100
zenbakia
urtarrila
2013
Ilusio garaia
Solidaritatearen deiari
erantzun diogu
Gurea
Aretoko
ikuskizunen
zerrenda
barne
EDITORIALA
2
Azaleko argazkia:
Olentzero eta Mari Domingi
(Egilea: DerioKOmunikazioa)
02 Editoriala
03 Alkatea zoriontzen
04 Saria merezi duten erakusleihoak
05 Opari solidarioez beteriko Gabonak
07 Iñigo López, 11 urteko lehoia
08 Julen, alemaniar bat Derion
09 CemenDerioRock sendotu egin da
10 Gaizka Garitano, entrenatzailerik onena
11 TA21: Esnetik, etika esnegintzan
12 Txapela buruan: laburpena eta aurrerapenak
14 Gurea Aretoak hobetzen jarraitzen du
15 Historiaz beteriko ehun ale
16 Gurea Aretoaren ikuskizunen saila
Beharrezko telefonoak
DERIOKO UDALA 944 541 019
AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832
UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725
SERVICIOS SOCIALES 944 542 243
SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337
KULTUR BIRIKA 944 659 714
GARBIGUNE 944 034 090
HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246
UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187
BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370
INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258
EUSKALTEGIA 944 540 062
MANKOMUNITATEA 944 540 350
KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159
GAZTELEKU 944 540 469
BIBLIOTEKA 944 540 210
NAGUSIEN ETXEA 944 540 763
AEK 944 543 967
KZ GUNEA 944 033 335
OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004
TAXI DERIO 944 800 909
BEITU ALDIZKARIA
beitu@deriokoudala.net
Depósito Legal: BI–1377–04I
Imprime: Graficas Mungia
OLENTZERO
SOLIDARIOA BEITUREN
MENDEURRENEAN
Beituren lehen alea duela ehun urte argitaratu
zen xede argiarekin: herritarrei informazioa
ematea eta komunikazioa sustatzea. Ehun ale
argitaratu ondoren, hazteko, hobetzeko eta
derioztarren gustukoa izateko bidean jarraitzen
dugu gogotsu. Beraz, ondo eta txarto egindakoak
berrikusteko garaia da, eta batez ere aurrean
dugun etorkizun oparoa aztertzekoa. Baina ez
ezazue pentsa bidea erraza denik, alez ale udal
aldizkaria erronkatzat hartzen baitugu: orekari
eutsi behar zaio, zintzotasunari, betiere eskatzen
diguten talde, elkarte zein pertsonei ahotsa
ematen saiatuz. Herria eraikitzen duten eta herriari
zuzenduta dauden ekitaldiak bultzatzen eta
publizitatea ematen ahalegintzen gara.
Ehungarren ale honetan, berriz ere
nabarmendu nahi izan dugu gure herriaren alderdi
solidarioa. Olentzero eta Mari Domingi (harrera
ona izan zuen) iristean ilusio handia ikusi zen
ehunka haurren artean, eta ilusio horrek ere isla
izan zuen aurretiaz Kultur Birikaren atarian; izan
ere, jostailu ederrak utzi zituzten berrerabiltzeko,
eta berriz ere gainditu dituzte aurreko edizioetako
kopuruak. Albiste mota horiek nabarmentzea
gustuko du Beituk, gerora begira ekintza
solidarioak bultzatzen baitituzte. Komunikabide
honen alde atsegina da, gizarteratzea eta
elkartzeko gunea bilatzen duenarena, baina
informazioa alde batera utzi gabe.
•
100
Zenbakia
Urtarrila
2014
Gabon zoriontsuak eta urte
berri on!
Gabon hauetan, beti bezala, zuen familiarekin eta lagunekin anaitasunez
eta maitasunez betetako Gabonak opa dizkizuet nire herritar zareten horiei.
Begira dezagun baikortasunez 2014. urtea, oparotasuna eta lana etxe
guztietara hel daitezen eta zuen ilusioak eta nahiak bete daitezen.
Babeserako mezu berezia txarto pasatzen ari diren guztiei, bakarrik sentitzen diren guztiei edo
gaixotasunen bat duten guztiei.
Gabon zoriontsuak eta urte berri on!!
3
4
SARITZEKO MODUKO
ERAKUSLEIHOAK
Merkatariek bono eta oparitxekeekin
alaitu zituzten Gabonak
Danerik Paraje merkatarien elkartearen
helburu nagusia merkataritza bultzatzea da.
Bertako presidente berri Jon Otaoleak, gainera,
azaldu du “Gabonetako giroari laguntzeko
modu bat dela”, besteak beste, erakusleihoen
lehiaketari esker.
