XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

arrieta.udala.net

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. IPUIN LEHIAKETA

Aurkibidea

‐Parte‐hartzaileak ………………………………………….... 3

‐Epaimahaikideak ……………………………………………. 4

‐ I. Kategoria (5‐6 urtekoena)………………………………… 5

‐ II. Kategoria (7‐8 urtekoena)……………………………….. 8

‐ III. Kategoria (9‐12 urtekoena)……………………………… 11

‐ IV. Kategoria (13‐17 urtekoena)…………………………….. 23

‐ V. Kategoria (18 urtetik aurrerakoena)…………………….. 41

2


XV. IPUIN LEHIAKETA

PARTE HARTZAILEAK

_________________________________________________________________

AGIRRE IBINARRIAGA, ETXAHUN

ARGIARRO ZAMAKONA, MIRARI

ARRIEN ORBE, ZIORTZA

ASTORKIZA GARCIA, BEATRIZ

BENGOETXEA GALDONA, OIER

BILBAO LARRAURI, JON

BILBAO, JANIRE

CANTARA LLONA, AIMAR

CIRIERO OTAZUA, LANDER

ENZUNZA MALLONA, AINHOA

ENZUNZA MALLONA, IRATI

ENZUNZA MALLONA, OLATZ

FERNANDEZ ARREGI, IZARO

ITURREGI BERMEJO, MALEN

MORA PEREZ, ARITZ

MUGA GONZALEZ DEL HIERRO, AMELIA

MUNIOZGUREN AROSTEGI, ANTON

MUNIOZGUREN AROSTEGI, BITTOR

OJANGUREN GOMEZ DE SEGURA, JON

OLAZAR BARONA, LEIRE

ORBE LARRAURI, IZARO

REICHENBERGER CABALLERO, IRATI

URRUTIA TORREALDAI, NEREA

ZARATE BAGAN, MIREN

3


XV. IPUIN LEHIAKETA

EPAIMAHAKIDEAK

__________________________________________________________________

BARAIAZARRA TXERTUDI, PILARE

LARRABEITI ELORRIAGA, SAIOA

MENIKA LARRINAGA, IGONE

YARTO GOIRI, AITZBEA

4


XV. IPUIN LEHIAKETA

I. KATEGORIA

1. SARIA

Lana: “Udazkena Meñakan”

Egilea: Aimar Cantara Llona

Adina: 5 urte

Herria: Meñaka

5


XV. IPUIN LEHIAKETA

I. KATEGORIA

2. SARIA SARI

Lana: “Ipotxa eta elurra”

Egilea: Miren Zarate Bagan

Adina: 6 urte

Herria: Gamiz‐Fika

6


XV. IPUIN LEHIAKETA

I. KATEGORIA

3. SARIA

Lana: “Robota”

Egilea: Amelia Muga Gonzalez del Hierro

Adina: 6 urte

Herria: Arrieta

7


XV. IPUIN LEHIAKETA

II. KATEGORIA

1. SARIA

Eman gabe

8


XV. IPUIN LEHIAKETA

II. KATEGORIA

2. SARIA

Lana: “Ane”

Egilea: Malen Iturregi Bemejo

Adina: 8 urte

Herria: Gamiz‐Fika

9


XV. IPUIN LEHIAKETA

II. KATEGORIA

3. SARIA

Lana: “Telmo eta bere gailetak”

Egilea: Etxahun Agirre Ibinarriaga

Adina: 7 urte

Herria: Arrieta

Telmok egun batean gailetak egin nahi zituen eta amari esan zion.

Amak interneten begiratu zuen eta liburuan idatzi zuen.

Gurina bigundu, azukrea bota, arrautza bat, kanela apur

bat eta uruna.

frigorifikora.

Dana nahastu ondo, bola bat egin eta

Ordu bat pasatu, ondo zabaldu eta forma emon.

Laban sartu 10 minutu eta jan zuten.

Oso gozoak ziren eta pentsatu zuen lagunei deitzea. Etorri

zirenerako merienda prest zegoen.

Oso gozoa zegoen.

Zuhaitzaren inguruan dantza egin zuten.

Eta hau halan ez bazan,

urten dadila kalabaza

Arrietako plazan

10


XV. IPUIN LEHIAKETA

III. KATEGORIA

1. SARIA

Lana: “Mikelen bidaia”

Egilea: Irati Reichenberger Caballero

Adina: 12 urte

Herria: Arrieta

Mikel, mutiko bat zen eta hiri handi batean bizi zen. Berarekin: Amaia (ama),

Aitor (aita) eta Asier (anaia) bizi ziren. Mikelek eta Asierrek 9 urte zituzten,

adin berekoak ziren, baina ez bikiak. Amaiaren, Aitorren eta Asierren azala

zuria zen, baina Mikel beltzaranagoa zen.

Laurek oso ondo pasatzen zuten oporretan, gabonetan, urtebetetzeetan,

pozik egoten ziren egun horietan eta eguna jolasten ematen zuten.

Baina urteak joan, urteak etorri guztiak zahartu egin ziren eta orain Asierrek

18 urte zituen eta Mikeli gutxi falta zitzaion betetzeko, hurrengo astean

beteko zituen hain zuzen ere.

Mikelen urtebetetzea heldu zen eta guztiak sutondoan eseri ziren hitz

egiteko.

‐Zorionak, Mikel.

‐Eskerrik asko, ama.

‐Zorionak, Mikel.

11


‐Eskerrik asko, aita.

‐Zorionak, aizu!

‐Eskerrik asko, Asier!

Amaiak jarraitu zuen hizketan:

‐Bueno Mikel, jada mutil handia zarenez, opari handi bat oparitu nahi dizugu.

Merezi duzuna: auto bat.

‐Ene, ez da egia izango! Eskerrik asko ama, aita eta Asier! (musu bana eman

zien).

Guztiak oparia ikustera joan ziren.

‐Gustatzen zaizu?

‐Bai, bai, asko!

‐Pozten gara, benetan.

Baina gero aitak bat‐batean…

‐Mikel, gauza bat esan behar dizugu, espero dugu zuk ulertzea, ongi?

‐Bai, ongi da.

‐Amaiak eta biok ez dakigu nola hasi, nola azaldu eta nola esan… beraz hor

doa, ume… ume ad…

‐Bota aita, ez da hain larria izango!

‐Ba… ume adoptatua zara. Txikitan… (aitak hizketan jarraitu nahi zuen, baina

Mikelek moztu zuen).

‐Zer!? Ezin dut sinetsi! Hainbeste urte elkarrekin eta… hainbeste momentu…

Hori esan bezain laster, korrika bere gelara joan zen, eta ez zen hurrengo

egunera arte jaitsi.

12


Goizean gosaltzen ari zirela, ez zuen hitzik esan, eta unibertsitatera joan zen

ikastera.

Unibertsitatean pentsatzen egon zen, eta konturatu zen gurasoek ondo egin

zutela eta hobe zela txikitan ez esatea. Horregatik, etxera heldu bezain laster,

amari eta aitari besarkada handi bat eman zien eta luzez adopzioaren

gorabeherei buruz hizketan ibili ziren.

Hurrengo egunak normalak izan ziren, bera zoriontsu zen eta ez zuen

horretan pentsatu nahi.

Baina egun batean gurasoengana joan zen haiekin hitz egiteko asmoz.

‐Aupa! Zuekin hitz egin nahi dut.

‐Ondo ba, jesar gaitezen.

‐Eskertu nahi dizuet nigatik egin duzuena, nik ez dut sentitu adoptatua izan

naizela eta badakizue zergatik? Zuen umea bezala tratatzen nauzuelako, zuen

semea sentitzen naiz eta zuen ondoan zoriontsua naiz, asko maite zaituztet.

‐Gure umea zara eta guk ere asko maite zaitugu (esan zuten gurasoek).

‐Hori da dena? (esan zuen aitak).

‐Ez, nire gurasoen bila joatea erabaki dut, Asierri kontatu diot eta nirekin

etorriko da, zuek ados bazaudete. Nire gurasoak ezagutu nahi

ditut besterik ez.

Gurasoak ados zeuden.

Egun batean maletak prestatu eta Kolonbiako

hiriburu nagusiko umezurztegira joan ziren

informazioa lortzeko.

‐Egun on (esan zuen Mikelek).

‐Egun on, zer nahi duzue? (galdetu zien emakumeak).

13


Mikelek guztia kontatu zion, eta emakumeak Mikelen informazio‐koadernoa

aurkitu ahal izan zuen. Irakurtzen hasi zen, eta konturatu zen Kolonbiako

herrixka batekoa zela.

Informazio‐koadernoan begiratu zituzten gurasoen izenak: Maria eta Carlos.

Herrixka osotik gurasoen izenak oihukatzen egon ziren, jendeari galdetzen,

baina alferrik, ez zegoen arrastorik! Baina halako batean, emakume zahar bat

hurbildu zen haiengana:

‐Maria eta Carlosen bila bazabiltzate ? (galdetu zuen emakumeak).

‐Bai, zuek ezagutzen dituzu? (esan zuen Asierrek).

‐Bai, nor zara zu?

‐Hau bere semea da (Mikel seinalatuz).

‐Kaixo (esan zuen Mikelek).

Mikel konturatu zen emakume hura bere gurasoen laguna zela, horregatik

gurasoei buruz zekiena kontatzeko eskatu zion:

‐Zure gurasoek ez zeukaten diru askorik, eta bazekiten ez zinela zoriontsua

izango; horregatik, erabaki zuten umezurztegira eramatea. Zure gurasoak

etxe txiki, zahar batean bizi ziren. Zure ama oso pertsona jatorra zen, baina

zure bizitzaz asko kezkatzen zen. Zure aita oso pertsona eskuzabala zen, eta

jendeari laguntzea gustatzen zitzaion.

