ez? Eta oin Maximo dabilena esaten

ba, hori gertatzen da ez dugulako, ba hori, “más

cooperativismo” jarri. Ez dugu… ba hor pauso gehixau

eman. Nahi dot esan ba, lehen aipatu dozuena, ba,

konsejo rektorea, asanblada, konsejo soziala,

asanbladak eta. Horrek be bai dira bueno, momentuan

azaldu ziren mekanismo batzuk ba demokratizatzeko,

ba, jentian partizipazioa handitzeko, edo gehiago

egoteko ez? Baina horrek azaldu zien ba lehenengoko

denboretan, oin berrogei urte diala, ez? Oin gaude

beste egoera baten eta mekanismo berdinak dira. Ez

dugu sakondu hor ez?” (ET1;H2)

Partehartzea vs kritikotasuna?

Jendearen inplikazio eza eta protestatzeko joeraz mintzatu da

2-3 partaidea. Jendeak gauzak oso gaizki dihoaztela esaten ei du

baina gero gauzak gaizki ikusi arren ez omen dira inplikatzen.

Protestan oinarritzen den kritikotasunak sensazio eskasa sortzen

omen du. Kexa konstruktiboaren aldekoa da, gauzak gaizki ikusi

eta ildo bat edo beste proposatzen dutenen aldekoa. Halere,

bestetik asko ikusten du, kexatu bai baina gero ezer egiten ez

dutenak asko dira bere irudiko.

“hemen ta neri ez zaidana gustatzen askotan da

jarri alde baten eta esatea gauzak oso gaizki

dihoaztela, gero gauzak horren gaizki ez dihoazela

esateko ez. Baina kasu hortan nik ikusten detena da

jendearen inplikazio eza! Baina zeharo e!; ni akaso

bitxo raro bat izango naiz baina ni mugitu naiz gauza

askotan, saiatu naiz hau ta bestea. Eta jasotzen

duzuna da: be be be! Gaizki dau, gaizki dau ta punto;

ta esto es una mierda, y esto es una mierda. Da

holako sensazio bat de destrucción total, hemen iñok

ez du parte hartu nahi. Eta horiek dira txarrenak, ze

neri kexa konstruktiboa ikaragarri gustatzen zait.

Pertsona batek esatea ikusi; hau ez zait iruditzen

ondo honegatik eta honegatik eta uste dot izan

beharko litzakeela holan edo hemendik jo daitekela,

292

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!