PULUNPE-EKAINA-2014-WEB

mikelrgr

PULUNPE-EKAINA-2014-WEB

PuLunPe131. ZeNBaKia

ANUE, ATETZ, BASABURUA, IMOTZ, LANTZ, ODIETA ETA ULTZAMAKO ALDIZKARIA

131

1


Ametzaberri

Olerkia

Poema Politikoak

Jose Luis Otamendi

Pello Gamboa Petrirena

Amaituko ez den mende batetik gatoz

soldaduen mendea izan da

etxe orotako sukaldeak eta apalak

garaikurrez beteak daude

bataila bat da maitasun bakoitza

izen handia jartzeko joera

bide galduetan ibaika doan jendea noraezean

sekulan amaituko ez den mende batean bizi

gara

maitaleak ezin du bere malkoetara bildu

Pello, Jauntsaratsen bizi da. Izatez leitzarra,

baina Gartzarongo Edurne Arangoa

Legarrarekin ezkondu eta Jauntsaratsen

bizi da joan den zortzi urtean. Geroztik

haurrak ere etorri dira: Eneko eta Iraia, 6 eta

3 urtekoak.

Gaur, Pello haurtzain aurkitu dugu.

Hala ere, opatu du tartetxo bat gurekin

hizketatzeko.

arerioak ez dakusa arerioaren begirada

auzo ilun bat, hodeiertza,

eta lehertzen diren argiak urrunean

bakardade kalkulatu bat

zoriona bezala,

desolazioari

beti da norbait zelatan

harri bat putzu bat

horren esperoan zen soro bat besarkatzera

egingo du

xeraz mintzoko zaio ekaitzari

eta negu minean gela hotz batean biluztuko

da

beragatik eta dagoeneko maite ezin duten

haiengatik guztiengatik

Amaituko ez den mende batean biziko

gara beti

Leitzatik Jauntsaratsa, salto handi xamarra, Pello.

Bai, Jauntsaratsen izan genuen etxea erosteko

aukera eta, bestaldetik, Edurnek Basaburuko nahia

zuen eta.

Eta lanarekin, nola konpontzen zarete?

Biok Altsasun ari gara lanean. Ni suhiltzaile eta

Edurne Osasun-etxean, administraria da. Orain arte

Iruñean zen, baina…bueno kilometro batzuk izanagatik,

karretera bikaina da, eta ordu erdian sartzen

da Altsasun.

Nekazal lurraldean bizi haiz, Pello.

Bai, bai, baina nik ez dut zaletasun handirik, gure

aita beti fabrikan eta hark ere ez zuen izaten. Nahiko

lan egin zuela gaztetan, zioen. Nik oraingoz nahiko

lan badut haurrekin.

Eta denbora pasarako, zer zaletasun duk?

Kirola. Mendian ibiltzea, mendi bizikleta zerbait, neguan

elurretara joatea eta horrela. Gero Lekunberriko

gimnasiora era joaten naiz.

Eta Jauntsaratsen, herri ttikia, bazegok herri bizirik?

Leitzatik etorri eta, Jauntsaratsen gogorra egin zitzaidan,

hain jende gutxi eta hain bizi gutxi. Orain ohitu

naiz, orain Leitzara joaten naizenean…

Gainera, orain, Apeztegiberriko ostatua eta denda

jarri zutenetik, giro polita dago. Horrekin asko aldatu

da herria. Ibarreko jende asko ikusten da, tabernara

joateko aukera...

Elkartea ere baduzue, Txolin elkartea.

Bai, bai, noizbehinka afariren bat eta, egiten dugu.

Gero Gartzarona ere asko joaten gara, andrea hangoa

izatean…Gartzaronen igual gehiago ibiltzen

gara.

Zer iruditzen zaik Pulunpe? Jendeak irakurtzen

dik?

Gauza inportantea horrelako ibar baterako. 27 ale

banatzen ditut. Eta irakurri? Nik uste baietz, nik uste

dut jendeak irakurtzen duela. Jakina, euskaraz ez

dakienak, fotografiak ikusi eta horrela, zerbait. Bestela,

bai, bai, nik uste jendeak irakurtzen duela.

Eskertzekoa ere bada, horrelako laguntzaile baikor

eta kementsua izatea Jauntsaratsen.

Pulunpek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizuna

Argitaratzailea Ametza Kultur Elkartea

Pulunpe Sarea: Euskara Zerbitzua, Gurutze, Edurne, Jule, Laia, Ainara, Patxi, Oier, Goizargi, Inma, Izaskun, Ruben,

Maitane, Lander, Alazne, Javi, Bakartxo, Maialen, Iñigo, Irantzu, Josu, Arantxa, Iñaki, Jese, Ekaitz, Mentxu, Tomas,

Juanzorena etxea, Facebooken parte hartzen duzuenoi, etab...Barkatu aipatu ez zaituztedanoi.

Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Sareko taldekideez gain, Arantxa eta Txurdan.

Koordinatzailea: Iosu Martinez Urdaci

Argazkiak: Txurdan, Facebook sareko jendea, Saltsa Purrusta eta Urtebetetzetara bidaltzen dituzuenak.

Tirada 1.600 ale.

Inprimategia: Gertu - Maketazioa: AMETZA - Lege gordailua: NA 721/93

2 131 131

3


HORMARA

Agenda

ERAKUSKETA:

Irailaren 15etik Urriaren

15era “Maia emakumeak,

duintasunaren koloreak”

Irailak 13,

ERAKUSKETA:

BURUBIARTE deitzen gara. Eskultura

ta marrazkiak egiten ditugu.

Artistak: Txetxu Biguri eta Luisa Aldaburu

Ekainak 13

19.00etan OLAGUE

IPUIN KONTALARIA

LUR KORTA “AURORITA BETI POLITA“

Etor zaitez ipuinen munduan murgiltzea eta historia

dibertigarria entzutea. Primeran pasako dugu.

LARRAINTZAR,

19:00: CAN: KUTSA HUTSA

dokumentalaren aurkezpena

eta Kontuz! elkarteko Patxi

Urrutiarekin solasaldia.

Ekainak 20

19.00etan

KIROL ESKOLETAKO MONITOREEKIN HITZALDIA

“ Kirol monitoreei galderak egiteeko aukera izango

duzue. ¨Zonaldean dauden kirol monoitoreekin hitzaldi

dibertigarri bat izateko aukera izango dugu kirol

desberdinen inguruan gehiago jakiteko: Judo, eskubaloia,

futbito, pilota…”

Ekainak 27.

19.00etan

Kontzertua Larraintzarko igerilekuetan

IRAILAK 20;

19:00

ULTZAMAKO UDAL IGERILEKUA

ERABILTZEKO ARAUAK

Igerilekuaren funtzionamendu hoberako

eta guztion gozamenerako erabiltzaile

guztiek honako arau hauek

errespetatu behar dituzte:

1.- Igerilekua irekitzeko ordutegia da

11:30etik 20:30era.

2.- Debekatuta dago bainu eremura

kaleko arropa edo oinetakoekin

sartzea.

3.- Erabiltzaile guztiek abonu txartela

erakutsi beharko diote sarrerako

enplegatuari edo sarrera erosi.

4.- Hamabi urteko haurrek eta gutxiagokoek

gurasoekin edo heldu

batekin etorri behar dute.

5- Derrigorrezkoa da bainuko zapatilak

erabiltzea komunetan eta aldageletan.

GUSTUKOA BA-

DUZU KANTAT-

ZEA ETA INOIZ

PENTSATU BA-

DUZU KORO

BATEAN GUS-

TURA ARITUKO ZINELA … ORAIN-

TXE DUZU AUKERA!

“AMATI” ABESBA-

TZA Ultzama, Odieta,

Basaburua…

herrietako personez

osaturiko

Abesbatza berri

bat da.

Bertan kantatu eta

parte hartu nahi

baduzu, deitu behean

den telefonohonetara:

ANIMATU!!!

Tlf: :686617355

( Marisol)

HORMARA!

O l a g u e k o

Jaiak

San Juanetan:

Ekainak 20,21

eta 22

Haurren Eguna ospatu zen Aizarotzen

aurreko maiatza bukaeran.

Hementxe egun horren irudi bat.

6.- Jatekoak eta edatekoak bakarrik

estalpean eta tabernan.

7.- Sei urtetik beherakoekin uretan

heldu batek egon beharko du une

oro.

zu-

4 131 131

5


GAURKO GAIA

GAURKO GAIA

Etxeak elkartrukatzen

Maiatza ailegatu eta hasten dira etxe eta koadriletan betiko hizketaldiak. Zer egingo

dugu udan, maitia? Joango al zara nonbaitera oporretan? Batzuek erabaki dute oporretan

etxeak elkartrukatzea. Denbora, harremanak eta ekonomia eraldatzeko beste modu bat

aurkezten digute bizilagun hauek. Banan-banan hitz egin dugu beraiekin.

Garbiñe. Eltzaburu.

Nola hasi zinen elkartrukatze honekin?

Nik uste dut beste lagun baten esperientziagatik,

jakinaren gainean nengoen eta badakizu internetek

zabaldu digun mundu honen barnean hasi nintzen

eta aurkitu nuen bertako webgune “intervacaciones.

com” orain berez ez da mantentzen, baina beste

asko daude; horrekin hasi ginen. Dagoeneko bikoteaz

gain beste bi alaba genituen eta 4 bidaiatuz, geroz

eta garestiagoa egiten zitzaigun eta sartu ginen,

duela hamar bat urte. Hastean, zure etxea argitaratu

behar duzu, argazkiak egin, deskribapena, gustuko

dituzun gauzak, interesguneak eta holako gauzak

kontatu eta, azkenik, argitaratu. Pentsatzen genuen

nor demontre sartuko da honetan? edo zeinek nahiko

du gure etxera etortzea?, baina harritu ginen nola lehendabiziko

urtean eskaera dezente jaso genuen.

10 urtetako esperientziak izan dituzue.

Urtero egin ez badugu ere, 6-7 esperientzia izan

ditugu eta denetarik gainera; atzerriko lekuetan

egon gara: Eskozian, Londresen, Bretainian eta

Estatu mailan Cádiz, Valentzia eta Bartzelonako

jendea... eskaera pila bat izan ditugu.

