10.11.2014 Views

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARTZAIN PILLIPE

BI EGINTZATAN

EGILEA DA

Ramon Illarramendi

DONOSTIAN:

RAIMUNDO ALTUNAREN MOLDIZKIRAN

1918.

LEHENENGO ZATIA

Egintza honetako iruditegiak aurkeztatzen du mendi aldeko kanpoak; ardi borda bat

eskuin aldetik duela. Aldizka nabarituko dira ardi edo bildostxoen be...! (adiak) eta

Pilliperen frausuletearen soinua. Hau burtina altxatu baino lehenago; altxatzerakoan

hasten da Pillipe kantari.

LEHENENGO IRUDIA

Musika

Pasa ziraden bildots umilak

negu gogor eta elurteak,

udaberrian senti gerade

alaitasunez beteak;

larre beltz gorri lehen ziradenak

dira orain txit berdeak

eta ardiak esnez asetzen

beren ondoan umeak.

Eguzki epelean zeharki gozo

kanpo zabalean loreak,

txori alai eta kilkerren kantak

dira udako albisteak;

nolazpait ere behar ditugu

ahaztu negu-gau tristeak,

zer gauza ederrak eman zizkigun

zeruko Jaun eta jabeak.

Alaitzen gaitu udaberriak

munduko zahar eta gazteak,

gisa berean nahiz izan jaio

berriak diren umeak;

denentzat berdin jarri zituen

mundu honetako Egileak

artzain, marinel, aberats, pobre,

eta gainera erregeak.

Hizketa

PILLIPE

Ote da inor munduan ni baino hobeto bizi denik? Herrian asko

bezala, ez maiz aurkituagatik ardandegi, kafe eta beste gainerako

munduak jendea bereganatzeko prestatzen dituen tokietan, ez naiz

zirtzilkeria horietaz oroitu eta penaz behin ere egoten. Alai nire

bizimoduz, kontentu nire suertearekin; eta lasai denbora ailegatzean,

goiko Jaun zuzenari kontua emateko. Ni baino hobeto... ezta... errege

era ere! Zer bizimodu garbia iruditzen zaidan nik daramadana; ez

da herriko etxe galgirotsu haietako egurats pozoitu hura hemen

arnasten; haietan ke eta edari biziaren sumo gaiztoa bezala, hemen

loretxo mila kolore eta sumo gozoratu ondoko egurats garbia. Txori

goiztiar alaiak eta kilker kantariak dira hemengo musikariak,

bildostxoen be...! berriz iruditzen zait direla, feria handietako mila

oihu eta deiadar nahastu haiek; eta azkenerako, denborale

gogorretako haize sumintia ere iruditzen zait erregeren jauregiko

dama aberatsen haizegileena bezain ezti. Dena dut aurkitzen

freskoa, ederra eta alaia; guztia osasuna; eta ni, non eta sokaz lotu

eta eramaten ez nauten, hementxe biziko naiz nire bildostxoak lagun

ditudala. (Hasten da frausuletea jotzen)

BIGARREN IRUDIA

(Lehengoa eta Juli. Hau harriturik aurreratzen da poliki-poliki, belarrian eskua duela.)

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

Hauxe da hemengo alaitasun eta edertasun zoragarria! nor ote da

soinu polit horren jotzailea?

(Isildurik). Norbait dabil hemen, aingeru baten hitz eztitsua zirudien;

nor ote da? (Altxatzen da eta ikustean gelditzen da isil eta geldi).

(Aurreratuaz) Artzaintxoa, zu al zara arestiko soinu polit horren

jotzailea?

(Lotsatua). Bai, andrea; ni naiz.

Ederki... ederki... kontentu beraz zeure bizimoduz?

Ni, txit kontentu, andrea; eta berori?

Ez dut nahi niri berorika hitz egitea; nahi dut, nik zuri bezala, zu; da

jolasik ederrena gazteentzat.

Bai, baina berori...

Begira, artzaintxoa; igartzen dizut zergatik erantzuten didazun

horrela: ikusten nauzu mendirako moduan jantzia ez nagoela, baina

apainkeriak ez du pertsonen izatea egiten. Egia da; ni erregeren

alaba naiz, baina...

(Itzurika). A! erregeren alaba...!

Ez ikaratu, ez; artzaintxoa.

Baina erregeren alaba, hemen?

Bai, ni erregeren alaba, eta zu?

Ni... ni... ni... artzain Pillipe.

Artzaintxoa, ez nazazula utz bakarrik, zatoz hona; biek goiko Jaun

haren aurrerako berdin balio dugu-eta.

Bai baina zure aitak... edo berorren aitak...

Nire aitak ez daki hemen naizenik; bada beldur hori utziaz, hitz egin

lasai nik zuri bezala. Nola esan duzu zure izena?