Zoritxarrez zure aita orain dela bi hilabete hil zen.

‐Eta nire ama? (galdetu zuen Mikelek kezkatuta).

‐Bere etxean egongo da.

‐Mikel, zer egingo dugu? (galdetu zuen Asierrek).

‐Bere etxera joan.

Biek elkarri begiratu eta erabaki bat hartu zuten, bere etxera joatea.

14


Etxetik hurbil zeudela, Asier urrunago geratu zen. Mikelek

atea jo eta han zegoen ama, bere aurrean, zer esan jakin

barik.

Mikel astiro‐astiro hurbildu zitzaion, eta esan zion:

‐Kaixo, ama!

Bien artean hizketan hasi ziren, eta oso pozik ziruditen,

baina amak galdetu zion:

‐Zelan zure familiarekin?

‐Ondo.

‐Bueno, ni bakarrik etorri naiz bisita bat egitera, ezagutu nahi zintudan, gera

naiteke egun batzuk zurekin, eta Asier ere bai?

‐Bai, jakina eta nahi baduzue betirako, baina nik ez daukat dirurik zuek

zaintzeko, aurrezten egon naiz bost urtetan zuri bisita bat egiteko, baina

bizitzeko behar dut, begiratu zelan bizi naizen.

Asierrek den‐dena entzun zuen eta bere gurasoei, Aitor eta Amaiari, deitzea

erabaki zuen:

‐Kaixo, ni naiz Asier.

‐Kaixo laztana, zelan hortik?

Asierrek guztia kontatu zion eta gurasoek erabaki bat hartu zuten. Asier

korrika joan zen Mikelengana.

‐Mikel, Mikel!

‐Zer nahi duzu?

‐Berri on bat daukat zuentzat.

‐Guretzat? (galdetu zuen Mariak, Mikelek amak).

‐Bai, gure etxean garatu ahal zara bizitzen! Gure gurasoak ados daude.

Asier eta Mikel pozaren pozez saltoka hasi ziren, baina Mariak esan zuen:

‐Ez! Ezin dut hau onartu!

15


‐Ama…

‐Ez!

‐Jesar gaitezen eta hitz egingo dugu.

Arrazoiak ez ziren oso inportanteak, baina azkenean,

zorionez, konbentzitzea lortu zuten, eta Euskal Herrian

bizi izan ziren guztiak zoriontsu.

16


XV. IPUIN LEHIAKETA

III. KATEGORIA

2. SARIA

Lana: “Euskara gutxiago maitatu eta gehiago erabili”

Egilea: Izaro Orbe Larrauri

Adina: 9 urte

Herria: Arrieta

Orain dela 10 urte eta hile batzuk, Naroa izeneko neska bat jaio zen.

Naroa hazten joan zen eta ikastolara zihoan, han lagunak egin zituen: Saioa,

Maddi, Nagore, Maialen…

Naroa oporretan joaten zenean, beti jende guztiarekin euskeraz egiten

zuen. Jendea harrituta geratzen zen, ez zuten inoiz horrelakorik ikusi!! Bueno,

baina berak ondo pasatzen zuen lagunak egiten, mini‐klubean

jolasten…

Naroa ikastolara bueltan joan zen eta han pentsatu zuen

bere euskara maitea inork ez lapurtzeko kutxa batean sartu eta

zuhaitz baten enborrean gordeko zuela.

17


Naroa DBHn zegoen eta jende guztia erderaz hitz egiten zegoen.

Naroa bere, nahi gabe, erderaz hitz egiten hasi zen.

Eta hara non jo zuen txilibitoa andereño batek, jendea beregana joateko:

‐Zuek ez duzue maite euskara? –esan zuen

andereñoak.

‐Nik pilo bat maite dut euskara –esan zuen Naroak.

‐Orduan zergatik ez duzue erabiltzen?

‐Euskara txikiena delako.

‐Ez horixe! Euskara denok erabili behar dugu, bestela desagertu egingo

da.

Ahhhhh eta Naroa bere ezkutalekura joan zen ziztu bizian.

Inork ez zuen aurkitzen. Triste zegoen egin zuenagatik. Jolastordua amaitu

zen eta Naroa ez zen mugitzen. Eta hara non ateratzen zaion bere

pentsamenduan enborrean gorde zuen kutxa eta han doa korrika!

Kutxa irekitzen du eta ez dago bere Euskara, norbaitek lapurtu dio!

Horregatik orain ez du euskaraz hitz egiten!

‐Hobeto gelara banoa, itxaroten egongo dira eta.

Ez, ingelesean zeuden. Naroa heldu zenean maisuak

10 kopia agindu zizkion berandu heltzeagatik.

18


Klaseko ume guztiak primeran pasatzen ari ziren, Ibilaldi gelara joan

zirenean, Naroak zerbait nabaritu zuen hanketan… Bere Euskara kutxa

berriro! Zelan etorri da hau nire hanketara? Irekitzen du eta… ohar bat dago!

Ikusiko dut ea zer ipintzen duen:

“Naroa maitea:

Euskara gutxiago maitatu eta gehiago

erabili. Euskara ahoan”

Txipitxakurra.

19


XV. IPUIN LEHIAKETA

III. KATEGORIA

3. SARIA

Lana: “Pertsona eta sagua”

Egilea: Anton Muniozguren Arostegi

Adina: 10 urte

Herria: Gamiz‐Fika

Pertsona ta sagua

20


Bazen behin, Unai deitzen zen ume bat, basoaren ondoan bizi zena. Unaik

arreba bat zuen, Ainhoa deitzen zen eta gazteagoa zen, Ainhoak zazpi urte

zituen eta Unaik hamar. Ainhoak ez zuen ezer egiten bere anaiak uzten ez

bazion eta egun batean, basora joan zen bakarrik. Basoan galdu zen eta ez

zuen inork aurkitzen. Baina, bere neba, Unai, kanpora irtetean, sagu bat

aurkitu zuen, eta esan zion:

‐ Arreba aurkitzen lagunduko dizut, baina zuk, ez diozu inori ezer

esango. Orduan Unaik erantzun zuen:

‐ Ongi da, baina lagundu, bestela neure arreba betirako desagertuko da.

Eta horrela izan zen. Baina, denbora asko bila egon ostean, zapata azpikalde

baten urratsa aurkitu zuten, baina ez zela Ainhoarena esan zuen Unaik.

Momentu horretan Ainhoa basoan galduta zebilen, ezin bidea aurkitu.

Baina bat batean, Ainhoak saguaren emaztea aurkitu zuen, eta hau esan zion:

‐ Neure senarra desagertu egin da, lagunduko zenidake, mesedez?

Ainhoak erantzun zion:

‐ Ni basoan galduta nabil, ez dakit ezer baso honi buruz.

Saguak bere zulora sartzeko esan zion, eta istorio osoa kontatzeko. Horrela,

orduak eta orduak itxaron zituzten, baina arrastorik ere ez.

Unai saguarekin zegoen oraindik eta beraiek ere ez zuten Ainhoaren

arrastorik ere ez. Gaua egiten ari zen eta ez zutela ezer aurkitu ikusi zutenean,

bere etxera joateko esan zion saguak Unairi. Horrela, bakoitza bere etxera

joan zen, eta heltzean, ene bada! Saguaren etxean agertu zen Ainhoa. Hau

ikusita, saguak Ainhoari bere etxera joaten lagundu zion. Baina, etxera

heltzean, Unai ez zegoen bertan, non ote zegoen Unai? Kasua da, Unai

etxean egon ezinik, berriro atera zela Ainhoaren bila. Baina, Ainhoak, hau

jakin gabe, berriz basora joatea erabaki zuen baita. Eta, horrela izan zen behin

eta berriro. Azkenean, basoaren erdian aurkitu ziren elkar, poz‐pozik, baina

21


galdu‐galduta zeuden. Momentu horretan sagua agertu zen berriro, baina

hainbeste buelta eta hain nekatuta zegoen, esan zien hurrengo egunean

lagunduko ziela etxera itzultzen. Bitartean, bere etxera sartzen gonbidatu

zituen. Gauean zehar Ainhoak ezin izan zuen lorik egin eta konponbidea

bilatzen hasi zen, baina ez zuen konponbiderik aurkitu, ez zekien nola heldu

etxera, eta ez zekien sagu hartaz fidatu ala ez.

Hurrengo egunean, esnatzerakoan Ainhoak bere gelan zegoela ikusi zuen,

nola iritsi zen ez zekien arren. Hortaz, dena ametsa izan zela pentsatzen hasi

zenean hauxe ikusi zuen: oparitxo bat zegoen mahai gainean, eta bertan

jartzen zuen: "Basoan ezagututako neskarentzat". Unairen mahaian ere

bazegoen beste bat eta hauxe jartzen zuen: "basoan ezagututako mutil

ausartarentzat, bere arreba laguntzen joan zena arriskuetan pentsatu gabe".

Anai‐arrebak besarkada handi bat eman zioten elkarri eta pozik bizi izan ziren

betirako.

22


XV. IPUIN LEHIAKETA

IV. KATEGORIA

1. SARIA

Lana: “Liburutegi misteriotsua”

Egilea: Ainhoa Enzunza Mallona

Adina: 16 urte

Herria: Fruiz

nuen.

Orain dela bi urte gutxi gora behera, istorio harrigarri bat deskubritu

Behin, euskarako klasean geundela, andereñoak antzinako mitologiari

buruzko lan bat egiteko agindu zigun. Ni asko poztu nintzen, mitologia

izugarri gustatzen zaidalako, eta lehenbailehen ekin nion lanari gogotsu.