Esperientzia onak?

Denak, denak onak. Eta beste gauza bat gertatu

zaigu; trukaketa guztietan jendea ezagutu dugu

modu batean edo bestean; askok egiten dute bidean

nolabait gurutzatu, eta guri gertatu zaiguna

izan da gure etxera etortzen ziren horiek aurretik

ezagutu ditugula. Oso polita izan da; beti jakin izan

dugu nor zegoen gure etxe barruan, eta hori oso

polita da. Bretainiara joan ginenean; duela gutxi,

Castellonen egon garela, gure zain egon dira, bertako

janaria prestatu, elkarrekin otordu bat izan

dugu, afari edo bazkaria, aurkezpen moduko bat

egin... Beti elkartu gara nonbaiten modu ezberdinetan

eta beti ezagutu dugu gure etxera sartzen

zen jendea.

Gomendatzen duzu, beraz...

Ehuneko ehunean gomendatzen dut. Oinarria

elkarrekiko konfiantza da; zuk haien etxea ongi

zaintzen baduzu, haiek gauza bera eginen dute

zurearekin. Bestetik, polita izaten da askotan bertako

norbaitekin kontaktuan jartzen dizutelako; laguntza

edo gida funtzioak egiten dizute: anaia edo

bizilagun batek inguruak ezagutzen eta holakotan

laguntzen dizute. Oso pozik gaude.

Gurutze, Anotzibar

Oso ongi atera zaizkigu egin ditugun aldaketak, zergatik? Aspaldi

entzuten genuen istorioa zen. Haurrik ez genuenean hemendik

hona joaten ginen, baina umeekin egonda kontua aldatu da.

Abantaila asko ditu, beste ekonomia bat sustatzeko eta leku ezberdinetara

bidaiatzeko aukera ematen dizu; bestela, ekonomikoki ezinezkoa izanen

litzaiguke. Ate pilo bat irekitzen dizkizu. Masa turismotik at egoteko

modu bat da. Mediterraneo aldean dagoen arazo horiei (masifikazioa,

eraikuntza kontrol eza eta horrek dakarren guztia...) alternatiba sortzeko modu on bat da. Bestetik, leku

hori ezagutzeko beste modu bat da, ideia ezberdin batekin geratzen zara, harremanak ezberdinak dira.

Oso interesgarria da. Eta kontuz, horrek ez du esan nahi turismoari kalte egiten diogunik, alde batetik ni ez

nintzateke hotel edo holako batera joanen eta bestetik joaten zaren lekuan gastuak egiten dituzu: erosketak

egiten dituzu, egunen batean afaltzera hortik ateratzen zara...

Ainara Armendariz. Arrarats.

Interneten begiratu nuen lagun batzuek esan zidatelako

haiek behin baino gehiagotan egina zutela,

eta aukerak ikusi eta sartu nintzen. Alta eman

nuen sare ezberdinetako batean, eta orduz geroztik

hor nago. Etxea aldatzea doanekoa bada ere,

hainbat saretan fidantza ordaintzea eskatzen dute,

baina ez guztietan. Urtean behin kuota antzeko bat

ordaintzen duzu kide izateagatik. Urtean 75 euro

ordaintzen dut. Beste batean, aukeran ematen zuten

kuota ordaindu edo ez, adibidez. Iaz udan eman

nuen izena eta bitan erabili dut, eta orain bilatzen ari

naiz udako azken txanpan... Primerakoak izan dira

esperientzia hauek. Gure etxea eraikitzeak sekulako

esfortzua ekarri zigun; holako zulo handi batean

sartu ginen guretzako behintzat holako etxea egiteko.

Nolabait etxeari errentagarritasuna ateratzeko

modu bat da; oporretan egoitza doan daukazu. Bost

gara familian eta ez da gutxi egoitza doan izatea.

Bestetik, nolabait beste familia batzuk nola bizi diren

ezagutzeko...

Bitxia al da?

Iaz Murtzian egon ginen eta gurekin nahiko bizimodu

berdintsua zuten; horretaz konturatu ginen etxera

sartzean; ume txikiak zituzten, hiru ume zituzten, herri

txiki batean bizi ziren... Alde handia zen hondartzaren

ondoan bizi zirela baina tira, hemen mendiak

dauzkagu... kar-kar-kar...

Egia esateko konturatu naiz Arrarats eta Basaburua

orokorrean oporrak pasatzeko leku erakargarriak

izan daitezkeela. Azkenean hilabete pila pasatzen

dute beropean eta holako leku fresko batean hamar

egun udan egotea oso erakargarria da. Bigarren esperientzia

ezberdina izan zen oso; Bartzelonan izan

ginen Gracia auzo ezagunean; ume txiki bat zuen

hango bikote gazte bat; etxe handia dugunez lagun

eta jende gehiagorekin etortzeko aukera eskaintzen

dugu; bi bikote etorri ziren beraien umeekin. Gu

egon ginen bere etxean pisu txiki-txiki batean baina

lauzpabost egun egoteko arazorik ez. Hiriaren bihotzean

gainera, ederki.

Etxeak aldatzen dira momentu berdinean?

Tira, bigarren etxebizitza bat baduzu egin dezakezu,

baina ez da gure kasua; aldi berean egin behar dugu.

Normalean uztailean oporrak hartzen banituen ere,

ohartu naiz jende gehiena abuztuan hartzen dituela;

hilabete horretan egun batzuk gorde eta abuztuan

egiten dugu aldaketa.

Elkar ikusi ez baina harremana izan dezakezu modu

ezberdinetan; telefono, mezuak, wassap eta holakoekin

egin daitezke

Hitzarmen bat bidaltzen dizute, sinatu, inprimatu egin

behar da; halere, beti egin dugu hori baino gehiago;

zer moduz bidaia, galdera zehatzak eta holakoak...

Ez dut inolako beldurrik baina egia da konpromiso

eta segurantza bat ematen dizula etxearekiko eta

inguruarekiko. Jendeak errespetatzen du; esperientziak

onak izan dira erabat. Etxera iritsi eta opariak

ere aurkitu ditugu.

Txin, Arraitz.

Txirrindulari frantses bikote bat behin gelditu zen

gure etxe parean eta hizketan hasi ginen eta

kontatu ziguten txirrindulariak etxean hartzeko

sare bat zegoela: “Hotshower” deitutakoa; “dutxa

beroa” ingelesez. Interesgarria iruditu zitzaidan eta

izena eman nuen.

Esperientziak hobeak eta txarragoak daude, guztian

bezala, badago aurpegi gogorra duena, eta badaude

oso pertsona interesgarriak ere. Duela urte bat pasa

eman nuen izena sare horretan, eta hemendik pasatu

dira bidaia luzeak egiten ari ziren txirrindulari batzuk:

penintsula goitik behera monoziklo eta txirrindulan

egiten zuen suediar bikote bat, munduari bira ematen

ari ziren asturiar eta letoniar beste bikote bat... Azken

bi horien kasuan Larraintzarko eskolara eraman ditut hitzaldia ematera, modu horretan, nolabait, elkartrukea

egiten dugu. Egoeraz aspertzen banaiz, sare horretatik atera eta listo!

6 131 131

7


Albisteak

PULUNPE

EKAINA

Berriak

Kazetari errebeldeak

Dick Emanuelson, kazetari suediarra

eta Miriam Huezo kamarografoa,

lau egun izan dira gure artean

Aizarozko lagun batzuei bisitaz

baliatuz.

Emanuelssonek 1977an zapaldu zuen

lehenengoz Hego Amerika; Kuba

izan zen ezagutu zuen lehen herrialdea

eta gero, Hego Amerika osoan zehar

ibili ostean, Kolonbian egin zuen lehen geldialdi

luzea. Suediara bueltatu eta espainieraz

ikasi zuen, Kolonbia eta Hego Amerika

ondo ezagutu ahal izateko.

Kolonbiaz maitemindu egin zen eta egun

bigarren aberri moduan du: “Egia esateko herri

izugarri hartaz maitemindu egin nintzen. Hainbat

diktadurek zigortutako herria da, oraindik ere horrela

jarraitzen duena. Oso herri zintzoa eta borrokalaria

da, eta hainbat lezio eman ditu. Horregatik

Kolonbia bigarren aberri bat da niretzako”.

Ordutik eta 30 urte luzez makina bat erreportaje

egin ditu, betiere Hego Amerikako herrien borrokaren

ikuspegitik: “Nik kontatu dudan errealitatea

ez da sekula prentsa korporatiboan agertu

izan. Zentzu horretan nire erreportajeak oso gaizki

ikusiak izan dira botere faktikoen ikuspegitik

eta horregatik heriotza mehatxua izan nuen 2005.

urte osoan zehar”.

Euskal Herrira egin duten bisita aprobetxatzen

ari dira beste erreportaje bat egiteko. Aizarotzen

Igor Arroyo, Nafarroako LAB arduradunarekin

izan ziren. Aizarotzen ere, Dick-ek deigarria aurkitu

zuen Coca-cola-ren aurka egiten den boikota

herriko ostatuan. Boikot hau 2003an Kolombiako

herri mugimendua hasitako kanpaina mundiala

da, hainbat sindikalistaren hilketaren ondoren,

multinazionalaren gehiegikeriak salatzeko: langileen

eskubideen kontra, ingurumenaren kontra,

osasunaren kontra eta kulturen eta Kolonbian eta

gainerako munduan pertsonen bizitzaren kontra.

Basaburuko Basandereok erakundearen kide batzuekin

kafe bat konpartitu zuten eta afari informal

batean beren lanaz eta Latinoamerikaren

egoeraz zerbait gehiago jakiteko aukera izan genuen

lagun batzuek.

Egun hauetan hedabideek “Podemos”

alderdiaren kontra eginiko erasoaren

lekuko izan gara; erasoaren arrazoia

ustez Venezuelarekin duen harremana,

ez aipatzeagatik egiten ar idiren ustezko

matxinaden jarraipena. Zer dela-eta espainiar

hedabideen jarrera gogor hori herrialde

horren kontra?

