31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

1.2. Hezkuntzaren oinarria

Aurretik esan bezala, Arrasatera iritsi bezain laster Jose Mª

Arizmendiarreta gazte taldeekin harremanetan jarri zen Acción

Católica elkartean. Bere lehen ekintzak herria sozialki

suspertzeko norabidean joan ziren: kabalgatak, rifak, festak…

Jendeari antolatzeko eta elkarrekin ekintzak egiteko bideak

ematea zen kontua.

Bestalde, Arrasate bere eskasia ekonomikotik ateratzeko

giltzarria gazteen hezkuntzan ikusten zuen. Izan ere, bere

iritziz hezkuntza hobetuz bakarrik izango da posible herriaren

egitura sozialak aldatzea eta bere etorkizunaren norabidea

erabakitzeko aukera lortzea. Horrela, bada, bere lehen obrak

garrantzitsua Arrasateko Eskola Profesionala izan zen 48 . Klase

pribilegiatuetakoak ez ziren gazteentzako prestakuntza aukerak

zabaltzea giltzarria zen beretzat, eta izan zituen oztopoak

gaindituz, 1943ko urriaren 10ean inauguratu zen eskola, 20

ikaslerekin. Horietatik hamabik 1952. urtean bukatu zituzten

peritu industrial ikasketak. Urte horretatik aurrera ikastetxea

hazten joan da etengabe, eta, batez ere, 1968an Ingeniaritza

Tekniko Industrialeko eskola izendatu izan zenetik. Eskola

Profesionala izango da urteetan zehar kooperatibak elikatu

dituen erakundea.

Arizmendiarrietarentzat Arrasateko Eskola Profesionalaren

eraikuntza anbizioz beteriko ideia baten lehen urratsa izan zen:

Oñatiko Unibertsitatean hezkuntza-mankomunitatea sortzea. Deba

Garaiko herrietan zehar ikastetxeak eraiki nahi zituen. Ezin

izan zuen Arizmendiarrietak bere ametsa ikusi. Bera hil eta 21

urtera, 1997an Mondragon Unibertsitatea sortu zen.

1.3 Lanaren uzta: enpresa kooperatiboen garapena

50eko hamarkadan burutu zituen Arizmendiarrietak bere ekintzarik

aberats eta garrantzitsuenak. Era berean, garai horretan finkatu

eta sendotu zen Eskola Profesionala.

Hamarkada horretako datarik aipagarriena 1956ko apirilaren 14a

da. Egun horretan ULGOR enpresaren lehen harria bedeinkatu zuen

Arizmendiarrietak San Andres auzoko lurretan. Arizmendiarrietak

garatutako ideario kooperatiboa oinarritzat harturiko lehen

enpresa handia izan zen ULGOR, gaur Fagor Elektratresnak

deritzona. Enpresa horren eragina itzela izan zen, eta ondorengo

48

1943ko ekainean, Eskola Profesionala sortu baino lehentxeago, Soziologia

Akademia bat sortuko du, etorkizunari begira garrantzi handikotzat joko duena.

Akademia horren helburua Arrasateko gazteen kontzientzia soziala lantzea

izango da. Astero antolatzen ziren bilerak eta hainbat ziren jorratutako

gaiak. Lehenengo kurtsoan, esaterako, gizarte arazoekin lotutako gaiak

aztertzen ziren: kuestio sozialaren historia, bere arrazoiak, jabegoa,

kudeaketa eta etekinetan partehartzea, gizarte justizia, lana, duintasuna,

soldatak, langileriaren hobetze materiala eta morala,e.a. Aldiz, bigarren

kurtsoa gizarte sistemen analisira zuzenduta zegoen: liberalismoa,

sozialismoa, korporatibismoa, nazional-sozialismoa eta nazional-sindikalismoa.

94

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!