Lehenik eta behin, Interneten informazio bila hasi nintzen baina

konturatu nintzen oso informazio gutxi zegoela, eta, beraz, inguruko

liburutegietara joatea otu zitzaidan, informazio gehiago bilatzeko asmoz. Ez

nuen denbora alferrik galdu nahi, beraz, herriko liburutegira joan eta ea liburu

zaharrik ba al zuten galdetu nuen. Bertako neskak adierazi zidanez, herriko

liburutegitik liburu zaharrak aspaldi kendu zituzten eta alboko herriko beste

liburutegi batera eraman zituzten, non liburu zahar piloa zeuden. Hori entzun

nuen momentuan izugarri poztu nintzen, esperantza handia nuen liburutegi

hartan zerbait aurkituko nuela.

23


Ondoren, helbidea eman zidanez, liburutegi horren bila abiatu nintzen

alboko herrira eta nekez, baina azkenean lortu nuen.

Sinestezina iruditu zitzaidan, kobazulo baten antzerakoa zen, oso leku

misteriotsua, denbora pila egon nintzen horren bila, ez nuen inoiz pentsatuko

horrelako toki batean liburutegi bat egongo zenik.

Hasieran, pixka bat beldurtuta sentitu nintzen bertara sartzeko, baina beste

aldetik zirrara handia sortzen zidan leku hark eta sartu beharra nuen.

Atea ireki eta andre batekin topo egin nuen.

Txundituta gelditu zen hain neska gazte bat bertara sartzen ikusi zuenean.

Esan zidanez, oso jende gutxi hurbiltzen zen bertara, gainera gehienak

adinekoak ziren, eta normala da, egia esan, gaur egun gazte gehienek,

Internetetik egiten dutenez dena, ez dute liburutegi hauen beharrik, baina nik

ez nuen hala pentsatzen.

Berarekin hizketan hasi nintzen eta antzinako mitologiako liburuez

galdetu nion. Jarraian, gela handi‐handi batera zuzendu zen eta bertako

liburu guztiak mitologiari buruz zirela esan zidan, pertsonaia desberdinei

buruzkoak.

Denbora luze pasatu nuen liburu haiei guztiei begirada bat botatzen eta

berandu zenez, etxera joatea erabaki nuen.

Ordutik aurrera egunero itzultzen nintzen eta orduak igarotzen nituen

liburu haien aurrean, txundituta nengoen! Guzti hark amets bat zirudien.

Horrela igaro nituen egunak, bertara joan eta mitologiari buruz irakurtzen

nuen, baina pentsatu nuen pertsonaia bat aukeratu beharko nuela ikastolako

lan hori egiteko eta ondoren jarraituko nuela gainerakoez ere irakurtzen, eta,

beraz, niri gehien gustatzen zitzaidan pertsonaia aukeratu nuen, lamiak.

Lamiei buruz hainbat eta hainbat liburu zeuden baina nik bakarra eraman

nuen etxera lasai‐lasai irakurtzeko, bitxiena, portadan kolore arraroenak

zituena. Besteek nahiko arruntak ziruditen, baina hau ez, berezia zela ziur

nengoen.

24


Hurrengo egunetan liburu hori irakurtzen hasi eta oso

interesgarria iruditu zitzaidan. Informazio piloa nuen lanean

jartzeko, baina harrigarriena egun honetan gertatu

zitzaidan. Liburuko orriak pasatzen ari nintzela, argazkiren

bat bilatzeko asmotan, paper zatitxo bat aurkitu nuen orrien

artean. Oso antzinakoa zela argi zegoen, eta lumaz idatzita

zegoela ere ematen zuen. Orria hartu eta irakurri egin nuen: “Istorio

zirraragarriak kontatzeko prest. Maria Sulina. Helbidea: Agureni etxea 3.

Muriz”

Ezin nuen sinistu !! Norbaiten oharra zen, baina nola aurkituko nuen nik

etxe hori? Emakume horrek bizirik jarraituko ote du?... Mila galdera nituen

buruan bueltaka, ezin nuen lorik ere egin.

Ahal bezain azkar liburutegira joan eta bertako emakumeari helbide

hartaz galdetu nion. Hark ez zuela inoiz halakorik entzun erantzun zidan,

baina, hala ere, gela ilun batean sartu eta liburu batekin itzuli zen.

Liburu hartan antzinako helbideak jartzen zituela esan zidan eta bila hasi zen.

Aurkitu zuenean, azaldu eta mapatxo bat ere egin zidan baina esan zidan argi

ibiltzeko leku hori bilatzean, ez zekiela seguru oraindik etxe horrek jarraituko

ote zuen eta jarraituko bazuen liburutegi hura bezala ondo ostuta egongo

zela iruditzen zitzaiola.

Mapa hartu eta etxe hori bilatzeari ekin nion. Arratsalde osoan egon

nintzen bila, eta, azkenean, mendi baten magalean –mapan agertzen ez zen

zubi bat igaro ondoren‐ sakonune batean aurkitu nuen, asko kostata!

Bertara zuzendu nintzen, atea jo eta, ez zidanez inork erantzuten, penatuta

alde egitea erabaki nuen, baina bat‐batean atea ireki eta amona zahar bat

agertu zen. Maria zela esan zidanean ezin nuen sinistu ikusten ari nintzena,

eta berak ere halaxe zirudien.

Sartu eta liburutegikoa kontatu nionean oso pozik zirudien, esan zidan

urte asko zeramatzala norbaitek hori irakurriko zain eta, azkenean, ni izan

25


nintzela pertsona hori. Hura gaztea zela idatzi zuen eta orain ia 90 urte

zituen.

Maria etxe txikitxo batean bizi zen bakarrik, eta alboan errekatxo bat

zegoen zubi izugarri bat zuena.

Denborarik galdu gabe, istorioa kontatzen hasi zen. Izugarrizko gogoa

zuen norbaitekin hitz egiteko, zioenez urte asko zeramatzan inorekin hitz

egin gabe.

Oso atsegina eta goxoa zen emakumea eta pixka bat elkar ezagutu

ostean, eseri eta istorioa kontatzen hasi zen poztasun handiz:

“Gaztea nintzenean, gauero, zarata arraroak eta norbait hizketan

entzuten nuen alboko erreka horretan. Oso kezkatuta nengoen, inguru

honetan ez baitzen inor bizi eta ez nekien zarata hori nondik zetorren. Horrez

gain, egunero nire pasiera egiten nuenean, ohartzen nintzen erreka hori

gurutzatzeko eta beste aldera joan ahal izateko, hau da, liburutegia zegoen

aldera, zubi bat eraikitzen zegoela norbait, eta egunetik egunera lanak

aurreratuago zeudela. Beraz, argi nuen zarata hori zubia eraikitzen zuenak

sortzen zuela gauez. Beraz, gau batean, zaratak entzun nituenean, gauero

legez, ohetik jaiki eta zubia zegoen tokirantz abiatu nintzen zubia hain azkar

eta gauez nork eraikitzen zuen jakin ahal izateko, eta bide batez, eskertzeko.

Heltzear nengoen, baina oraindik ez nuen ezertxo ere ikusten, eta bat‐batean

ahots batzuk entzun ziren larrituta bezala. Bertara iristean, ez nuen inor ere

aurkitu baina gaueko iluntasunean izugarrizko distira egiten zuen urrezko

orrazi bat aurkitu nuen. Ez nuen ezertxo ere ulertzen baina orrazia hartu eta

ohera sartu nintzen.

26


Goizean orrazia aztertu eta urrezkoa zela ikusten zen, eta oraindik ere

izugarrizko distira zuen. Gainera, bestetik, egun horretan zubiaren oso zati

txiki bat baino ez zuten eraiki.

Ez nuen ezer ulertzen eta hurrengo gauaren zain nengoen.

Gau horretan ere gauza bera gertatu zen, zaratak entzuten ziren eta

hurrengo goizerako zubia ia‐ia osorik zegoen jada. Egun

gutxi barru zubia bukatuta egongo zen eta gogo handia

nuen jakiteko ordutik aurrera zer gertatuko zen.

Zubi osoa eraikita aurkitu nuen egunetik aurrera ez zen

gehiago zaratarik entzun eta dena bukatu zen. Ez nekien

zer gertatu zen, eta, zubia eginda nuenez, hura

zeharkatu eta liburutegia aurkitu nuen.

Hainbat urtetan informazio bila aritu ondoren, konturatu

nintzen etxe ondoan zubia eraikitzen ari zirenak lamiak

zirela, orain bai, orain dena ulertzen nuen.

Liburuak zioen lamiak erreka ondoan egoten direla gauez beraien ileak

urrezko orrazi batez orraztuz, eta, horrez gain, oso langileak direla, eta behar

den lekuetan zubiak egiten laguntzen dutela.

Dena oso argi zegoen! Lamiak ziren! Ziur nengoen ”

Istorioa bukatu zuenean, zur eta lur nengoen, eta berak hori guztia

egia zela egiaztatzeko orrazia ekarri zidan. Ederra zen eta oraindik ere distira

horrek jarraitzen zuen.

Emakume hark esan zidan orrazi hori nik gordetzeko eta, aukera

banuen, berriz ere lamiei bueltatzeko, bestela bera laster hil egingo zela eta

orrazia ere berarekin desagertuko zela, ez zuelako orrazi hori nori eman.

Egun ugari pasatu nituen gertatutakoan pentsatzen, zur eta lur

nengoen, ez nekien zer pentsatu. Hala ere, lortu nuen nire lan hura bukatzea

27


eta irakasleak behin eta berriro zoriondu ninduen itzelezko lana egin nuela

esanez, benetakoa zela zirudiela esaten zidan behin eta berriz. Egia guztia

jakin izan balu…

Lan horri esker gauza berriak ezagutu nituen eta baita adiskide berriak

ere.