Artzain Pillipe.

Pillipe? Felipe izango zara.

Ez dakit baina, hemen artzain Pillipe deitzen didate.

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

(Jendeari). Hau poztasuna nabaritzen dut bihotzean. Saiatu naiz nire

bihotzeko argitasunaren bitartez pausoak emanaz nire amodioaren

bila eta nork daki orain topatu dudana izango den? (Pilliperi begira).

Hogeita hiru urte, eta izena honek bezala...!

Niregatik ari ote da?

Ezin burutik kendu dut hau dela nik bilatzen dudana.

Zer mirabe txukuna den! erregeren alaba ez balitz... artzain

Pilliperentzat.

(Pilliperi). Mendian jaioa al zara?

Non jaioa naizen ez dakit, baina hamalau urte hauetan hemen bizi

naiz.

Eta lehenago?

Lehenago... lehenago... kaleko etxe batean, baina bederatzi urte

nituela ekarri ninduten gau ilun batez mendi aldera, eta hemen utzi

ninduten pausoa nora eman ez nekiela. Ondoren topatu ninduten

oraingo nagusiek, eta geroztik hemen bizi naiz denei on eta inori

gaitzik desiratu gabe.

Urruti bizi al dira zure nagusiak?

Bai, aski urruti; gauden tokitik haien etxera urruti dago eta haien

bihotzetik hona, askoz urrutiago.

Ez zaituzte maite! gizajoa!

Gutxi oroitzen dira nitaz. (frausuleteagatik) Hauxe da bakarra

erregalatu didate oraindik; baina halaz guztiaz ere, ez zait iruditzen

munduan ni baino aberatsago inor denik.

Hori da, Felipe; horrela pentsatzen dutenak ongiena bizi dira, eta ni

ere zu bezalakoa izanik, fabore txiki bat eskatu behar dizut.

Egingo dizut bizia galdu behar badut ere.

Eskerrik asko, Felipe; gutxiagorekin egingo litzateke.

Zer nahi duzu ba? (Jendeari) Ia maitea esan nion!

Nahi nuke... (berak nahiko ote du) beti zure ondoan izatea.

(Larriturik) Nire ondoan? artzain triste baten ondoan erregeren alaba

bat?

Bai, Felipe, bai; zure ondoan!

(Bere artean) Ametsa edo egia da entzuten dudana?

(Belarrira arrimatuaz) Asko maite zaitut!

(Dena zoratua hasten da, non dabilen ez dakiela). Oi zer... zer...! zer da

hau? sabaian al nago lotan, edo non nago? hau izerdi hotza nire

kopetan! eta hau lanbroa nire begietan! (esertzen da poliki-poliki).

Esertzera doa! zer gertatzen ote zaio? okerren bat; lagundu

diezaiodan. (Izerdia xukatuaz) Zer duzu, Felipe...? min?

(Hitz hauek denak egin behar ditu bakan) Non nago?

Nire ondoan, Felipe; nire ondoan! Jesus! hau izerdia dauka gizajoak!

Zeinek... deitzen dit... Felipe.

Nik, Juli zureak; ixo, Felipe, ixo.

Ez niri... izen itsusi hori... deitu; Pillipe naiz ni, artzain Pillipe.

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

(Jendeari). Orain da denbora jakiteko nik behar dudana, (sartzen du

eskua poliki-poliki Pilliperen kolkoan, eta ateratzen dio eskapulario bat

Pillipe hizketan ari den artean).

Ume gaizo hori... nitaz gustatua dago; erregeren alaba dio eta nik...

aurkitzen dut nire barrenean... behin ere... nabaritu ez den gauza;

nola adieraz... nezake... nire barrengo... borroka hau? Honi deitzen

ote diote... amodioa? (egoten da pixka bat isilik) Horra...! horra... (Julik

gelditzen du eskua...) bere begiratu... alaiarekin...; badarama nire

bihotza...!

Gizajoa! hitz erotua zaude! (segitzen du eskapularioa ateratzen).

Maite nauela... esan dit; baina... nik askoz gehiago.

(Eskapularioa atereaz). Eskuetan daukat nik nahi nuena (eskapularioari

begira).

Baina ni, non nago? (altxatzen da poliki-poliki).

O, Jaungoiko maitagarria! topatu dut zure bitartez nire falta, nire

amodioa, nire bihotza... (indarrez) nire anaia! (besarkatzen du Pillipe eta

egoten dira pixka bat isil eta geldirik) Jauna, eman iezadazu indarra nire

ahotik atera dezadan gizajo horren ez jakina!

O! nork heltzen dit? zein dira hemen?

Ni naiz, Pillipe, ni naiz.

Zein zara?

Ni... ni... ni naiz... Jesus, hau ezin esana!

