31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

3-2 partaidea ere baikor ageri zaigu. Egia da asko galdu dela

baina egia da baita ere jende multzo bat badauela gauzak aldatu

eta berreskuratu nahian eta gainera jende gazte ona ei dator

atzetik.

“Asko galdu einda baina badago multzo bat

berreskuratu nahian eta jende gaztia baloratzen da.”

(ET3;H2)

“Ez dau hain gaizki. Nik ikusten dotena da

beruntza doiela.” (ET3;H3)

4.6.1 Gazteen jarreraren ingurukoak

Nolakoa da Arrasateko kolektiboaren jarrera?

2-2 partaidearen iritziz azken hamar urte hauetan sartutako

gazteak “etxekoago” egingo dira urteen joan etorriekin eta

kooperatibista sentimendua gehituko zaie; eta horrekin batera

kooperatiba kudeatu eta berritzeko gaitasuna.

“lehen hik ezaten huana, gaztie ta

kooperatibista ta eztaik zer. Oin hamar urtian sartu

da jente asko eta horrek hamendik beste hamar urtera

pixkat aldatuko daue euren pentsaera bebai eta nik

uste dot etxeko gehixau eingo diela eta

kooperatibista gehixau bezela sentiduko diela.”

(ET2;H2)

Hori litzateke etorkizun hurbileko erronka: gazteei

kooperatibismoaren zentzua helaraztea eta kooperatibagintzaren

gainean formatzea.

“lana hortxe dau, gaztiei inkulketan

kooperatibia zer dan. Guraubou Arrasate kooperatiba

moduan jarraikitia lan asko ein biha da gaztieekin.”

(ET3;H1)

Lan egiterako orduan jende gazteak ongi erantzuten du eta

gazteak helduagoak baino gehiago inplikatzeko joera dute. Hori

horrela izanik bada etorkizunari baikor begiratzeko tarterik.

Ikuspegi ezkorra

“erantzun eitten dau jende gaztiak lan eitterako

orduan. Sartu diazen jende gaztia gehiago inplikatzen

da.” (ET3;H5)

1-6 partaideak ilun ikusten du kooperatibaren etorkizuna. Ez du

oso ondo azaltzen zergaitik ikusten duen gaizki kooperatiba.

Badirudi sensazioetan oinarritzen duela bere argudioa. Gero eta

gehiago kobratzen da eta denok lasai gaude.

309

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!