Orain emakume hori egunero bisitatzen dut, konfiantza osoa dut

beragan eta badakit dena egia dela. Orain nire amona

bezala da, eta orrazia ondo gordeko dut, egun batean

zerbait arraroa entzunez gero, lamiengana joango naiz

eta orrazia itzuliko diet.

Liburutegian ere orduak igarotzen ditut, magiaz

betetako mundu batean nagoela ematen didalako bertan

sartzen naizen bakoitzean. Zoragarria da !

28


XV. IPUIN LEHIAKETA

IV. KATEGORIA

2. SARIA

Lana: “Ogoñoko eskutitza”

Egilea: Olatz Enzunza Mallona

Adina: 14 urte

Herria: Fruiz

Gernikako jaiak ziren eta nire lagun Malenek eta nik bertara joatea

erabaki genuen udalekuetako beste lagun batzuekin batera.

Seiak bost gutxiagotan gelditu ginen autobus geltokian bertatik

segituan Gernikako autobusa hartzeko.

Biok ordurako heldu ginen eta inoiz baino

gogo gehiagorekin gainera. Gernika guretzat oso herri

atsegina zen jende euskalduna eta majoa zegoelako.

Gernikara iritsi eta bertan itxaroten geneuzkan

lagun batzuengana hurbildu ginen. Udaleku

batzuetan ezagutu genituen duela hiru urte eta oso

ondo konpontzen jarraitzen dugu Gernikako Alaitz,

Elantxobeko Laida eta Muxikako Maddirekin.

29


Heldu bezain laster, bakoitzari musu bana eman ondoren, Pasealekura

joatea erabaki genuen bertan izango baitziren kontzertu guztiak.

Pasealekuko banku batean eserita udalekuetako pasadizoak

gogoratzen jarri ginen.

Halako batean, Alaitzek banku azpira begiratu eta hauxe esan zuen:

‐Ala!! Zeuzer ikutu dotela uste dot.

‐Baia zer zauz esaten!! Zelakoa zan?? –galdetu genuen laurok

harrituta.

‐Bai, bai !! Nik uste dot karta bat edo zala.

Denok banku azpira begiratu eta bertan karta bat ikusi genuen ondo

ezkutatuta. Arineketa batean, nik karta hartu eta azala irakurri nuen:

“ZORTE ON !!”

‐Zergatik ipiniko deu hori ?? –galdetu nuen nik.

‐Ba… eztakit!! Honek bildurrezko zeuzer emoten deu, ezta?? –esan

zuen Laidak.

‐Ba, egie esatea gure badozu, bai!! Jarraitu leiduten, ezta?? Ostantzean,

intrigagaz itxikozkuzu!! –esan zuen Malenek.

Nik kasu egin eta irakurtzen jarraitu nuen:

Kaixo eta eskerrik asko karta irekitzeagatik!

2003ko uda zen eta Markel, nire mutil lagunak,

eta nik Lagako hondartzara joatea erabaki genuen. Bertan geundela,

30


hondartzatik buelta bat ematera joan ginen eta arroketara iritsi

ginenean, arrokak zeharkatu eta bertan pixka batean egotea pentsatu

genuen.

Bertan, plano bat aurkitu genuen eta plano hori nongoa zen aztertzen

hasi ginen.

Planoak Ogoño mendia seinalatzen zuen eta han zerbait zegoela jartzen

zuen. Markelek eta nik hurrengo egunean Ogoñora joatea erabaki

genuen zer zegoen aurkitzera.

Hurrengo egunean , bertara joan ginen eta, ez genuenez ezer arrarorik

sumatu, planoa karta honekin batera uztea erabaki genuen.

Denok harrituta gelditu ginen eta planoa begiratzen hasi ginen.

‐Nondik urten da plano hau? –esan zuen Alaitzek.

‐Ba… ez dakit baia intrigaz beteta itxi dozte –erantzun zion Maddik.

‐Bua, niri be bai!! –esan zuen Malenek.

‐Bueno zer iruditzen jatzue kontzertue ikusten bagoaz eta biher

Ogoñora bagoaz egun pasa? –esan zuen Alaitzek.

‐Nigaitik ondo! Ze kontzertue hasiko da!! Ta ganera planoa guk gordeko

badogu ez dazku ezebe paseko –defenditu nion nik.

Guztioi ondo iruditu zitzaigun eta kontzertua ikustera joan ginen.

Etxerako ordua iritsi zen eta Alaitz hitz egiten hasi zen.

‐Bixerko zelan gelditxuko gara??

‐Nik uste dot egun pasa joateko 12etan edo lotu biherko garela ze

ostantzien danok lo joango gara eta inork ez deu eukiko gogorik planoari

jarraitzeko –esan zuen Maddik.

‐Bai, errozoia dekozu –defenditu genion denok.

31


‐Orduen zer… 12etan hemen? –esan zuen Malenek.

‐Bai!! –erantzun genion denok batera.

Hurrengo eguna iritsi zen eta ni Malenekin joan nintzen. Alaitz itxaroten

zegoen eta beragana abiatu ginen eta handik 5 minutura Laida eta Maddi

etorri ziren.

Denok prest geunden eta Alaitzen amak

bertara eraman gintuen. Guztiok intrigaz

beterik geunden eta kotxean ere horretaz

hitz egiten joan ginen. Halako batean,

Ogoñora iritsi ginen. Alaitzen ama agurtu eta

planoa aztertzen hasi ginen.

Planoak zioen Ogoñoko mendi tontorrean zerbait zegoela. Horregatik,

mendia igotzen hasi ginen. Denok atzoko egun zoragarria gogorarazten joan

ginen. Egin genituen lagunak, kontzertuko momentu zoragarriak, bertako

abestiak…

Bidea ez zitzaigun luzea egin denbora guztian hizketan joan ginelako.

Tontorrera iristerakoan, planoa hartu eta hitz egiten hasi nintzen:

‐Planoak esaten deu zeuzer dauela Ogoñoko puntako eskuman. Beitu!

–eta planoa erakutsi nien.

‐Bai, holantxe da. Goazen topetan! –esan zuen Malenek.

Denok begiratzen hasi ginen eta ez genuen ezer aurkitzen. Ordu eta erdi

barru Alaitzek esan zuen:

32


‐Bueno, uste dot gezurre esaten dabizela.

‐Nik be bai!!! –esan zuen Laidak.

Denok lurrean eseri ginen eta, halako batean, Maddik esan zuen:

‐Ze ingu oin??

‐Bazkaldu!! Ze ni goseak hilten nabil!! –esan

zuen Laidak.

‐Bale, ba!! –esan genuen denok batera.

Motxilatik bazkaria atera eta jaten hasi ginen.

Halako batean, esan zuen Alaitzek:

‐Ei…! Han zulo arraroa dau, ezta?

‐Ze zulo?? –esan zuen Malenek.

‐Hor gure parean dauena justo.

‐Goazen adituten –esan zuen Laidak.

Denok bazkaria amaitu eta zulorantz abiatu ginen. Zulora begiratu eta bertan

karta bat aurkitu genuen oso ondo ezkutatuta. Orduan Maddik karta hartu

eta irakurtzen hasi zen:

Kaixo eta eskerrik asko karta hau zabaltzeagatik.

Egun batez nire lagunak eta nik Ogoñora joatea erabaki genuen. Halako

batean, karta bat aurkitu genuen eta irakurtzen hasi ginen. Kartak esaten

zuen euskaldunok hemen antzina-antzinatik bizi izan garela eta gure

betebeharra zela euskara zutik mantentzea. Horregatik, kartak esaten

zuena zen, belaunaldiz belaunaldi karta hau ondo gordetzeko eta zuek

beste batzuei pasatzeko hizkuntza zutik mantendu dadin. Horregatik,

nik, Mattin, eta nire lagunek karta honi kasu egitea erabaki genuen eta

ahal dugun neurrian euskara gehiago erabiltzea eta maitatzea pentsatu

genuen.

33


Hurrengo karta hau irekitzen duenak beste esaldi bat jarri beharko du

Euskal Herrian euskara zabaldu nahi dugulako.

1863tik arau hori betetuz joan da eta hortik aurrera betetzen jarraitzea

nahiko genuke euskaldun guztiok. Beraz, ondo pentsatu esaldia jarri

baino lehen.

Eskerrik asko kasu egiteagatik eta euskara zutik mantendu!

‐Ze raroa, ezta?? –esan nuen nik harrituta.

‐Joe… benetan!!! Super raroa da holako karta bat egotea urte

horretatik, ezta? –esan zuen Laidak txundituta.

Laidak.

‐Erantzun ingogu, ezta?? –esan zuen duda barik Alaitzek.

‐Bai, bai!! –guztiok batera.

‐Nork idatziko deu?? –esan zuen Malenek.

‐Ba… Laidak oso letra politxe deko! Zuek zer dinozue?? –esan nuen nik.

‐Nigaitxik idatzi ahal dot!! –esan zuen

‐Bale ba!! Zuk idatzikozu, ezta?? –esan

zuen Alaitzek.

‐Bai!! Ze idatzikogu?? –esan zuen Laidak.

‐Ba, aurreko kartan antzeko zeuzer, ezta?? Ze niri asko guste jat!

‐Bai, hori idea ona da –esan zuen Malenek.

Pentsatzen hasi ziren eta, azkenenean, honela geratu zen:

Eskerrak eman nahi dizkizuet modu honetan zuei idatzitako hitzak

baitira euskara bultzatzeko eta maitatzeko. Gaur irri baten inguruan

elkartuko gara Ogoño inguruan denok euskaraz mintzatzen gabiltzalako.