Ez dira bakarrik espainiar hedabideak erasotzen

dituztenak mugimenduak , alderdiak edo Venezuela

estatu burujabea dela eta beraz errespetua

zor zaiola uste duten pertsona ospetsuak. Latinoamerikako

kontinenteko hamar egunkari handienek

osatzen duten Grupo America delakoak

duela hilabete batzuk Venezuelaren kontrako

kanpaina koordinatzeko erabakia hartu zuen, eta

horrela bihurtu da bozeramaile batua eta boteretsua

oposizioaren zerbitzura. Guk, hamarkadetan

Hego Amerikako herrialde horretako berriemaile

izan garenok, jakin badakigu oposizio hori kolpista

dela, eta, aldaketa gutxi batzuk salbu, 2002ko

apirileko estatu kolpea sustatu zuen oposizio bera

dela.

Nola ikusten da kanpotik, kazetari

independente gisa, orain abdikazioa aurkeztu

duen Juan Carlos erregearen figura?

Penagarria iruditzen zaigu, erabat lotsagarri

bukatu du, ustelkerian itota, espainiar monarkiak

izan duen sinpatia maila baxuenarekin. Aldi berean,

nabarmena da alderdi biko sistema jota dagoela,

jasaten duen krisia islatu zen martxoaren

biko martxa handietan edo hautestontzietan,

maiatzaren 25eko Europar Batasuneko hauteskundeetan.

-Ez dugu duda izpirik ere abdikazioarena botere

faktikoak hartutako erabakia dela Boterearen fatxada

zikina garbitzeko asmoarekin. Botere hori

beldur da aldaketengatik, eta erantzun beharko

dielako 1936-39 urte arteko gerran hobi komunetan

lurperatuta dauden milaka espainiarren

kasuak argitzeko eskaerei. Bada garaia estatu espainiarreko

herriak eskubidea izan dezan erabakitzeko

monarkia nahi duen edo ez.

Lege berria: Udalak ahuldu

Joan den alean Mapa

Local edo Tokiko

Maparen legeak, dagoen

bezala onartuko balitz,

nola eraginen lieken

kontzejuei aritu ginen.

Nola uzten zituen ia konpetentziarik

gabe eta nola

urte gutxiren barnean parrastan

joanen liratekeen

deseginez eta urtuz udalerrietan.

Gaurkoan udalei nola era-

Mugimendu kulturala Imotzen

Musika jaialdia, informatika,

Bailararen

Eguna eta Emakume

topaketak

ginen dien

a z a l d u

nahi dugu.

Udalak hor

s e g i t u k o

dute, orain

bezala,

baina konp

e t e nt z i a

askoz ere

gutxiagorekin.

Udalen

g a i n e t i k

beste egitura bat sortu nahi

baitute, edo hobeki esan,

bi: Agrupaciones de Servicios

Administrativos (ASA

deituak) eta Distritoak.

ASA (Administrazio

zerbitzuetarako elkarteak)

Hau azaltzeko, hobeki konprenitzeko,

gure alderdia,

Basaburua, Ultzama, Odieta,

Lantz, Anue, Atetz eta

Imotz, gehi Olaibar ibarra,

Heldu diren asteetan

ekimen interesgarriak

prestatu dituzte Imozko

Batzorde Kulturalekoek.

Alde batetik, aurretik

Basaburuan ere eman

zen informatika libreari

buruzko ikastaroa ematen

ari da. Oraindik posiblea

da pasatzea klaseren

batean parte hartzeko.

Internet eta teknologia

berriekin zerikusia duten

kontzeptuak ikusten

dituzte, baina ikuspuntu

alternatibo batetik; Lainoa,

Linux eta beste programa

libre batzuk ikasten

ari dira, baita sare

sozialak ere.

Aldizkarian iragarki batean

argiago azaltzen denez

“Ekifest” deitutako

jaialdia antolatu dute.

Bestetik, aurten ere Imozko

Eguna ospatuko da,

ekainaren 28an Latasan.

Momentuz esan dezakeguna

da arratsalde partean

Mexikortxo taldeak

joko duela. Hilabete animatu

honekin bukatzeko,

hurrengo egunean, ekainak

29. Bailaren arteko

emakumeen lehenengo

topaketak eginen dira,

eta Larraun, Basaburua

eta Imozko bailaretako

jendea elkartuko da. Latasako

frontoian izanen

da.

honela banatua geldituko

litzateke:

a) Ultzama eta Basaburua.

Idazkari eta kontu-hartzaile

bat izanen lukete.

b) Olaibar, Anue, Atetz,

Imotz, Lantz eta Odieta.

Denendako idazkari eta

kontu-hartzaile bat izanen

lukete.

Eskualde hau aipatu dugun

bezala banatua izanen

da, bi ASA-tan, baina non

kokatuko diren ofizinak

eta abar ez da zehazten. Eta

lege honetan ez omen da

zehaztuko. Hori, gero, Nafarroako

Gobernuak zuzenean

ezarriko luke, hau da,

elkarte bakoitzeko kapitala

non izanen den.

ASA hauek izanen lituzketen

konpetentziak: Administrazioa,

ASA guzirako

den langilekoa eta udalek

utziko lizkieken beste eskumen

batzuk.

Honekin denarekin agerian

gelditzen da jendea

askoz ere gehiago mugituko

beharko lukeela, batez

ere bigarren kasuan, b)

kasuan, alegia, ikaragarri

handia baita eskualde hori,

Irungo karretera eta Donostiakoaren

arteko zati

gehiena berak hartzen baitu.

Joan den egunean aipatu

genuenarekin, argi ikusten

da kontzejuak suntsitze

bidean jartzen direla,

ez epe luzera gainera. Eta

bestalde, udalak ere beren

konpetentzia asko galduko

dutela ASA delako horien

faboretan.

Hurrengo alean segituko

dugu gai honekin, Distritoen

berri ematen eta beste

zenbait kontsiderazio eginez.

Ezbeharra Iraizotzen

Joan den maiatzaren 19an, Roberto Apezteguiak, etxerako

epaitza egiten ari zela, istripu batean galdu zuen bizia. 66

urte zituen eta Iraizozko Maizena etxekoa zen, hortik zetorren

bere ezizena, Maitxene.

Gizon alaia zen, senide eta lagunekin egon eta hauek irriaraztea

gustatzen zitzaiona. Pertsona mugitua eta hiztuna

ere bazen gure bizilaguna. Bere oroitzapena gure memorian

geldituko da iltzaturik.

8 131 131

9


Albisteak

PULUNPE

EKAINA

Berriak

Atezko Herriz Herri 2014

Gurasoen Eguna Jauntsarasen

Euskal Dantzak

Atetzen

Iaz bezalatsu, aurten ere, gizarte

zerbitzuen proposamenari

men eginez, Larraintzarko Gizarte

Zerbitzuan aurtengo ikastaroan

ikasitakoaren isla ikusi ahal

izan zen.

Lau urte daramagu Eritzeko eskola

zaharren asteartero asteartero,

Maika eta Jon irakasle ditugula,

Jauziak direla, Larrain-dantza

dela edo zortzikoa dela oin eta

hankak arin.

Ultzamako, Odietako, Imozko eta

Atezko hamabost bat lagun elkar-

Iazkoan ez bezala, aurtengoan giro ezinhobea

izan genuen Atezko txoko, herri, baserri eta altxor

guztiekin gozatzeko.Abiadura motel xamarra

eraman genuen; beroa, lagunartea… eta 20 bat kilometroko

buelta. Beraz, Aroztegiko elkartean bazkaltzen

hasi orduko eguerdiko hiru t’erdiak pasatxo

ziren, beharrik 9tan hasi ginela! Heldu den urterako

goizago altxatu behar!

tu gara aurten eta gustura aritu

ere. Atezko ihoteean ere afaldu

aurreko zortziko eta jauziak dantzatu

genituen suaren inguruan,

eta aurten Atezko Egunean ere

badugu zita.

Gure eskerrik beroenak urte hauetan

guztietan irakasle eta maixu

izan ditugun Maika eta Jonentzat,

gurekin izan duten pazientziagatik

eta eskeini diguten giro eta

umoreagatik.

Altxor bat kobazuloan

Harrigarria badirudi

ere, Arraizko

kobazuloan Nafarroako

historiaurreko

50.000 urte inguru

ditugu gordeta.

Hala esan zigun Pilar

Utrillak, Zaragozako

Unibertsitateko

Historiaurreko

katedradunak eta

Europa mendebaldeko

maparik zaharrena

aurkitu zuenak Arraitzen

emandako hitzaldian.

Joxe Miel Barandiaranen

aholkuei kasu

eginez, altxor bat

egon zitekeen ustetan,

abiatu zen Utrilla anderea

Abauntzara 1976. urtean,

eta, denborak Joxe Mielen

konbentzimendua hala

zela baieztatu dio.

Handiegia ez den kobazuloak

informazio asko

jasotzen du, oso aberatsa

da, mailaka garai bakoitzeko

ezaugarriak aurkitu

dituzte urtetan egindako

arkeologia- indusketetan;

azalenekoan erromatarren

garaiko aztarnak:

eraztunak, txanponak,

zeramikak … Itxura

guztiaren arabera, inbasio

barbaroen garaia izanik,

inguruko biztanleek

ezkutaleku bezala erabili

zuten kobazuloa. Bosgarren

mendearen hasieraz

ari gara mintzatzen.

Orain arte iritsitako mailarik

sakonenean, aldiz,

duela 47.000 urteko

aztarnak aurkitu dituzte,

Neandertal garaikoak:

hartzen hezurrak batik

bat, bertze haragijale eta

belarjaleenak ere, baina

baita Neandertal gizakiek

arrakalatzeko erabiltzen

Pilar Utrilla zonaldeko mapa erakusten

Publikoa txalotzen hitzaldi amaieran

Zaldiaren Klanaren mapa ikusgai

zituzten tresnak (hendedores).

Pilar Utrillaren

esperantza Neandertal

beraren hezurren bat aurkitzea

da, 1993. rrtetik,

alegia, Arraizko urtegia

egiteko proiektua mahai

gainean zegoenetik, ez

baitira itzuli. Une honetan,

nahiz eta jakin zaila

dela indusketekin jarraitzeko

diru kopuru bat lortzea

irrikan daude berriz

itzultzeko.

