oroitidazkia 2 0 0 9 oroitidazkia 2 0 0 9 oroitidazkia 2 0 0 9 - Hetel

hetel.org

oroitidazkia 2 0 0 9 oroitidazkia 2 0 0 9 oroitidazkia 2 0 0 9 - Hetel

o r o i t i d a z k i a 2 0 0 9 o r o i t i d a z k i a 2 0 0 9 o r o i t i d a z k i a 2 0 0 9 o r o i t i d a z k i a 2 0 0 9


Misioa

Aurkibidea

HETEL – Heziketa Teknikoko Elkartea

gizarte ekimenaren bidez sorturiko

Lanbide Heziketa ikastetxeen Elkartea

da. Haren helburua Euskadin Lanbide

Heziketa sustatzea da, ikastetxe elkartekide

bakoitzaren aurrerabidea erraztuko

duten ekimenen bidez.

Bisioa

HETELek Euskadiko Lanbide Heziketaren

funtsezko erreferentzia izan nahi

du 2012an.

Sarrera....................................................................................................03

Hausnarketa estrategikoa......................................................................04

Proiektuen garapena ............................................................................05

Kalitatea - Kudeaketaren bikaintasuna, ingurunearen kudeaketa

eta kudeaketa sistema integratua..................................................05

Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren garapena..............................07

Barne prestakuntza............................................................................08

Berrikuntza teknologikoa eta pedagogikoa..........................................09

• Berrikuntza teknologikoa............................................................09

• Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT).................10

• Berrikuntza pedagogikoa............................................................10

• Diseinua – Fabrikazioa proiektua.................................................11

• S(H)ARE proiektua......................................................................12

Ekintzaile kultura sustatzea.................................................................12

Euskalduntzea ....................................................................................12

Lankidetza Iparraldearekin..................................................................13

Nazioarteko harremanak.......................................................................14

Informazioa eta Komunikazioa..............................................................18

Lehendakaria

Eduardo Fernández Bodegas

Lehendakariordea

Jon Iartza Ansa

Idazkaria

Julen Elgeta Guenetxea

Diruzaina

Jose Antonio Fernández Gallardo

Bokalak

Iñaki Zabalo San Sebastián

Jose Antonio Abarca Cañadas

Luciano Cearsolo Jauregui

Jon Urroz Ibarrola

Joxe Mari Villanueva Telleria

Gerentea

Amaia Guijarro Eguskizaga

Harremanak erakundeekin eta eragile sozio-ekonomikoekin.............20

Hezkuntza Saila..................................................................................20

Lan Saila.............................................................................................21

Industria Saila.....................................................................................21

Araba Foru Aldundia...........................................................................21

Bizkaiako Foru Aldundia.....................................................................22

Gipuzkoako Foru Aldundia..................................................................22

Gizarte ordezkariak eta bestelako eragile sozio-ekonomikoak............23

Estatistika datuak..................................................................................24

Informazio ekonomikoa.........................................................................25

Prestakuntza eskaintza.........................................................................26

HETELeko 22 ikastetxeak......................................................................28

Laguntzaileak.........................................................................................29

ondorengo

hauen kidea:


www.hetel.org

Sarrera

Sarrera

Memoria honek HETELen Gestio plangintzak 2009rako

jasotzen dituen helburuak burutzeko egin diren jarduera

nagusien isla zehatza izan nahi du.

Joan den ekitaldi honetan burututako proiektu nagusienetako

bat Elkarteak egindako Hausnarketa estrategikoko prozesua

izan da, haren bidez datozen hiru urteetako jardueraren ardatzak

definitu nahi izan baitira. Hausnarketa prozesu horretan 2006ko

hausnarketan erabilitako lan-metodologiarekiko hainbat aldaketa

egin dira eta HETEL zentro baten laguntza jaso dugu prozesua

dinamizatzeko. 2009-2012 Plan Estrategikoa izan da emaitza.

Nabarmendu beharreko beste puntu bat honako hau da: 2009

urtetik Elkarteko 22 zentruok EFQM 400 puntuko ziurtagiria

dute eta horietako 8 zentrok EFQM 500 puntuko ziurtagiria ere.

Heziketa zikloetako matrikulazioan izandako hazkundea ere

nabarmena izan da. Urteetan ezagutu ez ditugun kopuruak lortu

ditugu, eta itunpeko zentroetako matrikularen hazkundearen zati

handi bat HETEL zentroetan eman dela azpimarratu behar dugu.

Halere, gertakizun nabarmenena legealdi berrian Hezkuntza,

Unibertsitate eta Ikerketa Saileko talde kudeatzailearen

aldaketa izan da.

2008ko Memorian ere aipatzen genuen geure kezka, ia

legealdiaren amaieran geunden eta etorkizunari begira

zalantza asko ikusten zirelako. Euskadiko Lanbide Heziketaren

alorreko alderdi garrantzitsuei buruzko zehaztapenak falta

ziren. Azkenean, garai batean sortu ziren aurreikuspenetako

asko betetzeke gelditu direla ikusi dugu.

Oraindik orain Lanbide Heziketa ezezaguna da eta Unibertsitatea

status sozialaren panazea delako irudiarekin lehiatu behar dugu.

Lortutako aurrerakuntzak aurrerakuntza, Lanbide Heziketak ez

ditu lortzen gurean Europako beste herrialde batzuetan lortzen

dituen portzentaiak eta, gure oinarri industriala kontuan hartuz,

zifra horiek are kezkagarriagoak dira.

Testuinguru horretan, gure Lanbide Heziketak ezin du

defentsako jarrerarik hartu edo besterik gabe bere horretan

gelditzeko jarrerarik; gure gaur egungo egoera aprobetxatzeko

beharrezkoak diren neurriak hartu behar ditu, aurrera jarraitzea

ahalbidetu eta etorkizuneko erronkei erantzun ahal izateko.

Gure ustez, alde batetik Euskadiko Lanbide Heziketaren

Sistema Integratuaren etorkizuna, eta beste alde batetik

Ekonomia Iraunkorraren lege aurreproiektuak Lanbide

Heziketaren arloan proposatzen dituen garapenak, biak

inplementatu behar dira beren helburu eta erronka nagusietan,

eta gai horrek eragiten dien eragile guztien parte-hartze eta

ardura bateratuak egon behar du horren oinarrian. Eta Lanbide

Heziketa zentroak alor horretako eragile garrantzitsuak dira.

Denok lankidetzan jardun behar dugu, baldintza berdinetan,

administrazioak, pertsonak eta erakundeak, zentroak

eta enpresak, denok elkarlanean. Sareen arteko edo

titulartasunaren araberako bereizketarik egin gabe.

Erritmoak eta intentsitateak egokitu beharko dira, baina

helburuak eta konpromisoak bateratuz eta adostuz; prozesu

ez-lineala eta konplexua izango da eta epe luzerako ikuspegia

duten politikak eskatzen ditu, adostasunaren bidez eraikiak

eta eguneroko lanean oinarrituak. Euskal Lanbide Heziketa

garatzea ahalbidetuko duten lege eta aurrekontu mailako

ekinbideak behar dira, zentroek kudeaketaren gardentasuna

bermatuz eta etengabeko ebaluatze- eta hobetze-kultura

baten barruan.

2010ean gaur egungo zalantzak argituz joango direlakoan,

HETELek Lanbide Heziketarekin bere konpromiso sendoa

berresten du. Beti bezala, gure filosofiarekin bat, Euskadiko

Lanbide Heziketa hobetzea eta sendotzea helburu duten

neurri eta jarduera guztiak bultzatuko ditugu eta eurekin bat

egingo dugu.

Gaur egungo krisi garaian gure ardurak are handiagoa izan

behar du, etorkizuna irabaztekotan, pertsonen gaitasuna

aprobetxatzen jakitea eta gure giza kapitalaren garapena

baitira baliabide nagusi eta bakarrak.

Horregatik, egindako aurrerakuntzengatik eta lortu dugun

mailarengatik pozik egon behar dugun arren, horrek ez digu

ahantzarazi behar eskuratutako lorpenetan aurrera jarraitzeko

eta jarduera-bide berriak jorratzeko premia dugula. Nahikoa

aurreratu dugula pentsatzea huts handia litzateke eta ezin

dugu horretan erori. Nahikoa egin dela pentsatzea porroterako

bide zuzenena da. Finkatzeko asko daukagu eta etorkizuna

ez dago bermatuta.

3


Hausnarketa estrategikoa

Hausnarketa estrategikoa

Ariketa horren ondorioz gauzatutako Plan estrategikoak

sei jarduera lerro estrategiko jasotzen ditu. Lehen hiruek

emaitzekin zerikusia dute eta, gainerakoek, kudeaketarekin.

Emaitzak:

• HETELeko ikastetxeak Lanbide Heziketan erreferentzia

izatea lortzea.

• Lanbide Heziketaren funtzionamenduari dagokionez,

ikastetxeak Hezkuntza Administrazioen aurrean

ordezkatzea, eta HETELen kudeaketarekiko ikastetxeen

gogobetetasuna ≥ 8 izatea.

• Euskal Herriko Lanbide Heziketan aktiboki parte hartzea,

eta gurekin lan egiten duten ikastetxe eta Administrazioen

gogobetetasuna ≥8 izatea HETELen kudeaketarekiko.

Kudeaketa:

• HETELek ikastetxeei eskainitako zerbitzuen egitura eta

sistematika hobetzea.

• Egoitza, Batzorde Iraunkorra eta Zuzendaritza Batzordea

osatzen duten pertsonak kudeatzea, eta horien

gogobetetasuna ≥7 izatea.

• Elkartearentzako finantzaketa egokia lortzea.

HETELek hausnarketa estrategikoa egin du 2009ko martxotik

uztailera bitartean, datozen hiru urteetarako jarraibideak

finkatzeko.

Ondoren, jarduera lerro horien hedapena egin dugu

Kudeaketa Planaren bidez. Kudeaketa Planak helburu

operatibo kuantifikatuak ditu eta, lehen aldiz, ikasturteari

egokituta dago denboran. Horren bidez, emaitzen jarraipena

eta ebaluazioa erraztu nahi izan dugu.

HETELeko ikastetxe batek dinamizatutako gogoeta prozesu

horretan, zenbait aldaketa egin ditu Elkarteak 2006ko

gogoetan erabilitako lan metodologiarekiko.

Besteak beste, honako hauek

• Informazio garrantzitsua biltzeko ahalegin handiak egin

ditugu eta 33 adierazle erabili ditugu, barrukoak zein

kanpokoak.

• Elkartearen interes taldeak identifikatzeko analisia egin dugu;

apirilaren bukaeran, HETELeko ikastetxeetako Zuzendariekin

jardunaldi bat egin zen, interes taldeen beharrak eta

igurikimenak aztertzeko; maiatzaren bukaeran, hainbat

kanpo eragileren ekarpenak jaso genituen; ondoren, AMIA

analisia egin genuen eta, azkenik, HETELek eskainitako

zerbitzuak berrikusi genituen, baita haren misioa, bisioa eta

balioak ere.

4


www.hetel.org

Proiektuen garapena > Kalitatea – Kudeaketaren bikaintasuna, ingurumenaren kudeaketa eta kudeaketa sistema integratua

Proiektuen garapena

Ondoren, HETELek 2009 urtean zehar bideratu dituen

proiektu eta jarduera nagusiak azalduko ditugu.

Kalitatea – Kudeaketaren bikaintasuna,

ingurumenaren kudeaketa eta

kudeaketa sistema integratua

HETELeko ikastetxeek, 2009an, etengabeko hobekuntzan

eta kudeaketaren bikaintasunean lan egiten jarraitu dute,

ikastetxeetako kalitateko arduradun taldeen bidez. Europako

EFQM (European Foundation for Quality Management) eredua

hartu dute erreferentziatzat.

EFQM ereduko 6a (Emaitzak bezeroengan), 7a eta 7b (Emaitzak

pertsonengan), 8b (Emaitzak gizartean) eta 9a eta 9b (Oinarrizko

emaitzak) emaitza irizpideei dagozkien 28 adierazleei

buruzko informazioa trukatzeko prozesua antolatzeko

HETELen baitan 2006an sortutako lantaldeak lanean jarraitu

du 2009an zehar, eta Elkarteko ikastetxe gehienek parte hartu

dute horretan. 2008ko irailean bildutako adierazleen analisi

konparatiboa egin ostean, praktika egoki batzuk identifikatu

zituzten (hiru emaitza eremuetan, hots, enpresekin, ikasleekin

eta pertsonekin). Muskizko Somorrostro, Bilboko Kimika

eta Elektronika Eskola eta Donostiako Nazaret ikastetxeen

praktika egoki horiek 2009ko martxoaren 3an aurkeztu

zituzten, Durangoko Maristak ikastetxean izandako jardunaldi

batean, ikastetxe guztietara zabaltzeko xedez. 2009ko urrian,

aukeratutako adierazleen inguruko emaitzak aurkeztu zituzten

berriro ikastetxeek, eta lantaldeak etorkizuneko zereginari

buruzko gogoeta egin zuen: 2010ean, benchmarking ariketa

horrekin jarraituko dute eta, 2010 martxorako, analisian

sakontzeko eta heda daitezkeen ideia edo esperientziak

detektatzeko jardunaldia programatu da.

