31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren oinarri filosofikoak

egituren egokitzapenarekin batera, ordena berria eraiki nahi

bada denon partehartzearen bidez.

Azken finean pertsonaren eta komunitateen emantzipazioa da

kontua, bizitzaren ahalik eta aspektu gehienetan. Baina

emantzipazioari aurrizki arradikal bat jartzen dio:

AUTOemantzipazioaz hitz egingo du. Pertsonek, herriek,

komunitateek izan behar dute beren askapenaren protagonista. Ez

du liberazioan sinisten, autoliberazioan ez bada: norbere

askatasunaren eraikitze diziplinatu eta solidarioa da bidea.

Beraz, pertsona da eraldaketaren oinarria eta subjektu aktiboa;

behetik gorako iraultza izango da.

Heteronomiatik autonomiarako proiektu gisa definitzen dute

Lankidetza liburuko egileek:

“Heteronomiatik autonomiarako proiektua da

arizmendiarra. Gizakiaren portaera eta

jardunbidea kanpo baldintzen determinaziotik

askatu, eta pertsona eta komunitate autoeratuak

aldarrikatuko ditu, lankidetzan oinarritutako

harreman autoarautuen bidez. Kanpo logika

arrotzek administratutako subjektua baino, bere

ekinbidea administratzeko gai den pertsona eta

kolektiboa.” 34

Aipatu dugun bezala, hiru ardatz nagusi ditu Arizmendiarrietaren

pentsamenduak: lana, hezkuntza eta elkartasuna. Komunitatearen

eta pertsonaren garapena bateratzeko, Arizmendiarrietak

bultzatutako eraldaketa-proiektuak hiru ardatz nagusi horiek

izango ditu. Ondoren bakoitzaren inguruko zenbait ideia landuko

ditugu.

1.2 Hezkuntza

Aldaketa edo iraultza zentzu kulturalean planteatu zituen, hau

da, benetako aldaketak pertsona eta komunitatearen kontzientzia

eraldaketatik etorriko zirela uste zuen, eta ez altxamenduen

ondorioz. Arizmendiarrietaren aburuz, gehiengo sozialak bizi

zuen dependentzia material eta kulturaletik askatzeko bidea,

kultura edo kontzientzia aldaketa zen. Horregatik hezkuntzak

berebiziko garrantzia hartuko du Arizmendiarrietaren proiektuan

(hezkuntza zentzu zabalean: izpiritualki, ideologikoki eta

teknikoki). Hezkuntza kooperatiboa gizakion lana komunitatearen

zerbitzura jartzeko tresna moduan ulertu eta aurkeztu zuen.

Hezkuntza AKEren funtsezko balio eta erreminta gisa ulertzen

zuen, beraz. Aski ezaguna da, lehenengo kooperatiba martxan

jarri aurretik Arizmendiarrietak 15 bat urteko hezkuntza-ereite

lan inportante bat burutu zuela.

34 Agirre, N. op.cit. 149. Orrialdean.

60

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!