Kaleetako banderatxo apaingarrietan
Derio con luz propia irakur daiteke, argiak ikus
daitezke (saltoki bakoitzaren aurreko kriseilutxo
deigarriak barne) eta sasoi honetarako
apaindutako saltoki deigarrien aurrean
begira gelditzeko aukera dago. Hori guztia
gure merkatariek urtez urte sortzen dituzten
ekimenen baitan dago, tokiko merkataritza,
auzokoa, betikoa, erabiltzera animatzeko.
“Derion merkataritza dagoelako, eta aurten
hori ezagutarazi dugu, irratiko eta prentsako
publizitate-kanpainen bidez” azaldu du
Otaoleak.
Erakusleihoen lehiaketaren baitan,
nabarmentzekoa da gure merkatari askoren
kalitatea eta gustu ona. Batzuek, tokiko
lehiaketa honetara aurkezteaz gain, sari
handiak irabazten dituzte probintzian; zehazki,
Bizkai osoko saltokien artean egiten diren
lehiaketetan. Bada, horrek erakusten du Derion
merkataritza egon badagoela, eta ona dela.
Gastua auzoan egitea
bultzatuz
Erakusleihoen lehiaketak
gure saltokien kalitatea
islatzen du.
Bermatutako inbertsioa
Danerik Parajek gastua herrian egitea
sustatzeko etengabeko ahaleginaren baitan,
herritarrek etxearen alboan dituzten saltokien
kalitatea egiaztatzeko eta gozatzeko, Gabon
hauetan 500 euroko 5 bono zozketatu dira
bezeroen artean. Gainera, erakusleiho onena
hautatzeko boto-emaileen artean 100 euroko
opari-txekea zozketatu da. Guztira 2.600 euro
inbertitu ditu Udalak tokiko saltokietan, denon
onurarako.
Danerik Parajek, merkatarien elkarteak,
Gabonetako giroa dakar. Banderatxoak,
argiak eta faroltxoak jartzea, eta
erakusleihoen lehiaketa lagungarri dira
tokiko merkataritza sustatzeko. Gainera,
txekeak eta opari-bonoak zozketatu dira,
gure dendetan erosteko.
100
Zenbakia
Urtarrila
2014
DANERIK PARAJEK EROSKETAK GIROTU ZITUEN
Sariak eta gabonetako txekeak banatu zituzten
Danerik Paraje elkarteak, gabonetako
zozketaren sariak banatu zituen. Ekitaldira,
aurreko urteetan baino jende gutxiago
hurbildu izan zen arren, hitzorduak bere
xarma izan zuen. Ekitaldia, erakuslehio
onenaren zundaketaren emaitza argitaratuz
hasi zen. Kasu honetan berdinketa hirukoitza
gertatu zen Tximeleta, Perea estankoa eta
Liliak dendaren artean. Azkenean, loradenda
izan zen saria eskuratu zuena baina badakigu
kaleak edertzearen lan honetan denok garela
irabazle.
Adierazgarria izan zen, udaletxeak
eskainitako 500 euroko txekeen banaketa
egiteko orduan, saritu asko ekitaldira ez
Bolondres askok zozketan
hartu zuten parte
urreratzea. Paca Urda, irabazleetariko bat,
saria jasotzera hurbildu zen eta hurrengo
egunean erosketez gozatu zuen herriko
dendetan. Hala ere, azpimarratzekoa da
hamaika txartel eskaini zirela eta hori
Derion erosten den seinale garrantzitsua
dela. Horrelako neurriak beharrezkoak dira
tokiko merkataritza bultzatzeko. Urtarrilean,
beherapen kanpaina ederra antolatzen
dabiltza errege egunetik aurrera, %50ª baino
gehiagoko deskontuekin.
•
5
OPARI SOLIDARIOZ BETERIKO GABONAK
Laurogeita hamar boluntario Errege Magoei laguntzeko
Olentzero, urtean jende gehien
biltzen duen ekitaldietako bat.
Aurten ere, urteko sasoi honetan
herria bete egiten da ilusioz eta
gurari onez. Olentzero solidarioa
arduratu zen denek bere magia
gozatzeko aukera izateaz. Opariekin
iazko zenbatekoa gainditu zen: Kultur
Birikan jaso ziren kanpainan zehar
eta oraingoan Ahislamari eman
zitzaizkion. Irabazi-asmorik gabeko
elkartea da, zailtasunak bizi dituzten
pertsona immigranteen lan- eta
gizarte-integrazio betea lortzeko lan egiten
duena.