Bestalde, HETELeko bi ikastetxek beste jardunaldi bana

antolatu dute XV. Europar Astearen esparruan:

• “Lanbide Heziketaren bidez gizarteratzea”, Bilboko

Kimika eta Elektronika Eskolak antolatua, Bilbon,

azaroaren 9an.

• “Ikastetxe iraunkorrerantz”, Gasteizko Jesús Obrero

ikastetxeak antolatua, azaroaren 11n.

Bestalde 2009an, Donostiako Nazaret zentroak EFQM

kalitate estandarraren 500 puntuak gainditu ditu, EUSKALITek

egindako kanpo ebaluazioaren ostean. Horrenbestez,

HETEL ikastetxe guztiak dira kudeaketaren kalitate maila

handia egiaztatzen duen ziurtagiriaren jabe. Haietatik zortzik

EFQMren 500 puntuak gaindituz lortu dute urrezko Q saria,

eta HETELeko 22 ikastetxeek lortu dute dagoeneko Eusko

Jaurlaritzak ematen duen zilarrezko Q saria (Nafarroako Foru

Erkidegoaren Zilarrezko Zigilua), horretarako behar diren 400

puntuak gaindituta.

Zientzia, Teknologia, Berrikuntza, Kalitate eta Bikaintasunaren

XV. Europar Astean ere parte hartu du Elkarteak. Aurten,

azaroaren 9tik 20ra izan da astea. Zehazki, azaroaren 19an,

jardunaldi bat antolatu zuen Andoaingo La Salle Berrozpe

ikastetxean, “HETELen Lanbide Heziketa ikastetxeetako

pertsonen kudeaketa berritzailea, guztion parte

hartzea eskatzen duena” izenburupean. Jardunaldi

horretan, Andoaingo La Salle Berrozpe eta Durangoko

Maristak ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako kide

batzuek kudeaketa parte-hartzailean izandako esperientzia

erakutsi zuten. Bi ikastetxeok Urrezko Q eta “Investors in

People” egiaztagirien jabe dira, eta emaitzak hobetzeko

pertsonen prestakuntza eta garapen profesionala xede

dituen kudeaketari lotutako esperientzia luzea dute. Lanbide

Heziketa ikastetxeetako hogeita hamar bat arduradunek

hartu zuten parte jardunaldian.

5


Proiektuen garapena > Kalitatea – Kudeaketaren bikaintasuna, ingurumenaren kudeaketa eta kudeaketa sistema integratua

Kudeaketaren bikaintasuna EFQM ereuaren arabera

Ikastetxeak

Zilarrezko Q saria

(EFQMren 400 ptu.)

Zilarrezko Zigilua urtea

Urrezko Q saria

(EFQMren 500 ptu.)

urtea

ARABA

Diocesanas, Gasteiz 2000 2004

Jesús Obrero, Gasteiz 2002 2006

Laudioko CMFP 2006

BIZKAIA

Zabalburu Ikastetxea, Bilbo 2005

Txorierri Ikastegi Politeknikoa, Derio 2003 2005

Maristak, Durango 2004 2006

Lea-Artibai Ikastetxea, Markina 2003

Salesianos Deusto, Bilbo 2003 2007

CF Somorrostro, Muskiz 2003

San Viator Ikastetxea, Sopuerta 2005

Zulaibar Arratiako Lanbide Eskola, Zeanuri 2005

Indautxu Kimika eta Elektronika Eskola, Bilbo 2008

GIPUZKOA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa 2003

ETEO, Oñati 2006

Urola Garaiko Lanbide Eskola, Zumarraga 2004

Irungo La Salle 2002

Goierri Eskola, Ordizia 2004

La Salle Berrozpe, Andoain 2001 2003

Urnietako Salesiarrak 2004

Oteitza Lizeo Politeknikoa, Zarautz 2007

Nazaret zentroa, Donostia 2009

NAFARROA

Cuatrovientos, Iruñea 2004 2008

Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak bultzatutako

ekintzei dagokienez, ikastetxe gehienek hartu dute parte

HOBBIDE - Kudeaketarako, autoebaluaketarako eta

hobekuntzarako eredu eta aplikatiboaren lizentziadunen eta

jabeen prestakuntzan, 2009an zehar, Lanbide Heziketaren

Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak

antolatuta. Urte horren amaieran, hamabi ikastetxe baino

gehiago prestatzen ari ziren HOBBIDE ereduarekin 1.

autoebaluaketa egiteko (Durangoko Maristak, Andoaingo

La Salle Berrozpe eta Ordiziako Goierri Eskola ikastetxeek

2008-2009 ikasturtean egindako esperientzia pilotuaren

ondoren).

Bestalde, 2009 urtean, Goierri Eskolak eta Somorrostrok

KSI (Kudeaketa Sistema Integratua, kalitatearen

ISO 9001, ingurumenaren ISO 14.001 eta lan arriskuen

prebentzioaren OSHAS 18.001 ziurtagiriak sistema batean

bateratzen dituena) ziurtagiria lortu dute. Euskadiko lehen

ikastetxeak izan dira ziurtagiri integratu hori lortzen.

Azkenik, HETELen Batzorde Iraunkorreko kideek eta

ikastetxe elkartekideetako hainbat Zuzendarik hartu

zuten parte urrezko eta zilarrezko Q sariak (Kudeaketaren

Kalitatearentzako Euskal Sariak) banatzeko ekitaldian.

EUSKALITek eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi

hori abenduaren 17an izan zen, Barakaldoko BECen.

6


www.hetel.org

Proiektuen garapena > Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren garapena

Orobat, azpimarratu beharra dago ikastetxeek, 2009an,

aurrerapen handia egin dutela ingurumenaren

kudeaketaren inguruan, bai hondakinen kudeaketari

dagokionez, bai garapen iraunkorrari dagokionez (energiaren

kudeaketa, energia berriztagarrien ikasgelak, Udalen

Eskola Agenda 21ean eta Ekoeskola Sarean parte hartzea,

Ikastetxe iraunkorraren ziurtagiria, etab.).

2009aren amaieran, HETELeko ikastetxe gehienak aitorpen

ofizialak jasotzeko faseren batean zeuden, ingurumenaren

alorrean hartutako konpromisoei eta egindako ahaleginei

esker. Hain zuzen, 15 ikastetxek lortua zuten arlo horretako

egiaztagiriren bat (Ekoscan edo ISO 14001). Zehazki, lau

ikastetxek (Gasteizko Jesus Obrerok, Derioko Txorierri

Ikastegi Politeknikoak, Muskizko Somorrostrok eta Ordiziako

Goierri Eskolak) ISO 14001 ziurtagiria lortua zuten.

Bestalde, azpimarratu beharra dago HETELeko bi ikastetxek

Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekiko konpromisoa

zehaztu dutela. Horretarako, diagnostikoa eta hobekuntza

plana egin behar izan dituzte.

Lanbide Heziketako Euskal

Sistemaren garapena

Lanbide Heziketako Hirugarren Euskal Planari dagokionez,

HETELek hainbat ekarpen egin dio Lanbide Heziketa eta

Etengabeko Ikaskuntza Sailburuordetzari. Lehenago,

2008an, HETELek Lanbide Heziketako Euskal Planari

buruzko mintegia prestatzen lagundu eta bertan parte hartu

zuen. Mintegia LHko eta EIko Sailburuordetzak antolatu

zuen, Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziak

lagunduta, eta haren helburua Plana aurrera eramateko

ideiak jasotzea izan zen. Geroago, 2009ko urtarrilean,

Lanbide Heziketa Euskal Kontseiluari zabaldutako Euskal

Lanbide Heziketa Planaren lehen zirriborroko lau jarduera

eremuei begira ekarpen zehatzak egin zituen Elkarteak,

eta LHko eta EIko aurreko Sailburuordetzari bidali. Honako

hauek ziren jarduera eremuok: 1- Berrikuntza eta aldaketa

metodologikoa, 2- Etengabeko prestakuntzaren azpisistema,

3- Ekintzailetza Lanbide Heziketan eta 4- Informatika

azpiegiturak.

Era berean, 2009an, HETELek Lanbide Heziketako Euskal

Kontseiluaren bilera ugaritan hartu du parte, bai Batzorde

Iraunkorraren eta Kontseiluaren osoko bileretan (urtarrilaren

29an, martxoaren 4an, martxoaren 25ean, uztailaren 3an,

urriaren 7an –osokoa–, urriaren 16an eta abenduaren

10ean), bai Titulu eta Lanbide Egiaztagirien Batzordearen

bileretan (urtarrilaren 26an, otsailaren 25ean, martxoaren

25ean, maiatzaren 12an, ekainaren 16an, urriaren

22an, azaroaren 3an eta abenduaren 10ean), baita Plan

Nagusiaren Batzordean ere (urtarrilaren 26an, otsailaren 6an

eta martxoaren 10ean).

Lanbide Heziketako Euskal Kontseilu horretan, garrantzi

handikoak izan dira, batetik, Heziketa Zikloetako titulu

berrien tratamendua, Oinarrizko Ikasketa Proiektuak

(OIP) finkatzeko, eta bestetik, Lanbide Heziketako Euskal

Kontseiluaren beraren funtzionamendua erregulatzen

duen araudiaren analisia. Urteko bigarren seihilekoan,

Lehendakaritzan gobernu talde berria zela, honako ekimen

hauek azpimarra daitezke: Hezkuntza Saileko talde berriak

Lanbide Heziketaren arloan jarraituko dituen jarduera lerro

nagusiak aurkeztea, Lanbide Heziketa Euskal Sistema

Integratu berria eta Heziketa Zikloak ezarri eta ebaluatzeko

Agindua.

Bestalde, 2009an zehar, HETELen hainbat ikastetxetako

irakasleak aholkulari gisa aritu dira nor bere ikastetxean, bai

eta ebaluatzaile gisa ere, Helduen Gaitasuna Egiaztatzeko

Sistemaren Ebaluazio Batzordeetan.

Erantsi daiteke, orobat, ikastetxeen partaidetza aktiboa

bultzatu duela Elkarteak, Sailburuordetzako Etengabeko

Ikaskuntzako Zuzendaritzak sustatutako hainbat

ekimenetan: Etengabeko Prestakuntzako ekintzetan,

Irakasleak trebatzeko eta birziklatzeko ekintzetan,

Prestakuntza Zikloen Eskaintza Partzialean, eta abar.

Azkenik, HETELek elkarrizketarako jarrera irekia erakutsi

du erakundeekin eta gizarte eragileekin. Hala, hartu

emanak izan ditu HOBETUZeko egitura teknikoarekin,

INEM-SPEEkoarekin eta Hezkuntza Saileko Lanbide

Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza

eta Zuzendaritzekin, baita Enplegu eta Gizarte Gaietarako

Saileko Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze

Sailburuordetzarekin ere.

7


Proiektuen garapena > Prestakuntza

Prestakuntza

HETELek baliabide ugari eskaini ditu bere ikastetxeko zuzendarientzat eta irakasleentzat arlo estrategikoetan etengabeko

prestakuntzako ikastaroak antolatzeko. Zehazki, honako prestakuntza ekintza hauek bideratu diru 2009an:

1

Zuzendaritza trebetasunak / Kalitatea – Kudeaketaren bikaintasuna

Prestakuntza ekintzak Noren eskutik Partaide kopurua Balorazioa

Komunikazio plan globala eta komunikazio

tresnen optimizazioa

2 Esperientziatik aztertutako kudeaketa berritzailea

HARMAN 19 8,18

Antonio Cancelo

Mondragon taldeko Lehendakari ohia

21 8,71

Metodologia / Pedagogia

Prestakuntza ekintzak Noren eskutik Partaide kopurua Balorazioa

3 Egoerak Bideratuz Ikastea (ABP – PBL) Maristak Durango 12 7,25

4 Ikasten irakastea INCRESS - IMH 9 9,43

5

Gaitasunen garapena eta ebaluazioa

(Prestakuntza – Tailerra)

Jesús Obrero 19 8,99

Informazioa eta Komunikazio Teknologiak (IKT)

Prestakuntza ekintzak Noren eskutik Partaide kopurua Balorazioa

6 Ingurune birtualak ikasgelan: Moodle plataforma Nazaret zentroa 9 7,83

7 PBL metodologia errazten duten IKT tresnak Politeknika Ikastegia Txorierri 14 8,77

8 Arbel elektronikoaren erabilera ikasgelan Oteitza Lizeo Politeknikoa 12 8,40

Bizikidetza, partaidetza eta bitartekaritza

Prestakuntza ekintzak Noren eskutik Partaide kopurua Balorazioa

9 Etorkinak integratzea Politeknika ikastegia Txorierri 11 8,55

10 Adimen emozionala Enbor Kontsultoreak 9 8,63

Internazionalizazioa - Europa

Prestakuntza ekintzak Noren eskutik Partaide kopurua Balorazioa

11 Europar proiektuak eskatu eta kudeatzea Txorierri Ikastegi Politeknikoa 12 7,10

Beste batzuk

Prestakuntza ekintzak Noren eskutik Partaide kopurua Balorazioa

12

Prestakuntzaren tratamendu hirueleduna – EHII ikuspegia

(Eduki eta Hizkuntzen Ikaskuntza Integratua)

Getxoko Berritzegunea

eta hainbat hizlari

10 7,37

13

Plangintza estrategikoa II (baliabide ekonomikoak

eta Kontabilitate Plan Orokorra barne)

ETEO 20 8,73

Guztira, 13 prestakuntza ekintza garatu dira. Ekintza horietan 177 irakaslek hartu dute parte, 300 bat orduko prestakuntza izan da

guztira, horietatik 50 ordu inguru urrunetik. Elkarteak, beraz, prestakuntza ekintza kopuru handia kudeatu du.

