31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren oinarri filosofikoak

Beraz, enpresa eraberritu beharra zegoen, baina Azurmendik 32 eta

beste batzuk azpimarratu izan duten bezala ez da horretan

agortzen kooperatibismoaren egitekoa. Eraldaketa sozialaren

ideiarekin topo egiten dugu. Kooperatibismoaren helburua ez da

enpresa-formula huts batera mugatzen, gizarteari zor zaio eta

eraldaketa soziala du ipar.

Ideia hau ulertzeko gerraosteko Arrasateren testuingurua

beharrizan larriak dituen testuinguru batean kokatu beharko

genuke. Garai hartan Unión Cerrajera enpresa hierarkiakoa zen

jaun eta jabe. Kooperatibismoak lur emankorra aurkitu zuen

fruituak ematen hasteko. Kooperatiba garaiko beharrizan eta

arazoei erantzuna emateko bokazioz jaio zen. Alde batetik,

oinarrizko beharrizan material zuzenak asetzeko dispositibo

eraginkorra izan zen, eta bestalde, langileari autonomia esparru

bat jarri zion eskura, estatus berri bat eskainiz enpresaren

baitan.

Abiapuntua: errealitatearen diagnostikoa

Aipatu dugu pertsona eta komunitateari buruzko pentsamendu bat

dagoela filosofia arizmendiarraren baitan. Kooperatiben

esperientzia, enpresa arloan martxan jarri zituen formulak,

berak landu zuen pertsonaren eta komunitatearen filosofiaren

inguruko emaitza direla esan dezakegu.

Mundu modernoaren errealitatearen diagnostiko kritikoa da

pentsamendu arizmendiarraren abiapuntua. XX. mendea gertakari

gordinez beteta agertzen zaigu eta garaiko pentsamendu ugarik

bat egin zuten puntu batean: humanitatea krisian dago. Munduaren

irakurketa kritiko horrekin bat egingo zuen Arizmendiarrietak.

XX. mendea modernitatearen krisialdiaren isla zen: bi mundu

gerra, Gerra zibila… Mundua bi zatitan banatuta agertzen zaigu,

bi sistema sozio-ekonomiko antagonikotan: kapitalismo liberala

alde batetik eta sozialismo erreala deiturikoa bestetik. Bere

diagnostikoaren arabera, gizakion duintasunaren neurriko

errealitaterik ez zuen ez batak ez besteak ekarriko.

Kapitalismoak desberdintasunez beteriko mundua sortzen zuen

norbanakoaren askatasunaren izenean, eta sozialismo errealak

Estatu totalitarioaren esku uzten zuen gizakiaren askatasuna,

berdintasunaren izenean.

Arizmendiarrietaren giza ikuspegitik (ikuspegi kristau eta

pertsonalista batetik) egoera onartezina eta eutsiezina da.

Diagnostiko zorrotzetik abiatuta, autoeraketaren bidetik

esperientzia zehatza abiarazi zuen pertsonaren neurriko

errealitate berri baterantz pausoak ematen hasteko.

Arizmendiarrietaren proposamena lankidetzan eta autoeraketan

32 Joxe Azurmendi Arizmendiarrietaren pentsamenduaren aztertzaile nagusia dugu.

“El Hombre cooperativo” lanaren bidez Arizmendiarrietaren pentsamendua

sistematizatu zuen.

58

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!