Tartean, eta bertze maila

batzuen artean, gizarte

transpirenaikoa eta

ehiztaria dugu, duela

13.500 urte bizi izan zena.

Maila hau sakontasunez

ikertu dute Pilar Utrilla

berak eta haren lan taldeak,

aurkitutako aztarnak

asko baitira. Hau hain

zuzen, magdalenienseen

garaia da, eta garai honetakoak

dira bertan aurkitutako

harri grabatu

ospetsuak. Pilar Utrillak

kontatu zigunez, garai

hartan Abauntzen ibilitakoak

udako ehiztariak

ziren, eta hantxe aritzen

ziren ehizatutako larruak

lantzen: arraspatuz, onduz

eta keztatuz, udaberritik

udazkena arte. Dirudienez

iparraldetik zetozen, Isturiztik

hain zuzen, Isturizko

kobazuloan antzeko

tresnak aurkitu baitituzte,

batetik, zintzilikario eta

tresna berdintsuak, baita

ere haien arteko ezaugarri

garrantzitsuena: zaldien

grabatuak. Isturitz

Abauntz eta gainontzeko

kobazuloak baino askoz

ere handiagoa izanik,

pentsa daiteke, hura

zela guztien abiapuntua.

Guztiek osatzen omen zuten

Zaldiaren Klana.

10 131 Arantxa 131

11


Albisteak

PULUNPE

EKAINA

Berriak

Europear Hauteskundeak 2014

Emaitzak bailaraz-bailara

Odieta

Bozkak-126

Abstentzioa-58%

EH Bildu-58

PP-18

Podemos-11

Psoe-10

UPyD-7

I-E-7

PACMA-3

Primavera E-3

Lantz

Bozkak-56

Abstentzioa-52%

EH Bildu-16

PP-12

PNV-7

Podemos-4

I-E-3

Piratas-3

UPyD-2

Atetz

Ultzama

Bozkak-551

Abstentzioa 58%

EH Bildu-190

PP-147

Podemos-41

I-E-38

PNV-23

UPyD-22

PSOE-21

Impulso Social-8

bozkak-92

Abstentzioa-51%

EH Bildu-31

PP-23

Psoe-9

Podemos-7

I-E-6

PNV-5

C´s-5

UPyD-2

Anue

Bozkak-162

Abstentzioa-55%

EH Bildu-58

PP-31

Podemos-15

PSOE-12

UPyD-12

PNV-11

I-E-4

D.E.R-3

Basaburua

Bozkak-352

Abstentzioa-50%

EH Bildu-225

PP-43

I-E-22

PNV-19

PSOE-9

Podemos-9

UPyD-7

Primavera E-5

Gamazada

Ia inor gutxi

oroitzen da

gamazada deitu

zioten Nafarroako

oldarraldiaz.

1893an Foruen

azken aztarnak

kendu nahi

izan zizkigun

Espainiako

Ogasun ministroa

zen German

Gamazok.

Egia esan behar bada,

Nafarroa, Gipuzkoa,

Araba eta Bizkaiko

foruen kontrakoa zen Gamazoren

erabakia. Nafarroan

hainbat manifestazio

eta protesta izan ziren urte

hartan. Nafarroa guziko

udalek beren ezadostasuna

eta haserrea erakutsi zuten.

Tuteran eta Iruñean

manifestazio jendetsuak

egin ziren. 1893. urtean

Nafarroa guzian sinadurak

bildu ziren; 120.000

nafartarrek sinatu zuten.

Iruñean 17.000 lagunek,

ordura arte izan zen manifestaldirik

handiena egin

zuten.

Sinaduren liburua. Imozko Ostizko firma guziak. Orduan Ostiz bere buru zen

Udaletxean oraindik gordetzen dute. oraindik. 1921. urtean edo batu zen Odietarekin.

Jendearen ezinegonaz,

jendearen haserraz, Espainiako

Gobernuak ez zuten

kasurik egin. Hala ere

1894an Nafar Diputazioa

deitu zuen negoziatzera,

Madrila, baina negoziazioak

porrot egin zuen.

Diputazioa trenez itzultzerakoan,

Nafarroako herriak

harrera izugarria

egin nahi izan zion gure

Herrira sartzean. Horretarako,

1894ko otsailaren

18an trena Castejongo herrira

iritsi zenean milaka

lagun atera zen tren geltokira.

Ekitaldi historikoa

izan zen.

Hala ere, zorionez, Cuban

independentistak altxatu

ziren eta Gamazo Gobernutik

kendu zuten. Eta

Gamazo Gobernutik kentzean,

berak aurrera atera

nahi zuena ere erori zen.

Gutxigatik, baina Nafarroako

foruak bizirik atera

ziren.

Foruen alde firmatu zuten

120.000 lagunen firmatzaileen

izen-deiturak Diputazioak

liburu batean

bildu zituen. Gure alderdiko

udalerriek ere Gamazoren

legearen kontrako

bere erabakien berri jakin

arazi zuten. Hona Imozko

udaletxean gorderik dagoen

liburu famatuaren

alea. Alderdi honetan ere

firmak bildu ziren. Hona

zenbatek sinatu zuten udalerri

hauetan:

Anue………228

Atetz………129

Basaburua....197

Imotz………209

Lantz……..…89

Odieta……..124

Ostitz……….50

Ultzama……696

Hemen ere izugarrizko firma

biltzea izan zen. Sinatzaile

gehien-gehientsuenak

gizonezkoak dira; hala zen

orduan. Gainera, kontuan

hartu behar da gizonezkoetan

ere firmatzen ez zekien

asko zela garai haietan.

Imotz

Bozkak-144

Abstentzioa-60%

EH Bildu-73

PP-22

I-E-9

Podemos-9

PSOE-6

PNV-5

E.P.D.D-3

C´s-3

joxejabierrena

12 131 131

13


GAURKO GAIA

GAURKO GAIA

Mintzabide: hizkuntza da bihotza

Edozein mintzaira ikasterako orduan

garrantzitsuak dira hurbiltasuna eta

baita lagun giroan ikastea ere. Ekimen

honen helburua da helduek

euskara hitz egin eta kalera atera

dezaten modu informal eta dibertigarrian.

Euskal Herri mailan egiten

den ekimen honek gurean zenbait

forma ezberdin hartu ditu; Ultzaman

eta Imotzen mintza taldeak eta

baita mendi talde bat. Ah! eta ahaztu

gabe, beste lekuetan Mintzakide

bada ere, gurean Mintzabide deitu

diogu.

Astean egun bakarra nahikoa iruditzen zaizue?

Miren: Astean egun bat bakarrik solas egitea ez da

nahikoa, baina zaila da lanarekin eta beste gauzekin

gehiago egitea.

Yoli: Niretako bai, ondo dago egun bat.

Mari Jose: Niretako hobe litzateke bi edo hiru aldiz

elkartzea astero.

Zaila egiten zaizue?

Miren: Niri zaila egiten zait hitz egitea, gainera urduri

jartzen naiz eta blokeatzen naiz. Niretako zailena

aditzak dira.

Yoli: Batzuetan bai, oso zaila.

Mari Jose: Egunen arabera. Batzuetan pentsatu

gabe ateratzen dira esaldiak, baino beste egun batzuetan


Zer sentipen izaten dituzue euskaraz aritzen zaretenean?

Miren: Mintza praktikan gustura sentitzen naiz, eta

kalean, euskaraz hitz egiterakoan, oso harro.

Yoli: Oso ondo sentitzen naiz, libre.

Mari Jose: Gustatzen zait euskaraz hitz egitea.

Nola hobe daiteke Mintzabide egitasmoa?

Miren: Zuzenketak eginez zerbait gaizki esaten dugunean.

Yoli: Ondo dago horrela, agian maila txikiago bat

hobeto egonen litzateke.

Mari Jose: Oso argi daukat pixka bat idazteak asko

lagunduko lukeela.

Zerbait gehiago erantsi nahi?

Mari Jose: mendi irteerak bultzada ona izan dira.

Jendea animatu nahiko nuke talde jator hori handitzeko.

Yoli: Jendea animatzea mintza praktika egitera.

Mintzakide Mendikide

Gure zonaldean euskaraz solasteko taldeak

osatzeko proposamena abian jarri zenean

sortu zen aukera hau.

Zonaldeko jendea elkartu eta euskaraz hitz egiteko

une eta gunea izatea zen xedea.

Besterik gabe tabernan edo elkarteren batean

elkartu baino, mendian egin zitekeela pentsatu

zen. Mendizaletasuna, euskara, zonaldeko parajeak,

harana ezberdinetako jendea… uztartzeko

aukera paregabea zirudien.

Horretarako gure zonalde bakoitzeko pertsona

batekin kontaktuan jarri eta egutegia osatu

zen; hilabete bakoitzean zonalde ezberdina, beti

8:45etan eta eguerdirako etxera.

Hamar-hamahiru pertsona bildu izan ginen lehenengo

ateraldietan, nahiz eta azken boladan

beherantza egin duen.

Euskaldun zahar zein berri, elkarrekin, gure

txoko eta parajeak ezagutuz gozatu egin dugu;

Gorostietako Bartolome baseliza eta trikuharria,

Txarutako kobazulo zoragarria, Burdindogiko inguruak,

Otsolako kobazuloa…

Egia da gure eskualdeko askok euskara

ikasten denbora franko eman dutela,

baina askotan, ikasitakoa hortxe geratu da,

mintzatzeko biderik aurkitu ezinik. Bide

hori eskaini nahian sortu zen Mintzabide

egitasmoa gure eskualdean: dakitenek

haien denboraren tartetxo bat eskainiz

mintzatzeko beharra edo gogoa dutenei.

Arraitzen ekimena indarrez atera zen, eta,

egun, lan kontuengatik baja bakarrarekin,

gainontzeko bostek gogoz jarraitzen

dute boluntarioekin biltzen asteazkenero.

Honela erantzun digute haietako hiruk.

Zergatik eman zenuten izena Mintzabide egitasmoan?