Prestakuntza horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren laguntza izan dute.

8


www.hetel.org

Proiektuen garapena > Berrikuntza teknologikoa eta pedagogikoa

Berrikuntza teknologikoa eta pedagogikoa

Berrikuntza teknologikoa

2009an, CERET (Teknologiaren Esperimentazio eta

Berrikuntza Zentroak) proiektua garatzen jarraitu du

HETELek, aurreko urteetan erabilitako eta balidatutako

metodologia bera aplikatuz, oinarrizko arauen eskuliburua

eta CERET metodologiako funtsezko prozesuen eskuliburua

sinplifikatu ostean.

CERET berrikuntzaren eta transferentzia teknologikoaren

alorreko proiektua da, eta horretan oinarrizko lau prozesu

bereizten dira:

1. Teknologia eskuratzea

2. Teknologia asimilatu eta garapen didaktikoa egitea.

3. Teknologia hedatzea

4. Teknologia ebaluatzea

CERET ikastetxeak punta-puntakoak dira teknologiaren

batean, edo teknologia hori garatzeko egoera egokian

daude. Gainera, teknologia horretako prestakuntza

ematen duten Lanbide Heziketa beste ikastetxe batzuei

aholku emateko prest daude, baita enpresei ere, haien

langileak trebatzeko. Beraz, CERET ikastetxeek beren

jakintza beste batzuekin partekatzen dute eta jarrera

aktiboa hartzen dute, esperientziak eta garapenak besteei

ezagutarazteko.

2009an, CERET lau ikastetxek jardun dute lanean eta

honako teknologia hauek garatu dituzte:

1. CAD/CAMM/CMM aplikazioak (Gasteizko Diocesanas)

2. Abiadura handiko mekanizazioa (Gasteizko Jesús Obrero).

3. Mikroelektronika: Proiektuen garapena eta mantentze

lana (Andoaingo La Salle Berrozpe).

4. Soldatze lanen fabrikazioa eta kontrola

(Ordiziako Goierri Eskola).

Bestalde, beste bi teknologia eta CERET ikastetxe sartu dira

proiektuan:

5. Mikromekanizazioa – mikrofresatua (Mondragon Goi

Eskola Politeknikoa).

6. Industria grafikoak - koloretan erreproduzitzeko aukera

berriak (Salesianos Urnieta).

2009 amaitu aurretik, CERET proiektuan parte hartzeari utzi

zioten bi ikastetxe berriro sartu dira:

7. Abiadura handiko mekanizazioa

(Oteitza Lizeo Politeknikoa, Zarautz).

8. Industria prozesuen automatizazioa

(Laudioko LH Udal Ikastetxea).

Urteko lan plangintzan aurreikusitako ekintzak bete dira

urtean zehar, eta CERET zortzi ikastetxeetako hogei bat

teknikarik hartu dute parte zuzenean.

Burututako urteko planaren barruan, TKNIKAko Berrikuntza

Teknologikoaren arduradun Jon Labakarekin bilera bat

egiteaz gain, honako jarduera hauek azpimarra daitezke:

• Ikastetxeetako CERET proiektuko koordinatzaileek 6

bilera egin dituzte (bi hilean bat).

• KP CERET 2 jardunaldi (CERETeko ikastetxe bakoitzak

espezialitate bera ematen duten beste ikastetxe batzuekin

egiten dituen Komunikazio eta Partaidetza bilerak) egin dira,

CERET ikastetxeen teknologia eta esperientzia

ezagutarazteko eta curriculuma nola hobetu

eztabaidatzeko. Lehen jardunaldia urtarrilaren 20an izan

zen, Gasteizko Jesús Obrero ikastetxean, “Abiadura

handiko mekanizazioa hiru ardatzetan” gaiari buruz, eta

azaroaren 17an, Ordiziako Goierri Eskolan, “Soldatze

lanaren fabrikazioa eta kontrola” gaiari buruz. Aurreko

urteetan bezala, HETEL ikastetxeak eta Fabrikazio

mekanikoaren arloko zikloak ematen dituzten ikastetxe

publikoak gonbidatu dira jardunaldi horietara.

• LANBIDE 2009 aldizkarirako artikulu bat egin da

Mondragón Goi Eskola Politeknikoaren mikromekanizazioari

buruzko CERET proiektuari buruz, hain zuzen.

• 22 HETEL ikastetxeetako Goi eta Erdi Mailako Heziketa

Zikloeen arduradunen zerrenda zabaldu da seigarren

urtez, Prestakuntza Ziklo horietako irakasleen arteko

lankidetza eta komunikazioa errazteko.

• “Produkzioaren programazioa” LOE ziklo berriaren

arduradunek bilera egin zuten azaroaren hasieran,

ikastetxeek zikloaren curriculum berria ezartzean

izandako esperientziak batera jartzeko.

9


Proiektuen garapena > Berrikuntza teknologikoa eta pedagogikoa

Bestalde, azpimarratzekoa da HETEL ikastetxeak TKNIKAk

dinamizatzen dituen 13 berrikuntza teknologikoko

proiektutan lan egiten ari direla. Hona hemen proiektuak:

1. Instalazio automatizatuen telemantentzea eta telekudeaketa.

2. Mikrobotika.

3. Soldadura saio ez-suntsitzaileak.

4. Muntatze praktikak egiteko eta sistema mekanikoak

mantentzeko prototipoak diseinatu eta fabrikatzea.

5. Interneteko 6. bertsioko protokoloaren didaktifikazioa.

6. Mekanizazio prozesua: fresatzea.

7. Mekanizazio prozesua: arteztea.

8. TDT antenak eta satelitea eta seinaleak banatzea.

9. Shell eko-maratoia – errekuntzako motorra – proiektu

mekanikoen garapena.

10. Shell eko-maratoia – motor elektrikoa - instalazio

elektroteknikoak.

11. Haize energia eta aerosorgailuak – erregulazioa.

12. Egiaztatzeko eta kontrolatzeko aplikazio teknikoak

fabrikazio sistema automatikoetan.

13. Plasma arku eta proiekzio termiko bidezko soldadura.

13 berrikuntza proiektu horiek garatzeko parte hartze

horrek HETEL ikastetxeetako hainbat teknologiatako 25 bat

irakasleren lana suposatu du.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)

IKTen Dinamizatzaileen Batzordeak, 2004ko urtarrilean

abian jarri zenak, hilean behin bilerak egiten jarraitu du

2009an zehar, eta 17 ikastetxek hartu dute parte bileretan.

Era berean, Bideokonferentzia eta IKTak ikasgelan

Azpibatzordeek ere lanean jarraitu dute.

Aurreko urteetan bezala, 2009an ere Dinamizatzaileen

Batzordeak egindako bilera guztiak bideokonferentziaren

bidez gauzatu dira, eta lau elkargune izan dira: Araban

bat (Gasteizko Diocesanas edo Jesus Obrero), Bizkaian

beste bat (Derioko Txorierri Ikastegi Politeknikoa, Bilboko

Zabalburu Ikastetxea, Deustoko Salesiarrak, Durangoko

Maristak edo Zeanuriko Zulaibar ikastetxea) eta Gipuzkoan

beste bat (Goierri Eskola, Andoaingo La Salle Berrozpe,

Irungo La Salle edo Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoa).

Garatutako jardueren artean hauek dira nabarmenenak:

• Praktika egokien jardunaldia egin zen, martxoaren 24an,

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean. Jardunaldi horren

helburua ikastetxeek erabilitako e-learning materialak

zabaltzea izan zen. Jardunaldiaren hasieran sarrera txiki

bat egin zen, “E-learning materiala sortzeko faseak”

azaltzeko, eta hainbat arlotako hamar bat e-learning

material aurkeztu ziren: Enplegurako Prestakuntzari

dagozkion materialak, Arbel digital elkarreragilea eta

modulu ezberdinetarako materialak (elektronikakoak,

fabrikazio mekanikokoak, etab.);

• HETEL blogaren sorrera bultzatu da eta ikastetxeak

bloga elikatzera animatu

• Edukiak eta egiten jakitea partekatzeko Google docs

aplikazioaren erabilera bultzatu da.

Berrikuntza pedagogikoa

HETELen Berrikuntza Pedagogikoko Batzordeak lanean

jarraitu du eta 2009an zehar gauzatutako hainbat jarduera

eragin eta horietan parte hartu du.

“Lanbide Heziketarako funtsezko 10 gaitasunei” 1 buruzko

lana jendaurrean aurkeztu zuen Batzordeak 2008ko azaroan.

Ondoren, sei bilera egin, haietatik hiru bideokonferentziaren

bidez, eta honako zeregin hauek bete ditu:

• 2009ko lehen hiruhilekoan, funtsezko 10 gaitasunei buruzko

sondeo – diagnostikoa egin zen ikastetxe elkartekideetan,

bi helburu zituela: Ikastetxeen egoera ezagutzea eta

Batzordeak LHko funtsezko 10 gaitasunei buruz egindako

lana ezagutarazi eta erabiltzeko aukera eskaintzea;

• Lanbide Heziketa Euskal Kontseiluari 2008ko azaroan

aurkeztutako Hirugarren Lanbide Heziketa Euskal

Planaren zirriborroak barne hartzen zuen “Berrikuntza eta

aldaketa metodologikoak” arloari buruzko ekarpenak

egin zituen;

• Martxoaren 17an egindako bileran ALECOPek hartu

zuen parte, eta berrikuntza metodologikoaren arloan

egiten ari den ikerketa proiektu edota lerroen berri eman

zuen: Q-Formación proiektua, Mundu Birtualei buruzko

proiektua eta Etorkizuneko Ikasgelari buruzko proiektua

(KET metodologia: Komunikazioa, Erabilera, Teknologia);

• ALECOP bisitatu zuen apirilaren 7an, ATEKO

proiektuaren inguruan azken 5 urteetan izandako

esperientzia zuzen-zuzenean ezagutzeko. ALECOPeko

ikasle bazkideen zeharkako 7 gaitasunen ebaluazioa

eta garapena lantzen ditu ATEKO proiektuak: 1- Erabakiak

1

Ikaskuntza emaitzak eta ebaluazio irizpideak zehaztuz identifikaturiko funtsezko 10 gaitasunak honako hauek dira:

• Gaitasun sozialak: 1- norbere kabuz ikastea, 3- taldean lan egitea, 4- gatazkak prebenitu eta konpontzea

• Komunikazio gaitasunak: 2- era egokian komunikatzea

• Gaitasun profesionalak: 5- arazoak konpontzea, 6- espiritu ekintzailea, 7- aldaketetara egokitzea, 8- etengabeko ikaskuntzarekiko motibazioa,

9- lan arriskuak prebenitzea eta 10- berrikuntza (ikusi http://www.hetel.org/documentos-es/doc_innovacion-es)

10


www.hetel.org

Proiektuen garapena > Berrikuntza teknologikoa eta pedagogikoa

eman zuen mintegia. Tailer honi buruz egindako txostena

ikastetxe guztiei igorri zitzaien udaren aurretik.

• HETELeko sei ikastetxek Lanbide Heziketako eta

Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren Sariaren

2. ediziora aurkeztutako 9 praktika pedagogikoak

aurkeztu eta ezagutarazteko helburuz, Praktika

pedagogiko egokien jardunaldia antolatu zen,

azaroaren 3an, Durangoko Maristak ikastetxean.

Saritutako 3 esperientziak osoko bilkura batean aurkeztu

ondoren, beste 6 praktika aurkeztu ziren aldi bereko bi

saiotan. Bata zeharkako moduluei buruzkoa izan zen eta

bestea arazoen konponbideari buruzkoa.

hartzea, 2- Talde lana, 3- Informazioa eta komunikazioa

prozesatzea, 4- Lanaren planifikazioa eta antolakuntza,

5- Lanaren ikuspegi globala, 6- Lanpostuan inplikatzea eta

7- Arazoak konpontzera bideratutako pentsamendua;

• Ordiziako Goierri Eskola eta Gasteizko Jesús Obrero

ikastetxeak 2008-2009 ikasturtean garatutako funtsezko

zenbait gaitasunen inguruko esperientzia pilotuari

buruzko informazioa jaso zuen, baita Durangoko Maristak

eta Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeek LHko ikasleen

funtsezko gaitasunen gaia moduluen ebaluazioan

txertatzeko xedez 2009-2010 ikasturtean abian jarri duten

proiektu bateratuari buruzkoa ere;

• Jesús Obrero ikastetxeak garatutako Excel tresna bat

oinarri hartuta, HETELek Lanbide Heziketako funtsezko

10 gaitasunen garapenari eta ebaluazioari buruzko mintegitailerra

antolatu du urria eta azaroan. Berrikuntza

Pedagogikoko Batzordeko kide batek, Jesús Obreroko

Ismael Barberok, eta Eneko Martinez Goikoleak dinamizatu

dute tailerra, eta 10 HETEL ikastetxetako irakasleek hartu

dute parte;

• TKNIKAk bultzatutako Berrikuntza Pedagogikoko

proiektuari buruzko informazioa zabaldu da: TKNIKAk

bultzatutako proiektuak hiru urteko iraupena izango

du eta, garatu beharreko gaitasunak aukeratu ondoren (1-

Ikasten ikastea, 2- Pentsamendu sortzaile eta

berritzailea, 3- Komunikazioa, 4- Talde lana, 5- Plangintza

eta antolamendua), “Ikaskuntza agertokiak” zehaztuko

ditu, irakatsi eta ikasteko 7 metodo, 13 teknika didaktiko

eta 2 modalitateren (presentziala eta ez presentziala)

ezaugarriak erabiliz.