A bai, bai; erregeren alaba (ernatzen da) O! zer esan ote ditut?

Zer zenuen, Pillipe?

Ez dakit, maitea; ez dakit nola esan zer nuen, eta zer dudan nire

bihotz honetan.

Maitea deitzen didazu! Jesus, hau lana!

O, barkatu, barkatu! (belaunikatzen da)

Altxa zaitez; ni naiz zure aurrean belaunikaturik barkazioa eskatu

behar dizudana (belaunikatuaz) ni naiz, zuri esan behar nizukeena

gordetzen dudana, eta ni naiz, urte asko eta lanbide askoren buruan

topatu dudana, galarazten ari naizena; bada Pillipe... barka

iezadazu.

Baina zergatik? zer gertatzen zaizu?

Zergatik... zergatik... zu zaren...

Artzain pobre bat, Juli ni, baina zu...

Ni naiz... Juli... (ezin esan) ni naiz, beti eta beti zure ondoan izan nahi

duena; bada fabore bat eskatu behar dizut.

Eskatu nahi duzuna.

Nire barrengo ilunpe handi hau alaitu dadin, beharra aurkitzen dut

beti zure ondoan izatea, eta horretarako, soineko gorrotatu hauen

truke, ekarriko bazenitu beste zahar batzuk.

Bai eta horiek gabe ere; hemendik harri tirada bat dagoen baserrian

asko maite naute, eta salto batean ekarriko dizkizut nahi baduzu;

itxoin pixka bat.

Bai, Pillipe, bai, itxoingo dut.

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

Banoa, Juli... baina hemen taloa eta...

Hori da gutxiena.

Ez, Juli, hori... gehiena.

Ez dit axolarik horrengatik; zu zara nire asealdia, eta zu nire

osasuna; zu gabe... ez naiz inor ere.

Beraz, ekarriko ditut, Juli?

Bai, Pillipe, ekar itzazu.

O! nire barrengo pozarekin, han orduko hemen naiz! (joaten da

korrika).

HIRUGARREN IRUDIA

(Juli bakarrik)

Hau lanbidea eman diot neure buruari; ikusten dut gerora eta gehiago maitatzen nauela

gizajoak! Esango banio nire anaia dela, nork daki zer mira egingo liokeen hori jakiteak. Ez,

komeni zait oraindik isilik gordetzea; lehendabizitik esan behar nion nire anaia dela,

orduan ez zen ezer ere. (bordari begiratuaz) Hau diferentzia gure etxetik borda honetara;

han dena urre, zilar eta tapiz baliotsuekin edertuak goiak, beheak, paretak eta gisa berean

gauza denak; zerbitzari eta aginatzi urguilutsuen sartu-atera, erakustaileak beti nire

inguruan, ni jakinduriaz apaintzeko; eta orain, borda honetan ardi eta bildotsen artean;

baina halaz guztiaz ere; nahiago dut borda eta, nahiz lurruspe batean, nire anaiaren

inguruan bizi, Aitaren jauregian anaia falta baino! Munduan eta pertsona bakoitzak

sentitzen du amodio bat bakarra; eta nik ez ezagutuagatik zein zen, baizik nire zerbitzari

maite baten esana besterik, ergai hartatik nire bihotza anaiaren amodioan menpean

zegoen; ez da nire amodioa edertasunez, zintzotasunez, eta beste dohain askoz sentitua,

da anaitasunezko amodioa. Pillipe da nire anaia aitortua eta egiazkoa, eta beragatik etorri

naiz aitari itzuri eginaz; bada nire aitak esan nahi badu alaba bat baduela, esan beharko

du baduela seme bat ere; biak edo inor ez. Betoz nahi duten kastiguak; baina nik herri

guztiaren aurrean aitortuko zaitut! Zu, kontzientzia gabeko aita! (eskapularioagatik) Honek

galtzen zaitu, eta zu, artzain leiala, honek jarraituko dizu merezi duzun ohorea!

Musika

LAUGARREN IRUDIA

(Juli eta Pillipe; hau gelditzen da atzean, soineko zaharrak eskuetan dituela).

JULI

PILLIPE

Aitaren letra bera

da hemen aurkitzen,

bere semea dela

duela aitortzen.

Erregeren alaba da

dudana ikusten

eta niri amodioz

bihotza urtutzen.

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

Gaizki eginak dira

beti, bai, azaltzen.

Pozik utziko nuke

odola isurtzen.

Aitaren kulpaz seme gaizoak

horrenbeste du sufritzen

baina arrebak ez du inola

utziko anaia galdutzen.

Hain ederra da bere begia

aingeru bat du paretzen;

Jaunak zerutik bidalia da,

ez dut dudarik jarritzen.

Hizketa

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

(Aurreratuaz) Hona, maitea, zuretzat arropak!