Bestalde, kabalgataren hamazortzigarren
edizioa Errege Magoei egin ohi zaien harrera
tradizionalarekin hasiko da, elizan, arratsaldeko
Integrazioaren aldeko
opariak
seietan. Kultur Birika, San Miguel, Gernikako
Arbola eta Azpiri ibili ondoren, Erregeak
udaletxeko balkoira irtengo dira eta, ondoren,
harrera egingo diete euren gurarien berri
eman, gutunen bat utzi edo eurekin argazki bat
atera nahi dutenei. Aurten, 90 boluntario baino
gehiago prest agertu dira segurtasun-lanak
egiteko, jantziekin laguntzeko edo Orienteko
maiestateen morroi legez jarduteko.
•
6
IÑIGO LÓPEZ:
HAMAIKA URTEKO
LEHOIA
Bi Iñigo, Vicente eta López,
denboraldi galanta egiten ari
dira Athletic-en.
100
Zenbakia
Urtarrila
2014
Bi gazteak ilusioz beterik
hasi ziren Arteagan.
Denbora igaro dugu Iñigo Vicenteren
ibilbide geldiezinaz hitz egiten. Gaztea
denboraldi ezin hobea egiten ari da
Athletic-ekin, norgehiagoka bakoitzean
hainbat gol sartzen. Horren erakusgarri
da, kadete-adina edukita, jubenilen
kategoriara igo izana, bere jardunbide
onagatik eta egiten ari den denboraldi-hasiera
bikainagatik. Baina, Vicentez gain Iñigo ere
badago, eta ematen du datorren urtean gora
egingo duen baloreetako bat izango dela. Bere
izena zuri-gorriz idatzita dago: Iñigo López
derioztar gaztea.
López sei urterekin hasi zen Arteagan,
Vicente bezala, eta liga talde benjaminarekin
irabazi ondoren, lehenengo kategoriako
beste talde batzuen interesa erakarri zuen,
bere joko eta itxura onari esker. Arteagatik
Danok Bat-era joan zen, eta bertan, kimuekin
jokatuta, Athletic-i bost puntuko aldea hartzea
lortu zuten. Emaitza horiek Bilboko taldearen
jomugan jarri zuten, eta ez zen denbora askorik
igaro fitxatu arte. Orain, Iñigok hamaika urte
ditu eta Athletic-eko kimuen A taldean sartuta
dago jada, denboraldi ezin txukunagoa egiten:
taldeak 97 gol sartu eta lau besterik ez ditu
jaso. Lópezek berak kategoria bereko beste
jokalari askok baino gol gehiago sartu ditu.
Bitxia eta aztertzeko modukoa da zenbait
Iñigok lortu duen arrakasta gure Athleticen,
baina Lópezek eta Vicentek izen berbera
baino gehiago partekatzen dute. Bi promesa
hauek Arteagan hasi eta Danok-etik igaro
ondoren, gure talde nagusian sartu dira. Biak
nabarmentzen dira gauzak egiteko modu
onagatik eta handitze-bidean dagoen golgoseagatik.
Oso hurbiletik jarraitu beharreko
izen zuri-gorria da; izan ere, Vicentek eta
Lópezek etorkizun geldiezina dute.
•
Iñigo López, gol-gosea
Athletic-en
7
8
JULEN
SCHMELZLE,
ALEMANIAR
BAT DERION
Elorriaga da
bere bigarren
abizena eta bi
hilabete igaro ditu
gure artean ikasten
Orain dela pare bat hilabete Julen Schmelzle
Elorriagak, hamabost urteko alemaniar
gazteak, erabaki zuen bere aitaita-amamarekin
geldituko zela, Derion, “nire gaztelania
hobetzeko; izan ere, gaztelaniaren ziurtagiria
lortu nahi dut”. Denbora-tarte honetan badaki
zein diren herriko toki gogokoenak: “zinema,
futbol-zelaia eta gozoki-denda, nire lagunen
topagune dena”.
Julen Hildrizhausen-en bizi da, Stuttgartetik
hurbil dagoen herri txikian. Hiru mila
herritar inguru ditu, baina bere hitzei jarraikiz,
bertan ez dago ezer: “Tira, egia esan futbolzelai
bat dago, bi kilometrora dagoena, baita
hiru metroko tranpolina duen igerileku bat ere”
zehaztu du. Deriora bere amaren, Martaren,
bidetik heldu zen: “bera bertakoa da eta bisitan
etortzen ginen. Horrela, apurka-apurka herria
ezagutu dut”. Bertako jendearekin ere pozik
dago: “oso atseginak dira denak eta apur bat
zoratuta daude, baina zentzu onean. Oso altu
hitz egiten dute” azaldu du barre artean.