Diseinua – Fabrikazioa proiektua

Berrikuntza pedagogikoaren eremuko ikastetxeen arteko

lankidetza proiektua da Diseinua – Fabrikazioa. IKT tresnen

laguntza hartu eta ikasteko metodologia aktiboa erabiltzen

du (ikasleek arazoak bideratzea eta irakasleak gidari edo

hezitzaile lana betetzea).

2008-2009 ikasturtean, HETELeko hiru lurraldeetako 11

ikastetxetako Fabrikazio Mekaniko Sailek hartu dute parte

Diseinua – Fabrikazioa proiektuan, baita Bergarako Miguel

Altuna IEFPS ikastetxeak ere. Proiektuari esker, Mekanizazio

bidezko Fabrikazioaren arloko (Fabrikazioaren kasuan) eta

Proiektu Mekanizatuen arloko (Diseinuaren kasuan) Goi

Mailako Zikloetako 160 ikasle inguruk ikastetxe pare batek

osatutako taldeetan lan egiten dute, enpresek izaten dituzten

arazoak konpontzeko. Sarritan, lankidetza hori urrundik

egiten dute, bideokonferentzia eta bestelako IKT tresnak

erabiliz. Hortaz parte hartzen duten ikastetxeetako irakasleek

ere lankidetzan eta koordinatuta jarduten dute.

Elkarteak erreferentziazko koordinatzailea jarri (Julen

Elgeta) eta proiektuaren zati bakoitzaren koordinazioa eta

dinamizazioa bideratzeko arduradunak izendatzen ere

lagundu du: Jesús Obreroko Emilio Jurado Fabrikazioa

proiekturako eta Diocesanas ikastetxearen Juan Jesús

Capellán Diseinua proiekturako.

Horrez gain, honako ekimen hauek burutu dira:

• Amaia Guijarrok “Informal Learning edo ikaskuntza

informal praktikan” gaiari buruzko mintegi tailerrean hartu

zuen parte, ekainaren 23an Madrilen. Jay Cross adituak

11


Proiektuen garapena > Enpresa kultura sustatzea

Proiektua jendaurrean aurkeztu eta Elkarte barruan zein

kanpoan ezagutarazteko helburuz, HETELek Diseinua –

Fabrikazioa proiektua ezagutarazteko jardunaldia

antolatu zuen apirilaren 1ean, Gasteizko Diocesanas

ikastetxean. Jardunaldian proiektuaren ikuspegia eta

funtzionamendua azaldu ziren, HETEL zein enpresaren

ikuspegitik (horretarako ETXETAR enpresako Patxi

Samaniegok eta DANOBAT taldeko Jesús Mari Astigarragak

hartu zuten parte) eta ikasle parte hartzaile batzuen ustea

ezagutzeko aukera izan zen.

S(H)ARE proiektua

Diseinua – Fabrikazioaren filosofiaren antzekoa oinarri duen

ikastetxeen arteko beste proiektu bat jarri zen abian urteko

laugarren hiruhilekoan, S(H)ARE izenekoa.

S(H)ARE proiektuan, Telekomunikazio eta Informatika

Sistemak (TIS) eta Informatika Sistemen Administrazioa

(ISA) zikloetako ikasleek hartzen dute parte. Zazpi HETEL

ikastetxek eta bi Heziketa Ziklo horietako 130 bat ikaslek

parte hartzea aurreikusi da.

S(H)ARE – TIS proiektua koordinatu eta dinamizatzeko arduraduna

Lea Artibai ikastetxeko Josu Arriaga da eta S(H)ARE - ISA

proiektuaren koordinatzailea Somorrostroko Txema Sáenz.

Enpresa kultura sustatzea

Hamalau ikastetxek hartu dute parte 2009an zehar, TKNIKAk

ekintzailetza sustatzeko bultzatutako URRATS BAT

proiektua aurrera eramaten. URRATS BAT Sarean, 2009aren

bukaeran, 45 ikastetxe hartzen ari ziren parte: LHko 31

institutu publiko eta itunpeko 14 HETEL ikastetxe.

Orobat, Elkarteko hamalau ikastetxek jarraitu dute EJE

“Empresa Joven Europea” proiektuan parte hartzen

2009an, LHko hogei ikastetxe publikorekin baino gehiagorekin

batera. Proiektuaren arabera, Heziketa Zikloetako ikasleek

ikasturtean zehar sorturiko enpresak kudeatzeko esperientzia

praktikoa jaso dute. EJE proiektua ere TKNIKAk dinamizatzen

du eta, 2009-2010 ikasturtean LHko 37 ikastetxek hartu zuten

parte, bai publikoek bai pribatuek.

Azkenik, aipaturiko bi proiektuetan diharduten ikastetxeek

Lanbide Heziketako ekintzaileei eskainitako sarien (Lanbide

Heziketako Ekintzailetza Sariak) hirugarren edizioan

hartu zuten parte, baita sariak banatzeko ekitaldian ere,

Donostiako Kursaal Jauregian, maiatzaren 6an.

Euskalduntzea

Euskarazko material didaktikoari dagokionez, HETELek

LANBIDE EKIMENA proiektuan parte hartzen jarraitu

du 2009an, LANEKI elkartearen barruan IKASLANekin

batera. Proiektu honek Heziketa Zikloetarako material

didaktikoa bildu eta euskaratzeko helburua du. Lana

Elhuyar Fundazioaren esku egon da eta Xabier Aramendik

koordinatu du TKNIKAtik 2009ko lehen seihilabetetan.

2009ko urrian, LANEKI elkarteak egindako euskarazko

material didaktikoaren katalogo eguneratua (“Lanbide

Heziketako materiala euskaraz 2009 – www.jakinbai.com“)

bidali zen ikastetxe guztietara, irakasleen esku jartzeko.

Katalogoak Heziketa Zikloetan erabilgarri 2001-2009

bitartean garatutako materiala bildu eta horren berri ematen

du. Itzulitako material guztia Interneten dago eskuragarri.

Orain arte egindako lanaren emaitzaz, Lanbide Heziketako

edozein irakaslek, www.jakinbai.com web orrian, ondorengo

hogei lanbide arloetako hainbat moduluri dagokion

ikasmateriala aurkitu dezake:

1. Administrazioa

2. Itsas eta arrantza jarduerak

3. Arte grafikoak

4. Elektrizitatea eta elektronika

5. Elikagaigintza

6. Eraikuntza eta obra zibila

7. Fabrikazio mekanikoa

8. Gizarte, Kultura eta Komunitate Zerbitzuak

9. Gorputz eta Kirol Ekintzak

10. Ibilgailuen mantentzea

11. Informatika

12. Irudi pertsonala

13. Kimika

14. Komunikazioa, Irudia eta Soinua

15. Mantentze lanak eta Ekoizpen zerbitzuak

16. Merkataritza eta Marketina

17. Nekazaritza jarduerak

18. Osasuna

19. Ostalaritza eta turismoa

20. Zurgintza eta altzarigintza

12


www.hetel.org

Proiektuen garapena > Lankidetza Iparraldearekin

Heziketako ikasketak euskaraz egitea da, epe ertainera eta

epe luzera Iparraldeko ekonomia eta euskara sendotzea.

Horren harian, HEZKUNTEK osatzen duten erakundeek

ekintza plana hitzartu zuten, Iparraldeko gazteek Lanbide

Heziketa EAEko ikastetxeetan ikastea ahalbidetzeko.

2009 urteko jarduera nagusien helburua izan da proiektua

gauzatzeko dirulaguntzak lortzea eta 2009-2010

ikasturtean Lanbide Heziketako ikasketak EAEn egiten ari

diren 15 ikaslerentzako dirulaguntzak kudeatzea. Horrez

gain, Elkarteak harremanak sortu eta sustatu ditu beste

gizarte eragile batzuekin.

www.jakinbai.com

Eta baita Zehar-lerroetako modulu orokor batzu, hala

nola, Energia bereiztagarriak, Ingurumen- eskuliburua ISO

14000, Kalitatea, Laneko arriskuen prebentzioa, etabar.

HETELek Heziketa Zikloak euskalduntzeko finkatutako

barne helburuari dagokionez, 2006an sortu zen lantaldeak,

14 ikastetxetako Hizkuntza Normalkuntzarako Planen

(HNP) arduradunek osatzen duten lan taldeak, honako

ekintza hauek burutu ditu 2009 urtean:

• Taldean parte hartzen duten ikastetxeen 2008-2009

ikasturterako euskara zabaldu eta finkatzeko helburuen

balorazioa;

• 2009-2010 ikasturterako finkatutako helburuen berri

elkarri eman eta batera jartzea;

• Asteroko Euskara berri papera zabaldu eta interesgarria

izan daitekeen materiala partekatu.

Azkenik, Elkartearen 2009rako Euskara Planak

aurreikusitako helburu gehienak gauzatu dira. Planak

hiru atal ditu (Irudia eta komunikazioa, Kanpoarekiko

harremanak eta Barne komunikazioa) eta bere xede

nagusia HETELen jarduera guztietan euskararen erabilera

gehitzea eta normaltzea da

2010erako ezarritako helburu nagusiak honako hauek

dira: batetik, 2010-2011 ikasturtean orain arte baino

Iparraldeko gazte gehiagok prestakuntza teknikoprofesionala

EAEko ikastetxeetan egitea, eta bestetik,

haien egonaldia finantzatzea. Aurreko urteetan bezala,

EAEko Lanbide Heziketari buruzko informazioa emateko

hitzaldi programa bat prestatu da Iparraldeko ikastetxe

eta eskualdeetan egiteko.

Horrez gain, HEZKUNTEKen azken helburua Iparraldeko

gazteek bertan enpresak sortzea denez, GAINDEGIA

Euskal Herriaren garapen sozio-ekonomikorako

behatokiarekin ere harremanak izan ditu. Zehazki,

GAINDEGIArekin izandako lankidetzaren bidez, Iparraldeko

Seaska Ikastolen Sareko ikasle ohiek betetzen dituzten

lanpostuei buruzko ikerlana egin da.

Argazkiak: John Y. Can www.flickr.com

Lankidetza Iparraldearekin

HETELen ohiko jarduera esparrua Euskal Autonomia

Erkidegoa da, baina Elkarteak Nafarroa eta Iparraldea ere

aintzat hartzen ditu.

Iparraldeari dagokionez, HEZKUNTEK (Iparraldeko zenbait

gizarte eragile, HETEL eta IKASLAN partaide dituen

elkartea) Elkartearen helburuak lortzeko bidean lan egin du

HETELek. Elkartearen helburu nagusia Iparraldeko gazteek

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lanbide

13


Nazioarteko harremanak

Nazioarteko harremanak

Horri esker, ikasleek hainbat lurraldetako enpresa askotan

egin dituzte praktikak. Harrera edo bitartekaritza zentroak

honako hauek izan dira

HETELek ahalegin handiak egin ditu 2009an Nazioarteko

Harremanen eremuan. Horretarako, ikastetxeen Nazioarteko

Harremanetarako Arduradunen Sareko koordinatzaileak,

Txorierri Politeknika Ikastegiko Anabel Menikak, jardun du

lanean

Nazioarteko Harremanetarako

Arduradunen Sarea

Ikastetxe elkartekideen Nazioarteko Harremanetarako

– Europar Proiektuetarako Arduradunen Sareak hilean

behin lan bilerak egiten jarraitu du, arlo horretan egindako

lana sustatu eta koordinatzeko.

ERASMUS programa

ERASMUS HERAS 2008 – 2009 proiektua sustatzaile

gisa kudeatu du HETELek: Agentzia Nazionalak 109 beka

eman dizkio Elkarteari Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako

ikasleentzat.

• Heinrich Metzendorf Schule (Bensheim) eta Berufliche

Schulen Kreis Bergstrasse (Lampertheim), Alemanian.

• Bournville College (Birmingham), Ingalaterran.

• Cumbernauld College (Cumbernauld), Eskozian.

• ECTARC (Denbighshire), Galesen.

• European Career Evolution (ECE, Cork), Irlandan.

• Euroyouth (Lisboa), Portugalen.

• Voru Vocational Training Centre (Voru), Estonian.

• Centro Servizi Cultura Sviluppo (CSCS, Pistoia) eta Send

Sicily (Palermo), Italian.

• EDU – IT Zespol Szkol Elektronicznych, Polonian.

• Salpaus Further Education (Lahti) eta Jyväskyla College

(Jyväskyla), Finlandian.

• ROC West Brabant (Etten-Leur) eta ROC Eindhoven

(Eindhoven), Holandan.

Horrez gain, MEC Baltic (Vilnius) eta Bulgaria Trainging

(Sofia) ikastetxeen laguntza izan du Elkarteak, Lituanian eta

Bulgarian, hurrenez hurren.