Euskara plazara jalgi zan momentutik euskaldunok beti gabiltza euskaraz

mintzatzen. Gure eskaria da hemendik aurrera euskara indartsu

erabiltzea eta beste nonork karta hau betetzen duen bitartean euskara

Euskal Herrian sutsu aritzea eta gure hitzei kasu egitea, hau da, euskaraz

hitz egiten jarraitzea eta asko maitatzea. Besterik barik, eskerrik asko

karta hau irekitzeagatik eta espero dut asko gustatu izana. Beste bat arte.

Musu handi bet!!

34


Laida, Malen, Maddi, Alaitz eta Olatz.

Karta lehen egon zen tokian ezkutatu genuen beste batek aurkitu artean eta

oso pozik gelditu ziren Euskal Herrian euskarak zutik jarraituko zuelako eta,

gainera, jendeak asko maitatuko zuelako; eta gura lagunek be Euskarak

aurrera egin dezan lagundu zutelako, eta badakitelako haiek utzitako mezua

bete beharko dutela eta horrela mantendu urtez‐urtez, mendez‐mendez…

35


XV. IPUIN LEHIAKETA

IV. KATEGORIA

3. SARIA

Lana: “Mundu txiki honetan”

Egilea: Leire Olazar Barona

Adina: 15 urte

Herria: Gamiz‐Fika

Lehengo egunean entzun nuen telebistan, munduan 7.500.000.000

pertsonara heldu garela. Baina hala eta guztiz ere, mukizapi baten modukoa

da mundua, kasualitateak edonon gertatzen dira oraindikarren. Sinesten ez

badidazue irakurri hurrengo ipuina:

Pasadan hilean, Joneri non eta ikertzaileen munduko bilera Australian zela

esan zioten. Bera ikertzailea zen, eta bere aurkikuntzaren berri Australian

emateko aukera eskaini zioten. Gaztea zen eta, 'zergatik ez ?' esanez onartu

egin zuen.

Maletak prest zituen betiko moduan eta etxekoei agur esanez aireporturantz

abiatu zen. Bidaia luzea izango zena bazekien eta lehenengo Londresera joan

zen han gaua pasatzeko. Londresen atseden hartu ondoren, garaiz joan zen

aireportura, handik Singapurrera joateko. Baina, hegazkinera sartzeko

36


txartela ateratzera joan zenean, mostradoreko mutilaren hitz pare batek

zurtz eginda utzi zuten:

Bisadua mesedez!

Zer? Bisadua behar da Australiarako?

Bai, sentitzen dut baina bisadu barik ezin zara Australian sartu. Eta orain zer

egingo dut?

Bada, Londres hiriaren erdian dagoen Australiako enbaxadan lortu

zenezake.Badut denborarik joan, etorri eta hegazkina hartzeko?

Hiru ordu dituzu, lortzen baduzu lekua gordeko dizut ‐ erantzun zion gizonak

Joni lortuko ez zuela konbentzituta.

Une horretan Jonek ez zekien zer egin ere, baina saiatzeko prest zegoen.

Buruan tromila balu bezala zegoen, zer egin ez zekiela; metroa hartu eta

metroz joan, taxiz joan ... Hasieran metrorantz joan zen baina bat‐batean

atzera egin zuen eta taxia zela hobea pentsatu zuen. Aireportuko atetik

kanpora irten eta taxien ondoan goi‐mailako norbaiten txofer bat zegoen

beraren kepisa eta guzti. Gizontxoa ingeles‐ingelesa zen, Sherlock Holmes‐en

itxurakoa, argal‐argala, itxura ezin xelebreagoduna. Bere arazoa azaldu zion

eta honek bere poltsikorako diru pixka bat nahi zuenez, hauxe esan zion:

"200 liberaren truke joan eta etorri egingo dugu eta hegazkina hartuko

duzu".

Kontuak ateratzen hasi zen Jon eta azkenean onartu egin zuen garestiago

irteten zitzaiolako Londresen gaua igarotzea eta hurrengo goizeko hegaldia

37


hartzea. Han joan ziren biak ziztu bizian. Hain joan ziren presaka bada, gorri

zegoen semaforo baten ez gelditzeko, semaforoa utzi eskuinaldean eta

lorategia zeharkatu zuten. Jon mutu zegoen baina txoferrak lasai‐lasai esan

zion semaforoa gorri pasatuz gero isuna askoz ere handiagoa dela.

Heldu ziren enbaxadara eta txoferra atean geratu zen Hollywood‐eko

famatuei egiten dieten moduan, agerian zegoen ondo irakatsita zegoena.

Barrura sartuz batera, izugarrizko ilara aurkitu zuen eta Jon azkenengo jarri

zen, baina berehala ohartu zen lehiatilera heldu arte itxaron ezkero,

hegazkinari agur esan beharko ziola. Orduan, batzuei barkamena eskatu

besteei bere arazoa erdi azaldu eta ... Hartan horretan lehenengo jarri zen.

Aurpegia gorri‐gorri eginda zeukan, Londresen oso gaizki ikusia baitago

horrelako gauzak egitea. Orri batzuk betetzeko agindu zion lehiatileko

gizonak eta horretan zegoen bitartean, "non daukazu argazkia?" entzunez

batera, hotzikara sartu zitzation Joni. K.O. geratu zen. Kanpora irten eta

txoferrari kontatu zionean Jonen harridurarako hauxe esan zion:

Hala! Sartu autora! Goazen metro geltokira eta han behean dagoen "fast

picture machine " horietakoan aterako dugu argazkia !

Hala egin zuten. Di‐da batean argazkiak atera zituen. Dirua txoferrak utzi zion

txistinik egin gabe, Jonek ez baitzuen liberarik eta. Enbaxadara itzuli ziren.

Berriro ere barkamenak eta denetariko kontuak eta lehenengo jartzea lortu

zuen lotsa‐lotsa eginda.

Azkenean lortu zuen bisadu madarikatua ateratzea, eta gainera ordu bi baino

lehenago! Sinestezina! Aireporturako bidea hartutakoan, apur bat

lasaitxoaga, txoferra hizketan hasi zitzaion, adeitsua baitzen.

Zer? Eta nora zoaz ba? Australiara, lan kontuak direla‐eta.

38


Oh! Australia! Leku ikaragarria da, ezin politagoa. Ni egona naiz pasadan

urtean. 'Surfers paradise' izeneko kostalde ikusgarrian. Zergatik da ikusgarria?

Ba, surflarien paradisua da eta hotel politez josita dago. Hotel horietariko

batean Australiako kasinorik handiena eta luxuzkoena dago. Atera kontua,

errail lodi bakarreko trena du hoteletik hondartzaraino. Airean doa trena!

Luxuzko hotelik hotelera hondartzara heldu arte ... blablabla ....

Hortik aurrera Jonek ez zion gehiago entzun, beno entzun bai, baina ez zion

kasurik ere egin, gizonak larregi hitz egiten baitzuen. Autoaren eserlekuari

atzazalakaz oratuta joan zen Jon semaforoak ekiditeko bere metodoari

jarraitzen baitzion txoferrak, lorategiak gustuko balitu bezala.

Bat‐batean banketxe batean aurrean geratu zen eta, hortxe berton duzu

kutxazain automatikoa esan zion Joni. Dirua atera eta aurrera egin zuten.

Aireportura heldu zirenean, txoferrari esandakoa ordaindu ondoren, Jon

barrura sartu zen, baina txoferrak ere atzetik jarraitu zion maletekin, bere

bezeroak beste edozer behar bazuen berriro korrika irteteko prest. Baina

oraingoan dena ondo joan zen. Txartela ateratzera joan zenean lehengo

mostradorera, han aurkitu zuen Iortuko ez zuela uste zuen gizontxo bera,

igelaren moduko begiak dituela. Hitz bat esateko baino ez zen gauza izan: '

unbelievable '. Jezarleku bat baino ez daukat, primerakoa da eta

hegazkinaren lehenengo jezarlekua da, atsedena hartzeko pilotuari uzten

zaiona, baina hitza eman dizut eta orain ezin dut atzera egin. Txoferrari agur

esan eta Jon hegazkinera abiatu zen. Hamabi ordu nekagarri igaro ondoren

Singapurrera heldu eta hemen beste sei orduko egonaldiaren ondoren

Australiarantz abiatu zen. Berriro ere Australiaren mendebaldean lur hartu

zuen hegazkinak baina Jonek Ekialdera joan behar zuenez, azkenengo

txandari ekin zion. Hara heltzean, goizaldeko hirurak ziren eta ez zekien zer

egin, gaua hiri hartan igaro ala noia edo hala bere lekura joan. Autobusak eta

gidariak ikusi zituen han aurrean eta eurenganantz joan zen galdetzeko

39


asmoz, baina gizon bat hurbildu eta 'zatoz! autobusean hiru ordu baino ez

dira! ' esan zion. Beno ba, halaxe egin zuen, izan ere han denak ziren adeitsu

eta alaiak.

Jonek ez zekienez non zegoen hitzaldia eman behar zuen lekua, gidariari

erakutsi zion hotelaren helbidea. Lasai egon lagun, neuk esango dizut heltzen

garenean. Hiru ordu inguru pasa zirenean, gidariak ahots indartsuz "Surfers

Paradise" esan zuen. Jonek kasurik ere ez. Gidaria Jonengana hurbildu zen

eta, hauxe da zure lekua eta hori aurreko zure hotela esan zion. Aiba! Bere

Sherlock‐ek esandako hotel bera zen! Hantxe ikusten zituen 'Errail bakarreko

tren zuria' eta 'casino' ikaragarria. Hotelaren barnera sartu zenean

jauregiaren parekoa zen. Zurtz eginda eta sinetsi ezinik zegoen.

Londresen kasualitatez aurkitutako txofer batek esandako

hotelaren aurrean zegoen! Hain urrun joan arren istorioaren

hasierara bueltatu zen.

