21.11.2014 Views

aquetación 1 - Eta Kitto!

aquetación 1 - Eta Kitto!

aquetación 1 - Eta Kitto!

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8

ELKAR

HIZKETA

Espainiako Kritikaren Saria

(euskarazko narratibaren arloan)

besopean duela etorriko da

Harkaitz Cano Eibarrera. Twist

eleberriarekin lortu du garaikurra

idazle lasartearrak, euskal

literaturaren harribitxietariko bat

dela distiraz erakutsiz. Eibarren,

ordea, beste nobela bat izango

du mintzagai, Belarraren Ahoa.

2004an argitaratutako liburu

horren gainean literatura

solasaldia eskainiko du Canok

Juan San Martin liburutegian

hilaren 9an, eguaztena,

19.00etatik aurrera.

- Belarraren Ahoa (El filo de la hierba)

liburuaren literatura solasaldia egingo

duzue liburutegian. Liburuan, Hitler II.

Mundu Gerraren garaile azaltzen da,

Manhattan konkistatzeko asmoarekin.

Historia aldatzeko ahalmena du literaturak?

Liburukoa ukronia da, ingelesez ʻwhat ifʼ

deitzen den literatura litzatekeena, hau da,

ea zer gertatuko litzatekeen historian gauza

bat aldatuko balitz. Liburu nahiko karnabaleskoa

da, ez dauka zerikusirik lehenago

egin ditudan gauzekin. Pieza nahiko arraroa

sortu zen. Parisen nengoen bolada batez,

han II. Mundu Gerraren inguruan barren-kezka

halakoa zegoen, publikazio asko

zegoen gaiari buruz, 2002an Charles

Chaplini buruzko pelikula berrestreinatu zuten,

eta inpultsu horietatik sortu zen liburua.

- Badago, gaur egun, liburuan agertzen

den bezalako ʻGizon Txikirikʼ (hau da,

Adolf Hitler-ik)?

Gaur egungo gizon txikiak ikustezinak dira.

Benetan agintzen dutenek, azkarrak direnek

behintzat, ikusi dute ez dela euren

aurpegia ikusterik komeni. Atzean hariak

mugitzen dituztenak ez dakit gizon handi

edo txikiak diren, baina ikustezinak seguru.

- Belarraren Ahoa zure aurreko lanekin

apurtzen zuen liburua izan zen moduren

batean, baina arrakasta izan zuen.

“Irakurlea

derrigorrezkoa

da, baina ezin

du idazlea

baldintzatu”

HARKAITZ CANO, IDAZLEA

“Solasaldiak euskal

literaturaren `kutxa

beltzak´ dira”

Ni ere ezustean harrapatu ninduen liburuak.

Harritu egin ninduen ni liburu hori

idazten hasi izanak, eta hori ere polita da.

- Eibarren irakurleekin solasaldia egiteko

aukera izango duzu. Antzeko saiorik

egiteko aukera izan duzu aurretik?

Liburu horrekin euskaraz solasaldi nahiko

egin nituen, baina Eibarkoan gazteleraz

egingo dugu. Pentsatzen dut gazteleraz

pare bat alditan ere egin dudala solasaldiren

bat. Liburuak baditu urte batzuk

eta normalean horrelako solasaldietan liburu

berriak lantzen dira. Alde horretatik,

gogoratu egin beharko dut zer idatzi nuen

(barreak). Bere sasoian saio asko egin nituen

eta baliteke bere inguruan solasaldi

gehien egin dudan liburua izatea.

- Nolakoak izaten dira solasaldiak?

Normalean aurkezpen laburra egiten dut

eta gero ʻdisko dedikatuenʼ zatira pasatzen

gara, jendeak galderak egitera, gustoko

edota ez gustoko gauzak komentatzera,

ulertzen ez dutena galdetzera, iluna gertatu

zaiena argitzera… Alde horretatik estimagarria

da. Irakurle bakoitza mundu bat da eta

bakoitzak bere interpretazioa egiten du lanarekin.

Niretzat horrelako solasaldiak erresistentzia

guneak dira, euskal literaturaren

ʻkutxa beltzakʼ. Hau da, Euskal Herrian horrelako

30 tertulia badaude, bakoitzera 10-

15 lagun badoaz, hor 400-500 lagun dauzkazu,

oso aktiboak, liburu bat irakurtzeko

eta modu kritikoan aztertzeko konpromezua

daukatenak. Hori ezin da gutxietsi.

- Beharrezkoa da idazle eta irakurleen

arteko hartu-emana?

12/V/4 ...eta kitto!

804 zkia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!