31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kuantitatiboa

urteetan partehartzea hoztu egin dela Arrasateko Kooperatibetan

aipatu dugu atal teorikoan. Eta galdetegian jasotako datuak

aztertuta, Arrasateko kolektiboak ere partehartzeari buruzko

kezka duela esan dezakegu. Izan ere, azken urteotako

partehartzearen joerari buruz, ez dago iritzi bateraturik:

%40aren ustez, azken urte hauetan partehartzea hobetu egin da.

Beste %40 batentzat mantendu egin da, eta azkenik gainontzeko

%20ak uste du partehartzea gutxitu egin dela. Ez dago diagnosi

garbirik, baina ez da harritzekoa; azken urteak ez dira urte

multzo bera batzuentzat eta besteentzat. Erdiko adin tartekoak

agertu dira kasu honetan kritikoen, hauen artetik %40ak

partehartzea azken urteotan estankatua dagoela uste du,

%24arentzat partehartzea gutxitu egin da, eta, azkenik,

%30arentzat hobetu egin da.

Parte hartzeko aukera indartu beharreko elementua

Erabakietan parte hartzeko aukera indartu beharreko elementua da

gehiengo zabalarentzat, %89a ados agertu da. Fagor Arrasaten

partehartzea erreala ote den galdetu dugu. Gehiengoak

partehartzea “batzuetan” dela erreala erantzun du (%60ak). 51-65

adin tartekoak beste bi adin tartekoak baino baikorrago (beti

edo ia beti izaten da partehartzea erreala %40arentzat) agertu

dira eta gazteenak kritikoen: gazteen artetik %32ak uste du

partehartzea gutxitan izaten dela erreala Fagor Arrasaten.

Zergatik uste du gazteen multzotik heren batek partehartzea

Arrasaten ez dela erreala? Ez al dira aintzat hartuak sentitzen?

Era berean, hiru adin tarteetan gehiengoak “batzuetan” erantzun

du, eta ez zaigu oso datu baikorra iruditzen. Badirudi

partehartzeko mekanismoak eta moduak birformulatu eta indartu

beharreko elementuak direla.

Kontseilu Errektorearen lana garrantzitsua da

Organoen funtzionamenduaz ere jakin nahi izan dugu. Horren

harira, Kontseilu Errektoreak egiten duen lana garrantzitsua da

gehiengoaren ustez; %83ak beti edo ia beti dela garrantzitsua

Kontseilu Errektorearen lana esan du. Garrantzia aitortzeaz gain

norberaren ardurak hartzeko prestutasuna ere neurtu nahi izan

dugu. Organoetako kide izan eta organoetan parte hartzeko prest

al daude?

Gazteak ere organoetan parte hartzeko prest

Organoetan partehartzeko prest agertu da gehiengoa (%70a).

Gazteei askotan egotzi izan zaie ardurak ez asumitzea edota

erantzukizunik nahi ez izatea. Oraingoan, adin tarteei

dagokionean, ez dugu alde handirik sumatu. Gazteen artetik ere

%70 inguru organoetan parte hartzeko prest agertu da.

466

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!