Alemaniarrak direla eta, esan du serio eta
formalagoak direla, etxetik gutxitan irteten
direla eta irteten direnean “isilago eta lasaiago
gaudela” esan du. Hemen, asko gustatzen
zaio kalera irtetea, “gauzak egiten ditugulako,
futbol-jokoan aritzen garelako, ibiltzera
goazelako, musika entzuten dugulako...
Nire herrian ez gara hainbeste irteten eta
irteten garenean, jarraian aspertu eta etxera
bueltatzen gara”.
Ikasturtea berriz hastea
Bi hilabeteotan, Julenek Derion ikasten
jarraitu du, bere adineko gazte guztiek bezala,
La Merced ikastetxean. Aitortu du jendea
lehenengo egunean begira-begira zuela: “izan
ere, ilehoria naiz, oso alemaniarra, ikusi egiten
da” dio irribarretsu. Gabonak gure artean igaro
ondoren Alemaniara itzuliko da, ikasturte
berria hastera. Denbora-tarte honetan, bere
ikaskideek apunteak eta gaitegia igorri dizkiote,
Alemaniako klaseen erritmoa galdu ez dezan.
Julenen arabera, oso bestelakoa da inguru
honetan dagoenaren aldean. “Hemen azterketa
gainditzeko joaten gara eskolara, ez ikastera”
esan du. Alemanian ez da hainbeste azterketarik
egiten: “gai nagusiez, hala nola alemaniar
hizkuntzaz edo matematikez, lau egiten ditugu;
bigarren mailako ikasgaiak badira, bi”. Gainera,
5 edo 6 astean behin astebeteko atsedenaldia
dute, eskola batetik hurrengora bitartean 5
minutuko atsedenaldia egiten dute eta udako
100
Zenbakia
oporrak 6 astekoak besterik ez dira. Bere ustez,
sistema germaniarra lagungarri da ezagutza
barneratzeko eta ikasteko.
Alemaniara itzultzen denean, flanaren
falta igarriko du, asko gustatzen zaio eta.
Halaber, bere lagunekin kalera irtetearen eta
futbolean aritzearen falta igarriko du. Baina,
bere guraso eta anaia txikiarekin egongo da.
Urtarrila
2014
CEMENDERIOROCK INDARTU EGIN DA
Santzoka hurrengo edizioa prestatzen dabil jada
Cemenderiorock-ek gau hotza berotu zuen.
Aurten ere, jaialdiak herriko eta inguruetako
gazteak bildu zituen tokiko taldeen eta talde
bisitarien musikaren inguruan. Zalantzarik
gabe, ezustekoa Zizka Mizkak eman zuen: ska
taldea da, derioztar musikariren bat duena
eta bigarren kontzertura bertaratutakoak
harritu zituena. Ahotsak, bateriak, bi haizek,
bi gitarrek, biolin batek eta kontrabaxu batek
osatzen dute. Taldekideek nabarmendu
egin zuten CDRk eginiko lana, “aukera bat
delako musika gozatzeko eta proiektu berriak
jendaurrean aurkezteko”.
Txosnako salneurri herrikoiek (1
€ kontsumizio bakoitza) kontsumo
arduratsurako gonbitea ekarri zuten, eta
hori positiboki islatu da edizio honetako
balantze ekonomikoan. Santzoka-ren (talde
antolatzailea) balorazio orokorraren arabera,
Julen Schmelzle Elorriaga 15 urteko alemaniar gaztea da,
Derion bi hilabetez gelditzea erabaki zuena, bere gaztelania
hobetzeko. Denbora-tarte horretan La Merced institutuko
ikasle izan da, eta bere ustez, hemen azterketak gainditzeko
ikasten da, ez ikasteko. Herriaren baitatik, zinema, futbolzelaia
eta lagunekin kalean egotea du gustuko.
Hain zuzen ere, anaiak gaztelania-ikasketak
utzi ditu; baina, “nik aurrera jarraituko dut eta
lagun batzuekin etortzeko asmoa dut, inguru
hau erakusteko”. Julen ikasle ona da eta joanetorri
asko egingo ditu. Nork daki hurrengoa
euskara ez ote den izango. Ongi etorria egingo
diogu berriz ere: Willkommen!... edo ongi
etorri!
•
Zizka mizka izan
zen gau-ekitaldiko
ezustekoa.
“pozik gaude ahaleginaren bidez lortutako
emaitzarekin, aurten ere, herria zuzeneko
musikaren bidez berpizteko ahaleginaren
emaitzarekin”. Etorkizunera begira, esan dute
“jada proposamen berrietara begira ari gara,
hurrengo CDRari begira. Halaber, Zubipeko
herri-rokodromoa berreskuratzeko moduak
aztertzen ari dira”.
