31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

Bazkidetzek gora egiteko euren lana banatu beharko balute ere,

prest leudeke galdetutakoen artetik %60 (ados edo erabat ados).

Zalantza izan dute %20k eta “ez ados/ez kontra” aukera markatu

dute. Bazkidetzak gora egiteko euren lana banatu behar izatearen

kontra agertu da %15a.

Era berean, interkooperazio sistema ere mantendu beharreko

elementua dela uste du gehiengoak. Mantentzearen alde agertu da

%92a (“ados”: %63; eta, “erabat ados”: %28,6a).

2. Emaitzetatik bildutako ondorioak

Lan hau hastera abiarazi gintuen akuilu nagusia har dezagun

gogoan. Kooperatibagintzari buruz langile kooperatibistek

dituzten diskurtso eta sentipenak identifikatu nahi genituen,

eta honek atzean izan du beste kezka bat: egungo kooperatibak

etorkizuneko proiektu kooperatibo batera abiatzeko izan

ditzaketen aukerak aztertzea.

Izan ere, ingurune akademikoan badira pertzepzioak diotenak

kooperatibismoaren eraldaketa-gogoa iraganeko gauza dela,

jadanik ez dagoela proiektu kooperatiborik (belaunaldi

aldaketengatik, gizarte eta balore aldaketengatik, tamainagatik,

teknokratizazio prozesuengatik…). Badira bestelako iritziak ere,

ingurune enpresarialean eta sozialean. Baina zer diote lanbazkide

kooperatibistek? Horixe jakin nahi izan dugu, pertzepzio

pertsonal mugatuetatik haratago, hurbilketa kualitatibo eta

kuantitatiboa eginez.

Lan-kolektiboaren iritzi eta sentipenetan murgildu ondoren,

ondorio handietako bat izan da badagoela kooperatibagintzari

buruzko diskurtso eraikitzaile bat lan-kolektiboaren baitan,

beste bi pertzepzio-multzorekin nahasian. Eta diskurtso

eraikitzaile horren presentzia kuantitatiboa esanguratsua dela.

Esanguratsua, lan hau abiatu genuenean pentsa genezakeena baino

sendoagoa.

Honek pentsarazten du kooperatibagintza biziberritzeko

potentzial bat egon litekeela. Aldi berean, ordea, aurreko

ondorio horrekiko nolabaiteko kontraesanean, ez dago

etorkizuneko kooperatibagintza horren irudikapen indartsurik.

Nolabait, potentzialki zerbait ereiteko lurra prest legokeela

ematen du, baina hori guztia artikulatuko lukeen norbait edo

zerbait, gidaritza moduko bat, irudikapen bat, falta dela

dirudi.

Zentzu horretan, ez dugu diskurtso artikulaturik aurkitu.

Etorkizunean kooperatibagintzak nondik nora jo beharko lukeen

argitzen duen maparik ez da ageri. Badira, bai, etorkizunerako

pistak, lan-kolektiboaren zati esanguratsuetan mamitzen diren

iritziak:

501

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!