40


XV. IPUIN LEHIAKETA

V. KATEGORIA

1. SARIA

Lana: “Itsasoko ezustea”

Egilea: Irati Enzunza Mallona

Adina: 18 urte

Herria: Fruiz

Euskal Herriko kostaldeko herri txiki‐txiki batean, bazen Peru deituriko gizon

bat. Bere gurasoak herri hartakoak ziren eta hogei urte zituenean, herriko

neska ederrenetako batekin ezkondu eta baserri izugarri batera joan ziren

bizitzera. Urte gutxi batzuk baino ez ziren pasatu lehenengo alaba jaio

zenerako eta jarraian etorri ziren hurrengo hiru seme‐alabak ere.

Peruren aita arrantzalea zenez gero, umetan oso gogoko zuen aita etxean

egoten zen denboraldietan berarekin orduak igarotzea itsasertzean eserita,

kaña eskuetan zutela, arraina noiz harrapatuko zain. Urteko gainerako

sasoietan, ama alboan izaten zuen arren, izugarri sumatzen zuen aitaren falta,

bere ikasgelako lagun gehienek guraso biak etxean izaten zituzten eta.

Denborarekin ohituz joan zen arren, oso gustuko zuen arrantza egitea eta

sarritan bakarrik joaten zen. Hondartzaren ezkerraldean oso lurmutur polita

zegoen eta arrantza egiteko toki ezin hobea zen. Astean hiru‐lau alditan

41


arraina eramaten zien etxekoei jateko eta seme‐alaba guztiak pozez

txoratzen jartzen zituen.

Urte batzuk igaro zirenean, txalupa txiki bat eraiki zuen eta eguraldi ona

zegoen arratsaldeetan kostaldetik gertu

nabigatzen ibiltzen zen. Batzuetan bere emazte

edo seme‐alabaren baten laguntza izaten zuen

arren, gehienetan bakarrik joaten zen. Itsasoan

arrantzan egiteak asko erlaxatzen zuen eta

aitarengandik hurbilago egongo balitz bezala sentitzen zen.

Uztaileko arratsalde bero batean, beste zereginik ez zuela eta, Peruk herriko

portu txikian txalupa hartu eta arrantzatzera abiatu zen. Kostaldetik zenbait

mila urrundu eta kaña bota zuen. Eguzkiak gogor jotzen zuen arren,

kostaldeko haize finarekin gustura sentitzen zen. Hain gustura, non iluntzeko

bederatziak heldu eta han jarraitzen zuen. Gaua hurbiltzen sentitu zuen baina

ilargia oraindik atera gabe zegoen. Egun hartan ez zuen ia arrainik harrapatu

baina bat‐batean ura mugitzen hasi zen eta arrainak laster kaña hartuko

zuelako itxaropena zuen. Itsasoa gero eta gehiago mugitzen hasi zen eta

arrain handi zuri bat ikusi zuela iruditu zitzaion. Asko poztu zen, familiari ilusio

handia egingo ziolako eta egun pare baterako jatekoa izango zutelako.

Halako batean, arrain handi hura itsasotik kanpora irteten hasi zen. Oso

kolore argia zuen eta izugarri handia zen. Arraina zela pentsatu zuena,

uretatik ateratzen hasi zen gauza zuri eta oso argitsua zen eta izutu egin zen.

Hura oihuka hasi zen, negarrez egongo balitz bezala, eta Peruk arrauna

eskuetan hartu zuen defendatzeko besterik ez zuelako. Itxura borobila zuen

gauza hura oihuka, amorratuta eta alde guztietarantz mugitzen zebilen eta

izugarrizko olatuak sortzen zituen. Peru oso izututa zegoen, horrelako

42


mugimenduekin bere txalupa txikia laster irauliko baitzen; baina ez zekien zer

egin. Badaezpada, ixil‐ixilik gelditu zen, arrauna eskuetan zuela, animalia hark

ikusiko ez zuela pentsatuz.

Baina halako batean, borobil erraldoi hark burua jiratu eta Peruri amorratuta

begiratu zion. Oso handia zen, kolore zuria eta oso begi handiak zituen.

Uretako dragoi edo herensuge bat zela pentsatu zuen eta bere garrasiek

edonor utzi zezaketen beldurtuta. Zerbait gertatzen zitzaion baina Peruren

errua al zen? Zer gertatzen zen?

Mutila ikustean uretako animalia hura pixka bat urrundu egin zen, hura ere

beldurrak jota balego bezala. Biak elkarri begira geratu ziren eta gauza zuri

hark aurreko guztiak baino oihu ozenago bat egin ondoren, negarrez hasi

zen. Ibai txikiak balira bezala erortzen zitzaizkion malkoak begietatik. Peru

zur eta lur zegoen, ez zekien zer egin, zer zen hura eta zer gertatzen zitzaion.

Astiro‐astiro arrauna uretan sartu eta etxerantz joatea erabaki zuen. Baina

gaua oso iluna zen eta ez zuen ezer ikusten. Zegoeneko denbora asko pasatu

zen ilundu zuenetik eta, ilargia eta izarrak atera gabe zeudenez, ezin zuen

aurrerantz joan, ez zekien kostaldea non zegoen. Itsu geratu izan balitz

bezala sentitzen zen, dena beltz ikusten zuen, animalia zuri hura izan ezik.

Beldurraren beldurrez, alde baterantz arraun egiten hasi zen. Bat‐batean

animalia hitz egiten entzun zuen. Negarrez jarraitzen zuen baina Peruri

zerbait esan zuela iruditu zitzaion. Peruk burua jiratu eta piztiak honela esan

zion:

‐Lagundu, mesedez. Ez dakit zer egin dudan, ez dakit zer gertatu

zaidan, baina ez dut hemen egon nahi.

43


Animalia zintzoa iruditu zitzaionez, Peruk laguntza eskaintzea erabaki zuen.

Berarengana hurbildu zen eta ea zer gertatzen zitzaion galdetu zion. Besteak,

hau erantzun zion:

‐Eskerrik asko gizona, benetan, eskerrik asko. Uste nuen ni bezalako

pertsonaia handi bat ikusita izutu eta alde egingo zenuela baina zure laguntza

behar dut. Oso istorio luzea eta zaila da azaltzeko. Ni ez naiz animalia urtarra,

ez naiz inoiz uretan bizi izan. Igerian badakidan arren, ez da hau nire etxea eta

hemendik ateratzen lagundu behar didazu. Ez al zara konturatu oraindik

ilargia eta izarrak atera gabe daudela? Iluntasuna nagusi dela? Ba, nire errua

da. Nigatik ezin duzu etxera bueltatzeko bidea aurkitu eta nigatik dago zerua

horren ilun.

‐Lasaitu zaitez, nik lagunduko zaitut. Baina nola esan dezakezu hori,

zergatik da zure errua?

‐Ni ilargi andrea naiz. Badakit sinestezina dela baina hala da.

Dagoeneko bi ordu eraman beharko nituen zeruan, nire etxean, baina ez da

hala. Izan ere, itsasoa da nire ispilua eta normalean urrunetik begiratzen

dudan arren, gaur eguerdian larregi hurbildu naiz ispilura eta itsasora erori

naiz.

Ilargia negar batean hasi zen. Peru zeharo harrituta zegoen. Ilargia bere

begien aurrean? Eta honela esan zion:

‐Lasaitu zaitez, zer egin behar dudan esaten badidazu, nik lagunduko

dizut. Eta galdera bat, horregatik ikusten zaitut hain argitsu eta zuri bakarrik?

44


‐Noski –erantzun zion ilargi andereak‐ Ez zitzaidan inoiz horrelakorik

gertatu eta nire amonak idatzitako liburu batean irakurri nuen, gure ispilua

den itsasora asko hurbiltzea oso arriskutsua dela. Hala ere, probatu egin nahi

nuen eta begira zer gertatu zaidan. Ez dut gehiagotan horrelakorik egingo eta

nire etxera bueltatu nahi dut. Baina arazo bat dago. Nik gizakiekin bakarrik

hitz egin dezaket eta etxera bueltatzeko arrain guztiak elkartu eta gorantz

indar eginez ni zerura bultzatu behar naute. Ados bazaude, arrainak deituko

ditut eta zuk azaldu zer egin behar duten.

‐Bai, noski, horixe egingo dut. Gainera horrela gaia pixka bat argitu eta

neu ere etxera bueltatu ahal izango naiz. Baina zuk badakizu gizakiok ere ezin

dugula arrainekin hitz egin, ezta?

‐Bai, badakit. Baina hori egoera arruntetan bakarrik gertatzen da. Zuk

ni ukitzen banauzu, arrainekin hitz egiteko gaitasuna lortuko duzu.

Peruk orduan ilargi anderea ukitu zuen. Ilargiak arrainak deitu zituen doinu

berezi bat abestuz. Bat‐batean arrain pilo batek txalupa inguratu zuen.

Milioika arrain baino gehiago zeuden han, eta mota guztietakoak gainera,

hura izugarria zen. Baina benetan harrigarriena arrainek heldu ahala Peru

agurtzen zutela zen. Denek esaten zioten kaixo edo zer moduz? Arrain

guztiak bertan zeudela ikustean, Peruk egin beharrekoa azaldu zien. Guztiek

batera Ilargia zerurantz bultzatu behar zuten Peruk hirura arte

zenbatutakoan. Horrela egin zuenean, guztiek kasu egin zioten eta arrain

denak batera ilargia bultzatzen hasi ziren. Ilargiak hasieran zuen aurpegi

tristea alaitzen hasi zen eta gutxika‐gutxika itsasotik aldendu zen. Bidean

zihoala Peruri eskerrak eman zizkion eta ez zuela inoiz ahaztuko zin egin zion.