Onuradun gehienek 2009ko martxoan alde egin aurretik,

Elkarteak 3 informazio bilera antolatu zituen, lurralde

historiko bakoitzean bana: martxoaren 4an, Bilboko

Salesianos Deusto ikastetxean, Bizkaiko ikastetxeetako

onuradunentzat; martxoaren 5ean, Gasteizko Diocesanas

ikastetxean, Arabako ikastetxeetako ikasleentzat; eta

martxoaren 6an, Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoan,

Gipuzkoako ikasleentzat.

Bekadun gehienek 2009ko martxotik ekainera bitartean egin

dituzte enpresetako praktikak, eta talde txiki batek 2008ko

irailetik abendura bitartean. Horretarako, Madrileko Agentzia

Nazionalaren finantzaketaz gain, Hezkuntza Ministerioaren

eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dirulaguntza

osagarriak izan dituzte 2009an.

109 beka horiei dagokienez, HETEL ikastetxeetako 109

onuradunek enpresetan egin beharreko lan praktikak

antolatu ditu koordinakundeak, HETELen egiturak

lagunduta.

Hala, atzerriko 17 harrera edo bitartekaritza zentrorekin jarri

gara harremanetan. Zentro horietako batzuekin orain arte

sekula ez du lan egin HETELek. Orobat, ikasleei praktikak

egiteko egokitu zaizkien lurraldeak dibertsifikatu egin dira.

14


www.hetel.org

Nazioarteko harremanak

Bestalde, HETELek beste ERASMUS 2009-1010 proiektu

bat aurkeztu zion Agentzia Nazionalari, eta horrek onartu

eta 150 beka eman zituen. Deialdi horretako lehenengo

hamahiru onuradunek 2009ko irailetik abendura bitartean

egin dituzte beren praktikak, honako ikastetxe hauek

bitartekari direla: Cumbernauld College, Eskozian, Centro

Servizi Cultura Sviluppo - CSCS, Italian, eta European

Career Evolution - ECE, Irlandan. Ikastetxeetako gainerako

onuradunak aukeratzeko eta hainbat lurraldetako ikastetxe

bitartekariak bilatzeko gestioak egin dira 2009aren bukaeran.

LEONARDO programa

“Network of Networks” Leonardo

Elkarteentzako proiektua

Bestalde, “Network of Networks - Networking to promote

international cooperation in VET schools” Leonardo

Elkarteentzako proiektuan hartu du parte HETELek. Proiektu

hori 2008ko irailean onartu zuten eta, guztira, 2 urteko

iraupena du (2008ko irailetik 2010eko uztailera).

2009an, bi Leonardo VETpro proiektu burutu dira. Batetik,

HETEL ikastetxeetako Fabrikazio Mekaniko Sailetako

25 irakaslez osatutako taldeak Holandako hiru ikastetxe

handi bisitatu zituen: ROC Eindhoven, ROC Tilburg eta

Deltion College, apirilaren 20tik 25era bitarteko astean.

Leonardo VETpro proiektu horren sustatzailea Markinako

Lea Artibai ikastetxea izan zen, eta hango Nazioarteko

Harremanetarako arduraduna, Isabel Mendiguren, irakasle

taldearekin joan zen bisitaldira.

Bestetik, HETEL ikastetxeetako 25 Zuzendariz osatutako

taldeak Alemaniako hiru lander edo eskualdetako (Hessen,

Rheinland-Pfalz eta Baden Württenberg) LHko ikastetxeak

bisitatu zituen, maiatzaren 4tik 9ra bitarteko astean. Kasu

horretan, proiektuaren sustatzailea HETEL izan zen.

Alemaniako LHko ikastetxeetara egindako bisitaldiari buruzko

txosten zehatza egin da eta Zuzendari eta Nazioarteko

Harremanetarako arduradun guztiei igorri zaie. Halaber, HETELen

web orrialdean dago eskuragai (dokumentuen atalean:

http://www.hetel.org/documentos-eu/lh-alemanian-2009).

Hiru lurraldetako LHko ikastetxez osatutako hiru sare

garrantzitsu dira partaide proiektuan: The Dutch Alliance,

Holandako eskualde mailako LHko 9 ikastetxe handiz

osatua, proiektuaren bazkide koordinatzailea dena; FIN

– NET sarea, Finlandiako 5 ikastetxez osatua eta Lahtiko

Salpaus Further Education ikastetxea buru duena, eta

HETEL Elkartea, 22 ikastetxez osatua.

Partaidetza horren helburu nagusiak honako hauek dira:

sareen arteko praktika komunitatea sortzea, batzuek

besteengandik ikastea eta ikastetxe parte hartzaileen

nazioarteko jardueren kalitatea hobetzea.

Egindako lanak ondorengo 8 eremu hauek izan ditu

arretagune eta haien inguruan egituratu da:

• Europako politikak eta tresnak.

• Nazio mailako politikak.

• Bazkideen datu baseak.

• Ikasleen mugikortasuna.

• Ikastetxeetako pertsonalaren garapena, mugikortasuna barne.

• Berrikuntzarako lankidetza.

• Proiektuen berri zabaltzea

• Lehentasunezko bazkideak

Bestalde, 2009an, Elkarteak irakasleen mugikortasuna

sustatzeko beste Leonardo VETpro proiektu bat aurkeztu du,

kasu horretan, Administrazio eta Zerbitzuak eta Nazioarteko

Harremanak eta Marketing arloetako irakasleentzat,

Herbehereetako LHko ikastetxeak bisitatzeko. Proiektua

onartua izan da eta, 2009ko azken hiruhilekoan, HETEL

ikastetxeetako arlo horietako 20 irakasleren bisita antolatzeko

lanak hasi dira. Bisita 2010eko maiatzean izango da.

15


Nazioarteko harremanak

Ikasle trukea

SOCRATES Comenius programaren bidez eta Eusko

Jaurlaritzak eskainitako dirulaguntza espezifikoen bidez

finantzatutako ikasle trukearen eremuan, zenbait ikastetxek

ikasle taldeak trukatzeko programak antolatu dituzte.

Hala egin dute, adibidez, Diocesanas eta Jesús Obrero

ikastetxeek Alemanian, Goierri Eskolak Holandan eta

Maristak, Lea Artibai, La Salle Berrozpek eta Cuatrovientos

ikastetxeek Europako hainbat herrialdetan.

Atzerriko ikasleen harrera

2009an, Elkarteko zenbait ikastetxek jarraitu dute Europako

beste herrialde batzuetako ikasleak hartzen, praktikak euskal

enpresetan egin ditzaten. 2008-2009 ikasturtean hogeita

hamahiru ikasle hartu zituzten, honako herrialde hauetakoak:

Holanda, Finlandia, Estonia, Alemania eta Erresuma Batua.

Ikasle horiek praktikak Euskal Autonomia Erkidegoko

enpresetan egiteko erraztasunak izan zituzten, Elkarteak hiru

lurraldeetan dituen ikastetxeen laguntzari esker.

Proiektuak iraungo duen bi urteetan, bazkideek 8 eremu

horietan jarduteko metodoak eta praktika egokiak bildu eta

trukatuko dituzte, aukeratutako praktikarik onenen Europaz

gaindiko azterketa antolatuko dute eta nazio mailako

eragileen ekarpenak bideratuko dituzte

Proiektuaren esparruan, 2009an, nazioarteko 3 lan bilera

egin dira:

• Urtarrilaren 12an, 13an eta 14an, Amsterdamen,

The Dutch Allianceko ROC Amsterdam anfitrioia izan zela

• Ekainaren 18an eta 19an, Lahtin (Finlandia), FIN-NET

sareko Salpaus Further Education anfitrioia izan zela.

• Urriaren 20an eta 21ean, Bilbon. Bilera horren anfitrioia

HETEL izan zen eta nazioarteko lan bilera Bilboko

Indautxu Kimika eta Elektronika Eskolan gauzatu zen.

Proiektu horri buruzko informazio laburtua HETELen web

orrialdean dago ikusgai, eta sortutako dokumentuak Salpaus

Further Education ikastetxearen Moodle plataformaren atal

batean daude (http://elsa.salpaus.fi/).

Madrileko Agentzia Nazionalarentzako bitarteko txostena

irailean egin zen. Lanbide Heziketako eta Etengabeko

Ikaskuntzako Sailburuordetzako Etengabeko Ikaskuntzako

Zuzendaritzako nazioarteko arduradunei ere proiektuaren

berri eman zaie. Bestalde, ikastetxeei bidaltzen diren

Nazioarteko Harremanen inguruko hileroko txostenek ere

“Network of Networks” proiektuaren garapenari buruzko

informazio laburra hartu ohi du.

2009-2010 ikasturtean, berriz, HETEL ikastetxeen bitartez

lan praktikak euskal enpresetan egingo duten atzerriko

ikasleak hogeita hamar inguru izatea aurreikusten da.

Europako ikastetxeen bisitak

Lehen esan dugun bezala, HETELek bisitaldiak antolatu ditu

Europako beste herrialde batzuetako hainbat ikastetxetara:

• HETEL ikastetxeetako Fabrikazio Mekaniko Sailetako

25 irakaslez osatutako taldeak Holandako LHko hiru

ikastetxe ezagutzeko egindako bisita, Markinako Lea

Artibai ikastetxeak koordinatua;

• HETEL ikastetxeetako 25 Zuzendariz osatutako taldeak

Alemaniako Lanbide Heziketako zazpi ikastetxe

ezagutzeko egindako bisita (Hessen, Rheinland-Pfalz eta

Baden Württenberg Länderretan).

• HETEL Nazioarteko Harremanetarako Arduradunen

Sareko dinamizatzaile eta aholkulari Anabel Menicak Send

Sicily erakundera egindako prospekzio bisita, Palermon

(Italia), 2009ko irailean.

Bestalde, HETELek ere Lanbide Heziketako zenbait

profesional europarren bisita jaso du:

• Finlandiako Salpaus Further Education ikastetxeko hiru

arduradunek zenbait HETEL ikastetxe bisitatu zituzten

otsailean

• Urriaren bukaeran, eta EFVET – European Forum of Technical

and Vocational Education and Training erakundearen urteko

nazioarteko konferentzia Bilbon izan zela eta, hainbat

harreman eta bisita izan ziren HETEL ikastetxeetan.

16


www.hetel.org

Nazioarteko harremanak

• Holandako The Dutch Alliance (eskualde mailako LHko

9 ikastetxe handiz osatua) elkarteko 17 irakaslez

osatutako bi taldek HETEL ikastetxe batzuk bisitatu

zituzten urrian eta azaroan, batez ere ekintzailetzarekiko

interesaz.

“Euskal Lanbide Heziketa

munduari irekia” jardunaldiak

HETELek “Euskal Lanbide Heziketa Munduari Irekia”

(Basque Vocational Training open to the World)

jardunaldietan parte hartu du. Lanbide Heziketako eta

Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak antolatu zituen,

otsailaren 4an eta 5ean, Donostiako Kursaalen.

Lehen jardunaldian zenbait txosten aurkeztu ziren, haien

artean Amaia Guijarrok aurkeztutakoa: “HETELen esperientzia

internazionalizazioaren eremuan”. Jardunaldietara 2.000

bat lagun bildu ziren bi egunetan, eta hizlarietako batzuk

Txile, Italia, Finlandia eta Frantziatik etorri ziren. Bigarren

jardunaldian, Erasmus eta Leonardo programei esker

Europako beste herrialde batzuetako enpresetan praktikak

egitera joandako eta joateko ziren Heziketa Zikloetako

ikasleek berenganatu zuten protagonismoa.

Prestakuntza Tekniko Profesionalarako

Europar Foroaren (EfVET) Konferentzia

HETEL Elkartea EFVET- European Forum of Technical and

Vocational Education and Training erakundeko partaide da

2002 urteaz geroztik. 2009an, Amaia Guijarrok, Elkartearen

Nazioarteko Harremanetarako Arduradunen Sarearen

dinamizatzaile Anabel Menicak eta ikastetxe elkartekideen

Nazioarteko Harremanetarako zenbait arduradunek EFVETen

urteko nazioarteko XVIII. Konferentzian hartu zuten parte.

Nazioarteko konferentzia Europako herrialde batean izaten

da urtero eta hiru egun irauten du. 2009an, Bilboko Ercilla

Hotelean izan da, urriaren 21etik 24ra bitartean. Aurtengo

Konferentziak jorratu duen gaia “Sormena eta Berrikuntza

Lanbide Heziketan” (Creativity and Innovation in Vocational

Education and Training) izan da.

2009an, Ikaslan Gipuzkoak Konferentzia antolatzeko ardura

bereganatu zuen eta EfVETen egiturarekin batera antolatu

zuen, askotariko programa soziala barne hartuta. Europako

Batzordetik, Sormenaren eta Berrikuntzaren Europar

Urtearen arduradunak hartu zuen parte ekitaldian, baita

euskal erakundeetako hainbat arduradunek ere. Horien

artean honako hauek aipa daitezke: Lanbide Heziketako

eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordea, Etengabeko

Ikaskuntzako Zuzendaria, TKNIKAko europar proiektuen

eta kudeaketa berrikuntzaren arduraduna, Bizkaiko Foru

Aldundiko ordezkariak, etab.