•
9
10
GAIZKA GARITANO: SARIA ENTRENATZAILEAREN
ADOREARI
Adelante ligan ongien baloratutako entrenatzaileetako bat da
Gaizka Garitanok une gozoak bizi ditu
bere kirol-ibilbidean, entrenatzaile
gisa. Futbolari bikaina izan zen urte askoan
Athleticen, Realean edo Eibarren, eta orain
historia egiten ari da azken talde horretako
entrenatzaile gisa. Lortutako arrakastek taulako
goiko postuetan jarri dute Eibarko taldea, eta
garaipen horiek indartu egin dute Gaizkaren
irudi karismatikoa. Ondorioz, piztu egin da
beste talde batzuen interesa. Gaur, ligan ongien
baloratutako entrenatzaileetako bat da, eta
horren isla da duela hilabete eskas jaso zuen
Miguel Muñoz saria.
Aurtengo ekainean, Hospitaleten kontra
kanporaketa jokatu ostean, Eibar Bigarren
Mailara igo zen. Garitano eta Eibar geldiezin
dabiltza. Garaipenak emandako adrenalina
eta emozioaz, kategoria igoeraz eta Athletic
kopatik baztertzeaz gain, adoreaz eta
ahaleginez, Gaizkak Eibarren bidea jorratzen
jarraitu du. Garaipenak eta emaitza onak azkar
iritsi dira: Ipuruan sailkapeneko liderarren
aurka, Deportivo de la Coruñaren aurka
edo Recreativo de Huelvaren (sailkapeneko
bigarrena) aurka lortutako garaipenak.
Futbolari nekaezina
Garitano gaztea Athleticek hasi zen
harrobiko jokalari gisa, eta hainbat taldetan
aritu ostean, Eibarra iritsi zen. 2005ean, Eibarko
taldeko kapitaina izanik, historia egiteko zorian
egon zen; izan ere, azken jardunaldira arte eutsi
zioten igotzeko aukerari. Azkenik, ez zuten
Gaizka Garitano, liga profesionaleko
entrenatzaile karismatikoenetako bat.
zorterik izan, baina Garitanok bere futbolgarapenari
eutsi zion, oraingoan Lehen Mailako
Real Sociedad taldean.Bi urtez borrokatu ziren
taldea Lehenengo Mailan mantentzeko, baina
azkenik Bigarrenera jaitsi zen taldea eta 2008an
Garitanok taldea utzi eta Vitoria-Gasteizerako
bidea egin zuen. Alavesen denboraldi batez
jokatu ostean, futbolean jokatzeari utzi zion.
Derioztar horren kirol-ibilbidea, ordea,
ez zen hor amaitu, eta ilusio eta ausardia
handiz hartu zuen Eibarko taldearen gidaritza,
murgilduta zegoen Bigarren B Mailatik
ateratzeko. Trebetasun handiz lortu zuen
erronka hori, eta orain, Eibarrek ezinezko
ametsa dauka. Futbolari eta entrenatzaile
gisa oso ibilbide arrakastatsua izan duen
Gaizka Garitanok lor lezake agian amets hori.
Ez ahaztu, ziurrenik aurki ikusiko dugu talde
handiren batean.
•
Miguel Muñoz sariak
erakusten du bere garapen
bikaina
ESNETIK-EK ESNEAREN BANAKETA
BIDEZKOA ALDARRIKATZEN DU
Filosofia etikodun kooperatiba esnearen sektorean
Esnetik-ek, esnekien ekoizle eta
kontsumitzaileen kooperatibak, bere proiektua
aurkeztu zuen TA21en azken foroan, eta datorren
udazkenean, unerik egokienean, bere lokalak
bisitatzeko gonbita egin zuen. Esnetik ekimena
EHNE nekazaritza sindikatuaren baitan sortu zen
duela urte eta erdi, sektoreak bizi duen krisiari
aurre egiteko asmoz. Gaur egun, esnea kostuko
preziotik behera ordaintzen da, eta baserri askok
ezin dute euren gain hartu horrek sortzen duen
zorra eta, ondorioz, utzi egiten diote esnea
ekoizteari. Egoera horri aurre egiteko, ekoizleen
eta kontsumitzaileen kooperatiba mistoa
sortu da, erabiltzaileen inplikazio indartu eta
bitartekariak bazterrean uzten dituena.
Esnetik-en xedea da erantzukidetasuna.
Horrela, inbertsioa, arriskuak eta lana ez
dira izango soilik ekoizleen ardura, eta
kontsumitzaileek elikagaiak eskuratzeaz
gain, erabakiak hartu eta parte hartzen dute
kontsumo-, merkaturatze- eta banatze-taldeetan.