Maitea! Pillipe, tristatzen nauzu maitea esatearekin.

Ez nauzu maite!

Bai, Pillipe, bai, eta zuk uste duzun baino gehiago.

Bai? tori arropak, Juli; borda barrenean aldatuko zara.

(Hartuaz eta pozkidatua) Laster ere ni ardi zain (joaten da).

BOSGARREN IRUDIA

(Pillipe bakarrik)

Hau diferentzia aurkitzen dut nire bihotzean orain denbora gutxitik hona. Lehen nire

barrenak gela ilun bat zirudien bezala, orain eztei handi batentzat argiz prebenitutako

eliza bat dirudi. Ezin egon naiz Juli neurea ikusi gabe. Zer egingo ote nuke bera

alaitzeagatik? A! nire frausuletearen soinua gustatzen zaio, bada jo dezadan soineko

zaharrak aldatu artean (jotzen du). Behin ere baino hobeto jo dut, sekula ez dut horren

ederki jo. (frausuleteari begira) Ezagutzen duzu zuk ere nire barrengo alaitasuna, dudarik

ez dago, zu ere Juliren edertasunez pozkidatua zaude! eta nor ez? hain da mirabe polita

nola borondatezkoa...! zerutik jaitsitako aingeru bat dirudi.

SEIGARREN IRUDIA

(Felipe eta Juli; hau soinekoak jantziak dituela ateratzen pozez erdi korrika).

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

Begira zeinen ederki ematen didan jantzi honek; gustatzen, Pillipe?

O, Juli, Juli! asko, txit asko gustatzen naiz, gero eta gehiago.

Gizajoa, nitaz txoratua dago; baleki odol berekoak garela!... Zer nahi

duzu orain nik egitea? Zerbait lan egingo dut.

Ez Juli, ez; zu egon geldirik, egingo dut nik biontzat.

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

Zergatik? ez dut zuk baino gehiago balio, biok berdinak gara; bada

ez dut nahi zuk bakarrik lan egitea.

Zenbat maite ote dut!

Ni ere ardi zain egon nadin, ez al duzu zigor bat, Pillipe?

Nahi al zenuen ekartzea? Berehala ekarriko dut (abiatzen da eta berriz

jiraturik) Horra, Juli, galdu gara!

Galdu? Zertaz?

Hemen dator nire nagusiarekin beste gizon bat; zure bila etorriko

dira.

Nire bila? nor ote da gizon hori?

Ez dakit, baina presaka datoz, gorde zaitez, Juli, gorde zaitez; eta nik

ukatuko dut hemen zarena.

Non gordeko naiz, Pillipe?

Orain ez dago denborarik urrutira joateko, eta gorde zaitez borda

barrengo sabaian.

Gorde nadin, beraz. (sartzen da bordan)

ZAZPIGARREN IRUDIA

(Pillipe bakarrik)

Nola moldatuko ote naiz Juli neurea eskudatzeko! Ikusi ote dute nirekin dagoela? Nire

beharra da gogor egitea, eta baita... hil ere Juli salbatzeagatik, datorrena datorrela.

ZORTZIGARREN IRUDIA

(Pillipe, nagusia eta erregezko bat)

NAGUSIA

PILLIPE

NAGUSIA

PILLIPE

ERREGEZKOA

PILLIPE

ERREGEZKOA

PILLIPE

NAGUSIA

PILLIPE

ERREGEZKOA

PILLIPE

NAGUSIA

PILLIPE

ERREGEZKOA

PILLIPE

ERREGEZKOA

PILLIPE

Pillipe!

Zer dakar, nagusia?

Gizon honek zurekin egon nahi omen du, ea nola konpontzen zaren.

Zer nahi zuen?

Ikusi al duzu inguru hauetan dama gazte bat?

Nik ez dut inor ikusi, jauna.

Aitor ezazu egia; hobea duzu.

Ez dudala inor ikusi, egia.

Pillipe, hobea duzu aitortu; esan diote inguru honetara etorria dela.

Hemen ez dela inor azaldu, gizona.

(Soka erakutsiaz). Begira gero...

(Eskuak laxatuaz). Lotu nahi duzunean.

Gizona, zer kostatzen zaizu egia esatea? hobeto aterako zara.

Ez dudala inor ikusi.

(Haserre). Nola da zure izena?

Artzain Pillipe.

Eta izen-gaina?

Ez dut besterik.

ERREGEZKOA

PILLIPE

ERREGEZKOA

PILLIPE

ERREGEZKOA

PILLIPE

ERREGEZKOA

PILLIPE

ERREGEZKOA

PILLIPE

Begira, bromatxo gogorik ez daukat nik, eta esan nola duzun.

Ez dudala beste izenik.

Ea esku horiek.

Lotu (emanaz).