Guztira 16 lurraldetako Lanbide Heziketako ikastetxe

eta elkarteetako 180 bat arduradunek hartu zuten parte

Nazioarteko Konferentzian. Sei osoko bilkura, bost tailer

(irakasleentzat hiru eta zuzendarientzat bi) eta hemeretzi

mahai inguru barne hartu zituen ekitaldiak. “Mugikortasunaren

Merkatua” (mobility market), lehen aldiz 2008an antolatua,

urriaren 23an izan zen, arratsaldean. Hamar herrialdetako

baino gehiagoko 50 bat erakundek hartu zuten parte 2009ko

edizio honetan. Honez gain hiru ikaslek atzerriko egonaldietan

izandako esperientzia pertsonalak kontatuz egindako hiru

bideo irabazle saritu ziren.

EfVET 2009 Konferentziari buruzko alderdi nagusiak jasotzen

dituen txosten zehatza egin zuen HETELek azaroan.

Txostena ikastetxe guztiei igorri zaie eta Elkartearen web

orrialdean dago eskuragai.

17


Informazioa eta komunikazioa

Informazioa eta komunikazioa

Elkarteak arlo horretan egindako lanak bi alderdi izan

ditu: kanpoaldera, agintariei eta, oro har, gizarteari

begira, Lanbide Heziketaren irudia sendotzeko; eta

barrualdera, ikastetxeekin komunikazioa eta informazioa

bideratzeko sistematikan oinarritua.

Urtero legez, Elkarteak aurreko urtean burututako

jarduera guztiak jasotzen dituen 2008ko Memoria egin

du. Argitalpen elebiduna da, euskaraz eta gaztelaniaz,

eta hainbat organismo eta erakunderi igorri ohi zaie,

baita HETEL ikastetxeetako pertsonalari ere.

Elkarteak HETELeko ikastetxeei buruzko foiletoa ere

argitaratu du, 2009ko otsailean, eta bidalketa selektiboa

egin die honako hauei: Euskal Autonomia Erkidegoko

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetako

orientatzaile, ikasketaburu eta guraso elkarteei, baita

gazte bulegoei eta ERKIDEko kooperatiba bazkideei

ere, gure ikastetxeek eskainitako prestakuntzaren

berri emateko eta krisialdian Lanbide Heziketak duen

garrantzia azpimarratzeko. Ekintza honetarako laguntza

eman dute BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak.

Horrez gain, Elkarteak LANBIDE aldizkariaren 28.

zenbakia ere argitaratu du, 2009ko urrian. Guztira

3.500 ale inprimatu ditu hiru hizkuntzatan: euskaraz,

gaztelaniaz eta ingelesez.

Elkartearen web orrialde hirueledunari dagokionez

(www.hetel.org), eskaintzen duen informazioa eguneratu

eta atal gehiago eduki berriekin sortzen jardun du

HETELek 2009an zehar. Zehazki, ikastetxeen laguntzari

esker, Heziketa Zikloetako 12 lanbide arlotako ikasle

gazteen esperientzia jasotzen duten hamahiru bideo

erantsi dira web orrialdean.

Era berean, HETELek bi prentsa ohar idatzi eta hedatu

ditu bere Egoitzatik: bata ikastetxe elkartekideetako

ikasleek Europako hamabi herrialdetako enpresetan

egindako praktikei buruz eta bestea Diseinua –

Fabrikazioa proiektuari buruz. Halaber, HETELi eta

ikastetxeei buruzko prentsa dosierra bidali die

Elkarteak hogeita hamar bat komunikabideri, oraingoan

posta elektronikoaren bidez.

Bestalde, Lanbide Heziketarekiko konpromisoari

eskainitako HETEL Sariaren bigarren edizioaren

antolakuntza lanak hasi dira urteko azken hiruhilekoan.

Lanbide Heziketarekiko konpromisoa erakutsi duten

pertsona, enpresa eta erakunde nabarmenen lana

eskertu eta goraipatzeko helburua du HETEL Sariak,

konpromiso horri esker Lanbide Heziketa ikastetxeek

ingurunearen garapena laguntzeko eginkizuna hobeto

bete baitezake. Bigarren edizioa Bilbon izango da,

2010ean.

Ekimen horiek guztiak aurrera eramateko ezinbestekoa

izan da ikastetxeetako Informazio eta Komunikazio

arduradunen lana. Informazio eta Komunikazio

Arduradunen Taldeak bi bilera egin ditu, bata urtarrilean

eta bestea azaroan, eta oso ekarpen baliagarriak egin ditu.

Bestalde, urte osoan zehar eta astero, HETELek

informazio orria egin eta ikastetxe elkartekideei bidali

die. Informazio orri honek dekretu, agindu, ebazpenak

eta Lanbide Heziketarako eta ikastetxeetarako interesa

duten gainerako proiektu eta ekimenak, Elkarteak

zein Hezkuntza Sailak, TKNIKAk eta abarrek sortuak

jasotzen ditu.

18


www.hetel.org

Informazioa eta komunikazioa

Ikastetxe elkartekideek gauzatutako beste ekintza bat

area eta proiektuen arduradunen zerrenda eta

ikastetxeek eskainitako lanbide arloen zerrenda

eguneratzea izan da. Zerrenda horien helburua HETEL

ikastetxeen eta area edo proiektuen arduradunen arteko

lankidetza eta komunikazioa erraztea da.

Sailak emandakoak ere erabili ditugu, HETEL ikastetxeen

gaineko datuak EAEko testuinguru zabalagoaren barruan

kokatzeko.

Horrez gain Lanbide Heziketako eta Etengabeko

Ikaskuntzako Sailburuordetzaren proiektu edo

zerbitzuetan diharduten ikastetxeetako arduradunen

zerrenda ere egin du Elkarteak, esaterako, kudeaketa

kalitate, ekintzailetza, gaitasuna ebaluatzeko sistema

eta eskaintza partzialaren zerbitzuak, baita TKNIKAk

dinamizatutako berrikuntza teknologikoko

proiektuetan parte hartzen duten arduradunen

zerrenda ere. Zerrenda horiek ere ikastetxeen arteko

komunikazioa erraztea dute helburu.

Aurreko urteetan bezala, 2009-2010 ikasturteko

estatistika datuei buruzko txostena egin du Elkarteak

urteko azken hiruhilekoan. Txosten hori egiteko,

ikastetxeek emandako informazioaz gain, Hezkuntza

19


Harremanak erakundeekin eta eragile sozio-ekonomikoekin

Harremanak erakundeekin

eta eragile sozio-ekonomikoekin

Hezkuntza Saila

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikaskuntza

Saileko arduradunekin lankidetzan jarduteko politikari eutsi

dio HETELek 2009an.

Urteko lehen hiruhilekoan, harremanak Lanbide Heziketako

Zuzendaritzarekin izan zituen HETELek, eta haien helburua,

batik bat, Lanbide Heziketako Euskal Planaren Ekipamendu

eta Obrak finantzatzeko urteko Aginduaren aldaketak

eta 2009-2010 ikasturtean ezarri behar ziren hogeita

bat Heziketa Ziklo berriak aztertzea izan zen. Halaber,

Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzarekin ere harremanak

izan zituen, nazioarteko proiektuekin zerikusia zuten gaiak

tratatzeko bereziki.

Geroago, Elkarteak zenbait bilera izan ditu Lanbide

Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza eta

Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetzaren ekipo berriekin.

LHko eta EIko Sailburuordetzaren eremuan, HETELek

bilera batzuk egin ditu Sailburuorde berriarekin eta Lanbide

Heziketako Zuzendaritzarekin. Hasiera batean, bilera horien

helburua Elkartea eta bere ordezkariak ezagutaraztea eta

Hezkuntza Saileko taldeak epe ertainera dituen asmoen

berri jakitea izan ziren. 2009ko uztailean, LHko eta EIko

Sailburuorde berriak hala eskatuta, HETELek bere iritziaren

berri eman zuen Sailburuordetzak proposatutako jarraibide

nagusiei buruz.

Lanbide Heziketaren eremuan, Hezkuntza Sailak 2009-2013

legealdirako lehenetsitako jarraibide nagusiak Hezkuntza,

Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailburu berriak ezagutarazi

zituen, urriaren 7an, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren

osoko bilkuran:

• Lanbide Heziketako Euskal Sistema Integratua lortzea,

Hezkuntza Sailak eta Enplegu Sailak elkarrekin lankidetza

estuan jardunda, eta Gaitasunak Ebaluatzeko eta

Egiaztatzeko Egiturari bultzada ematea

• Krisiaren aurka borrokatzeko plana aurrera eramatea

• Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko legea egitea

• Lanbide Heziketa Euskal Plana garatzea 2010-2013

denbora tarterako

• Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren jarduera

sendotzea.

Ondoren, Elkarteak beste gai garrantzitsu batzuk aztertu

ditu xehetasunez, besteak beste ondorengo hauek:

Lanbide Heziketako Euskal Planaren Ekipamendu, Obra

eta Jardueren finantzaketa erregulatzeko agindua eta

LHko eta EIko Sailburuordetzak agindu horretarako

aurreikusten dituen aldaketak, HETELekin lankidetzan

jarduteko hitzarmenari eustea, HETELek 2010ean Lanbide

Heziketako Euskal Kontseiluan parte hartzea, Lanbide

Heziketa Sistema Integratu berria, 2010eko eskaintza

partzialean aurreikusitako aldaketak, etab.

Era berean, HETELek jarraitu du Lanbide Heziketako

Euskal Kontseiluaren bileretan parte hartzen eta, urteko

bigarren seihilekoan, honako gai hauek jorratu ditu

batez ere: Hezkuntza Sailaren ikuspegi berria Lanbide

20


www.hetel.org

Harremanak erakundeekin eta eragile sozio-ekonomikoekin

Heziketaren arloan, Lanbide Heziketa Sistema Integratua,

LOE titulu berriak eta lanbide egiaztagiriak eta Heziketa

Zikloen ezarpenari eta ebaluazioari buruzko Agindua.

Urtearen bukaeran, gai batzuk argitzeke zeuden: LOE

Heziketa Zikloetako itun moduluak aztertzea, datozen

ikasturteetan gaueko Heziketa Zikloen eskaintzari eustea,

2010-2011 ikasturterako ituntze irizpideak eta ituntzeari

buruzko oinarrizko araudi berriaren zirriborroaren aztertzea.

Orobat, LHko eta EIko Sailburuordetzaren mendeko organo

batzuekin ere hartu emanak izan ditu Elkarteak: LHren

Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziarekin,

TKNIKA – LHren Berrikuntza Zentroarekin eta Kalifikazioen

Euskal Institutuarekin - KEI -.

Azkenik, azpimarratu behar dugu, 2009-2010 ikasturtean,

Euskal Autonomia Erkidegoko Heziketa Zikloetan

matrikulatutako ikasleen kopuruak gora jo zuela nabarmen.

Hala, aurreko ikasturtean baino 2.500 ikasle gehiagok

eman zuten izena eta, horietatik, 300 ikasle inguru

HETELeko ikastetxeetan sartu ziren.

Enplegu Saila

HETELek kontaktuak izan zituen urteko bigarren seihilekoan

Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saileko Enplegu,

Prestakuntza eta Gizarteratze Sailburu berriarekin: lehen

Sailburuordearekin urrian eta bigarren Sailburuordearekin

abenduan. Kontaktu horien bidez, Elkartea bera, ikastetxe

elkartekideak, proiektuak eta arduradunak aurkeztu dizkio

HETELek talde berriari eta, bide batez, Enplegurako

Prestakuntzaren eremuan aurreikusitako jarraibideak ezagutu

nahi izan ditu Elkarteak.

Ikastetxeek 2009an zehar emandako Enplegurako

Prestakuntzak nabarmen egin du gora, krisi ekonomikoak

eraginda. Hori ikusita, ikastetxeek ahalegin handiak egin behar

izan dituzte prestakuntza zerbitzu hori eman ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak langabeentzat

finantzatutako prestakuntza ikastaroak direla eta, HETEL

ikastetxe gutxik jarraitu dute horrelako ikastaroak eskaintzen,

LANBIDEren bidez, sistemaren konplexutasunagatik.

Zentruen Enplegurako Prestakuntzaren bolumen osoarekin

alderatuta, Enplegu Sailak finanziatutako ikastaro gutxi eman

dute HETEL ikastetxeok.

Industria Saila

Elkarteak Industria Saileko Nazioartekotzea Zuzendaritzaren

ELKARTZEN programaren dirulaguntza jaso du 2009an.

Dirulaguntza horri esker, Elkarteak kanpo proiekzioari

lotutako hainbat ekimen gauzatu ahal izan ditu.

Zehazki, 2009an, dirulaguntza horren bidez, Nazioarteko

Harremanetarako Arduradunen Sarearen koordinatzaileak

Italiara egindako prospekzio bidaia finantzatu du Elkarteak.

Bidaia horren helburua Erasmus bekadunak bidali aurreko

eremua prestatzea izan zen. Orobat, laguntza horrek posible

egin du Zuzendari talde batek Alemaniako zenbait Lanbide

Heziketa ikastetxetara egindako ikasketa bidaia, LANBIDE

aldizkariaren 2009ko edizioa eta Elkartearen web orrialde

hirueleduna berregituratzea.