Bazkideek, produktuak merkeago eskuratzeaz
gain, lan-talde horietan parte hartzeko eta
bozkatzeko aukera dute. Gaur egun, ekimena
hedatzeko lehenengo fasean daude, eta horren
helburua da merkaturatzeko sarea indartzea eta
iraunkorrak izatea. Euren asmoa ez da neurri gabe
haztea, baizik eta proiektuan parte hartzen duten
baserrien produktua merkatua sartzea.
Bi etiketa
Esnetik-ek prozesu osoa kontrolatu
nahi du eta honako balore hauetan oinarritu:
Tokiko Agenda 21
Agenda Local 21
etika, natura eta pertsonak errespetatzea
negozioaren gainean. Horretarako sustatu
egiten dira ekoizle eta kontsumitzaileen arteko
konfiantza eta gardentasuna bi etiketen bidez.
Bertan, ekoizleari, elaborazioari eta banketari
dagokien portzentajea eta benetako prezioa
zehazten dira.
Ekoizpen mugatuko eta ohitura
tradizionaleko baserriak hautatzen dituzte,
euren artaldeak transgenikorik gabeko
pentsuez elikatzen dituztenak. Halaber,
hautatua izateko, ezinbesteko baldintza da
bertan gazteek lan egitea edo belaunaldialdaketarako
aukera izatea.Ekoizpenari
dagokionez, Orozkon gaztandegi bat alokatu
dute, ez dute gehigarri kimikorik erabiltzen
eta produktuaren dibertsifikazioaren alde
egiten dute. Zirkuitu txikietan merkaturatzen
dute euren produktua, besteak beste,
azoketan eta auzoko denda txikietan. Hala
ere, eskaerak jasotzen dituzte lantegi edo
merkatu etikoetatik. Oraingoan ere banaketa
da harreman hurbilak berreskuratzeko
lanabesa.
•
Urteko azken foroan Esnetik
kooperatibako kide batek esnearen
sektoreko ekoizleen errealitatea
ezagutarazi zigun, bai eta proposamen
berriak, etikoagoak eta gardenagoak ere.
Datorren udazkenean baserri ekoizlea eta
gaztandegia bisitatuko ditugu.
11
MUNDUARI BIRA 50
TXAPELETAN
Kanpoko ikuspegiak hainbeste
ekartzen digunean
Nola liteke gurea bezalako herri txikiak eman
ahal izatea hainbeste ikuspuntu kanpotik?
Derio ez da emigratuen herria -nahiz eta
badituen-, edo gainerakoen alderatuta ezberdina
–nahiz eta ezberdina izan-. Bada, Beitun
berreskuratu egin ditugu bertako ahotsak eta
irudiak, oroitzapenez eta orainaz hitz egiteko.
Premisa hori abiapuntu izanik munduari
bira ematen hasi gara, eskala bereko telebistako
saio ezagunak baino askoz ere lehenago. Duela ia
hamar urte abiatu ginen Grezian, eta bertan, Javi
Elorriagaren eskutik, gurea bezala deituriko beste
herri batzuk deskubritu genituen, Mikro Derio
eta Mega Derio, hain zuzen. Ibilbideak Mexikora
eraman gintuen, misiolari maitagarriarekin,
Londresera, Glasgowra, Andorrara eta berriz ere
gure leihora hurbiltzen den Alemaniara.
Estatuan, muturretik muturrera bidaiatu
dugu: Andaluziatik Galiziara, Kataluniatik
Extremadurara, Balearretatik Errioxara,
Murtziatik Aragoira, eta Gaztela oso presente
egon zen. Autonomia erkidego gutxi falta dira
bisitatzeko, baina derioztarren bat bertan badago,
ahaleginduko gara. Asturias izango da hurrengo
geltokia.
Bizkaitik euren ikuspuntua eman zuten bi
pertsonaia paregaberen ikuspegiak esanguratsuak
izan ziren. Lehenik Pedro, askorentzat betiko
apaiza, Boluetako parrokian hartu gintuena, eta
ondoren sormenez beteriko André, ikuspegi egokia
eman zuena hurbilen dugun gure hiribildutik:
Bilbotik.
