31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

Kooperatiba taldearentzako argigarria izango den proiektua

elikatzen laguntzeko.

”ba, gure proiektua eruteko aurrera, gure

proiektua, azkenian, hori proiektu hori zela ein

bidan ba eztakitx, eta ezintzut larrei esan, eske nik

buruan badauket gauza batzuk baina eztia…” (ET1;H1)

1-3 partaideak ere Mondragon urruti ikusten du baina hala ere

elkar babesteko tresna bezala ikusten du. Aurretik Ularcon batu

izan ez balira seguruenez kooperatiba batek edo bestek ateak

itxi behar izango lituzkeela gogoratu du. Batasunak egiten ei du

indarra.

“nik MCC urrin ikusten dot baine, garbi ikusten

dana da, neure ustez batasunak eitten dauela indarra.

Hemen, Ularcon kooperatibak batu ez bagitzen gaur

egun ba, batenbat jauziko zan. Eta hortxe mantendu

ein ga da, ba, beste maila haundixau baten nik uste

dot MCCk elkar babestu ein gaula uste dot nik.

Larrialdi batetik urteteko bentaja haundixa izengo

dala pentsetan dot.” (ET1;H3)

4-2 partaide gazteak ez du Mondragon Taldea oso ondo ezagutzen,

baina suposatzen du bere papera jokatuko duela. Halere, beste

modu batera antolatzeko erarik egongo dela ere iradokitzen du,

botere lehia handiak ikusten baititu.

“nik suposatzen dot MCCk jokatuko dabela bere

papera. Ni ez naz, nik ez daukat eduki bihako

litzakeen konozimendua hori juzgau ahal izateko. Oin,

bebai dauzela hor… beste modu batera organizau ahal

dala hori be seguru. Interes asko egongo dira seguru

eta botere gaixek eta hori dana.” (ET4;H2)

Dena den, ez litzateke Mondragon Taldetik irtetera ausartuko.

“ni ez nitzen ausartuko urtetzera.” (ET4;H2)

4-3 partaide gazteak ere gai honetan ez jakina dela aitortu

digu; ez dauka nahikoa informazio Mondragon Taldean egotea

garrantzitsua den edo eta zeharo beharrezkoa ote den.

“neuk be, egixa esan ez daukat informaziñoik

esateko MCC garrantzitsua dan edo inpreszindiblia

dan.” (ET4;H3)

299

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!