Arabako Foru Aldundia

Arabako Foru Aldundiak, zehazki Sustapen Ekonomiko

eta Berrikuntzaren Kudeaketa Sailak, beste urte

batez eutsi dio Lanbide Heziketaren sustapenarekiko

konpromisoari lurraldean. Honako ekimen hauek

azpimarra ditzakegu.

Lehenik, HETELekin lankidetza hitzarmena sinatzea,

Araban Lanbide Heziketa sendotuko duten ekintzak

aurrera eramateko.

Bigarrenik, dirulaguntzak arautzen dituen urteko

Foru Arauaren babesean, Arabako Lanbide Heziketa

ikastetxeetan eguneratze ikastaroak finantzatzea eta

ekipamendu eta azpiegiturak hobetzea xede dituen

jarduera. Horren harian, Arabako ikastetxe elkartekideek

(Laudioko CMFPk, Diocesanasek eta Jesús Obrerok)

ikastaroak emateko eta proiektuak aurrera eramateko

dirulaguntzak jaso dituzte.

Hirugarrenik, Foru Erakundeak Arabako Lanbide

Heziketaren aldeko kanpaina egiteko dirulaguntza

eman du berriro. Ildo horretan, 2009an hamahirugarren

kanpaina egin dute HETELek eta IKASLAN Arabak,

Arabako Foru Aldundiak eta Vital Kutxak finantzatuta.

21


Harremanak erakundeekin eta eragile sozio-ekonomikoekin

Azkenik, Bizkaiko Aldundiak finantzatutako lanerako

prestakuntzako hainbat ikastaro ematen jarraitu dute

Bizkaiko HETEL ikastetxeek.

Gipuzkoa Foru Aldundia

HETELen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko

lankidetzaren bidez zenbait ekimen bultzatu dituzte 2009an.

Alde batetik, Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarte

Sailak sustatutako bi programaren inguruan gauzatu diren

ekimenak:

Aurreko urteetako bezalako kanpaina egin da: irrati

bidezko publizitate kanpaina, hiri autobusetan jarritako

iragarkiak, etab. Arabako Lanbide Heziketaren web

orrialde elebiduna (www.fp-alava.es) berritu izana

eta Arabako LHri buruzko gidaliburuaren edizio

berria oinarrizko elementuak izan dira. Gidaliburua,

Arabako Heziketa Zikloen eskaintza jasotzen duena,

gaztelaniaz eta euskaraz banatu zaie ikasle arabarrei

DBH, Batxilergoa eta Zikloak amaitzean, ikuspegi

orientatzaileaz.

HETELek Ekonomia Zuzendariarekin ere egin ditu

bilerak, Aldundiak lurraldeko Lanbide Heziketa laguntzea

zein garrantzitsua den azpimarkatzeko.

Azkenik, aipatu behar dugu HETELek, Arabako Foru

Aldundiarekin, Gasteizko Udalarekin, Vital Kutxarekin eta

IKASLAN Arabarekin batera, “Araba ekinean” ekimenaren

6. edizioan parte hartu duela.

Bizkaiko Foru Aldundia

Urteko lehen seihilekoan, Foru Aldundiko Enplegu

eta Prestakuntza Sailak PRESTIK – Lanaren eta

Trebakuntzaren Erakusketaren 1. edizioa antolatu zuen,

apirilaren 29an eta 30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Erakusketa 16 eta 30 urte bitarteko gazte bizkaitarrentzat

antolatu zen. Ekitaldiari esker, bertaratutako milaka

bisitariek hezkuntza eta enplegua eskuratzeko aukerak

ezagutu ahal izan zituzten zuzenean, standetako

laguntzaren bidez edo hitzaldi eta tailerren bidez. HETEL

ere han izan zen, stand batean.

- “Ikaskuntzaren Lurraldea” (Diputatuek 2008ko ekainaren

30ean hartutako erabakiz, Gipuzkoa Ikaskuntzaren Lurralde

gisa sustatzeko 2008ko programaren dirulaguntza deialdiari

buruzko ekintzak betetzea).

- “Ekintzailetza Sustatzea” (Diputatuek 2008ko uztailaren

29an hartutako erabakiz, Gipuzkoan Gizarte Ekintzailea

sustatzeko 2008ko programaren dirulaguntza deialdiari

buruzko ekintzak betetzea).

Gauzak horrela, Gipuzkoako HETEL ikastetxeak

partaide izan duten ekimenak honako hauek izan

dira: Prestakuntzako I+G proiektuak, Urrats (Kultura

Ekintzailea) eta Ekintza Berritzaileak (Ikastetxeen Planak

Adimen Emozionalaren inguruan). Halaber, irakasleen

prestakuntzaren eremuan hartu dute parte, irakasleek

Ezagutzaren Gizartean izango duten eginkizun berriari

lotutako prestakuntzan (adimen emozionala eta ekintzailetza).

Bestalde, HETEL ikastetxeek SARBIDE Prestakuntza

(Lanbide heziketa eta enpresako praktikak barne hartzen

dituen laneratzeko ekimena) programan ere hartu dute

parte. Gizarte Politika Sailak bultzaturiko programa horrek

langabeak ditu helburu.

Ekimen horiek guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta

Europako Gizarte Fondoak batera finantzatu dituzte.

Bestalde, ikastetxeen prestakuntza produkzio sistemaren

beharretara egokitzea helburu zuten inbertsioak

finantziatzeari utzi dio Aldundiak. Bizkaiko Lanbide

Heziketa ikastetxeek, aurreko urteetan ez bezala, ezin izan

dute holako dirulaguntzarik jaso.

22


www.hetel.org

Harremanak erakundeekin eta eragile sozio-ekonomikoekin

horrekiko lankidetzari. Era berean, BBK-k Bizkaiko

HETEL ikastetxeetako 67 Erasmus bekaduni dirulaguntza

eman die, haien Lantokiko Prestakuntza Europako beste

herrialde batzuetako enpresetan egin dezaten.

Bestalde, Elkarteak Euskadiko Kutxarekin ere izan

ditu harremanak, erakunde horrek HETELen jarduerari

eman ohi dion dirulaguntza berritzeko xedez. Kutxak

ere Elkarteari eman ohi dion laguntzari eutsi dio,

2009ko jarduerak finantzatzeko laguntzaren bidez.

Azpimarratzekoa da baita Vital Kutxak Arabako LHren

aldeko kanpainarekin harturiko konpromisoa, beste urte

batez berritua.

Gizarte ordezkariak eta bestelako

eragile sozio-ekonomikoak

Elkartearen Kudeaketa Planak jasotako helburu batzuek

hainbat eragile sozio-ekonomikoen oniritzia eta laguntza

behar dute. Horregatik oso da garrantzitsua HETELek

eragile horiekin harremanak izatea.

Bestalde, ERKIDEri (Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza

eta Kreditu Kooperatiben Federazioa, www.erkide.coop)

dagokionez, HETEL ikastetxeen eta ERKIDE kooperatiba

batzuen arteko lankidetza errazteko ekimena bultzatu

dute bi erakundeek. Bestalde, HETELen 2009ko foiletoa

ere bidali zaie Federazioko kooperatibei.

Araban, aurreko urteetan bezala, SEA enpresaburu

arabarren elkarteak Lanbide Heziketaren Mahaia

ahalbidetu du. Mahai horretan Arabako LHko ikastetxeak

daude ordezkatuta eta HETELek parte hartzen jarraitu du.

Beste ekimen batzuk ere izan dira aipagarriak, orobat,

Lanbide Heziketa irakasleek Gasteizko eta Arabako

enpresetan egonaldiak eta birziklapena egiteko eta

erreferentziako enpresetan bisitak egiteko programari

SEAk emandako laguntza. Vitoria-Gasteizko Udaleko

Gizarte Kontseiluan ere hartu du parte HETELek.

BBK – Gazte Lanbidean Fundazioari dagokionez,

sinaturiko alde biko lankidetza hitzarmenen ondorioz,

Bizkaiko HETEL ikastetxe batzuek eutsi diote erakunde

Azkenik, Innobasque – Berrikuntzaren Euskal

Agentziarekin (www.innnobasque.com) elkarlanean

jarduteko konpromisoari ere eutsi dio HETELek.

Helburu horrekin, bi erakundeek lankidetza hitzarmena

sinatu zuten 2008ko urriaren 2an. Horren esparruan,

Innobasquek jorratzen dituen sei alderdietatik bitako

Kontseilu Exekutiboetan parte hartu dute Elkarteko

Lehendakariak eta Gerenteak: Gizarte Berrikuntzako

Kontseilu Exekutiboan eta Enpresa Eraldaketako Kontseilu

Exekutiboan. Baita bi i-lantaldetan ere: Hezkuntza eta

Prestakuntza – Hezkuntza Inguruneko i-Taldean, eta

Enpresa Eraldaketa – Internazionalizazioko i-Taldean.

Bestalde, Hezkuntza Sailak eta Innobasquek elkarrekin

Bizitza osoan zeharreko Ikaskuntzari buruzko legeari

begira ideiak biltzeko asmoz antolatutako lan saioetan

ere hartu du parte HETELek. Lege hau 2010ean zehar

garatzea aurreikusten du gobernuak.

23


Estatistika datuak

Estatistika datuak

Irakaskuntza Arautua 2009-2010 ikasturtean – Ikasle kopurua

Maila Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Guztira

DBH 1.042 585 682 --- 2.309

Batxilergoak 745 1.104 969 --- 2.818

Erdi Mailako

Prestakuntza Zikloak

936 947 455 139 2.477

Goi Mailako

Prestakuntza Zikloak

1.369 1.963 1.394 249 4.973

HLPP (Hasierako Lanbide

Prestakuntzako Programak) – 202 409 117 19 747

Lanbide Hastapena

Guztira 4.292 5.008 3.617 407 13.324

Goi Mailako

Prestakuntza

Zikloak

37%

Irakaskuntza Arauta 2009-2010

HLPP

6%

Erdi Mailako

Prestakuntza Zikloak

19%

DBH

17%

Batxilergoak

21%

Enplegurako Prestakuntza – Laneratzeko Prestakuntza

eta Etengabeko Prestakuntza 2008-2009

Enplegurako Prestakuntza

2008-2009 (Orduak)

Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Guztira

Kurtsoak 281 447 399 32 1.159

Ikasleak 3.298 5.865 4.408 271 13.842

Orduak 18.955 51.074 28.961 2.836 101.826

Araba

19%

Nafarroa

3%

Ikasle kopurua guztira

Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Guztira

Bizkaia

50%

Gipuzkoa

28%

Irakaskuntza Arautua (DBO,

Batxilergoak, Prestakuntza

Zikloak eta HLPP - Lanbide

Hastapena)

4.292 5.008 3.617 418 13.335

Etengabeko Prestakuntza 1.574 2.303 3.445 190 7.512

Laneratzeko Prestakuntza 1.724 3.562 963 81 6.330

Guztira 7.590 10.873 8.025 689 27.177

Irakaskuntza Arautua eta Enplegurako

Prestakuntza (Ikasleak)

Laneratzeko Prestakuntza

23%

Etengabeko

Prestakuntza

28%

Lanbide Heziketako ikasle kopurua guztira

Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Guztira

HLPP – Lanbide Hastapena 202 409 117 19 747

Eskaintza Partziala 69 264 26 --- 359

Erdi Mailako Zikloak 936 947 455 150 2.488

Goi Mailako

Prestakuntza Zikloak

Prestakuntza

Zikloak guztira

1.367 1.963 1.394 249 4.973

2.303 2.910 1.849 399 7.461

Etengabeko Prestakuntza 1.574 2.303 3.445 190 7.512

Laneratzeko Prestakuntza 1.724 3.562 963 81 6.330

Guztira Enplegurako

Prestakuntza

3.298 5.865 4.408 271 13.842

Guztira 5.872 9.448 6.400 689 22.409

Irakaskuntza Arautua (DBH, Batxilergoa,

Prestakuntza Zikloak eta HLPP)

49%

Lanerak

Prestakuntza

28%

Lanbide Heziketako ikasle

kopurua guztira

HLPP

3%

Etengabeko

Prestakuntza

34%

Eskaintza

Partziala

2%

Goi Mailako

Zikloak

22%

Erdi Mailako

Zikloak

11%

24


www.hetel.org

Estatistiko datuak

Heziketa Zikloak – HETELek EAEn duen garrantzia 2009-2010 ikasturtean

Ikasle kopuruak Araba Bizkaia Gipuzkoa EAE

Erdi Mailako Prestakuntza Zikloak 936 947 455 2.338

Goi Mailako Prestakuntza Zikloak 1.367 1.963 1.394 4.724

Prestakuntza Zikloak guztira 2.303 2.910 1.849 7.062

HETELen ikastetxeen proportzioa Prestakuntza

Zikloen itunpeko eskaintzarekiko

HETELen ikastetxeen proportzioa Prestakuntza

Zikloen eskaintza osoarekiko

94,85 % 44,22 % 47,75 % 54,82 %

49,37 % 20,85 % 19,02 % 24,92 %

HETELeko 22 ikastetxeek, guztira, 2.477 ikasle dituzte Erdi

mailako Heziketa Zikloetan eta 4.943 ikasle Goi Mailako

Heziketa Zikloetan. Beraz, guztira, Zikloetako 7.450 ikasle

ditu, hau da, 2008-2009 ikasturtean baino 320 ikasle gehiago.

Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak gure

ikastetxeetako Irakaskuntza Arautuko (DBH, Batxilergoak,

Prestakuntza Zikloak eta HLPP-Lanbide Hastapena) ikasleen

% 55 dira. Goi eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako eta

HLPPko ikasleak batera hartzen baditugu, haien kopuruen

batera ikasle guztien % 61 dira.

Enplegurako Prestakuntzari dagokionez, HETEL ikastetxeek

eskainitako zerbitzu horren garrantzia azpimarratu behar

dugu: 2008-2009 ikasturtean, Elkarteko ikastetxeek 1.159

ikastaro eman dituzte 13.842 ikaslerentzat, hau da, 101.826

prestakuntza ordu eman dizkiete.

Irakaskuntza Arautua eta Enplegurako Prestakuntza

aintzat hartzen baditugu, HETELeko 22 ikastetxeek 27.000

ikasle baino gehiago dituzte. Haietatik 22.000 Lanbide

Heziketako ikasleak dira (Hasierako Lanbide Prestakuntzako

Programetakoak -HLPP-, Eskaintza Partzialekoak, Heziketa

Zikloetakoak eta Enplegurako Prestakuntzakoak).

Azkenik, Heziketa Zikloei soilik dagokienez eta ikasle

kopuruari erreparatuta, HETEL ikastetxeek EAEko itunpeko

ikastetxeetan Heziketa Zikloak egiten ari diren ikasleen

% 55i ematen diote zerbitzua eta Euskadiko Lanbide Heziketa

ikastetxe guztietako ikasleen % 26ri. Dena dela, ehuneko

horiek oso desberdinak dira lurralde batetik bestera. Araban

% 96 eta % 52 dira, hurrenez hurren, Bizkaian % 44 eta

% 22, eta Gipuzkoan % 48 eta % 20.

Informazio ekonomikoa

Ondoren, Elkarteak 2009. urtean izan dituen sarrera eta gastuen atala aurkeztuko dugu.

Sarrerak Aurreikusita Gauzatuta

70 Ikastetxeak 188.351 194.350

74 Proiektuetarako dirulaguntza ofizialak 1.079.090 1.033.881

74 Ustiapenerako beste dirulaguntza batzuk 189.105 177.422

75 Kudeaketa beste sarrera batzuk 0 6.884

76 Finantzarioak 4.000 3.735

Guztira 1.460.546 1.416.272

Gastuak

60 Proiektuak eta argitalpenak 1.199.295 1.142.014

62 Orokorrak 131.522 134.281

64 Pertsonala 126.479 123.324

66 Finantzarioak 200 271

68 Amortizazioak 3.050 3.000

Guztira 1.460.546 1.402.890

0 13.382

2009 urtean izandako diru emaitza positiboa aurreko ekitaldien galerak konpensatzeko erabili da.

25


Prestakuntza eskaintza

Prestakuntza

Eskaintza

Gazteen prestakuntza

Batxilergoak

HLPP - HASIERAKO LANBIDE

PRESTAKUNTZAKO PROGRAMAK

HEZKUNTZA MAILA

HEZIKETA ZIKLOAK

Goi-maila Erdi-maila

Giza eta gizarte zientziak

Zientziak eta Teknologia

Soldadurako Langilea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Metal-arotzeriako eta muntaia-langilea

Mekanizazio langilea

Autoen konponketako langilea

Karrozeriako langilea

Kalefazioaren eta komunetako ur beroaren instalakuntzako langilea

Iturgintza langilea

Instalakuntza elektrikoko langilea

Igeltserotza-langilea estaldura arinetan

Gozogintza eta okindegiko laguntzailea

Sukalde-zerbitzu laguntzailea

Ileapaindegi laguntzailea

Merkataritza eta biltegiko laguntzailea

LANBIDE ARLOAK

Administrazioa eta kudeaketa Administrazio kudeaketa

Merkataritza eta marketinga

Elektrizitatea

eta elektronika

Fabricación mecanica

Fabrikazio mekanikoa

Ostalaritza eta turismoa

Gizarte eta kultur zerbitzuak

TITULUAK

Merkataritza

Instalazio elektrikoak eta automatikoak

Kontsumorako ekipo elektronikoak

Mekanizazioa

Soldadura eta galdaragintza

Sukaldaritza eta gastonomia

Jatetxe arloko zerbitzuak

Informatika eta komunikazioak Mikroinformatika-sistemak eta sareak

Irudi pertsonala

Ileapainketa

Garraioa eta ibilgailuen Ibilgailuen elektromekanika

mantenimendua

Karrozeria

Instalazioak eta

mantenimendua

Linea-eroanbideen instalazio

eta mantenimendu elektromekanikoa

Osasungintza

Erizaintzaren laguntza

Administrazioa

eta kudeaketa

Grafikagintza

Merkataritza

eta marketinga

Eraikuntza eta obra zibila

Elektrizitatea

eta elektronika

Fabrikazio mekanikoa

Irudi pertsonala

Elikagaien industriak

Informatika eta

komunikazioak

Garraioa eta ibilgailuen

mantenimendua

Instalazioa eta

mantenimendua

Kimika

Osasungintza

Gizarte eta kultur

zerbitzuak

Arreta soziosanitarioa

Administrazioa eta finantzak

Idazkaritza

Arte grafikoen industrietako produkzioa

Argitalpen diseinua eta produkzioa

Nazioarteko merkataritza

Merkataritza kudeaketa eta marketinga

Garraioaren kudeaketa

Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa

Produktu elektronikoen garapena

Instalazio elektroteknikoak

Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak

Telekomunikazio eta informatika sistemak

Eraikuntza metalikoak

Proiektu mekanikoen garapena

Galdaketa eta publimetalurgia bidezko produkzioa

Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan

Estetika

Elikagaien industriak

Informatika sistemen administrazioa

Informatika aplikazioen garapena

Automozioa

Industri ekipoen mantenimendua

Lanbide arriskuen prebenttzioa

Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia

Plastikoa eta kautxua

Ingurugiro-kimika

Diagnosi klinikoen laborategia

Ingurugiro-osasungintza

Gizarteratzea

Haur hekuntza

Diocesanas Vitoria-Gasteiz

Jesús Obrero Vitoria-Gasteiz

C.M.F.P Llodio Laudio

Zabálburu Bilbo

Txorierri Derio

Maristak Durango

Lea Artibai Markina

Zulaibar AR LI Zeanuri

Salesianos Deusto Bilbo

San Viator Sopuerta

C.F Somorrostro Muskiz

Escuela De Química Y Electronica Bilbo

M.G.E.P Arrasate

ETEO Oñati

Urola Garaiko LE Zumarraga

Oteiza Lizeo Politeknikoa Zarautz

Irungo La Salle Irun

Goierri Eskola Ordizia

La Salle Berrozpe Andoain

Urnietako Salesiarrak Urnieta

Nazaret Zentroa Donostia

cuatrovientos Iruñea






ARABA BIZKAIA GIPUZKOA N









• •



• • • •


• •

• •





• •


• •







• •


• • •



• •



• • •

• • • • • •

• • •

• • • • • • • • • •


• • • • • • • • • • • • • •

• • •



• • • •


• • •


• • • • • • •

• •

• •

• • • • • • • • • • • • •

• • • • •



• • •

• • • • •

• •

• •

• • • • •

• • •

• • • • • • • • • • • • • •

• • • • • • • •


• • • • • • • • • • •


• • • • • • • • • • • • • •



• • • • • • •

• • • • • •

• • •

• • • • • • • •


• • •


• • •

• • •



• • •









• • •


www.hetel.org

Prestakuntza eskaintza

Prestakuntza

Eskaintza

Langileen eta langabeen

prestakuntza

Araba Bizkaia Gipuzkoa N

27


HETELeko 22 ikastetxeak

Araba

Gipuzkoa

DIOCESANAS

Nieves Cano, 10 01006 – VITORIA

Tfnos.: (34) 945.01.01.30 Fax : 945.01.01.39

info@diocesanas.org

www.diocesanas.org

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA

Loramendi, 4 20500 – MONDRAGON

Tfno.: (34) 943.79.47.00 ; Fax : 943.79.15.36

info@eps.mondragon.edu

www.eps.mondragon.edu

INSTITUTO POLITÉCNICO JESÚS OBRERO

Francia, 32 01002 – VITORIA

Tfno.:(34) 945.00.03.33 ; Fax : 945.00.03.34

info@jesusobrero.org

www.jesusobrero.org

ETEO – LANBIDE HEZIKETA ZENTROA

C/Larraña, 33 20560 – OÑATI

Tfno.:(34) 943.71.80.09 ; Fax : 943.71.81.62

eteo@eteo.mondragon.edu

www.eteo.mondragon.edu

Bizkaia

CENTRO MUNICIPAL DE FP

Virgen del Carmen, 17 01400 – LLODIO

Tfno.: (34) 94.672.05.05 ; Fax : 94.672.10.57

secretaria@cmfp-llodio.com

www.cmfp-llodio.com

COLEGIO ZABÁLBURU

La Esperanza, 12 48005 – BILBAO

Tfno.: (34) 94.416.31.95 ; Fax : 94.415.38.55

info@zabalburu.net

www.zabalburu.net

POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI

Untzaga Ibaia Kalea, 1 48160 – DERIO

Tfno.: (34) 94.403.40.60 ; Fax : 94.403.40.61

info@txorierri.net

www.txorierri.net

SAN JOSÉ – MARISTAK L. H. IKASTEGIA

Abasolo, 6 48200 – DURANGO

Tfno.: (34) 94.681.00.58 ; Fax : 94.620.06.38

idazkaritza@maristak.com

www.maristak.com

LEA ARTIBAI IKASTETXEA

Xemein etorbidea, 19 48270 –MARKINA

Tfno.: (34) 94.616.90.02 ; Fax : 94.616.91.60

info@leartik.com

www.leartik.com

ZULAIBAR ARRATIAKO LANBIDE IKASTEGIA

Bº. Zulaibar, 17 48144 - ZEANURI

Tfno.: (34) 94.673.91.16 ; Fax : 94.631.70.66

Info@zulaibar.org

www.zulaibar.org

SALESIANOS DEUSTO

Avda Lehendakari Aguirre, 75 48014 - BILBAO

Tfno.: (34) 94.447.26.50 ; Fax : 94.447.26.58

salesianos@salesianosdeusto.com

www.salesianosdeusto.com

CENTRO SAN VIATOR

Bº San Cristóbal, 2 48190 –SOPUERTA

Tfno.: (34) 94.610.48.00 ; Fax : 94.610.47.20

secretaria@sanviator.com

www.sanviator.com

CENTRO FORMACIÓN SOMORROSTRO

San Juan, 10 48550 –MUSKIZ

Tfno.: (34) 94.670.60.45; Fax : 94.670.60.52

cfs@somorrostro.com

www.somorrostro.com

Nafarroa

UROLA GARAIKO LANBIDE ESKOLA

Beloki Hiribidea, s/n 20700 – ZUMARRAGA

Tfno.: (34) 943.72.54.77 ; Fax : 943.72.60.03

ugle@ugleskola.org

www.ugleskola.org

OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA

Gipuzkoa Kalea, 5 20800 - ZARAUTZ

Tfnos.: (34) 943.11.10.00 ; Fax : 943.83.44.05

info@oteitzalp.org

www.oteitzalp.org

IRUNGO LA SALLE

Elizatxoko Hiribidea, 14 20303 – IRUN

Tfno.: (34) 943.62.84.11 ; Fax : 943.62.84.32

irungolasalle@ilsalle.org

www.irungolasalle.org

GOIERRI ESKOLA

Bº La Granja, s/n 20240 – ORDIZIA

Tfnos.: (34) 943.88.00.62 ; Fax : 943.88. 83.51

bulegoa@goierrieskola.org

www.goierrieskola.org

LA SALLE BERROZPE

La Salle Etorbidea, 5 20140 – ANDOAIN

Tfno.: (34) 943.59.05.57 ; Fax : 943.30.05.63

lsbandoain@lasalleberrozpe.com

www.lasalleberrozpe.com

SALESIANOS URNIETA

Ergoien Auzoa, 6 20130 - URNIETA

Tfno.: (34) 943.55.17.89 ; Fax : 943.33.10.59

salesianos@salesianosurnieta.es

www.salesianosurnieta.com

NAZARET ZENTROA

Aldakoenea, 36-Bº Egia 20012 - DONOSTIA

Tfno.: (34) 943.32.66.66 ; Fax : 943.32.63.84

nazaret@nazaretzentroa.com

www.nazaretzentroa.com

INSTITUTO CUATROVIENTOS

Avda. San Jorge, 2 31012 – PAMPLONA

Tfno.: (34) 948.12.41.29 ; Fax : 948.13.28.39

Info@cuatrovientos.org

www.cuatrovientos.org

ESCUELA QUÍMICA Y ELECTRÓNICA

Doctor Areilza, 32 48010 –BILBAO

Tfno.: (34) 94.441.59.78; Fax : 94.427.35.59

equimica@jesuitasindautxu.com

www.jesuitasindautxu.com/eqe

28


LAGUNTZAILEAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE

ETA IKERKETA SAILA

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA,

MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,

UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN

DEPARTAMENTO DE INDUSTRIA,

INNOVACIÓN, COMERCIO Y TURISMO

DEPARTAMENTO DE CULTURA

Lan eta Trebakuntza Saila

Departamento de Empleo y Formación

29

More magazines by this user
Similar magazines