Miren: Hitz egitea behar dudalako, zeren ulertzen

dut, baina zaila egiten zait hitz egitea.

Yoli: Euskara erabiltzeko.

Mari Jose: Hitz egitearen muga gainditzeko.

Gustura zaudete?

Miren: Oso gustura nago, eta, jarraitzeko asmoarekin.

Yoli: Bai, oso gustura. Asko gustatzen zait euskaraz

hitz egitea.

Mari Jose: Oso gustura.

14 131 Arantxa eta Goizargi 131

15


16 131 131

17


ASPALDIKO KONTUAK

Bai, bai, Albertok ilusio handia zuen hotela egiteko.

Garraiolaria zen baina obrak egin genituenean

hemen gelditu zen lanean.

ASPALDIKO KONTUAK

Geroztik ere egin dituzue obrak.

Bai, garaje handi bat egin genion, 20 autoendako.

“Squash” bat ere bai.

Ultzamako

Benta (2)

Felisa, zer senide izan zarete?

Bi senide izan gara, Pako eta ni. Pako orain urte

batzuk hil zen.

Eskolara Arraitza joanen zineten. Nola

konpontzen zineten?

Tttikitan aste guzirako joaten ginen. Astelehenetik

larunbata arte. Sabatenean egoten ginen,

Goiaren bizitzan. Gero, handixeagotan, bizikletaz

joaten ginen.

Hamalau urteak arte Arraitzen.

Bai, hala izan zen, baina orduan bazen emakume

irakasle bat batxillerra egiteko gaztetxoak

prestatzen zituena. Eta ni berarekin prestatu

nintzen. Eta ene anaiak Oronozko maristetan

ikasi zuen. Kultura puxka bat hartzeko.

Gero lanera.

Bai, anaia gasolindegiarekin eta ni etxean ostalaritzan.

Jatetxea beheitian, eta lotarako gelak,

lehen pisuan, atzeko aldean.

Aurreko alean Ultzamako bentako etxekoandrearekin

solastu ginen. Batez ere beren gurasoez eta baita aitatxiamatxiz

ere. Gaurkoan, kontu berriagoekin ibiliko gara,

batez ere beretaz eta bere familiaz; eta benta erosteaz,

handitzeaz eta Gorraizko gazteluaz.

Eta beti maistar, udaleko maistar.

Bai, hala ginen. Gure aita, hala ere, aspalditik

erosi nahian ibiltzen zen. Eta udalak ezetz, ez

zuela saldu nahi. Gu beti obrak egiten baina

besterenean. Hala erraten zion udalak: “Anastasio,

nahi dituzun obrak egin ditzakezu baina

ez dizugu salduko, udala beheratzea izanen litzateke

eta”.

Baina iritsi zen alkate bat, Larraintzarko Javier

Espelosin, eta konpondu zen gauza. Ni ere

ezkondua nengoen eta hala erran nien gurasoei:

“Saltzen ez badigute, gu bagoaz beste toki batera

ostalaritzan aritzera”. Bestela ez daiteke,

obra oso handiak egin beharko genituzke-eta,

atzera ez gelditzeko.

Beharrik! Javierrek entendatu zuen eta beste

batzuk ere konbentzitu zituen eta prezio bat

jarri zioten eta guk hartu. Orduan egin genuen

hotela. Hau, orain 45 urte zen.

Benta erosita zutenean, Felisak aipatzen duen

bezala, ezkondurik zegoen. Ilarregiko Kokotxeko

Alberto Diez de Ulzurrunekin.

Etxea erosi eta zer egin zenuten?

Begira, den-dena bota genuen barnetik. Dendena

obratu genuen. Eta etxearen kontra lurra

kendu eta subterraneo gisako bat ere egin genuen,

sotoa, garbitegia, biltegia eta abar jartzeko.

Handitu, eta lehenagotik zegoena, dena

berritu.

Felisa, horrelako hotela egin eta, bat-batean,

tunelak egin behar zituztela eta zuena bazter

gelditzen zela, nahigabe handia, ezta hala?

Bai, hala izan zen. Tunelak egiten ari eta bi

seme gazteenak ere beren estudioak bukatzen,

denok elkarrekin negozioan segitzeko ilusioarekin.

Oker handia zen tunelena. Horrela, denbora

luzean pentsatzen zer egin eta, halako batean,

gure semeak Iruñera joan ziren egun batean,

norbaitek erran zien urbanizazio handi bat ari

zirela egiten Iruñeko hurbilean eta bertan bazela

pentsatua hotel baten egitea.

Zein urbanizazio zen hori?

Gorraizko herrian zen hori. Flores zen promotorea

eta telefonoz hitz egin genuen Kontxita

Floresekin. Arratsalde hartan berean joan ginen

familia osoa berarekin egotera, Gorraizko gaztelua

erakutsi zigun eta izugarri gustatu. Pentsa,

oraindik etxe gutxi zeuden eginak, baina

ikusi genuen hark etorkizun ona izan zezakeela

eta tratuan hasi ginen. Eztei, batzarre, kongresu

eta gauza horietarako leku eta eraikuntza

-gaztelua- xarmangarriak iruditu zitzaizkigun.

Eta azkenean erosi.

Guri aunditz gustatu zitzaigun eta Kontxitari ere,

dirudienez, ostalaritzan esperientzia handiko

norbait komeni eta tratua egin genuen, gaztelua

bera eta ondoan zuen lur sail bat erosi genuen.

Inmaculda Barberena Olague etxekoandre gaztea.

Lozengo Beitikoetxeko alaba.

Eta buru-belarri hotel bat egiten.

Arkitektoa opatu, proiektua egin… Dena berritu

beharra, goitik behera, ekipatu, parkina, jardina…

izugarri gosta zitzaigun.

Hala ere dena ongi.

Bai, dena ongi. Lehen egunetik arrakasta handia

izan genuen. Pentsa ezazu, irekitzerako bagenuen

60 ezteiendako hitz emana. Jendeak uste

osoa jarri zuen guregan. Bai, bai, dena ongi.

Gero handitze eta hobetzerik izan duzue,

ezta hala?

Bai, Gorraizko gaztelua orain 15 urte hasi zen

lanean. Eta orain bost urte gazteluaren aldamenean

hotel bat egin dute, 47 gelatakoa. Oso

konpletoa. Ederra da.

Eta nola moldatzen zarete bi hotelak eramateko?

Ba, lau semeak Gorraitzen aritzen dira. Eta hemengoa,

nik eta Inmaculada errainak daramagu.

Felisa, eta amatxi lanetan, nola moldatzen

zara?

Oso ongi. Badakizu? Hamar biloba ditut.

Izugarrizko gastuetan sartu zineten.

Halaxe izan zen. Izugarrizko gastuetan. Baina

ez zitzaigun inporta, ordurako aunditz ari ginen

lanean eta ilusioz gainezka alde batetik eta

gazteak bestetik izaki, gastuetan sartzeaz ez

genuen kupidarik. Ongi jartzea zen kontua. Eta

asmatu genuen.

Zure senarra ere ausarta zen.

Felisarekin izan kontuak paperean jarri ditugu,

tintontzian bakarren batzuk gelditu badira ere,

kontrabandoko kontu zaharrak, bere pintatzeko

zaletasuna, etxeko basauntzak... Beste noizbait

beharko.

Felisa, Albertoren alarguna, oraindik ere bizkor

lanean. Gurasoengandik ikasia ez da atzentzen.

18 131 Patxi Oscoz

131

19


BERRIKETAN

Saioa Otxandorena:

“Gurean euskaraz hitz egiteko ohitura

ez ote den jaisten ari kezkaturik nago”

Lizasoarra, gaztea eta hemendik aurrera,

Ultzamako zinegotzia. Azken urteak

kanpoan ikasten eman ondoren, gurera

itzuli da Saioa. Hizkuntzetan interesatua,

euskal filologia ikasi du Gasteizen, eta

aurten herrira itzuli egin da. Aldaketa

handia ez du sumatu, Arabako hiriburua

hiri handia ez delako eta hurbil dagoelako.

Irakaskuntzan lan egitea gustatuko

litzaioke, nahiz eta oraindik CAP delakoa

egin beharko duen. Bigarren Hezkuntzan

lan egitea nahiago badu ere, badaki

gaur egun lana lortzearena ez dagoela

batere erraza. Hurrengo lerroetan, Saioa,

Ultzamako zinegotzi berria.

Berriz ere etxean, Bilduko zerrendetan sartu eta

orain zinegotzi izan behar duzu aurrekoak utzi

duelako... Nolako sentsazioak dituzu?

Berez ez nuen sartzerik espero, nahiko behean egotean

uste nuen ez nintzela sartuko, baina orain egokitu

zaidanez pozik hartzen dut. Gogotsu eta pozik.

Lan egiteko gogoekin.

Ba al dakizu nolabait zer egingo duzun?

Orain ari gara lana banatzen eta ardurak ere aztertzen

eta banatzen.

Ikusten al duzu zure burua hor Osoko Bilkuraren

erdian?

Errespetuz ikusten dut asuntoa, errespetua ematen

du, baina tira, guztiok ezagutzen dugu elkar, behintzat

taldekoak bai. Nik aurrekoek egindako lanaren

jarraipena egingo dut.

Hauteskundeak oraintxe izan dira, eta emaitzak

onak izan dira, bai Ultzaman eta baita inguruko

bailara guztietan ere...

Aldaketa hurbilago dagoelakoan gaude, ea zer gertatzen

den.

Larraintzarren ikasi duzu, D ereduan, etxean

euskaldunak zarete, nola ikusten duzu zure bailaran

euskararen egoera?

Egia esan pixka bat kezkatua nago gurean euskaraz

hitz egiteko ohitura ez ote den jaisten ari. Nik uste dut

gure garaian gehiago egiten zela; eskolako jantokian

aritu naiz noizbait lanean eta ikusi dut zeinen gutxi

egiten duten.

Zergatik izan daiteke hori?