(Lotzen dizkio). Tira, orain segi aurrera.

Nora?

Erregeren jauregira; han aitorraraziko dizute.

Baina gizona...

Aurrera, aurrera!

(Abiatuaz). Agur nire bildostxoak; badaramate zuen artzaina, ez

dakit noiz arte, agur! agur! agur! (joaten dira erregezkoa eta Pillipe).

BEDERATZIGARREN IRUDIA

(Pilliperen nagusia bakarrik)

Horra, eraman didate Pillipe; nire horrekin nahi bezala konpontzen nintzen, ez nuen

soldatarik eta ezer ere eman beharrik; jaki eta arto-irin pixka bat aldizka emanarekin, bera

moldatzen zen; orain, non topatuko dut horren morroi merkea? noan etxera mutikoa bidal

dezadan ardi kontu, beste bat bilatu artean (joaten da).

HAMARGARREN IRUDIA

(Juli bakarrik; ateratzen da inguru guztietara begiratuaz)

Eraman didate nire anaia maitea! Gizajoa txoratua dago nitaz; nahiago nuen esan banio

lehendabizitik nire anaia zela; beharbada, horrenbeste pena ez zuen sufrituko! Orain ni

gordetzeagatik, Jaungoikoak daki zer egingo dioten. Ez dago beste erremediorik; berehala

jauregira azaldu eta egia esatea.

Anaia maitea! zer bihotz onekoa den!

HAMAIKAGARREN IRUDIA

(Juli eta Pillipe; hau sartzen da korrika eta Juli besoetan harturik gordetzen da).

JULI

PILLIPE

O! zeinek narama?

Nik, Juli, nik; ez ikaratu.

HAMABIGARREN IRUDIA

(Erregezkoa odoldua eta zikindua).

Itzuri egin duzu, baina honetatik ez zara libratuko, ez; pagatuko dituzu kastigu guztiak

batean! Indartsua bazara ere, errendituko dira zure indarrak. Besoetan eraman duena

izango zen Juli, erregeren alaba. Non egon ote da gordeta? Segituko nioke, baina bakarrik

horren kontra ez naiz inor ere. Indarra besterik ez dauka eta lehenago baino okerrago

aterako naiz; eskuak lotuak edukiagatik, zezenak bezalaxe bota nau zulo batera. Onena

dut erregek bidali duen zaldizko gizon taldeari esatea, nola dabilen inguru hauetan,

harrapatu dezaten. Noan lasterka (joaten da).

HAMAHIRUGARREN IRUDIA

(Pillipe eta Juli)

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

PILLIPE

JULI

(Azalduaz) Atera, Juli, gorde leku horretatik; joan zen; zatoz beldur

gabe.

(Atereaz) Ez ote da etorriko oraindik berriz?

Ez gintezke inola ere hemen izan; joan behar dugu hemendik bide

puskatxo bat dagoen lurruspera, eta hantxe ahal den gordeenean

bizi beharko dugu.

Eta nolaz ihes egin duzu, Pillipe?

Ai, Juli, Juli; zuregatik zerbait egitekoan, niretzat ez da gauza zailik.

Bordatik apartatzen nindoan bezala, nire bihotza zureganatzen zen,

eta sentitu dut barrenean gauza bat, berotasun handi bat bezala;

batean gelditu zait nire begien aurrean kolore bat (uste dut errabiarena

zela) ikusten dudala, eta hasirik gatazka bizian gogoratzen naiz nola

heldu didan lotu nauen gizon hark, baina amodioaren kontrako

indarrik ez dago; bada astinaldi gogor batean, nabaritu dut neure

burua libre dagoela eta inork biderik galarazten ez didala; orduan

eman diot korrikari, zu jaso eta biok gorde gaitezen toki seguru

batean.

O, Pillipe, Pillipe! zeinen ona eta leiala zaren! egingo al zenuke zure

arreba batengatik niregatik egin duzuna?

Zu zara, Juli, niretzat arreba.

(Jendeari) Egia; Baleki gizajoak orain esan duen hori egikaritu behar

zaiola! (geldi ezin egonez) Zergatik esaten ez diot nor garen

elkarrekin? zoratua nago; ez dakit zer egin, edo esan, edo isildu

oraindik. Ama Birjinak lagun diezadala, trantze honetan ondo atera

nadin! (Nabaritzen dira tronpeta soinuak urrun samar) zer dira soinu

horiek? O! jauregiko soldaduak nire bila, galdu gara, Pillipe; galdu

gara; hemen datoz aberez gure bila; gorde zaitez, Pillipe!

Ez dago denborarik, Juli; bertan dira (nabaritzen dira tronpeta soinuak

eta abereen golpeak).

Ez ikaratu, Pillipe, joan lasai jauregira, nik (bularrean eskua jarriaz)

hemen daukat zure salbazioa.