Ezberdintasunak eta oroitzapenak
Horiekin guztiekin orainean murgildu gara,
eman dizkiguten gomendio onak onartu ditugu
12
100
Zenbakia
eta gure ahalmenak ikusarazi dizkigute, baita
gure defizitak ere. Batzuetan, patroi berberak
moztuta agertzen zaizkigu: guztiek hitz egiten
digute San Juan jaiei buruz, festei buruz, haurtzaro
maitagarriari buruz, koadrila ahaztu gabe,
poteoari buruz, kalean elkar agurtzeari buruz,
presente egoteari buruz, euren itzuleran berdin
egoteari buruz eta gure udalerria behar bezala
edo egoki hazi izanari buruz. Ez dute hitz ederrik
esaten, badakigulako garai zailetan alde egin
zutela: birmoldaketetatik edo krisitik, hasitako
demokraziatik, urbanizatu gabeko herritik… baina
beti alderdi positiboa hartzen dute oinarri. Parentesi
horiek iraun bitartean, herria sortu dugu eta eurek
nabaritu egiten dute. Era berean, oroitzapenean
geratu zaizkigu momentu onak, dagoeneko inork
ez ditu gogoan eskasia horiek, manifestazio ugari
haiek eta egiteko horrenbeste hori.
Irakurketa horren berri dutenek gogoan
dituzte lagunak eta bizilagunak. Euren
egunerokotasuna eta aisialdia nolakoa den
kontatzen digute. Eurekin bidaiatzen dugu eta
une batez bisita egiten diegu. Lotura betiko ixten
dugu, aldian-aldian e-postaren bidez jasotzen
dituzte etxean Beituren ale berriak, eta euren
etxea ere baden herri honen zati bat euren etxe
berrira iristen da. Merezi du bidaia.
•
Norako berriak
Hautagaien zerrenda
aurrean dugunean, ez
da erraza aukeraketa
egitea edo lehentasunak
ezartzea. Geografia
aldetik dagoeneko bisitatu
ditugun toki batzuetatik
hurbil dauden lekuetara
bidaiatu dugu, kinta
baten istorioak beste
batenak baino gehiago
entzun ditugu, gizon
edo emakume gehiago
agertu dira… Ez dugu
alderdi horien berri, baina
ahalegintzen gara egiten
diguten proposamen
bakoitzari ahotsa
ematen eta Ameriketara
zein alboko herrietara
joan ziren herritarrak
aurkitzen. Baina gure
Urtarrila
2014
Guztiok begiratu dugu atzera eta buruari
itzulia ematea eragin digute. Aurrez aurre
berriz ere antzinako irudiak, garai batean izan
ginen gaztea onartzen ahaleginduz. Berriz ere
gogora etortzen diren uneak, itzultzen diren
bizilagunak (gehienak dagoeneko familia
berriarekin eta bidaia atsegin handiz onartzen
duena). Horiek guztiek balorazio positiboa
egiten digute, eta hori oso suspergarria da,
baina, era berean, zaurgarri egiten gaitu,
kanpotik gure herriari buruz dauden iritziek
beste balio bat baitute. Bada, iraganeko garaien
–ez hobeak, ez txarragoak, baina ezberdinakoroitzapen
onak azpimarratzen, berreskuratzen
eta ekartzen jarraituko dugu.
Euren esperientzia
kontatzen diguten
emigratuen zerrenda
hazten ari da
asmoa ez da bazterkeria
egitea edota ahotsak
isilaraztea. Hastear
dugun urte honetan
bidaiatu egingo dugu
Dublinera, Limara,
Vienara... eta Gijonera,
Esteponara, berriz ere
Madrilera edo Kordobara
hurbilduko gara. Herritar
kanariarrak bilatuko
ditugu, galiziar bihurtu
diren derioztarrak, eta
euren barnealdean euskal
esentziari eusten dioten
nafarrak. Gure etxera
iritsiko dira hilero, ateak
irekiko dizkiegu eta eurek
eurenak irekiko dizkigute.
Gida onenekin bidaiatuko
dugu. Ezin dugu luxu hori
galdu
13
14
GUREA ARETOAK
BAT EGIN DU
PROIEKTAGAILU
DIGITALAREKIN
2014. urtean, erreserbak
sarrera ordaintzea ekarriko
du
Gurea Aretoak aisialdirako puntu
gakoetako bat izaten jarraitzen
du; izan ere, astebururo joanetorrian
dabilen jendeak elizako
plaza betetzen du zazpigarren arteaz
gozatzeko asmoz. 2007. urtean ireki
zutenetik, hobetuz joan da, eta gaur egun
kalitatezko zerbitzua eskaintzen du, edozein
merkataritza zentrotako aretoekin lehiatzeko
moduan. Etengabeko bide horren froga da
proiektagailu digitala erostea, horri esker 35
mm-ko filmak amaitu baitira.
Merkatuaren baldintzek Gurea Aretoa
behartu dute neurri berri horietara egokitzea,
lehiakorra izaten jarraitu ahal izateko.