Bada, ez dakit zergatik izan daitekeen, moda kontuak

dira batzuetan, bestetik ere instituzionalki gai honi

ematen ez zaion garrantzia eman behar zaio. Udaletik

laguntza gehiago eman behar zaio. Egoera, hala

ere, ez da berbera bailara guztietan; Basaburuan

ikusten da jende helduaren artean gehiago egiten

dela, gurean gutxiago egiten da, bere garaian galdu

egin zelako, eta gazteen artean koadrilaz koadrila

doala kontua; batzuek bai eta beste batzuek gutxiago

egiten dute. Haurren artean gutxiago egiten dutelakoan

nago, nahiz eta guraso euskaldunak izan.

Berueten lehenbiziko jaunartzeak

Azkeneko urtetan ez dugu ikusi halako

haur talderik lehenbiziko jaunartzea egiten

herri honetan. Nongoak eta nor dira, bada?

Esaldi hauek edo antzekoak entzuten ziren

Berueten maiatzaren hemezortzian.

Lehenbiziko jaunartzea egin zuten zortzi

haurrek, neskato eta mutiko. Bi urte

desberdinetakoak ziren; baina, nor ziren

haur hauek?

Hementxe doaz beren xehetasunak:

Leire Barberena Cocera, Berueteko Peruskenekoa.

Jokin eta June Miqueo Sanchez, anai-arrebak,

Berueteko Errandoxenekoak

Fermin Izal Miqueo, aurreko bi horien lehengusua.

Honen ama Errandoxenekoa da nahiz orain Iruñean

bizi.

Leire Goñi Soraluce, Berueteko Irubidekoa.

Aingeru eta Aizeti Lierni Murugarren Ilundain, senideak,

Aizarotzen bizi direnak.

Iker Arizcuren Artola, Aizarozkoa.

Bertan izan ginenak gauza askoz ohartu ginen eta

denon ahotan zebiltzanak aipatuko genituzke:

Hasteko, eliza dotorea, garbia, txukuna, oso ongi

zaindua, lore eta detaile guziz ausarki hornitua.

Eliztarren arreta eta maitasuna nabaria da, dudarik

ez izan. Ez dago ez eskutik utzia, atzendua; badira

bai herrian begiratzen diotenak eta txukun edukitzeko

ardura dutenak.

Jendearen parte hartze gogotsua erantzunetan,

otoitzetan, jaunartzera aurreratzean, gizonezkoak

ere tarteko.

Jai giroa, musikaz oso ongi hornitua herriko emakume

talde bat buru zela abesten. Ez dugu inoren

izenik aipatuko norbait atzendua utzi gabe, baina

bai, Nartxi Navarro organo jolea. Zinez, bere maisutasunez,

ospakizun alaia eta oso egokia eskaini

digute.

Eskerrik asko, Nartxi, laguntzeko beti prest aurkitzen

zaitugulako.

Haurren parte hartzea: lasaitasunez, ongi entzuteko

moduan, ahoskera egokiaz egin dituzte beren

irakurketak eta herriaren otoitzak.

Eskatzen zaion edozein zereginetan herritar guzien

esku botatzea ez du atzentzekoa, borondate bikaina

erakutsi dute.

Maiatzean gaudenez gero, beren loreak Ama Birjinari

eskaini dizkiote haurrek, aspaldiko “Goazen,

goazen guziok…” abestu duten artean.

Eta eukaristiaren ondoren, elizatarian, eguzki epela

hartu bidenabar, zortzi haur hauen aurrean neskatxa

gazte batek aurresku polit bat dantzatu du omenaldi

gisa.

Ea noiz prestatzen zaizkigun hurrengo haurrak

beste holako ospakizunerako!

KONTU KONTARI

20 131 131

21


IRUDITAN

Aritz Gorostiaga:

”Dokumental bat

egitearen atzean

lan eta jende asko

dago”

BERRIKETAN

Bideogintzan etxean bertan lan egiten du

Aritzek. Azkenaldian gor eta mutuentzat

filmak doblatzen lan egiten du. Halere,

gure hizketaldiaren haria komunikazio

alternatiboan du oinarri. Eguzki bideoak

kolektiboaren inguruan gehiago jakin nahi

dugu. Egun hauetan gainera, Makusi.tv proiektua aurrera ateratzen ari dira, baina horren

inguruan beste batean arituko gara.

Zer da Eguzki Bideoak?

Hasi zen duela 20 urte, aurten urteurrena ospatu

dugulako. Eguzki irratitik hasi ginen. Bertako jende

batek bideoaren garrantzi geroz eta handiagoa zela

ikusi eta hausnarketa egin ondoren lanean hasi ziren.

Irratitik kolektibo propio moduan atera ginen, nik bertan

sartu nintzenean irratitik aparte zeuden. Soinu

komunikazioaz gain, landu beharreko espazio handia

zegoen irudian.

Kolektiboa sortu eta ?

Proiekzioak egiten hasi ginen, batez ere euskarazko

proiekzioak. Iruñerrian hasi eta beste lekuetara zabaltzen

hasi ginen; zonalde honetatik ibili ginen eta

baita Salazarren, adibidez. Horrek diru sarrerak ekarri

zizkigun. Materiala erosi ahal izan genuen horrekin;

ordenagailuak eta bideo kamerak kasu, horri esker

gure material propioa ekoizten hasi ginen. Beste

kolektiborentzat dokumentalak egiten adibidez. Teknologia

hauek eman duten berrikuntzak handiak izan

dira urte hauetan, badugu internet, adibidez, horrek

ere ateak ireki dizkigu, egin ditugu errealizazioak ere;

“Hatortxu” asko egin ditugu...

Aldaketa handiak informatikan...

Istorio honekin hasi ginenean jendeak ez zuen kamerarik,

ezta beraien kabuz etxean editatzeko modurik.

Ikusten genuen behar zela leku bat edo kolektibo bat

erantzun hori emateko.

Egindako lanak asko direla diozu, baten bat azpimarratu

nahi al duzu?

Lehen aipatu dudan bezala, kolektiboentzat lan asko

egin ditugu, jendea etortzen zitzaigulako eskatuz bideoak

egiteko. Dokumental handiei begira; Jaizkibel

inguruko Superportu edo portu erraldoi baten inguruan,

duela hamar bat urte zegoen proiektua; elkarrizketak

egin, zonaldea grabatu... 13-M deitutako beste

bat egin genuen, Donibaneko auzokideekin batera,

Angel Berruetaren erailketaren inguruko lan interesgarria

egin genuen. Lan hori Anaitasunan estreinatu

genuen 3.000 pertsonen aurrean. Bestetik frankismo

garaian Salazar bailaran errepide bat egiten egon

ziren esklabo batzuen historia filmatu genuen. Memorio

historikoaren inguruan beste zenbati lan egin

ditugu ere.

Jendeak holako bat ikusi eta kontziente al da atzean

dagoen lanaz?

Dokumental bat egitearen atzean lan eta jende asko

dago. Lehenik eta behin ideia izan behar, gero gidoia.

Hori garatu eta gero planifikatu. Jendearekin geratu,

elkarrizketak egin, errekurtsoak atera (elkarrizketen

artean agertzen diren betegarri funtzioa egiten duten

irudiak) eta muntatu. Lantaldean behar da pertsona

bat kamerarekin eta soinua hartzen duen beste bat.

Edizioa edo muntaia azkenean bada lana; ordu eta

pikoko dokumentala muntatzeko behar dituzu aixe bi

hilabete gutxienez.

Egun hauetan Esako urtegiaren inguruan “René Petiten

amesgaiztoa” dokumentala aurrestreinatu da...

Kontaiguzu.

Iruñeko pare bat aretotan egin da, bai. Esaren kontrako

kolektibo eta geologoek egin dute lan hau; René

Petit izan zen urtegiaren proiektua egin zuen ingeniaria

eta bera ere urtegia handitzearen kontra zegoen

ere . Esan beharra dago aurrestrenaldia egiten dela

nolabait ikusteko ea jendeak gustuko duen filma; iaia

bukatua dagoenean; ikusteko luzeegia geratu den

edo zein iritzi edo erantzun dituzten ikusleak.

Eta bukatzeko, gaur zure urtebetetzea izateaz gain,

badakigu Latasan 10 urte daramazula bizitzen... Zer

moduz?

Oso gustura, oso lasai. Etxean egiten dut lan orain,

ia-ia egunero nago hemen. Alabarentzako leku zoragarria

da hazteko.

22 131 131

23


ARDO FREXKOTIK

Ander Esain Olague

Nekazari profesionala,

noranahi lanera

joateko prest

Gaurkoan badakargu langile mota berri

bat: Nekazari profesionala, besterendako,

han eta hemen lanean ari dena. Nor

dugun langile hau? Ander Esain Olague

dugu, Lanzko Etxondoa deitzen den

etxekoa.

Muxugorri

Beuntzan bada Muxugorri etxea baina gaur ez

dakart Beuntzako konturik, ez horixe. Iruñeko

kontu batekin nator gaurkoan. Iruñeko Muxugorrirena.

Iruñean, gure etxe aldamenetik pasatzen ikusten

dut noiznahi. Nola atzendu gizon honen piuraz? Bai,

ikusten dira horrelakoak Iruñeko zenbait karriketan

baina ez hainbeste. Baina gizon ttiki muxugorri hau

lehen begiradan egiten zaizu nabarmen. Muxugorri,

begi zoli, kalpar beltza ongi orraztua, nabarmen da

nonahi ere. Ttikia eta muxugorri gorri-gorria, goitik

behera traje dotorez jauntzia, korbata kolore biziduna

eta ator garesti urdina. Nola ez zaigu nabarmena

eginen ba!

Bai, gainera euskalduna da. Eta, igandetan, bere

andrea eta umeekin ikusten duzunean, bere bi

haur ttikiekin euskaraz, adiskidetasun sentsazio

bat sortzen dizu. Andrea da ezkutuagoan gelditzen

dena. Ez da nabarmentzen, zaharragoa? Janzkeraz

arruntagoa da. Hau ere euskalduna ote da? Haur

zaharrena aurretik izaten dute eta ttikia aitak eskutik

edo besotan. Hauek bai, euskaldunak dira, aitarekin

zaharrena euskaraz mintzatzen da. Eta ttikienari

aita euskaraz zuzentzen zaio.