HAMALAUGARREN IRUDIA

Sartzen dira soldaduak, agintaria aurretik dutela, baina abererik gabe.

Musika

SOLDADUAK

AGINTARIA

PILLIPE

AGINTARIA

PILLIPE

JULI

PILLIPERI

PILLIPE

SOLDADUAK

Erregeren partetik

gatoz zure bila

beldurrez dago Aita

ote zaren hila.

Nolaz liteke, Juli,

zu leku honetan

traste horren lagun nahi

al duzu benetan?

(soldaduei) Aski, mutilak. (Pilliperi) Eta zein zara? Behar dut zure

izena.

Artzain Pillipe, hemen diotenez, da nire izen zuzena

Orain gurekin etorri behar duzu herrira lotua.

(Entregatzera) Nahi duzunean lotu kulparik ez duen bildots mantsoa.

(Agintariak lotzen dizkio eskuak Pilliperi, eta Juli, aurreratuaz, esaten dio

agintariari).

Eraman ezazu nire Pillipe,

eraman zure herrira

zeuen ustez, bai, kiskaldutzera

su eta garraren erdira

Zoaz, Pillipe, beldurrik gabe,

zoaz zeure jauregira,

zoaz, han jaio zinaden,

han izatea ongi da.

Joango naiz, Juli, zure aitaren

erabakia entzutera;

ez naiz ostera etorriko ni

gehiago berriz honera.

Agur, bildotsak, badaramate,

agur, artzaina hiltzera

agur, eskatu jaunari adiaz

eraman nazan zerura.

Goazen, mutilak, goazen lasterka

soberanoaren aurrera

lehen zauritua daukan bihotza

berri honetaz poztera.

Maite zuena topatu dugu,

sariaren jabe gu gara,

eta honekin egin dezala

berak nahi duen aukera.

JAISTEN DA BURTINA

BIGARREN ZATIA

Iruditegiak zati honetan, agertu behar du antzinako erregearen jauregiko ingurua. Burtina

altxatzerakoan aurkituko dira Pillipe kartzelan grilloz lotua; atearen aurrean gizon bat

sententzia irakurri berria, eta bi soldadu atearen alde banatan.

HAMABOSGARREN IRUDIA

Musika

PILLIPE

JULI

Hona ni hemen artzain gaizo bat

kate tzar handiz lotua,

horra hor, berriz, herri guztia

nitaz alborotatua!

zer gaitzen jabe naizen ez dakit;

hau da gizonen tratua?

Juli maitea, entzun ezazu

bihotz nireko oihua!

(Urrutitik) Anaia maitea ikusten zaitut,

aurkitzen zara lotua,

baina nik laster egingo dut, bai,

libratutzeko modua.

Ez zara ez zu artzain gaizo bat,

zara zu seme dontsua;

aita bat dugu guk biok eta

laster zara aitortua.

(Sartzen da herriko jendea egurrez kargatua, borreroa aurretik dutela; hau zuzia eskuetan

duela)

Musika

DENAK

Zorigaiztoan zenuen eraman,

zorigaiztoan mendira

negar ederra jarraitu zenuen

erregeren jauregira.

Alai eta gogoz egongo gara

aurki gu zuri begira,

nola bulkaka botzen zaituzten

su eta garraren erdira.

Hizketa

BAT

Hau da beraz gure erregearen alaba Juli eraman zuena? Ez zuen

gutxi nahi, ja...! ja...! orain pagatuko duzu.

HAMASEIGARREN IRUDIA

(Sartzen da gizon bat txintxarria joaz)

Limosnatxo bat kartzelan dagoenaren arimaren mezarentzat (esaten du bi edo hiru aldiz eta

joaten da).

HAMAZAZPIGARREN IRUDIA

BAT

FISKALA

BAT

Noiz, noiz erre behar dute?

Erregeren agintearen zain nago, berak etortzerako, prestamen

guztiak egin daitezen.

Hara bat, hemen dator, hau balitz mandataria!

HEMEZORTZIGARREN IRUDIA

(Sartzen da erregeren mandataria)

MANDATARIA

FISKALA

Erregeren bitartez nator: lehenbailehen prestatzeko.

Ondo da. (joaten da mandataria)

HEMERETZIGARREN IRUDIA

FISKALA

PILLIPE

BATZUK

BESTEAK

FISKALA

(Jendeari). Jar itzazue egur horiek erdi honetan, eta zuk, (borreroari)

atera ezazu lotsagarri hori kiskal dezagun. (hasten dira denak agindua

egiten)

O! hau trantzea! ailegatu da nire azken ordua! Non zara, Juli, non

zara? Zatoz nigana azkeneko laztana ematera! Ez zaitut gehiago

ikusiko, horra gure amodioaren bukaera! Ni, denboraz, su handi

baten erdian erretzen, eta zu, Juli, (negarrez) zu, beharbada aitaren

aldamenean niri begira negarrez! Agur nire maitea! agur nire bildots

umilak, eta agur nire mendiko bizimodu alaia! (borreroak ateratzen du

eta herriko jendea builaka eta oihuka).

