31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

Kasmirrentzat kooperatibistek konpromiso makala adierazi izan

dute beste langileekiko, eta horren adibide grebekiko

erakutsiko duten elkartasun urria. Sindikatuekiko harremanei

dagokienean, kooperatibistek ez dute motibazio berezirik

adierazi sindikatuekiko.

Kasmirren ustez, lan-baldintza eta langileen partaidetza mailari

dagokionez, ezberdintasun gutxi daude kooperatiba eta kapital

enpresen artean. Demokrazia eta partaidetza sistemak dituzten

arren, ez dira oso eraginkorrak, eta gabezi asko dituzte. Bere

ustez, langilea jabe izateak potentzial asko dauka bestelako

enpresa-eredu bat sortze aldera, baina horretarako langileen

partehartzeak benetakoa izan beharko luke. Gainera, kooperatibek

langile klasearen haustura ekarri dute. Izan ere,

kooperatibistak langile dira baina jabe aldi berean, eta izaera

bikoitz horrek langile klasetik bereiztea eragin du.

Egindako ikerketaren ondoren, ondokoa ondorioztatzen du:

langile klasearen ikuspegitik, Arrasateko Esperientzia

sozialismoaren aurkako proiektutzat har daitekeela. Izan ere,

Arrasateko Esperientziek ez du logika kapitalistarekin hautsiko;

izatekotan kapitalismo humanoago baten aurrean geundeke.

Kapitulu honetan Arrasateko Kooperatiben inguruan hainbat

ikerlarik egindakoak laburbildu ditugu. Baina goazen orain

begirada Arrasateko Kooperatiba Esperientzian jarri eta bere

baitako pentsamendu-ideologia nahiz egindako ibilbide historikoa

sakonago aztertzera.

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!