Azkenean, Ilargia zerura heldu zen eta bere tokian kokatu zen; arrainak ere

45


sakabanatzen hasi ziren eta, argitasuna nagusitu zenez, Peruk etxerako bidea

hartu zuen. Zeharo harrituta zegoen, gertatutakoa sinesgaitza zen.

Etxera heldu eta familiakoak kezkatuta zeuden arren, etxeko gizonak

gertatutakoa kontatu zuenean sinetsi ezinik geratu ziren. Ilargiaren tokia

zeruan dago eta gu zaintzea du helburu baina berak ez du ahaztuko Lurrean

bizi izan zuen esperientzia eta Peruk emandako laguntza. Horregatik, egun

hartatik aurrera, edozein itsasotan Ilargiaren erreflexua ikus dezakegu bera

noizbait gurekin egon zela gogoraraziz.

46


XV. IPUIN LEHIAKETA

V. KATEGORIA

2. SARIA

Lana: “Berunezko soldadutxoa”

Egilea: Mirari Argiarro Zamakona

Adina: 25 urte

Herria: Gamiz‐Fika

Bazen behin, orain dela urte nahiko, noiz bideojokoak, telefono mugikorrak

eta ordenagailuak existitzen ez ziren. Garai horretan, liburu, puzzle eta

panpinak oparitzen zizkien normalean Olentzerok umeei. Ikastolarako margo

eta koadernoak ere, baina Eraizeri jolasak ziren gehien gustatzen

zitzaizkionak.

Urte horretan Olentzero, nahiko ondo portatu zen t eta kutxa urdin bat

utzi zion zuhaitz azpian. Urdina zen, eta lazu txiki bat zuen goikaidean.

Eraizek ez zekien zer aurkituko zuen irekitzerakoan, eta hura izan zen

sorpresa, berunezko 14 soldadutxo ikusi zituenean Pilo gustatzen zitzaizkion

soldadutxoak eta 14 egonda, bere arreba Udanerekin gudetara jolasteko

kopuru bikaina iruditu zitzaion. Banaka atera zituen, bakoitza alde guztietatik

begiratuz, bueltak emanez. Guztiak ezberdinak ziren: traje gorria, urdina,

berdea, beltza, marroia... Armak ere ezberdinak ziren. Saina, bazegoen guztiz

ezberdina zen soldadutxo bat. Bere trajea gorria zen, beste biren modukoa,

47


aina hanka bat zuen faltan. Zer gertatu zitzaion soldadutxu honi? Gerrate

baten galdu zuen? Istripu baten?

Askok pentsatuko duzue; " Badakit nor den soldadu hau Ume baten

leihotik erorita, paperezko itsasontzi baten, hiriko estolda guztietatik

abentura bidaia bat egiten zuena, arrain baten sabelean amaitzeko". Ba ez, ez

da istorio horretako soldadutxua hau. Izan ere, hainbat soldadu herren daude

mundu osoan zehar, eta bakoitzaren istorioa ezberdina da.

Frantziako iparraldean jaio zen Jerome, soldadua. Beno, soldadu nagusi egin

zenean. Gaztetan, Normandiako Vire herrixkako eskolan ikasten zuen;

matematikak, hizkuntza, geografia... Hau da, guk ikasten ditugunak, baina

frantsesez, noski. Eskola amaitzerakoan, aitak, zapata dendan lan egitea

proposatu zion, baina ez, berak soldadu izan nahi zuen, irratian entzuten

zituen heroien moduan.

Soldadu eskola baten sartu zen, Parisetik hurbil. Bertan, lagun asko egin

zituen, eta oso ondo pasatzen zuen; jolas asko egiten zituzten; lurretik

arrastaka ibili, soka tira, lasterketak, aurpegia margoztea... Baina, Jerome‐ri

gehien gustatzen zitzaiona orratz magnetikoarekin orientatze jolasak egitea

zen. Basotik galduta, iparrorratz bat erabilita, altxor bat aurkitu behar zuten.

Oso ondo pasatzen zuen bere kide Jeremyrekin hau egiten.

Arratsalde baten, soldadu eskolako zuzendariak, eskolako 20 ikasleri zakua

prestatzeko eskatu zien. Bidaia bat egin behar zuten Afrikan dagoen Somalia

herrialdera, bertan guda bat hasia zelako. Somaliara heldu ziren eta beste

herrialdeetako soldaduekin bildu ziren. Plan bat prestatu behar zuten soldadu

somaliarrak garaitzeko, bakea berreskuratzeko asmoz.

Soldadu eskola horretan izan zen, eskutan hartu zuen lehen arma. Zuhaitz

baten kontra egin behar zuten tiro, ikasteko, gero somaliar soldaduak

48


erabiltzeko. Beldur ikaragarria sentitu zuen Jeromek. Olio ipurdia jarri zitzaion

ere.

Une horretan, Jeromek argi ikusi zuen, ez zuela soldadu izan nahi, ez zituela

pertsonak hil egin nahi, eta jendea beste modu baten laguntzea erabaki zuen.

Gaualdean, zakua hartu eta atea itxita zegoenez, leihotik salto egin zuen, eta

errepidera abiatu zen. Hiruzpalau orduz ibili ondoren, Kenyarantz zioan gurdi

bat Ikusi zuen, eta harantz habiatu zen gidari eta beste lau bidaiariekin. Lau

egun bidaiatu ondoren, Masai Mara‐ra heldu zen; Mamantu, Sumu, Kalilu eta

Karibu.Bidaian zehar kontatu egin zioten, haiek ere gudariak zirela, baina

haren herrixkan, masai‐maran, gudak ez zirela armekin egiten, eta ez zirela

pertsonak erahiltzen.

Masai gudariak pertsonak babesten zituzten, lehoiak etortzen zirenean.

Etxeak eraikitzen laguntzen zuten. Ibaitik ura bildu eta herrixkara ekartzen

zuten. Behiak eta ardiak zaintzen zituzten. Masai bizitza askoz gehiago

gustatzen zitzaion Jeromi. Gainera Afrikako paisaia liluragarria zen. Argiak

kolore eta distira berezi bat zuen bertan.

Giro magikoa zen hura.

Egun baten, errekatik zetorrela, zarata arraro bai entzun zuen bere atzetik

Arinago ibiltzen hasi zen, beldurrez, bera ez baitzen oso lehoi hiltzaile ona.

Arin, arin, arin.. bere izena entzun zuen eta Pumi Erori egin zen!

- Ai, ai, ai! Hanka apurtu dut! Ai, ai, ai!‐ zioen jeromek

- Zergatik alde egiten duzu? Oihuka ibili naiz, laguntzarik behar

zenuen galdetzeko!‐ esan zion Kaliluk, bera baitzen atzetik

zetorrena.

49


- Ai, ai, ai! Lagundu iezadazu mesedez, hanka apurtu dut!

Afaltzera Una! ! !

Bat‐batean, esku batek, Jerome hartu zuen eta leku urdin bitxi baten sartu

zuen. Bere atzetik, beste toki ezberdinetatik zetozen bere antzeko soldaduak

agertu ziren.

kutxa urdina 22 urtez egon zen itxita. Soldadu hori apurtu eta armairuan

gorde zituen guztiak, beste gauza politagoak zituelako jolasteko. Kutxa

urdina, han geratu zen, ondo gordeta.

Orain dela bi aste, ganbaran aurkitu zuen amak garbiketa egiten ari zela. Ai

zelako sorpresa. Haietaz benetan ahaztu zen. Txikitan horrenbeste ordu bere

soldaduekin, istorioak asmatzen, arrats hotzak pasatzen eta, haietaz ahaztu.

Eraizerentzat opari polita izango dela uste dut‐ pentsatu zuen aita Unaik. Eta

kutxa urdina garbitu, lazua jarri, eta zuhaitz azpian jarri zuen gau hartan.

50


XV. IPUIN LEHIAKETA

V. KATEGORIA

3. SARIA

Lana: “Gertaera latza”

Egilea: Ziortza Arrien Orbe

Herria: Meñaka

Hamabi urte bete berri ditut, eta oso pozik nago. Kivu herrialdean bizi

naiz. Etxean asko gara: ama, aita, sei neba‐arrebak eta amona. Asko maite

dut amona. Aita mendira joaten denean lanera eta amak janaria egiten duen

bitartean amonarekin egotea dut gustukoen. Asko ikasi dut berarekin, nahiz

eta eskolara inoiz ez den joan. Amonak babestua bizi izan naiz. Lagunek eta

familiak babesten naute. Euria egiten duenean ipuinak kontatu ohi dizkit.

Amonak dio, mendien beste aldean, hiru egunetan edo, laku eder bat

dagoela, eta bertako ura edan ezkero, betiko zoriontsu izango garela. Ez dut

ezagutzen laku hori, baina handia egiten naizenean, nire lehenengo

bidaiaren helmuga izango da. Amona ere nirekin eramango dut.

Iragan dira bi ikasturte nire lehenengo eskola egunetik, eta bitartean

asko ikasi dut. Idazten eta irakurtzen moldatzen naiz, eta matematiketan ere

abileziaz aritzeko trebetasuna hartu dut. Andereñoak dio asko aurreratzen

ari naizela, eta etorkizun oparoa dudala zain. Uda honetan ordea, lan egin

51


ehar dut. Aitari amaitu zaio zuen diru apurra, eta datorren ikasturtean

berriz ere eskolara joan nahi baldin badut, udan lan egin beharko dudala

esan dit. Nik harro‐harro lagunduko diot, gizonek egin ohi duten modura.

Hurrengo hilabeteak gogorrak izan ziren. Gu menditik lurra ateratzen

ibiltzen ginen, eta ostean

gizonek bertatik ateratzen

zuten. Ez dakit zer zen, baina

badakit oso preziatua zela.