Muxugorri zeharo euskalduna da, ederki daki euskaraz

eta haurrak euskaraz ditu hazten.

Baditu lau eta bost hilabete ikusi ez dudala eta horra!

Gaur…

Gaur, igande goiza, etxetik ateratzean, hara non

ikusten ditudan espaloian. Badatoz lasai-lasai paseoan,

eta ni etxe atarian gelditu naiz nire aurretik

pasatzen ikusteko. Oi! Nexkato zaharrena uniformez

dator, kuadro gorriztez osatutako soinekoa

eta txaketa berdez, eta erdaraz mintzo da aitarekin.

Bost hilabete honetan gauzak nabarmen aldatu dira.

Mojen eskola batean hasi dute bizitzarako ikasketak

egiten, uniforme dotorez jauntzi dute eta hizkuntzaz

erantzi dute. Azalez eta uniformez jantzi dute familia

eta larruz eta arimaz erantzi dute neskatoa.

Bai, bai, antzeman daiteke izan duten bilakaera:

-Oye, tenemos que llevar a las niñas a un colegio

bueno, a ……

-Pero el euskara?

-El euskara ya lo saben. No hay problema, tienen

que aprender en castellano….

Ez, ez da hain zaila izan aita konbentzitzea. Euskaraz

eta erdaraz jakinen dute bere alabek.

-Euskara sabe el padre, -esan zidan hurrengo egun

batean neskato zaharrenak, nik zerbait jakin nahiez,

zuzendu nintzaionean.

Lau hilabete besterik ez dira pasa eta neskatoak ez

daki euskaraz, ahantzi zaio.

Muxugorri ejekutibo jakintsua, zure lanetan trebea,

baina zure andreak zure nahia erraz zapuztu dizu.

Agerian dago, Muxugorrik ez ditu mojak ezagutzen.

Bai, euskara ahantzi araztea ezeze, mesprezatzen

ere erakutsiko diete. Horretan dira trebeak.

Euskararen aldeko taktika, estrategia eta jakintza

guziak alde batera utzi dituzu Muxugorri. Garaitu

zaituzte. Eta mundu honetan, ez ejekutiboen mailan

eta ez beste mailetan, kupidarik ez dago. Muxugorri

errontziatu zaituzte, errontziatu.

Aita Damaso Intzakoak Imotzen honako atsotitza

hau bildu zuen eta, ondoren komentarioa ezarri

zion: “Etsaia ez dago lo. Gauden bada gu ere beti

erne, betiko gal ez gaitzan”

Gaurkoan ere ardo ozpindu hau utzi eta ardo frexkofrexkoarekin,

betiko ardoarekin, alaitu beharko dugu

gure bihotza.

Hi, Ander, hemen jaioa haiz, Lantzen.

Bai, bai, Etxeondoa deitzen den gure etxean. Aita,

nahiz Ilarregiko kasta izan, Atarrabia-Villavan jaioa

eta ezkontzaz hona etorri zen, ama hemengoa baitut.

Eta eskola? Non egin dituk ikasketak?

Larraintzarren, eta gero FP1 egitera Iruñera joan

nintzen; elektromekanika egin nuen.

Eta lanean hasi hintzen berehala.

Berehala. Scanian aritu nintzen lanean, kamioiak

konpontzen, baina, badakizu, krisia dela eta 10 lagun

bota gintuzten.

Eta etxera, lanik gabe?

Bai, baina zerbait egin beharra zegoen, honetan

edo hartan, lana opatu beharra zegoen. Hor, aukera

bat, nekazalgoa genuen.

Baina, zuen etxean ez zarete nekazariak izan. Ez

huen asko jakinen nekazaritzaz.

Gure etxean lur batzuk baditugu, baina gure aita ez

da nekazaria izan. Hala ere, bagenuen traktorea,

motosierra eta horrela. Horiek manejatzen banekien

ttiki-ttikitatik eta ardi batzuk ere izan genituen

eta, jakina, beti izan dut nekazalgorako zaletasuna.

Here kontu ezin hasi, hala ere…

Jakina, nire kontu ez, baina, hemen aritu nintzen

herrian behitegi batean denbora puxka batez. Eta

ITGkoak esan zidaten behitegietan lanean aritzeko

Ez dugu inor ezagutzen Ander bezala

lanean ari denik, inor ere. Hau dugu

lehena eta, aurki, Nafarroan bakarra

izanen da. Hori dela eta, Anderrekin

elkarrizketatzera joan gara Lantza, gure

jakin nahia asetzera. Mutil gaztea, 21

urte besterik ez baitu, bizkorra, argia eta

presta. Euskaraz ederki dakiena gainera.

beharbada izanen zela tokia, ordezkapenak egiten

eta horrela. Eta horrela hasi naiz, han eta hemen

lanean.

Hasiera eman diok, beraz. Zailena egin duk noski.

Je, je, je. Ez dakit zailena, baina, bai, hasi naiz, Irañetan,

Ilarregin, Alkotzen eta beste zenbait herritan

ari izan naiz; behitegi handietan, ordezkapenak egiten,

lan asko dutenetan laguntzen eta…Ateratzen

zait lana, bai.

Eta pozik.

Arrunt pozik. Deitzen naute herrian bertan, ezagutzen

nauten herrian, eta, dirudienez, lan honetarako

balio dut: Behiak deitzi, jatea eman, belarrak ebaki

eta bildu…Behitegi lanetan eta kanpo lanetan, zerbaitetarako

balio izan dit nekazari herri batean bizitzeak

eta etxean ikasitakoak.

Bueno, gaurkoz utzi beharko diagu, Ander. Hurrengo

batean beste gauza batzuetaz hitz egin beharko

diagu.

Eta Lantzen utzi dugu Ander, gazte presta, ardietara

joateko prisa baitzuen, ez badakizue ere, Anderrek

orain urte bat edo 40 buruko artalde bat jarri zuen,

orain umatzen ari direnak. Bai, honek behitegietan

badaki baina artegietan ere berdin-berdin ariko litzateke.

Afizio handia du ardietara, ttikitan bere aitatxirengandik

ikasia.

Nekazari profesional bat nahi duenak badaki, galde

beza Lantzen Ander Esainez. Emanen dizkiote

24 131 131

25


Kirolak

Segariak

Sokatira txapelketa

Anueko krosa

Euskal Herriko Bakarkako VI. Sega-Ligaxka.

Hiru saiotan jokatzen da eta lehenbiziko

saioa, aurten, Etxalekun jokatu zen.

Urtero, lehen saioa gure alderdian egiten

dute, urte batean Beramendin eta hurrengoan

Etxalekun.

Gipuzkoako Almitza elkarteak antolatzen

du txapelketa hau eta abiadurako txapelketa

da, segari bakoitzak 100 metro besterik

ez baititu ebaki behar. Horrelako soro

sail txikia 3 eta 6 minutu arten ebakitzen

da. Abiadura eta txukuntasuna, biak hartzen

dira kontutan epaitzeko orduan.

Iaz, Beramendin, ez zen Nafarroako inor

aurkeztu, baina aurten bai, eta hemengoak

gainera.

Fotografian ditugu aurkeztu ziren hemengo

bi segariak: David Mariñelarena, Lanzkoa

eta Mikel Berecoechea, Arraratsen

bizi den gorritiarra.

Larunbatean, maiatzaren 31, Nafarroako

4x4 sokatira txapelketa egin zen Lesakan.

Ultzamako taldeak irabazi zuen

kadete kategorian (argaxkian, ezkerretik

eskuinera: Txomin Marturet, Iker Marturet,

David Iraizoz, Mikel Joseba García-

Falces, Asier Rekalde eta Imanol Olagüe).

Bestalde, 1. Kategorian Amaiurko taldeak

irabazi zuen eta, nesken kategorian,

Basaburua-Imozko taldeak.

Ekainaren 7an Anueko Bailarako herrikrosaren

6. edizioa izan zen. 68 partehartzaile

hurbildu ziren Olagueraino,

egun eguzkitsu batean eta tenperatura

atseginarekin.Daniel Sanz izan zen proga

burutzen lehena, 31´40´´ denborarekin;

berak irabazi zuen 2012ko edizioan.

Nesken artean, Artikako Begoña Busto

izan zen lehena, ibilbidea 46´16´´ minututan

osatu zuena.

Laterketa, 8,6 km-ko distantzia eta 200

metroko desnibela zuen.

Anueko Bailarako herri-krosa 2008. urtetitik

egiten da Anueko Udalak antolatuta,

Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuetako kirol

zerbitzuarekin batera. Horretaz gain,

bailarako 25 boluntarioen laguntza izaten

du.

Probaren ondoren txistorra jatea eskaini

zuten, eta parte-hartzaileei produktu

sorta bat banatu zieten.

Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL)

erakundeak Jose Antonio Lasa Arostegi eta

Jose Zabala Artano ustezko ETA kideak

torturatu ondoren, kare bizian lurperatu zituen haien

gorpuzkinak identifikatu ez zitzaten.

Gertakari erreal hori da “Twist” liburuaren abiapuntua;

gertakari horrek Harkaitz Cano hunkitu zuen, eta

betiko gogoan geratu zitzaion: “haien gorpuzkinak

90. hamarkadan agertu ziren, nik Zuzenbidea ikasten

ari nintzelarik, eta haien adin berekoa nintzen.

Hitzak min

Ana Telletxea

Gure hizkuntzaren, kulturaren, nortasunaren,

ohituren eta ondarearen kezkatik

sortutako liburu intimoa eta pertsonala

duzue Hitzak min. Ana Telletxea, Diario de Noticias-eko

zutabegile gazte eta abilaren lumaren

zorrozturan, nola idazkera txukunean, nola iritzi

aberatsetan, bildutako artikulu sorta dakartzana.