Orain al haiz beldur, orain?

Aurrera, aurrera!

Ixo; hemen da erregea jauregiko jende guztiarekin-eta.

HOGEIGARREN IRUDIA

(Sartzen dira erregea eta Juli, jauregiko jendearekin)

ERREGEA

BORREROA

JULI

ERREGEA

JULI

ERREGEA

JULI

ERREGEA

JENDEA

BORREROA

JULI

ERREGEA

JULI

ERREGEA

JULI

ERREGEA

JULI

ERREGEA

(Pilliperi). Ez zara lotsaz hil, e? Bada oraintxe azkar akabatu behar

dute zure azken arnasek. Zaletua nago zure haragi errea usaintzeko!

ume dohakabea! (Juli eta Pillipe elkarri begira). Begiratu eta beondaztu

iezaiozu bai, zuk orain denbora gutxi zeurekin zenuen nire alaba

maiteari! Uzten dizut begiratzen; modu horretan gehiago sufri

dezazun eta amorratzen hil zaitezen, Juliren edertasunaren jabe egin

gabe! Lotsa handirik ez dute zure gurasoek ere, horrelako semeak

munduari emateko! Merezi luke zure aitak zuk izan behar duzun

heriotza berbera ematea. Lotsagarriak. (borreroari) Akabatu ezazu

ume dohakabe honekin berehala!

(Jendeari) Igo ezazue egur pila honen gainera (igotzen dute).

Aita, aita! zer doa egitera!

Zure etsaia, su eta garraren erdian erretzera.

Ez da nire etsaia, aita, da nire maiterik handiena!

Ahaztuko zaizu berehala.

Behin ere ez, aita!

(Borreroari). Sutu ezazu berehala.

E...! e...! erre! erre! (denak pozez).

Jaungoikoak barka diezadala! (pizten du zuzia).

(Salto batean gaineraturik, kentzen dio eta itzaltzen du oinpean). Ez, aita,

ez; ez du horrelako akabera behar gaizo horrek; ni jabetzen naiz

gazte horretaz, aisa munduari kendu nahi dizkiote beon itzalak.

Lotsatzen naiz, baina hobea da bekatua argitaratzea, ilunpean

gorderik, bestek pagatu baino.

Beraz, bekatua ere egina daukazue?

Ez, aita; ez genezake horrelakorik egin guk, gaizo horren aitak

dauka egina; baina beldur naiz aitortu nahiko ez ote duen.

Aitortuko du, eta aita-semeen arnasak hemen akabatuko dira.

(jendeari) Azkar, mutilak, aitaren sustrairik ateratzen duzuen.

(Jendeari). Geldi, geldi bertan; ez da bilatzera joan beharrik; berak

denboraz esango du zein den. (Aita eskutik hartuaz) Aita, zer mutil

ederra den, zer aurpegi eta kolore garbiak, zer begiratu alaia, zer

bihotz borondatezkoa, ona, leiala, gorrotorik gabea eta, hitz batean

esateko, Jaungoikoak munduari eman dion umerik paregabeena!

Bada, ez al du balio, aita, beste edozein aberats edo berorren seme

batek bezala? Erantzun beza, aita!

(Egoten da pixka bat isilik) Bai, Juli; seme bat esan duzu! jolas horrek

jarraitu du nire bihotzera, antzinako bekatu baten oroitza; bada

limurturik ergai honetan, aitortzera noan urte askoan jendearen

isilik eduki dudana! seme bat! Bada, Juli, eta barka iezadazu esatera

noana, usteko duzu senide gabea zarela, baina ez; ez baduzu ere,

izan duzu anaiatxo bat, eta ergai honetan nire besoetan

laztantzeagatik, emango nuke edozer gauza.

Bizia utziko al lioke, aita, horri, baldin topatuko balu semea?

Bai, Juli; eta gustu handiz.

JULI

ERREGEA

JULI

ERREGEA

JULI

ERREGEA

JULI

ERREGEA

JULI

ERREGEA

JULI

ERREGEA

Bada, nik badakit non dagoen baina...

Baina zer?

Lotua aurkitzen da.

Nik libratuko dut.

Heriotzako ateetan dago.

Nik jarraituko dut osasun onera.

Asko maite dut.

Nik gehiago; baina non da? Juli, argitaratu ezazu agudo, non da!

(Pilliperengatik) Horra, aita; horixe da berorren semea eta nire anaia!

Hori, hori al da nire semea?