Olivierrek eta nik ez genuen

hitz egiteko aukera handirik

izaten, baina aukera txikienak

ere ondo aprobetxatzen

genituen. Gure ametsez hitz egiten genuen. Nik esan nion hurrengo

ikasturtean berriz ere eskolara joan nahi nuela, eta handitan mendiez beste

aldeko lakura joango nintzela. Hark ez zidan gauza handirik esaten. Urte

asko zeramatzala lanean bertan eta… Beldur zen nire bizitza bertan igaroko

ote zuen. Eskolara joan gabekoa zen, eta zekien gauza bakarrenetarikoa

menditik lurra ateratzea zela esaten zuen. Nik ez nuen hala uste. Olivier

mutil jakintsua zen. Berak bazekien noiz egingo zuen euria, txoriek noiz arte

lo egiten zuten, nortaz fidatu gintezkeen eta nortaz ez… Berak asko zekien.

Gogoan dut Olivier negarrez ikusi nuen egun hura. Lanean nenbilen, nire

pentsamenduetan murgilduta, mendi barrenetik lurra ateratzen, burua

altxatu eta Olivierren begi distiratsuak ikusi nituenean. Gaua etxean pasatu

zuen. Aurpegia zuri‐zuri zeukan. Ukabila amorruz estutzen zuen eta

begietatik malko zaparrada ez irteteko alferrikako ahaleginak egiten ari zen.

Ustekabean harrapatu ninduen egoera hark. Hasieran ez nion ezer galdetu

52


aina bere begiradak ez zuen ezer onik adierazten. Entzutera nindoana

benetan latza zen.

“Anaiari bisita egitera nindoan, bidean mutil gazte bat aurkitu dudanean.

Hizketan hasi zait. Nik hasieran ez diot kasurik egin. Berak hizketan jarraitu

du, eta niri segika hasi da. Gelditu egin naiz. Agian galduta egongo zen, baina

bertakoa zirudien. Eta laguntzeko prest nengoen. Nor naizen galdetu dit,

nongoa naizen, zenbat urte ditudan, non bizi naizen, nora nindoan… Tipitapa,

korrikan bukatu dudan arte. Mutila nire atzetik zetorren, basoan sartu

naiz, eta bat‐batean esku batek besotik heldu nau. Indar handiz heldu nau

eta ezin izan dut ihes egin. Lurrera bota nau, eta nire gainean jarri da.

Garrasika hasi naiz, eskuarekin ahoa estaliz isildu egin nau. Hortik

aurrerakoa… Ez dut ondo gogoratzen. Amaitu denean mutilak inori ezer ez

esateko esan dit, bestela nireak egingo duela. Zartako batez lurrean utzi nau

berriro.”

Olivierren arreba berriz etxean zegoen. Gertatutakoaren berri soilik bere

nebak izan zuen, eta ez bata ez bestea ez ziren ausartu etxekoei ezer

kontatzera. Baina Olivierrek argi utzi zion arrebari, egunen batean tipo hori

aurkitzen bazuen, akabatu egingo zuela. Bitartean bisitak debekatu zizkion.

Ez zion mendira bakarrik joaten utziko, ezta pentsatu ere!

Ikasturte berria hasita zegoen, baina nik mendian jarraitzen nuen. Aitari

galdetu eskolara berriz noiz bueltatuko nintzen, eta berak beti laster

erantzuten zidan. Ez zuen beste erantzunik. Dirua aurrezten zuenean,

hurrengo hilabetean edo bihar bertan izan zitezkeen erantzun posibleak

53


aina berak laster esan zidan. Egunak ordea aurrera zihoazen, eta laster hori

inoiz ez zela iritsiko pentsatzen hasia nintzen.

Asteak igaro ziren. Olivierrekin gero eta konfiantza gehiago hartuz

nindoan eta azkenean lagun handiak bihurtu ginen. Askotan berak

laguntzen zidan zuloa egiten, eta beste batzuetan neuk laguntzen nion…

Eta atsedenaldiak berbetan ematen genituen. Nire lehengusua bailitzan

ibiltzen nintzen berarekin. Bere arreba jada ez zen bisitan etortzen, eta

eskerrak, bestela oso urduri jarriko nintzen. Egia da bere bisitak barealdia

bezalakoak zirela ekaitzaren erdian, baina gertatu zitzaiona berriz gerta ez

zekion nahi nuen, eta horregatik lasaiago sentitzen nintzen herrian geratzen

zela ikusita. Gertakizun latz hartaz geroztik ez nuen berriz ikusi, baina

noizean behin gutun bat bidaltzen zidan, herriko kontuez hizketan, bera

neba zaintzeko eskatzen… Hirurotatik gazteena zen arren, guztion artean

arduratsuena eta argiena bera zen, eta nik asko estimatzen nuen.

Laugarren hilabetea mendi honetan. Egun euritsua bezain gogorra izan

da gaurkoa. Ez dut indarrik, hankak dardaraka ditut, eta ezin dut nire

begietatik malkoak isurtzea ekidin. Lanean aritu gara goiz osoan zehar jo eta

ke. Tunel estu‐estu bat egin dugu mendian barna, barru‐barruko lurra atera

ahal izateko. Ni sartu naiz lehenengo, ostean Olivier, gero ni ostera ere, eta

jarraian bera. Txandaka ibili gara, nagusiak arin ibiltzeko esan baitigu, eta

azkarren ibiltzeko modurik onena txandakatzea zelakoan, hala aritu gara.

Bera, ni, ostera ni, gero bera, ni eta bera. Ez da gehiagorik izan. Tximista

batek zuhaitz bat zatitzen duen moduan zauritu da nire bihotza. Bularrean

ikaragarrizko presioa sentitu dut. Ezin nuen ulertu. Nik ateratako lurra

gizonei ematetik bueltan, mendiak Olivier nola irentsi duen ikusi dut. Sentitu

egin dut. Segundo pare bateko kontua izango zen, baina amaiezina iruditu

54


zait niri. Mendiaren hegal bat maldan behera abiatu da, buztinezko erreka

bat osatuz, eta bertan joan da Olivier ere, igerian ez zekien arrainaren

antzera. Debekatu egin didate bere atzetik joatea, eta esku batzuek estu

heldu naute, ihes egin ez dezadan.

Bakarrik nago. Aita apenas egunean behin edo birritan ikusten dut.

Lanean bakarrik aritzen naiz, eta beldur naiz. Olivier mendiak irentsi zuen.

Inoiz ezagutu dudan bere adineko mutilik azkarrena zen, eta mendi batek

irentsi du. Bitartean guk lanean dihardugu, herritik urrun, eta okerrena da ez

dakidala zertarako!

Gaur atsedenaldian aitak papera eta boligrafoa lortu dizkit, eta gutuna

idazten hasi naiz. Ez nekien nola hasi. Ez nekien ondo idatziko nuen ala ez,

baina gertatutakoa Cecileri kontatu beharra neukan, hala sentitzen nuen.

Inor ez zen herrira jaitsi, eta Olivierren familiak ez zuen gertatutakoaren

berririk. Ez dut gaur amaitu, ez dut asti nahikorik izan, baina bihar derrigor

amaitu behar dut. Olivierren familiak gertatutakoaren berri izan behar du,

eta inork ez duenez horretarako asmorik, neuk

idatzi beharko dut gutuna. Ez dakit herrira nork

eraman ahal izango duen, baina lortuko dut

hala edo hola gutuna Cecileren eskuetara

heltzea. Negar egin dut. Aitak ikusi egin nau,

baina ez dit ezer esan. Ez da ausartzen

erantzunaren beldur delako, edo agian ez dio

garrantzirik ematen. Bakarrik sentitzen naiz.

Gutunak hau dio: “Chris naiz eta hamabost urte ditut. Kivu herrialdekoa

naiz. Bi urtez joan naiz eskolara, bertan idazten eta irakurtzen ikasi dut.

55


Nire ametsa mendiez beste aldeko lakura joatea da. Nire amona ere

eramango dut, nirekin dago-eta! Atzo hil nintzen lehenengo aldiz. Ez dut

nahi bigarrenez hil. Mendian ari nintzen, bere erraietatik lurra ateratzen.

Hasierako hilabeteetan ez bezala, banekien zer balio zuen ateratzen ari

nintzenak, eta zer balio nuen nik. Goizean, lanean nenbilela, eguzkia

ezkutatu, lainotu eta euria hasi zen. Bat-batean izugarrizko zaparrada

hasi zen. Mendi barrenetik lehenbailehen irten behar izan nuen

badaezpada, eta argitasunaren atzetik nindoala, bularrean ikaragarrizko

presioa sentitu dut. Dena ilundu da. Besoak alde batera eta bestera

egiten zuen. Harri baten kolpea nabaritu dut belaunean lehenengo, eta

hortik aurrera ezer gutxi Lurra, lurra besterik ez.

Koltana ateratzen aritu izan naiz hiru urte luzez. Lagunaren heriotza

ezagutu dut, mendeku gosea eta eskolarik gabeko mundu ustela. Olivier

eta nik ateratako lurretik koltana ateratzen zuten gizonek, eta gero

bertatik tantalioa bereizten zen. Telefono mugikorretako bateriak, kotxeko

piezak, etab… egiteko. Oso ona omen zen jendearen bizi kalitatea

hobetzen duten tresna horiek egiteko, eta tira, inor ez zen gutaz

arduratzen. Isilpean gordetzen gintuzten. Isilpean sufritzen jarraitzen

dugu, eta estatu aberatsek, beraiek demokrata izenaz definitzen direnek,

ezkutatu egiten gaituzte. Hobe baita hamar urteko ume bati ikaragarrizko

sakelakoa erostea, hamar urteko gurelako ume bati hezkuntza eskaintzea

baino. Zer da ba, hezkuntza txabola batean bizi den ume batentzat.

Etorkizuna??

Olivier

56

More magazines by this user
Similar magazines