31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

Azkarragaren ustez, hortik etorriko da AKEk duen etorkizuneko

erronketako bat. Enpresa eredu postayloristaren molde berriak

demokraziaren mesedetan jartzea litzateke etorkizuneko erronka

eta autogestioaren ikuspegi zabalago baten baitan kokatzea ere

etorkizunean egin beharreko bat dela uste du.

Kooperatibak izaera berezidun erakundeak direla aipatu dugu

kapitulu honen lehen orrialdeetan. Euren jardunbide ekonomikoan

bestelako balore batzuk txertatzeko ahalegina egiten dutela,

hala nola, demokrazia edo partehartzea, berdintasuna,

elkartasuna. Hori dela eta zenbait adituk kooperatibismoaren

definizio eta izaeran nolabaiteko bikoiztasun bat dagoela

aitortzen dute: logika ekonomikoa + motibazio etiko-sozialak.

Agerikoa da kooperatibek proiektu enpresarial bat osatzen dutela

(jardun ekonomiko bat dutela), baina aldi berean, bestelako

logika eta asmo sozialak dituztela helburu. Aipatu dugu nolabait

bi indar horiek osatzen dutela kooperatibismoaren izaera edo

esentzia.

Arrasateko Esperientziak ere bere baitan bi logika horien arteko

oreka barnebiltzen du. Osagai sozial eta balore etikoen gainean

eraikitako enpresa egitasmo bat osatzen du eta bere ibilbidean

tentsio horren adibide ugari antzeman daitezke.

Zentzu etiko-sozialdun esperientzia izanik, Arrasateko

Esperientzian arrazionaltasun instrumentalari toki zentrala

aitortu zaio hasiera hasieratik. Azkarraga Etxagibelentzat AKEk

pragmatismo ukitu nabarmena izan du betidanik, eraginkortasuna

ezinbesteko baita proiektu kooperatiboa gauzatzeko. Horrela

ulertu izan dute bere protagonistek. Batean aurreratzeak bestea

indartzea dakar, hau da, zenbat eta aurrerago enpresa arloan,

orduan eta gehiago aurreratuko da egitasmo demokratikoan eta

garapen komunitarioan ere. Helburu ekonomiko eta sozialen arteko

osagarritasuna aitortzen zaio Esperientziari.

Hala ere, azpimarratu beharra dago, ekintza enpresariala lagundu

izan dutela osagai etiko-kultural indartsuek.

“Hori bai, AKEren arrakasta ez dator

arrazionaltasun instrumentalari (efikaziari)

aitortzen zaion obedientziatik eta bestelako

irizpideei uko egitetik. Arrasateko kooperatibismoak

pragmatismoaren eta zentzuen arteko loturari zor dio

bere indarra (...)” 13

Ez da oreka erraza kooperatibismoari, oro har, eta Arrasateko

Esperientziari planteatzen zaiona. Asko dira Arrasateko

Esperientzian motibazio sozialen desgaste bat ikusi eta ikertu

dutenak. Badirudi AKE tamainan eta esperientzia enpresarial gisa

13 Azkarraga Etxagibel, Joseba: Diruak behar luke bihotzik. Pamiela. Iruña.

2004. 39.orrialdea.

40

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!