Proiektagailu digitalak jauzi kualitatiboki
oso garrantzitsua eman du. Alde batetik,
estreinaldiak jartzea eta horrekin batera
zinemako ikuskizunen saila erakargarriagoa
egitea ahalbidetzeaz gain, hobetu egin da
irudiaren eta soinuaren kalitatea eta, azkenik,
teknologia aurrerapen horri esker 3D emanaldiak
ere eman daitezke. Aldaketak azaroan hasi ziren
Thor eta Frozen filmekin, eta hilabete eskasen
buruan, erabateko arrakasta izan da.
Erreserba ordaindu egiten da
Proiektagailu berriarekin batera beste
nobedade batzuk ere iritsi dira; besteak beste,
Gurea Aretoa, inoiz baino
lehiakorrago.
sarreren prezioa handitzea. Prezio hori hiru
eta bost euro artean dabil.
Laster (ziur asko, Gabon hauetan) egingo
den bigarren proposamen bat da sarrerak
gordetzean bezeroak sesioaren salneurria
ordaindu beharko duela, bertaratuko dela
bermatzeko. Kultur Birikaren webgunea
helburu horretarako erabiltzen zen, eta orain
berehala gorde eta ordain daiteke sarrera.
Neurri horren helburua da saihestea bete
gabeko jarlekuak gelditzea, beste herritar
batzuei ere bertaratzeko aukera gehiago
emateko.
Zinean sortzen diren aldaketen berri
etengabe izan nahi duten guztientzat, Gurea
Aretoak izen bereko profila du Facebooken.
Bertan nabarmendu egiten dira hileko
egitaraua, asteko izenburuak, ordutegiak eta
azken orduko aldaketak.
•
Proiektore digitalak
kalitatea, 3D eta prezio
handiagoa dakartza
EKITALDI
BEREZIA
100 ALEAK
OSPATZEKO
Hainbat pertsonaik euren
ikuspegia eskaini zuten
100
Zenbakia
Urtea amaitu baino lehen
eta zenbaki hau argitaratu
aurretik, DerioKOmunikazioa
erakundeak hitzaldia antolatu
zuen Larrabarri baserrian
Beitu argitalpenaren 100 aleak
ospatzeko. Ekitaldia erdigune bezala erabilita,
hiru gonbidatuk beren ikuspegia eskaini zuten
herri aldizkariak egiten duen lanaren inguruan.
Rafa Mendia eta Nestor Sangroniz hezitzaileak
alde batetik, eta Pedro Revilla bestetik.
Hirurek komunikabide honen gainean
duten ikuspegia azaldu zuten eta gure herrian
suertatutako ekintza askori errepasua eman
zioten. Rafa Mendiak bere esperientzia
pertsonala kontatu zuen, Derioko eskolaren
parte izan zen, hainbat kultura taldetako
partaide eta baita udaletxeko zinegotzi ere.
Gure herriak jasan duen garapenaren gaineko
mundu-ikuskera trebea eskaini zuen.
Pedro nostalgikoago agertu zen eta
saminez gogoratu zituen 60. hamarkadako
bizipenak. Sasoi hartako bizikidetza
bikaina azpimarratu zuen herriaren
erregai gisa. Nestorrek, Gure Señeak
erakundearen bultzatzaile sutsuak, elkarteek
komunikabideenganako duten beharra azaldu
zuen eta honen garrantzia azpimarratzeaz gain,
zilegi diren auzien alde borrokatzea berebizikoa
dela nabarmendu zuen.
Urtarrila
2014
Hitzaldiak Beituren 100 aleak
ospatzeko balio izan zuen.
Beitu taldeko kideak aldizkariaren
garapenaz mintzatu ziren eta alde historikoak
eta informatiboak azpimarratu zituzten,
Txapela Buruan atalari garrantzia berezia
eskainiz, beharrezkoa baitugu ikustea eta
ikusiak izatea.
Bloga 2014ean.
Beitu paperezko euskarri bezala jaio
zen baina laster mundu digitalera egingo du
salto. Bloga jarriko da martxan irakurleekin
interektatibitatea sustatzeko. Paperezko
edizioak eskaintzen duen informazioa luzatzeaz
gain, aldizkariak pdf bezala jaisteko aukera
eskainiko du eta iruzkinak idazteko aukera
ere eztabaidak sustatuz. Zalantzarik gabe,
komunikabideek bideak landu eta zabaldu
behar dituzte. Norabide honetan Beituk lehen
pausua egingo du eta Derioztar guztien babesa
izatea espero dugu.
•
Blogak interektatibitatea
sustatuko du
15