Galtzen ari garenaren minetik sortutako liburua

da. Irakurterraza eta atsegina. Hasi eta segituan

eginen gaitu bere bizipenen jabetun, gure noraezaren

jakitun, inguruko herrialdeek kulturarekiko

duten babesaren erakustun, bizitzaren ikusle ixil

eta kezkati, eta nola ez, gure buruz aurrerako

noraeza tamalgarriaren samindun. Zerpentsatua

emanen digu, ez zalantzarik izan horretan.Gure

izanaren eta izate xumearen balio handiaren

erakusle eginen gaituelako. Handik urrutira gabe,

etorkizunerako esku-erakutsia izan nahi du. Argi

mutur bat iluntasunean.Pausoa nora eman ez dakigunik,

ez gaitezen gelditu. Bide xenda zehatza

proposatzen digu orrialdez orrialdeko ibilbidean

barrena. Galbiderik gabekoa.

Eta hartaz gainera,liburua borobiltze aldera, Jean

Historia hau betiko gogoan gelditu zitzaidan, eta horregatik

erabaki nuen kontatzea”

Twist-en abiapuntua da erakunde armatu bateko bi

militanteren desagertzea eta hilketa. Diego Lazkano

izeneko hirugarren militante bat, bien laguna zena,

haien heriotzaren erruduna sentitzen da berak salatu

baitzuen bere bi kideak. Hogei urte baino gehiago

daramatza haren lagunen itzalez elikatuz, haien

ordez bizitzea bere erantzukizuna bailitzan, hiruen

bizitza bizitza bakar batean bizitzea posible izanen

balitz bezala. Eleberrian azaltzen den euskal gatazkaren

errealitate zehatzetik harago, Harkaitz Canok

agerian uzten ditu norbaitek bere larrutik ihes egin

eta beste baten larruan sartzean sortzen zaizkion

erronkak. Bizkortasunez kontatzen duen istorio hau

erruduntasunaz, maitasunaz eta traizioaz ari da; baina,

batez ere, laguntasunaren goraipamen ederra

da.

Bigarren mailako pertsonaia gehiegi agertzen dira,

eta horrek narrazioari indarra kentzen dio; hala ere,

obra interesgarri eta gaztea iruditu zait, askatasun

eta konplexutasun handikoa, ikaragarria, eta lehen

kapitulu zirraragarria duena.

Eleberri honekin Harkaitz Canok, bigarren aldiz,

Euskadi Literatur saria irabazi zuen 2011n, eta, besterik

ez bada horregatik merezi du Gipuzkoako idazle

gazte honen lanak irakurtzea eta jarraitzea.

Louis Davant euskaltzain zuberotarraren hitzaurreak,

Anaren idazkera ederrari, dotoreari, eta

jantziari, zilegizko bermea ematen dio. Bere gaztetasunerako

kurrikulum ikaragarria baitu. Euskal

filologian lizentziatua da, San Fermin ikastolako

irakaslea, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko

kidea, hainbat aldizkaritako kolaboratzailea, Nabarralden

lanean aritutakoa, Baztan solasean

liburuaren partaidea, eta tradiziozko kantuak eskaintzen

dituen Beltxaranbikoaren partaidea. Ez

da gutxi!

Mundu honetako errekondo ilun eta hezeetatik

ihesian, berak argitaratu du, liburudendetan Aixa

antzemanen duzuen Hitzak minliburua. Ez zaizu

damutuko.

26 131 Patxi eta Iñigo

131

27


Jaiotzak

atetz: Eritze

Oihane Andueza Azpiroz, 2014.04.20an jaioa, Unai

eta Edurneren alaba. Labaso.

odieta: Anotzibar

Oiñatz eta Maddi Ibarra Blanco, 2014.04.20an

jaioak. Iñigo eta Bakartxoren seme-alabak. Urtxendi

etxekoak.

ultzama: Auza

Urko Maritorena Iragui, 2014.04.07an jaioa. Ignacio

eta Maria Virginiaren semea.

Lizaso

Arraitz Hernandez Diaz, 2014.04.16an jaioa. Javier

eta Susanaren alaba.

Zorionak jaioberrien gurasoei!

Heriotzak:

anue: Olague:

Maria Salome Ibarrola Ilarregui, 2014.04.26an hila,

85 urtetan. Perotxenekoa.

basaburua: Aizarotz

Juan Bautista (Joxe) Arrechea Elizalde, 2014.04.09an

hila. Atamendiko bordakoa.

pulunpe@gmail.com

Olga

Gure alderdian Apirilean izan ziren

jaiotzak eta heriotzak

SAIOA

ZORIONAK

ZUEI!

Oinatz eta

Maddi

Urko eta

gurasoak

Joxe Arretxea

ILLAZKI

Musker Berdea

Eskualdeko etxe batean gaude;

bazkalondoan. Sofan eserita familia

osoa dago; telebista piztu eta halako

batean animalia arraro batzuk ateratzen

dira bertatik. “Berriro dinosauroen

dokumentala” dio alabak; baina, ez da

hala, bazkalosteko dokumental honetan

musker batzuk agertzen dira. Ez dira

dinosauroak, muskerrak dira; antza

baldin badute ere, behintzat txikiagoak

dira.

Orain badakizula ez direla gauza bera, joanen gara

aurrera; duela aste batzuk internet saretik argazki

batzuk aurkitu nituen; Arraizko Bentetan Bidegurutzenean

holako Musker Berde ederra aurkitu

zuten lagun batzuek eta berarekin jolasean egon

ziren denbora batez; argazki batzuk egin eta libre!

Argazki haiek gure eskuetara ailegatu ziren, eta

primerakoa iruditu zitzaigun “Gure animaliak” sailerako,

azken finean, oraindik jendeari nazka pixka

bat ematen diote animalia horiek.

Aipa ditzagun haiei buruzko zenbait gauza:

Bazkaria

Muskerrak izaki bizidunez elikatzen dira: ornogabeak,

barraskiloak, labezomorroak, matxinsaltoak...

jaten dituzte. Nekazariendako lagungarriak

dira; landetako fruituak, hegazti txikiak, saguak, eta

noizean behin, sugeak ere jaten baitituzte. Bestalde,

muskerrak harrapakin errazak dira, arranoendako,

batez ere. Gurean, gogoratu, baditugu miru

asko. Ihes egiteko, askotan isatsa hausten dute,

baina isatsa birsortu egiten zaie. Askotan, arranoek

muskerren isatsa besterik ez dute harrapatzen, eta

muskerrek ihes egiten dute. A ze gauzak!

sasoi horretan, bihotz eta arnas erritmoak txikituta

izaten dituzte. Beroa heltzen denean, zulotik irten

eta janari bila hasten dira. Mendi ibilaldietan, erraza

da muskerrak topatzea. Muskerrak geldirik geratu

ohi dira, kolore berdeak ikusezin egiten dituelako.

Arriskua pasatu eta gero, janari bila jarraituko dute.

Udaberria, amodio garaia

Hilabete luzez harripean asper-asper eta jan gabe

pasatu ondoren, normala da mota guztietako goseak

piztea; araldia hasi da. Arrak ikusgarriago

bihurtzen dira, kolore biziagoa hartzen dute, eta

emeen bila abiatzen dira. Emeek, arrak erakartzeko,

hankak era berezi batean mugitzen dituzte. Kopulatzeko

garaian, bi arrek elkarrekin topo egiten

badute, elkarri erasoan hasten dira oso modu bortitzean.

Arrak eta emeak elkarrekin egingo dituzte

egun batzuk. Eme bat ar batekin baino gehiagorekin

egon daiteke, eta horrek kumeen dibertsitate

genetikoa areagotu egiten du. Umaldi bakoitzean,

10-20 bat arrautza erruten dituzte. Arrautzak ez dituzte

zaintzen, eta 2-3 hilabete ondoren jaioko dira

musker kumeak. Jaio bezain laster, autonomoak

dira.

Bitxikeria

Amodio dantza eta saltsa honetan badago faktore

garrantzitsu bat zientzialariendako deigarria dena;

emeek arrak aukeratzen dituzte duten E bitaminaren

arabera. Araldi garaian arrek feromonak askatzen

dituzte eta badirudi “Tocorol” izenaz ezaguna

den bitamina hau dela aukeraketan garrantzitsua.

Zein izango da gure bitamina?

GURE ANIMALIAK

Lo egiteko garaia

Neguan, muskerrak harri azpian ezkutatzen dira:

Arraitzko Bentetako Bidegurutzenean gaztetxo

koadrilla hau bere lagun berdearekin

iosu

jorge

28 131 131

29


Gure Ibilbideak

Eltsotik Eltsora joan ta etorri Albi Jarri zaitez kontaktuan

1. Herritik basoko bidea hartu.

2. Oso hondaturik dagoen pistatik igo langaraino eta ermitako

zelairaino (1,3 Km- 25 min.)

3. Zelaia zeharkatu, tumulua (esk.) eta Arainozko gaina. Bertizea eta

bi postontzi (2,15 km-35 min.).

4. Langa inguratuz parez pareko pista hartu baltsaraino (4 km – ordu

bete).

5. Zuzen jarraitu pisten gurutzeraino. Ezkerretara zelai bat (4,35 km – 1,10 ordu).

6. Zuzen jarraitu, pagadi batean sartu Epaizburuko gaineraino. Mugarri eta puntu

geodesikoa. (5,15 km – 1,25 ordu, pagadiaren zatia arretaz egin behar da ez

desbideratzeko).

gurekin iragarkia

sartzeko!

7. Pisten gurutzeraino jaitsi (5), ezker aldera hartu Urritzolara jaisten den pista, herria zeharkatu eta

errepidearen lehen kurba itxian Eltsora daraman pista hartu (esk.) (7,10 km – 2 ordu).

Gutxi gorabeherako distantzia, guztira: 8,15 km.

Gutxi gorabeherako denbora, guztira: 2,15 ordu

Oharra: itzultzeko beste aukera bat da igo garen tokitik beretik bueltatzea (9 km – 2,50 ordu).

-Satelite bidezko Internet instalatzaileak. Benetazko 20

mega, hilean 25,90€-tik aurrera. Jarri ezazu Internet zure

etxean, kokapena arazoa izan gabe.

-Telebista antenen instalazioak eta konponketak.

-Canal Plus-eko banatzaileak eta instalatzaileak.

Eskaintza bereziak bezero berrientzat.

-Atezain automatikoak.

Tel: 848 410 500

WWW.SENATEL.ES

info@senatel.es

Santa Vicenta Maria kalea

30 131 131

31


32 131

Similar magazines