31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

Atal enpirikoan hiru lan egin ditugu: alde batetik, lehen

hurbilpena deitu diogun ariketan kooperatibagintzari buruzko

hiru diskurtso identifikatu eta aztertu ditugu; Bi, azterketa

kualitatiboa osatzeko eztabaida taldeetan kooperatiba eta

kooperatibagintzari buruzko gaiak aztertu ditugu; eta,

hirugarrenik, azterketa kuantitatiboaren bidez kualitatiboan

aztertutako elementuak neurtu nahi izan ditugu. Ondorio

orokorren atal honetan, ikerketaren helburuak eta atal teorikoan

landutakoa kontuan hartuz ikerketak bere osotasunean eman dituen

emaitzak aztertu eta ondorio esanguratsuenak landuko ditugu. Era

berean, azterketa kualitatiboan landutakoa eta azterketa

kuantitatiboak emandako emaitzak gurutzatzeko ahalegina egingo

dugu, martxan jarri gaituzten galderei erantzunak emateko.

1. Helburuen araberako ondorioak

Puntu honetan helburu orokorren arabera antolatu ditugu

ondorioak. Helburu bakoitzaren araberako ondorioak landu

aurretik, gogora ditzagun zeintzuk diren ikerketa proiektu honen

helburuak.

Hiru helburu nagusi ziren planteatzen genituenak:

1.- Kooperatiba eta kooperatibagintzari buruz dauden

pertzepzio eta diskurtsoak identifikatu eta aztertzea.

Kooperatibaz eta kooperatibagintzaz Fagor Arrasate Kooperatiba

elkartean dauden diskurtsoak polarizatu eta aztertzea izan da

azterketa enpirikoaren helburu nagusia. Egungo kooperatibistek

kooperatibismoa nola ikusten duten, nola formulatzen duten jakin

nahi dugu. Eta formulazio horretan zenbat ikuspegi desberdin

multzoka ditzakegun, zenbateraino adostuak dauden, diskurtso

kontrajarririk dagoen ala ez.

Zeintzuk dira Fagor Arrasaten egun dauden diskurtsoak? Zeintzuk

dira Fagor Arrasateko langileen “sentipen kooperatiboak”?

Diskurtsoak bereizi daitezke? Zeintzuk dira elementu diskurtsibo

bereizgarriak?

Diskurtsoak identifikatzeko orduan, beste aztergai bat

kooperatibaren barne dimentsioa dugu. Nola bizi duten bazkide

zein langileek partehartzea, kooperatibaren sarekatze ezberdinen

antolaketa (dibisioak, Fagor Taldea edo eta Mondragon Taldea).

Barne antolaketan demokraziak duen garrantzia gaur egun, edo eta

gizartearekiko duten erantzukizunaren aurrean ze pertzepzio

dituzten.

2.- Belaunaldi ezberdinen diskurtsoen arteko konparaketa

egitea.

Diskurtsoak bereizi ahal daitezke belaunaldi edo kooperatiban

egindako ibilbidearen arabera? Zerk erakartzen ditu

481

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!