Bai, aita, eta hobeto sinestatu dezan, horra bere kolkotik gaur kendu

diodan berorren aitormena. (ematen dio eskapularioa).

(Irakurriaz; gero joaten da beso zabalik Pillipe laztantzera) O! hau lotsa

jendearen aurrerako; baina hau lasaitasun paregabea nire

bihotzerako! (jendea harriturik bata bestearekin hizketan, erregek uzten

dio)

Musika

ERREGEA

PILLIPE

ERREGEA

PILLIPE

ERREGEA

JENDEA

ERREGEA

JULI

ERREGEA

PILLIPE

ERREGEA eta JULI

Orain sinestatzen dut:

da nire semea

etxetik utzi nuen

zela txit umea.

Damutu ote zaio

ni gaur erretzea?

Zer pentsatu du erregek

bizia uztea. Jesus!

Bai eta gainera errege

zuentzat jartzea.

Zein, ni?

Bai, zu.

Guretzat? Eta berorrek

Zer behar du egin?

(Errabiaz) Bihotz gaizto hau puska

bi egin honekin (traketagatik).

Jesus, aita nirea,

Jesus, zer esan du!

Bekatuaren damu

naizela berandu.

Zer gertatzen ote da

jauregi honetan

honela laztantzeko

erregek benetan

eta bera horrela

aurkitu penetan?

Hori duzue gaurtik

zuen erregetzat,

PILLIPE

JENDEA

bera portatu bada

pobre eta aberatsak.

Jauna berorren nahia

aski da niretzat

baina izan dadila

Juli emaztetzat

Jauna berorren nahia

aski da guretzat

izan bedi errege

berria denentzat.

Hizketa

ERREGEA

PILLIPE

ERREGEA

JULI

ERREGEA

PILLIPE

JULI eta ERREGEA

PILLIPE

ERREGEA

Zatoz, zatoz; jaitsi zaitez merezi duzun ohorea jaso dezazun

(borreroari) ken iezazkiozu grillo madarikatu horiek! (kentzen dizkio).

(Jaitsiaz) Zerbait gertatzen da hemen, goizean artzain eta orain

errege? Edo ametsen bat al da hau?

(Bati) Zoaz lehenbailehen jauregira eta agindu ezazu nire partetik jo

ditzatela musika eta herriko kanpaiak errege berriaren ondran.

(joaten da bat) (Pilliperi) Argal jantzia zaude; baina estaliko zaituzte

lotsagarri hau (bere buruagatik) merezi ez lukeen bezala estali duten

jantziek (nabaritzen dira musika eta kanpaiak) Tori, (janzten dio bere

koroa) jartzen dizut koroa, jakinduriaz jantzi behar duzun buru

horretan. (mantua emanaz) Horra mantua, eduki dezazun zure

erreinuko jendea bere itzalpearen menpean (askaturik bere gerriko

uhala eta traketa zorrotik atereaz) Tori, eta gerriratu itzazu zeure gerri

sendo horretan, traketa honen uhalak (janzten ditu) eta orain

azkenerako ematen dizut arma hau (ematen dio, eskulekuan muin

emanaz) agindu eta lepoa kendu diezaiezun gaizki egile guztiei;

bada, zu zara denen erregea eta zuk agintzen duzun, eta ni izanik

zuri kalterik gehiena egin dizuna eta zure ohorea galarazi nahi

zuena, ez dut gehiago nahi bizi mundu honetan; bizia eskatzen dit

zure eskuetan aurkitzen den arma horrek; bada, josi ezazu nire

bihotzean altzairu zorrotz horren muturra.

(Aitari eutsiaz) Aita!

Bai, zurea eta Pilliperena! Zu zara nire semea, Pillipe! ni naiz zure

aita infamea; hona zure arreba.

Oi Juli! zu nire arreba? Egia al da hau?

Bai, egia da.

O! hauek nire bihotzaren saltoak! eten zait bere lekutik; lehen

amodioz betea zegoena, orain penetan urtzen; hil naiz, hil naiz! agur!

nire bildotsak! entzun iezadazue nire azkeneko oihua, agur! (erortzen

da hila eta abiatzen da jendea jasotzera)

Hil da... (errabiaz) eta nire kulpaz!

JULI

ERREGEA

JULI

(Negarrez) Hil da; eta nire kulpaz! nik denboraz zein zen esan ez

niolako (jartzen da belauniko Pilliperi begira).

Hil zara, semea; baina zure eskuetako arma horrek heriotzarako

bikudatzen nau; zertarako bizi? Zure eskuetan nahi dut utzi bizia.

(Hasten da erortzen semearen traketaren gainera baina Julik kontzen dio).

Ez, aita, nire artzain Pillipek ez du inor hilko.

JAISTEN DA BURTINA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!