31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

Laugarren estadio honetan, beraz, eskema demokratikoak behea jo

du, eta kooperatibako araudiak ezer jaso ez badu ere norabide

honetan, de facto boterea dagoeneko ez dago kideen eta

ordezkarien esku.

Meister-ek onartzen du ez dagoela probarik laugarren estadioa

esperientzia komunitario guztietan gertatzen dela esateko.

Autore honek kooperatiben bizitza zikloaren gainean gogoeta egin

zuen garaian ez zegoen hori baieztatzerik, baina horixe bera da,

hain zuzen ere, autorearen ustez aztertu beharrekoa.

Badirudi dimentsio txikiko esperientziak direla demokraziaren

murrizte horri aurre egiteko baliabide gehiago dituztenak.

Ikerketa gehiago beharko litzateke, autorearen ustetan,

tendentzia hori konfirmatzeko. Autoreak berak baieztatzen du

egon badaudela bilakaera norabide hori konfirmatzen duten

azterketak, eta mugimendu kooperatiboetako protagonistek beraiek

identifikatzen dute aipatutako tendentzia hori. Asanbladetako

parte hartzearen hozte eta murrizte indartsua litzateke

adibidea. Gainera, parte hartzearen hozte hori ez litzateke

soilik komunitatearen tamainaren ondorio izango, talde txikietan

ere sumatu delako berau.

Laugarren estadio honetan, aipatu ditugun tendentzia horien

ondorioz, horrenbeste aipatzen den hezkuntza kooperatiboak ez du

leku gehiegirik, ez baita beharrik ez eta erabilgarritasunik

ikusten. Autorea prentsa kooperatibistaren iritzi ildo baten

aurka azalduko zaigu, honek guztiak ez baitu esan gura ‘espiritu

kooperatibista’ hil egin denik. Eztabaida honetan Meister-ek

iritzi interesgarria bezain latza azaltzen du: mentalitate

kooperatibistaren errorea, akaso, batasun beharra etengabea izan

behar delako ustea izan daiteke, ez baita arraroa espiritu

kooperatiboa izoztea, ez baldin badago kooperazioarako

beharrizanik. Hau da, kideen bizi mailaren hobetzeak parte

hartzearen aldeko espiritua hoztu egin du. Baina hau gertatu da

langile mugimendu osoan, bai kooperatibismoan, bai

sindikalismoan eta bai langile alderdietan. Meister-en esanetan,

inork ez daki nola egiten zaion aurre eragozpen horri.

Hor legoke Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren baitako

kooperatiben buruhaustea ere: nola berritu, batez ere belaunaldi

berriengan sentimendu kooperatiboa?

38

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!