31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

Ildo beretik, helduagoak, sortzaile edo eta bidegile izan

direnak etsituta sumatzen ei dituzte eta horrek ere gazteago

direnei kalte egiten dietela uste dute. Kooperatiban bide bat

egin dutenak kooperatibako protagonista sentitzen ez badira,

nola sentituko dira gazteak edo eta iritsi berriak?

5.4 Partehartzeaz

Partehartzeari dagokionez, lan antolaketa eta lanpostuari

lotutako partehartzeaz duten iritzian ia denek bat egiten dute.

Arrasateko lan harremanei dagokienean badirudi bakoitzak bereari

bakarrik begiratzen diola. Komunikazioa falta dela diote,

departamenduak euren artean lehiatzeko joera dutela eta ez

dagoela osotasuna ikusteko joerarik.

Gazteek ere badute euren ikuspuntu partikularra gai honekiko.

Izan ere, arduradunak urrin sentitzen dituztela aitortu dute.

Gainera, ardura postuetarako lanpostuak sortzen direnean,

gehienetan ia beti ez bada, kanpotik ekartzen direla salatu

dute. Ez dira aintzat hartuta sentitzen. Aukera gutxi eskaintzen

zaiela uste dute.

Partehartze instituzionalaz, berriz, ikuspegi gehiago aurkitu

ditugu. Organoei dagokionean, organoak egotea eta euren

funtzionamendua garrantzitsua da, nahiz eta kontraesanak egon

eta teoria eta praktikaren artean aldea nabarmena izan. Dena

den, partehartze instituzionala gaurkotu beharra ere aipatu dute

batzuek. Demokrazian sakondu eta organoen funtzio eta egitekoak

berpentsatzeko beharra.

Kritika ezkorrek eta antzuek egiten duten kaltea ere izan da

izpide. Batzuen kritika egitea ona izan daiteke, berau

eraikitzailea eta aldaketarako elementuez osatuta baldin badago.

Aldiz, ernegaziotik egindako kritika ez-eraikitzailea ez dute

gustuko, ez du ezertarako balio. Beste ikuspegi batek, ordea,

kritika beti dela ona dio. Kritika egotea seinale ona dela,

kooperatiba bizirik dagoen seinale.

Urteko Batzar Nagusira joateagatik oparia jasotzearena ere izan

da eztabaidagai. Batzuen ustez, oparia eman beharra sintoma

txarra da, zerbaitek failatzen duen seinale da.

Gazteen artean bada multzo bat organoetan partehartzeko prest

agertu dena. Dena den, kontseilu sozialetik hasi beharko

liratekeela uste dute kontseilu errektoreko kide izateko bisio

gehiago beharko luketela uste baitute.

317

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!